Gora Mari Jaia!
Intelektualen arteko eztabaidak hasten direnean, beste guztiok, lurtarrok, jende xeheak, hobe dugu isilik egon: jakintsuek hitz egin bezate! Beraien jakinduriaz eta goi mailako eztabaidez busti nahi dugu!

Aste honetan ez dugu besterik izan: zubi zuriak, arkitekto urdinak, alkate horiak, lotsa aurpegi gorriak.
Calatrava jaunak kexa: "Nire artelana zapuztu dute nire baimenik gabe" (izatez, bitartean, ondokoa pentsatzen ari zen: "ni, munduko arkitekto handiena naizen honek, ez dut sosik atera nire obra handiaren ondoan jarri duten gaizki egindako armatroste hori jartzen uztearen truke", baina bere dotorezia mediterraneoak beste esaldi hortara eraman du). "Epaitegira noa" (hau umeek egiten dutenaren parekoa da "nire aitari esango diot eta ikusiko duzu!).
Azkunaren erantzuna: "estoy harto de divos!" (izatez, bitartean ondokoa pentsatzen ari zen gure bilbotar baino bilbotarrago den durangarra: "estoy hasta los cojones de los divos", baina bere ohiko dotorezia eta xalotasunez mintzatu zaigu bera ere). "Ni ere epaitegira joateko desiatzen nengoen" (hau ere umeek askotan egiten dute: "ba ni tontoa banaiz, zu tontoagoa. Eta nik ere nire aitari esango diot, eta nire aita zurea baino altuago eta fuerteagoa da!).
Eta bitartean, guk, hiritar arruntok, herri xeheak, ezjakinok, ahoa zabal-zabalik dugula jarraitzen dugu guztia (ez dakit harridurak eragindakoa den edo barreari eutsi ezinak dakarren guztia). Zeren bila dabil Suediako akademia famatua? Nobel sariak ez al daude argi eta garbi? Nik hurrengo urterako nire bi proposamenak argi ditut: Fisika nobel saria arkitektoari (lur bustiak labankorrak direla frogatzeko egindako ekarpen interesgarriarengatik) eta bakearena alkateari (hizlari trebe batek bere hitz goxoekin bake giroa nola sortzen duen erakusten digulako egunero egunero). Beno, eta Nobelik ezean Ahuntza Sarietarako hautagaitzak ere balioko du, ezta? Non aurkeztu behar dira hautagaiak?
Alkatea "divo"ekin nekatuta daukagu (pare bat aste itxaron ditzagun eta esaldi hau laister ekarriko dugu gogora, batez ere hauteskundeak laister datozela kontuan hartuz. Baietz pare bat astetan Lina Morgan edo Pantoja moduko diven ondoan agertu? Apustuak onartzen dira).
Arkitekto jaunak bere artelanen aurkako atentatuak salatzen ditu. Besteok berriz, bere artelanek erabiltzaileoi egiten dizkigun atentatuekin gogoratzen gara (zenbat erorketa zubian, zenbat gripe aireportuan zain egon garen bitartean, zenbat buelta zakarrontzi bila aireportuan). Hemen ere apustuak onartzen dira: zein izango da gure valentziarraren hurrengo asmakizun "praktiko eta erabilgarria"?
Je, je. Bitartean zein ondo pasatzen dugun... ez dugu zinema beharrik, ezta telebista faltarik ere: pipak erosi, jakintsuen eztabaidak jarraitu eta gozatu!
Gora Mari Jaia!
Atzo (otsailaren 24) berriro ere izan genuen Atom Rhumba talde bilbotarra Kafe Antzokian ikusi, entzun eta gozatzeko aukera. Iaz ikusi nituen lehenengoz, Kafe Antzokian baita, eta geroztik, hiruzpalau bider jo dut beraien kontzertuetara. Seguruenez, egun Euskal Herrian egongo den zuzeneko onenetakoa dute.
Atzokoan, laburra beharbada, jai handitarako ez zeuden agian, baina beti bezain sendo, indartsu eta zuzen.
Ezagutzen ez duzuenontzat, hor zehar aurkitutako bideo bat: Amateur Universes izeneko lanean jaso duten Body Clock abestia da. Egiten duten musikaren erakusgarri izan daiteke. Hala ere, gomendio bat: Atom Rhumba zuzeneko taldea da, joan zaitezte kontzerturen batera eta kontatuko diguzue gero.
Benitorenean bueltaka ari nintzela eta batetik bestera bisitan, hara nora heldu naizen:
Vatikanoko webgune ofizialeko webmasterra ezagutu dut: Judith Zoebelein anderea (edo andereñoa?, kasu honetan ez dakit nola esaten den).

Judith Zoebelein moja da (hiztegiaren arabera moja, serora edo lekaimea), Macintosh erabiltzailea eta Linux-en jarraitzailea. Ezagutzen ditudan zenbait lagun pozik egongo dira, beraien erlijioek Vaticanoren oniritzia dutela ikusita (Macintosh eta Linux erabiltzaileek beren erlijio, jainko eta apostolu bereziak dituztela ez didazue ukatuko).
Hortxe duzue Vatikanoko Webmasterraren elkarrizketatxo bat ikusteko aukera.
Iritzi helduak, uste haundikoak,
Gure herriaz.
Goiz eta arrats berriketan
Gure herriaz.
Nik ere nahi nituzke
Halako segurtasunak eduki.
Baina, gauzak zer diren,
kontuak ez zaizkit ateratzen ongi.
Hori suertea
Nonnahikoak diren hoiena!
Sasi guztien gainetikan
Dabiltza hegan.
Inork ez zidan esan
Euskaldun izatea zein nekeza den,
Hobe nuela hautazea
Munduko hiritar izatea.
Kantu leunak
Nahi nituzke jarri.
Zaindu maite duzun hori.
Mugako ametsak
Euskaldun bila gabiltza Berlinen.stop. Mugaldeko Berbalagunon hurrengo egitasmorako. stop. Juankiren kontu beste xehetasun teknikoak. stop.
Zuk ezagutzen duzu euskaldunik Berlinen? stop. Kontaktuak behar ditugu. stop.
Jarraituko dugu informatzen. stop.

Mugakoak gara, astero-astero mugan batzen garen bost mugalariak
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | ||||
