
Bilboren garapen jasangarriaren alde lanean diharduen kolektiboak bere mezua kaleratu du eta Bilbotar petoak astoratu egin ditu! Biba zuek!
Athletic bigarren mailara jeisteak onurak izango zituela ez zuen inork pentsatzen? Sei behintzat aipatu dituzte hiritar eredugarri hauek. Nik pare bat behintzat nire egiten ditut.
Nahiko dibertigarriak dira jaso dituen lehen erantzun "burutsuak" ere. Hona zenbait adibide (inteligenteenak):
- Tu que te has fumado pirado?. Deja de jugar con fuego no vaya a ser que te quemes.....
- Bilbainos comprometidos???? Venga, largo de Bilbao pues
- Yo mas que apostar por el cambio apuesto a que: 1º No sois de Bilbao (no hay gente tan sumamente estupida). 2º Una hormiga tiene mas cerebro que todos vosotros juntos. Dejad al Athletic en paz y no ensucieis mas su nombre con vuestras repelentes palabras!!
- Yo conocí a uno más tonto que tú, pero el pobre murio. GILIPOLLAS!!!
Ikus daitekeenez, goi mailako eztabaida filosofiko sakona sortzen ari da eta, berriro ere frogatzen da: gauza sakratuekin ezin da jolastu!
Baina egin dezagun hausnarketatxoa, jar gaitezen Athletic gabeko 2007/2008 espainiako futboleko lehen maila batean pentsatzen. Zer ondorio izango lituzke? (Gora irudimena!)
- Jende askok utziko lioke asteburuetako bere ilusio/zorigaitz iturri bakarra futbola izateari (beraien eta beren etxeko guztien onerako)
- Kirol egunkari gutxiago kontsumituko litzateke eta komunikabide generalistek orrialde gutxiago eskainiko liekete kirolari eta gehiago gizarte eta kultur gaiei (beno, hau akaso gehiegi amestea izango da!)
- Jendeak denbora gehiago izango luke mendira joan, paseoak egin, etxekoekin denbora pasa, zinemara joan eta bestelakoetarako (ez dut liburu gehiago irakurriko liratekeela esango, ez naiz hain inuzentea)
- Jendeak osasun arazo gutxiago izango luke (bihotzek gutxiago sufrituko lukete eta)
- Arazo ekonomiko gutxiago legoke familia batzuetan (bazkide txartelen eta partiduetako sarreren salneurriak ikusita, batzuek beste amets asko bete ahal izango lituzkete aurreztutakoarekin)
- Emakumezkoen kirola baloratuagoa izango litzateke
- San Mames berrian baino gauza interesgarriagoetan gastatuko litzateke dirua
- ...
Norbaiti desabantailaren bat bururatzen bazaio, bota dezala. Niri ez zait bakarra ere etorri gogora!
Futbolaren zirkoa gustatu edo ez gustatu, Bilbotar askok mezuarekin bat egin dezakegulakoan nago. Alderdi edo hautes-zerrendaren batek agiria bere egiten baldin badu, nire botoa behintzat badauka.
Mugakoak gara, astero-astero mugan batzen garen bost mugalariak
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||
