2008/07/18

Lilura

Permalink | 22:09:44 | Atalak: 1976 | 119 hitz  

Deia egunkarian Ana de Castro Bilboko udaleko euskara zinegotziari egin diote elkarrizketa. Zenbait aipu:

"Momentu honetan euskera ez dakitenak liluratu behar ditugu" (non entzun dut nik lehenago beste batzuk liluratzearena? ez dakit...)

"Eman diren urrats guztiak, batez ere Bilboko Udaletik, beti izan dira kontsentsutik emandako pausuak" (ba hori...)

"Politika berritzaileak jarri behar dira martxan eta herritarren kontsentsua eta nahia eduki behar dugu" (ba hori...)

"Bilbotarren artean erabilera %26an dago; Udalean %35ean" (okerreko bulego eta lehiatiletara joateko abilezia ikaragarria dut)

Zuberogoitia anaien liburuari buruzko irakurketa:
"Bilbo eta euskera bide ezberdinetatik joan direla, nahiz eta Bilbo oso lotuta egon izan da euskerarekin" (lehengoan ez ei nuen ezer ulertu)

Ba hori... (hirugarrenez)

2008/07/17

Komentario politikoki ez zuzen bat

Permalink | 23:05:56 | Atalak: 1976 | 55 hitz  

Badakit komentarioa ez dela politikoki zuzena eta pertsonaia nire gustokoa ez bada ere, ez pentsa bere kontrako eraso bat denik, baina...

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburu (Osakidetzako arduradun) izandakoa Houston-era joan da bere osasunarekin izandako arazo larri bat sendatzeko.

Zer pentsatua behintzat ematen du kontuak, ezta? Osakidetzako "bezero" garenontzako ez da lasaitzeko mezua, ez.

2008/07/07

Inposaketaren mikro-istorioak (2)

Permalink | 22:07:56 | Atalak: 1976 | 14 hitz  

Aurreko postarekin lotuta, Manel Fontdevilak Público egunkarian joan den astean argitaratutako irudia.

Inposaketaren mikro-istorioak

Permalink | 22:04:17 | Atalak: 1976 | 456 hitz  


Segoviako herri batean ezkontza izan genuen joan den astean. Ezkongaiak neska madrildar bat eta duela urte batzuk madrildartutako mutil kataluniar bat ziren, beraz, ezkontzako gonbidatuen fauna madrildarrek (estatu guztitik bertara bizitzera joandakoek eta bertako betiko madrildarrek osaturiko taldea), kataluniarrek eta infiltratutako bestelako despistatu butzuek osatzen genuen.

Arratsaldeko giro lasaian, tragoa eskuan eta gerizpetan jarrita, mahai inguru kuriosoa osatu genuen:

  • A. kataluniarra da, baina urte asko dira madrilen bizi dela, madrildar batekin ezkondu da eta ume bat izan berri dute. Katalanez hitz egiten dio umeari. Ez luke arazorik izango Bartzelonara berriro bueltatzeko, arin moldatuko litzateke berriro bertako bizimodura, baina ez du horrelakorik aurreikusten, N. bere senarra oso madrildarra baita eta ez bailitzateke gustura egongo Bartzelonan.

  • N. madrildarra da, madrildar peto-petoa. Gurasoak bizkaitarrak ditu (ama euskalduna, aita ez), baina ez du inolako harremanik ez Euskal Herriarekin eta ezta euskararekin ere. Emaztearen familiaren etxean hasieran ez zuen ondo pasatzen, katalaneraz egiten baitzuten, baina jadanik ohitu da eta gustatzen zaio emazteak katalaneraz hitz egitea umeari. Bera ez litzateke Bartzelonara bizitzera joango, oso madrildarra baita, bertako bizitza gustuko baitu. Kataluniara lanera joan eta denbora gutxi pasata Madrilera itzuli diren lagunak ditu. Itzultzeko arrazoietako bat: hizkuntza (seme-alabak izan eta katalanez eskolatu beharra arazoa da).

  • M. eta O. Bartzelonako bikotea dira. Katalanez egin zituzten ikasketak eta ez dute oso ondo ulertzen N.-ren beldurra. Katalunian katalanez hitz egiten jakin gabe dagoen jendea badagoela diote baina hizkuntza ulertzen dutela eta ez dutela horregatik inongo arazorik. Gainera, Madriletik joandakoan hizkuntzak menperatzen arazo gutxien dutenak umeak direla esaten dute.

  • G. kataluniarra da eta Bartzelonan bizi da. Bere lagun A. eta N.ri arrazoia ematen die neurri batean. Eskolan katalanez bakarrik ikasteak baditu bere arriskuak. Madrilen bizi izan zen garai batean lagun batekin eta lagun hori ez zen gai gazteleraz hitz egiteko, arazo handiak zituen eskolan, familian eta lagunartean beti katalanez jarduna baitzen. Gazteleraz hitz egin eta idazteko ahalegin handia egin behar izan omen zuen lagunak eta hori ez zaio logikoa iruditzen; denok menperatu beharko genuke espainiarren hizkuntza.

  • J. ados dago bere emazte G.-rekin. Berak gazteleraz egin zituen ikasketak Bartzelonako goi-mailako ikastetxe batean eta unibertsitatean ere horrela aritu zen. Emaztearekin katalanez komunikatzen da. Bere ustetan, gaztelera indartu behar da ikastetxeetan, ez baita logikoa ikasleek gazteleraz ondo idazten ez jakitea beren ikastetxetik urtendakoan (berak onartzen du katalanezko idazkeran zailtasunak dituela, baina ez dio aparteko garrantziarik ematen).

Inposaketaren diskurtsoak oso modan daude egunotan gure inguruan, baina nago horrek baino min gehiago egiten digutela konplexuek eta beldurrek. Gizon zuri jakintsua bi kartarekin jokatzen ari da: batzuekin diskurtso biktimistak balio duelakoan inposaketaren kontrakoa darabil, eta beste batzuei, kultura handietara hurbiltzen ez direnen ezjakintasuna erakutsi nahian dabil. Diskurtso biak dira gaiztoak baina bigarrena (herritar akonplejatuei egia erakusten dien hori) bereziki mingarria da.

Bitartean, gusturago jarraituko dut beste mota bateko elkarrizketa hurbilagoekin.

2008/06/15

Zu zara poesia

Permalink | 13:23:06 | Atalak: 1976 | 40 hitz  

Baqué kafearen irratiko iragarkia entzun berri dut. Azken bi urtetan aldaera ugari entzun dizkiot (aquí lluvia se dice sirimiri,...) , baina gaurkoak denak gainditu ditu:

Aquí poesía se dice bertso


Eta zer diote hortaz gure poetek?

:: Hurrengo orrialdea >>

Batenbatek esana

gizakia omen da goserik ez duenean jan, egarririk ez duenean edan eta esateko ezer ez duenean hitz egiten duen animalia bakarra


| Hurrengoak >

Estekak

Uztaila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Bilaketa

Atalak


Besterik

XML Blog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution