Artxiboak: Martxoa 2007

2007/03/24

Afariko argazkiak

18:24:04 | Atalak: Mugatik | 26 hitz   | Nork? Marti(n)

Afaria izan genuen Mugako Berbalagunok eta gurera batutako beste hiru berbalagunok. Vanesaren etxea ezagutu eta bapo afaldu. Bateriak iraun zuen bitartean argazki batzuk ere atera genituen.

2007/03/19

Zinemara

22:49:54 | Atalak: Kultura, Zinema, Mugatik | 23 hitz   | Nork? Marti(n)

Aste honetan zinemara goaz Mugakoak. Ordua eta lekua jartzeko enkargua hartu nuenez, horra hitzordua:

Lekua: Capitol zinema
Ordua: 19,45ean (filmea zortzietan da)
Filmea: Eutsi!

2007/03/11

Llach: la revolta permanent

23:45:14 | Atalak: Kultura, Musika, Zinema, Mugatik | 112 hitz   | Nork? Marti(n)

Hunkituta oraindik ere. Horrela atera gara arratsaldean zinematik.
"LLach: la revolta permanent" izenburua duen filme dokumentala estrenatu zuten joan zen astean eta begiz jota nuenez, gaur arratsaldean Renoir zinematara jo dugu. Trailerra ikusi dut lehenago eta aurreikusten nuen aurkituko nuena, baina hala ere, ukitu/hunkitu egin gaitu.
Filmean Lluis Llach kantari eta sortzailearen bizitza eta "Campanades a morts" abestiak deskribatzen dituen 1976ko martxoaren 3ko Gasteiz-eko hilketak tartekatzen ditu Lluís Danés zuzendariak.
Benetan gomendagarria.
Filmearen azken zatia iaz Gasteizen grabatutako kontzertuaren zati bat jasota dago (abestiaren lehen zatia da, filmean dagoenaren bertsio laburtua). Hala ere, zati hau ikusi arren, hurbildu zaitezte zinemara, ez zarete damutuko.


Zaldieroa Fan Kluba (2)

17:20:38 | Atalak: Mugatik | 0 hitz   | Nork? Marti(n)

Permalink-a

2007/03/09

Zaldieroa fan kluba

11:02:33 | Atalak: Mugatik | 0 hitz   | Nork? Marti(n)

2007/03/08

Simone Cristicchi vince il 57º Festival di Sanremo

22:46:56 | Atalak: Musika | 73 hitz   | Nork? Marti(n)

Hara sarean zelako gauzak aurkitzen diren! Hau ikusi eta duela bi urte Erroman pasatako oporrak etorri zaizkit gogora. Etengabe izan genuen Simone Cristicchi delako tipo hau irrati eta telebistan. Eta orain Sanremoko festibala irabazi duela diote! Barre apur bat behintzat egin genuen orduan (eta oker ez banago, singlea ere lortu genuen azkenean).

Irakurri bezain pronto Youtuben begiradatxoa bota eta duela bi urte italiar telebistan etengabe jartzen zuten bideoa aurkitu dut.


Kuriosoak italiar hauek!

2007/03/04

Mugako Berbalagunak sagardotegian

16:47:07 | Atalak: Mugatik | 28 hitz   | Nork? Marti(n)

Aurtengo sagardotegirako txangoa ere pasa da. Denak ez, baina Mugako berbalagunetako batzuk bertan izan ginen.

Argazki gehiago ere izan ziren, batzuk argitaratuta daude, beste batzuk hobe gordetzen baditugu...

:: Hurrengo orrialdea >>

Mugakoak

Mugakoak gara, astero-astero mugan batzen garen bost mugalariak


| Hurrengoak >

Martxoa 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Bilaketa

Atalak


Besterik

Blog hau sindikatu XML

What is RSS?

powered by
b2evolution