Olentzero Mahatserrian
Olentzero Mahatserritik pasatuko bi egunetan, beraz adi egon.
Solokoetxetik, abenduaren 23an. Informazio gehiago kartelean dudue.
Santutxutik, abenduaren 24an. 17:00etan Basarrate plazan.
Eguberrion eta urte zoriontsua opa dizuegu Iker, Benito, Lur eta Aitor.
![]() |
| From Drop Box |
Kepa Mallea Berbalaguna gogoan
Egun tristea gaur Santutxun, pertsona baten eroaldiak hainbat zauritu utzi dizkigu eta Kepa Mallea laguna kendu digu.
Auzune honetako euskaltzaleon lagun euskaltzalea gure Kepa beti. Karmelo Ikastolan lanean ezagutu dute askok, eta auzoko bizit
zari ere euskararen kolorea eman izan dizkio Kepak urteetan. Asapala euskara elkartean Berbalagun jardundako momentuak eta gure proiektuetan emandako laguntza eta animoak ditugu gogoan bereziki.
Eskerrik asko, Kepa, eta beti arte. Aurrerantzean ere euskararen kolorea zabaltzen lagunduko digute zure irribarreak eta zure adoreak.
Besarkada handia daukagu Lur alabari emateko, gure Berton aldizkariko zuzendari lagun eta lankideari, eta besarkada berean batu gura ditugu Miren eta Itsaso ama-alabak ere. Zeuekin gaituzue.
Santutxuko II. mendi martxa neurtua

-Urriaren 22an, larunbata


RSS 0.92:

