Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_blog_main.php on line 205

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_main.php on line 40

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_main.php on line 120

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_main.php on line 140

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_main.php on line 141

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_main.php on line 142

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_main.php on line 143

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_main.php on line 147

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_main.php on line 148

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_functions.php on line 185

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_functions.php on line 190

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_functions_bposts.php on line 260

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_class_commentlist.php on line 126

Deprecated: Function ereg() is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/b2evocore/_blog_main.php on line 296
Mahats Orriak

Mahats Orriak komunitatearen bloga

Mahats Orriak blog komunitatea gure auzuneko euskaldunoi teknologia berrien bidez komunikazio kanalak zabaltzeko eta ondorioz hizkuntzaren erabilera bera ere sustatzeko jaio da. Blog honetan komunitatearen albisteak, oharrak eta intereseko gaiak plazaratuko ditugu.

Bilatu


Atalak

Artxiboak


Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/skins/_linkblog.php on line 46

Blog hau sindikatu

Arazoak ia konponduta

Jakin duzuenez, azken asteotan arazo tekniko handiak izan ditugu Mahatsorriak.org komunitatean. Batetik spam-aren eraso gogorra eduki dugu, eta bestetik, zerbitzari aldaketa egin behar izan dugu. Biak batuta ia aste pare bateko etena izan dugu.

Arazoak konpontzeko bidean daude dagoeneko:

  • Egunotan jasotako spam gehiena ezabatu egin dugu. Hortik zehar aurkitu ez dugun iruzkin kaparra horietako bat ikusten baduzue, jakinarazi eta garbitu egingo dugu.

  • Captcha sistema ezarri dugu spama gelditzeko. Captcha erantzuna bota baino lehen tekleatu behar diren letra edo zenbaki horiek dira. Apur bat deserosoagoa da iruzkina botatzeko orduan, baina spama gelditzeko biderik efektiboenetakoa da.

Arazo txikitxo bat daukagu oraindik, baina ez du komunitatearen martxa oztopatuko. Konturatzen bazarete, blog mezuen helbideak aldatu egin dira. Orain honelakoak dira: http://www.asapala.org/mahatsorriak/hasier?title=leku_isiltasunari_1&more=1&c=1&tb=1&pb=1.

Lehen dotoreagoak ziren: http://www.asapala.org/mahatsorriak/hasier/080228/isiltasunari estilokoak. Hau zerbitzari aldaketak ekarri duen arazoa da, eta laster batean konponduko dugu.

Ondo dabilen beste zerbait ikusten baduzue, jakinarazi mesedez.

Bitartean barkatu egunotako endredo guztiak eta blogari egurra!!!!

Noiz? 2008/03/04 : 17:23:44 | Nork? mahatsorriak | Atalak:Berriak, Nagusian
Erantzun
Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/skins/_feedback.php on line 90

Entzun Berton Bilbo Hirian

Bilbo Hiria Irratiko lagunek hilero egiten diote elkarrizketatxoa Hektor Bertoneko zuzendariari azkenengo zenbakiaren errepaso modura.
Bilbo Hiriak bere programa asko sarean ere ipintzen ditu entzungai, eta horrela bada elkarrizketa hauetako pare bat dauzkagu han.

Eta ez ahaztu Bilbo Hiria podcast erara ere entzun ahal duzuela.
Badaezpada Bertonekoei egiten dizkieten elkarrizketekin podcast txikitxo bat ere egin dugu. Hemen behean daukazue entzungai, eta hemen harpidetzeko helbidea.

Noiz? 2008/01/08 : 21:24:54 | Nork? mahatsorriak | Atalak:Berriak, Nagusian
Erantzun
Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/skins/_feedback.php on line 90

Irratia.com: 100 .saioa eta blogarien festa


Irratia.com
-eko lagunek, Bertonek legez, 100 biderrez bota dituzte botatzekoak.

Eta 100. saioa zuzenean eta bistan egingo dute Kafe Antzokian datorren eguaztenean, abenduak 5, eta bertora gonbidatu digute blogariok Jabi Zabalak eta Patxi Gaztelumendik. Basque Digital Shepherds’ Meeting-era hain zuzen ere.

Wikia atondu dute ospakizunerako, eta han, besteak beste, izena eman ahal duzue ekitaldirako.

Blogariok karetoa elkarri ikusteko aukera paregabea!!!

Badakizue:


Abenduaren 5ean, gaueko 22.00etan Kafe Antzokian.

Noiz? 2007/11/29 : 01:24:49 | Nork? mahatsorriak | Atalak:Berriak, Nagusian
Erantzun
Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/skins/_feedback.php on line 90

Santutxuko jaiak eta Sangutxu gurekin

Aste honetan hasiko dira Santutxuko jaiak, larunbatean hain zuzen ere. Sangutxu dugu jaietako irudia, eta Sangutxu blogari ere badugu.

Iaz bere blogetik jaien berri eman zigun egunez egun, eta aurten mahatsorriak.org honetatik egingo du.

Sangutxu, ongi etorri! Gora Santutxuko jaiak!

Ondo pasa!

Noiz? 2007/07/10 : 23:12:17 | Nork? mahatsorriak | Atalak:Berriak, Nagusian
Erantzun
Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/skins/_feedback.php on line 90

Gure blogak Gaur8n


Duela hilabete pare bat inguru hasi zen martxan Gaur8.info atari berria. Informazio eta komunikazio proiektu berritzailea Euskal Herrian, papera eta sarea batzen dituena.

Interneteko atarian hiru atal nagusi daukate: albistegia, blog komunitatea eta blogosfera izenekoa. Azken honetan bertako blogariek barik, euskal blogosferaren rss agregatzailea antolatu dute eta hainbat blogen mezuen jarraipena egin daiteke bertotik, ataletan antolatuta.

Euskal blogarien jarraipena eta zabalpena egiteko era interesgarria eta eragingarria. Hain zuzen ere, gure komunitateko blog batzuek seguraski igarri duzue bisita eta iruzkin gehiago eduki dituztela azkenotan, izan ere, blogosfera horretan sartu dituzte eta bertan agertzen dira azken mezuak, hauek hain zuzen ere:

Pertsonalak atalean

Teknologia atalean.

Ekimen interesgarria, Euskal Herrian lehenengoz (oker ez bagaude) komunikazioaren talde handi batek blogosfera era zabalean aintzat hartzen duena web2.0ren tresnak erabilita.

Animoa ba! Orain publiko gehiago daukagu Gaur8ri esker.

Noiz? 2007/04/22 : 21:33:20 | Nork? mahatsorriak | Atalak:Berriak, Nagusian
Erantzun
Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /home/asapala/asapala.org/mahatsorriak/blogs/skins/_feedback.php on line 90

:: Hurrengo orrialdea >>