MAHATS ORRIAK

MAHATSERRIKO BLOG KOMUNITATEA

Mahats Orriak blog komunitateko partaidea izateko baldintzak:

Blog komunitate honetako partaide izateak aukera hauek ematen ditu

Partaidea izateko baldintza hauek bete behar dira:

  1. Blogetan euskaraz idatzi behar da. Beste hizkuntzak aipamenak egiteko edo interes bereziko edukietarako baino ez dira erabiliko.
  2. Blogariak edo blogak (norbanakoak zein kolektiboak) Mahatserritarrak edo gure auzuneekin (Santutxu, Otxarkoaga, Txurdinaga, Begoña, Uribarri,..) harremana eduki behar dute. Hauetaz kanpoko interes bereziko gaiak edo egileak ere onartu daitezke beti ere eskaera berezia eginda.
  3. Blog komunitatearen arduraduna eta jabea Asapala elkartea izango da ondorio legaletarako. Edozelan ere, blog bakoitzaren edukien eta adierazpenen erantzulea blog horren kudeatzailea izango da.
  4. Blogeko edukietan errespetua eta gizalegea gorde behar dira.
  5. Asapalak aurretiaz ohartarazi gabe eduki osoak edo haien zatiak kentzeko eskubidea gordetzen du edukiok arauak hausteagatik edo ilegalak izateagatik.

Partaide izateko jarraibideak:

  1. Formulario honen bidez edo Asapalarekin harremanetan jarrita eskaera egin, azalduaz blogaren asmoa eta ezaugarriak, eta kudeatzailearen datuak.
  2. Astebeteko epean erantzuna jasoko du.
  3. Behin onespena jasota bloga editatzen hasteko erabiltzaile kontuaren informazioa eta datuak emango zaizkio.