“Bada dioenik erdal hiria dela Bilbo, euskara elementu arrotza dela berton…” horrela hasi dute Aitor eta Pedro Zuberogoitia anaiek “BERTAN Bilbo” izeneko saia-kera. Lan honen asmoa beste bat da, ordea. Bilboren euskalduntasunari buruz nagusitu izan ohi den azaleko begirada murriztaile/folklorizatzailearen gainetik, saiakera honen helburu nagusia da ezagutaraztea Bilbo eta euskara kidetzen dituzten zenbait faktore garrantzitsu. Bizkaiko Foru Aldundiak sorturiko Euskara Katedra, R.M. Azkuek sorturiko Euskalzale Euskal Herriko euskara hutsezko lehen astekaria, Gabriel Aresti, Euskal Herriko lehen ikastolak, Euskaltzaindia, Maskarada, euskaltegiak, Korrika, Pott Banda, Kili-Kili eta Anaitasuna aldizkariak, Kafe Antzokia, Kalderapeko, Labayru, Bizkaia Irratia, Bilbo Hiria Irratia... Horiexek bezalako faktoreak topatuko ditugu kontakizun atsegin eta irakurterraz honetan. Bilbotarrontzat liburu berezia eta xarmangarria ekarri nahi izan dugu Irakurlearen Tarteak 50. saio betetzen dituen honetan. Julen Gabiriak moderatuko du berbaldia.
Joxi Basterretxeak (Galdakao, 1959) Agustin Zubikarai nobela laburren 2007ko saria irabazi zuen “Mandatarien Gerra” (Elkar) liburuarekin; “Espainiako Gerra Zibileko pasadizo ilun bat. Beste bat. 1938ko ekainean, Errepublikak galdua du Ebroko bataila, baina Pirinio Zentralean, tropa leialen 43. dibisioak gogor eusten dio frankisten erasoari.
Egoera horretan, isilpeko mandatari bat abiatzen da Hendaiatik Bielsara, diruz beteriko poltsa bat eta eginkizun ezkutu bat daramatzala” horrelaxe laburbiltzen dio irakurleari liburuaren kontrazalak ikusteko zer topatuko duen gerran kokaturiko baina gerraz berba egiten ez duen liburu honetan.
Maiatzaren 28an, eguastena, arrastiko 8etan Santutxuko AEKn (Arbidea 21, Txurdinaga). Uxue Alberdik moderatuko du berbaldia.
Egilea Administrator, noiz 2007-11-01 01:00 Atala :
Ez da berez modako gaia: ez ditu iritzi-orriak betetzen egunkarietan, ezta irratietako tertulia-saioak ere; tabernako eztabaidetan ez da inor honetaz arituko, eta hala ere, ez da izango gizonik ez ema...
Egilea Administrator, noiz 2007-10-02 00:00 Atala :
Irakurlearen Tartearen seigarren denboraldiari hasiera emateko euskal literaturak eman duen detektiberik ospetsuenetakoa ekarriko digu Itxaro Bordak (Baiona, 1959) "Jalgi hadi plazara" (Susa, 2007) no...