Tipo serioa
- Honek idatzi du: jabetzen den hori
- Egun honetan: 2010/01/20 eta ordu honetan: 11:33:56
- Atalak: Memorien dietarioa,
Film bitxitzat jo dute zenbait iruzkingilek Cohen anaien azkena, A serious man. Filma ikusi ondoren, "oso normala" irudi zait. Bizitza normala izan baitaiteke arruntean. Pelikula klasikoen zeinuak erakusten dizkigu: esaterako, eszenografia eta anbientazioak berebiziko garrantzia dute, historiaren linealtasunak berak adina esango nuke. Minesotako komunitate judutar baten berri ematen digu filmak, 1967ko udan gaudela sinestarazten digute Cohen anaiek.
Larry Nidus pertsonaia nagusiari "suertatzen" zaizkion zorigaiztoko gertaeren zerrenda luzea da. Gizakiak Demiurgoaren aginduz jasan behar dituen borroka existentzialak ez du amaierarik Cohen anaien historian. Egiptoko zazpi plagak txiki geratzen dira Larry Nidus-en bizitzarekin alderatuz. Inongo itxaropenik gabeko borroka, Cohen anaien iritzian. Izan ere, protagonistak okertutako bizitza nolabait zuzendu duela ematen duenean (xake partida bat galdua duzunean zoriak laguntzen dizun modura) taulako piezarik boteretsuena, dama beltza, agertuko zaio telefono dei baten bidez.

