2006/12/31

eta orain wifi-a ere bai

Santutxun antenekin zer saltsa dabilen aspaldi eduki dugu albiste. Mediaberriko Mikelek adibidez horren informazioa zabaldu digu blogean.

Mugikorren antenen kontra mogimendua dabil han eta hemen zabaltzen, erreibindikazioak sarean ere eduki du isla. Santutxuko kaltetuek bloga zabaldu dute hain zuzen ere:

Eta blogean euren mobilizazioen eta antenen instalazioaren berri ez ezik albiste gehiago ere ematen dituzte. Azkenengo baten wi-fi sareen arriskuez ohartarazi gaituzte:

Han diotenez, Kanadan hasi dira wi-fi sareen kalteez arduratzen. Ez da kaltegarriak direnik frogatu, baina kontrakorik ere ez. Hau ere ez litzateke kontu samurra izango. Etxeko ordenagailutik dozena erdi sare detektatzen ditut.

Technorati Tags: , ,

Permalink-aPermalink . Benito . 02:51:27 . 111 Hitzak . trokak . Erantzun

2006/12/30

Urte berri on!

Bi hilabetetxo daroagu hemen blogeatzen, blogari gutxi baina finak batu zaizkigu komunitatera, eta urte berriak harrapatuko gaituela komunitatearen izenean zorionak (merezi dituzue eta) eta urte berri on komunitateko blogari, blogzale eta irakurle guztiei.

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 18:52:57 . 33 Hitzak . Berriak, Nagusian . Erantzun
Filofosoen partida

Barreak askatuko gaitu. Alemania eta Greziako filosofoen arteko futbol-partida ikustea ez dator gaizki gaur.

Aita barri euskaldun baten memoriak (VII)

Olentzero bera be negozio alternatiboen munduan  ei dabil. Maider, Pello eta hiruroi ez deusku furgoneta superguaia ekarri, are okerragoa da: Gitxienez datozen 10 urteetako oparia karabana superguaia izan da berea. Esker aunitz, Olen!
 

Hametik aurrera harat-honat ibiliko gara eta akaso Peter, Piter, Pieter, Piotr, Pietro, Petros, Pedro, Petrus, Peru, Pello, Piero, Pier edo Pierre izena deukien beste hankabiko batzuk topatuko ditugu.

Badakizu, Pello: Orain zu zara nire aberria, mmmm, mmmmm.

Urde zerri on a tothom!

Permalink-aPermalink . patxilurra . 17:37:16 . 78 Hitzak . doministikuak . 2 erantzun

2006/12/29

Informatikari buruzko artikulu interesgarriak Berrian

Astero, asteazkenetan oker ez banago, informatika eta teknologiari buruzko artikulu interesgarriak publikatzen ari dira Berrian, besteak beste, Elhuyar fundazioaren esku. Gutxitan irakurri daitezke halakoak euskarazko prentsan (idatzizkoan behintzat) eta horregatik bururatu zitzaidan post bakar batean biltzea azkenaldian publikatutakoak. Baten bat ahaztu izan badut, editatuko dut mezua.

Lehenengoa, artikulu sorta bat da eta ez du aurkezpen gehiagorik behar:
-Beharrezko softwarea doan (I): oinarrizko tresnak
-
Beharrezko softwarea doan (II): multimedia eta beste
-
Beharrezko softwarea doan (III): segurtasuna

Linux sistemei buruzko batzuk:
-Linux zergatik ez?
-Linux erabiltzeko oinarrizko kontzeptu batzuk

Office eta enparauak ahazteko aukera:
-Bulegotika aplikazioak sarean

RSS irakurleei buruzkoa:
-Informazio guztia zentralizatua

Irudi eta argazkiak kudeatzeko programei buruz:
-Picasa: argazki-artxibo bat baino zerbait gehiago

Bideo kontsola berriei buruzkoa:
-Hemen da bideo-kontsolen hirugarren belaunaldia

Permalink-aPermalink . Mikel . 11:35:33 . 115 Hitzak . Teknologia . Erantzun
Aldatsen mekanizazioa

Gure auzoen inguruan sarean zer dabilen PPren webgunean albiste hau topatu dut:

Basagoiti denuncia que la escalera mecánica de Santutxu ha parado por fallos técnicos 81 veces en dos años y medio

Basagoiti eta beraren laguntxuak denari bueltak topatzen zelan ibiltzen diren jakinda, halako errezelotxoarekin irakurtzen dira gauzak, baina oraingo honetan ez nuke esango egia ez denik.

Ez dut Karmeloko eskaileretatik askotan igotzen, baina azkenotan beti aurkitu ditut geldirik. Ez hainbeste, baina Prim-eko igogailuan ere sarri topatzen da igogailuetako bat "out". Umeak olgetan ibiltzen direla diote batzuetan, baina zalantza daukat umeak hain abilak (edo barbaroak) ote diren.

Zer pentsatu beraz? Mekanismo hauek inauguratzeko orduan elegante-eleganteak dira, baina eutsi behar diotenari ondo eusteko moduan ote daude? Ez dakit ba.

Tira ba, mekanismo hauek guztiek, eta euren erregeak gehien bat (metroa jakina) ondorio bitxia ekarri dute bestela ere, Iturribide desertizatu egin da. Eta ez dakit Santutxuko jendea ere ez ote den alfertu. Lehenago ohikoa izaten zen Zazpi Kaletara edo Bilbora oinez jaitsi eta buelta ere oinez egitea. Iturribiden gora eta behera jendea ibiltzen zen beti, kale bizia zen. Gaur egun, berriz, Iturribideko goiko aldea nahikotxo trankil topatzen da. Santutxutarrak azpitik pasatzen dira.

Orain erosoago gabiltza, dudarik ez, baina horrelako mekanizatuak ezinbestekoak egin ote zaizkigu?

Horrela bada, zergatik ez dira gauez ibiltzen? Gehien estimatzen diren sasoian hain zuzen ere.

Eguneraketa:
Albistea atzo PPren webgunean agertu zen: 81 aberia, gaur El Correon agertu da albiste bera, 78 aberia. PPkoen arabera %15 ekintza bandalikoen ondorioz, El Correon Udalaren datuak aipatuta, %75 arrazoi horregatik. Jostailurako behintzat balio izan duela dirudi.

Technorati Tags: santutxu, iturribide, garraioa, igogailuak, eskailerak,
geo:tool=blockrocker.com, geotagged, geo:lat=43.254181, geo:lon=-2.914759

Permalink-aPermalink . Benito . 03:37:52 . 272 Hitzak . trokak . 4 erantzun

2006/12/28

Netcipia: wikibloga eta gehiago

Karrajuak egiteko aukeren bila orain arte zerbitzu bakar baten karraju osoena egiteko modua ematen diguna aurkitu dut: Netcipia. Zerbitzu berria da eta oraindino igartzen da garapenean dagoela. Wikiblog modura definitu daiteke. Honako aukerak ematen ditu:

  • Wiki zerbitzu askoren modura espazioak edo wikiguneak sortzeko aukera ematen du. Hemen gure proba.
  • Wikiekin batera espazio bakoitzean bloga sortzeko aukera ere ematen du. Karraju horretako bloga adibidez.
  • Gune baten barruan atal desberdinak osatu daitezke wiki desberdinekin edo blogaren kategoriekin.
  • Norberarena izan daiteke, publikoa, pribatua edo kolaboratiboa.
  • RSSak, argazki bildumak eta hainbat funtzionalitate berezi ematen ditu

Esan dugun legez, garapenean dago oraindino eta hobetzeko gauzak dauzka: blogaren editorea, itxura,... Bestalde, gauza batzuk editatzeko maila aurreratutxua eskatzen du. Edozelan ere, oso aukera interesgarria norberararen, lan-taldearen edo ikas-taldearen guneak antolatzeko.
Aurreko baten ere esan genuen, euskaraz honelako zerbitzuren bat estimatuko genuke askok.

Technorati Tags: netcipia, wiki, blog, wikiblog, karrajua

Permalink-aPermalink . Benito . 17:23:17 . 141 Hitzak . albisteak .
Segundurik bako Bat-a

Lengoaiaren bidez "segundurik bako bat-a" adierazteko daukagun ezintasunak balizko absolutu horren "ezerezaren" neurria ematen digu. Meditazioaren "esparruan", ordea, adierazterik behar ez duen testigu-objetuak bat egiten du-dute. 

Berbalagunaren mapa

0607 ikasturte honetan Mahatserriko Berbalagunan dabiltzan taldearen mapa egiten hasi gara Tagzaniaren laguntzarekin.
Hemen behean daukazue, ea talde guztiak berton dauden:


berbalaguna tagged map by user - Tagzania

Permalink-aPermalink . berbalaguna . 06:02:00 . 26 Hitzak . berriak . Erantzun

2006/12/27

Nazino bat selekzino bat?
Aukeratu, txo: Dana edo ezebez. Euskal selekzino ofiziala edo orain arteko Frantzia/Espainiakoak. Independentzia ala orain arteko dependentzia. Dana erdaraz "antipatikoekin" edo euskaraz "patetikoekin".

Neuk, "ekidistantea" nazenez (ez naz, baina tira), "Ibarretxeren plana" deitutakoa ez neban txarto ikusi erdibide eta aurrerapauso moduan. Ganera, sinpatikoak iruditzen jataz (beti ez) "Agur" edo "Egunon" behintzat esaten daben "sinpatikoak", beste guztia erdaraz esaten dabenak.


Selekzinoei jagokienez, Esait presino-talde moduan behar-beharrezkoa ikusten dot, Kirol federazinoen ikuspuntua be ulertzen dodan moduan. "Jokalariek gehiago nahi dute". Neuk be bai. Baina gaurko partida arras folklorikoa jokatu izana nahiago dot Espainia/Frantziako partidak ikustera kondenatuta egon baino. Euskaraz "agur" eta "egunon" besterik esaten ez dituen folkloriko horiek "has-ta-lue-go"-ak baino nahiago ditudan moduan.

Nazino bat, lau selekzino (Frantzia, Espainia, Euskadi, Nafarroa). Eta eskerrak emon behar izango dogu beste bosgarren bat ez edukitzeagaitik: alde batetik oinaztarren talde folklorikoa eta bestetik ganboatarrena. Baskistan honetan ohituta gagoz jada herri berean Olentzero bi edukitzen (presoen aldekoa eta bestea), Udalbiltza bi, E(H)NA bi...

Hordago txikira!

PD Hordagorik bikainena, jokalariena. Biba zuek!

PD' Oraindino harritzen nau UPNkoek askoz be lehenago Nafarroako selekzinoa sortu ez izanak. Honetan ez dira hain azkar ibili...

Permalink-aPermalink . patxilurra . 21:01:51 . 216 Hitzak . hordago txikira . Erantzun
Prop 2.0?

Web2.0 honen oinarrietako bat erabiltzaileek eurek euren kabuz sortzen duten ezagutza eta komunikazio-jarioa ei da. Komunikazioaren demokratizazioaz hasi da berbetan. Edonork blog baten bidez esate baterako informazioa-hausnkarketa-publizitatea-literatura-.. zabaldu dezake kosto handi barik, horretan ematen duen denbora besterik ez sarritan.

Gabonetako txikiteo horietako baten Santutxuko taberna baten ikusi nuen lehengoan 2.0 horren bertsio ez-telematikoa.

Horman A3 tamainako lau fotokopia, eskuz idatzitako testu batenak. Hurreratu eta preso batek lagunei bidali zien gutuna, aitaren hileta eta kartzelatik harako joan-etorria kontatzen duena. Osorik irakurri dut, tabernako zaratari eta txikiteoko lagunei kasu egin barik, adi,.. ez dit espero ez dudan ezer kontatu, ez (jada ez nau ezerk harritzen, jada...) baina kontatzeko era honek kartel eta pankarta handietako sloganak baino inpaktanteago iruditu zait. Kanpaina egiteko modu berria? Pentsatu dut.

Barran tabernariarekin, aspaldiko ezaguna, berbetan nagoela, berak esan dit, bere ideia izan da. Presoa laguna dauka, eta kontatzen duena berak ere parte baten ikusi zuela, haserrearen haserreaz eta zerbait egin behar zuelakoan, jo ta fotokopiak egin eta tabernako horman eskegi. Hemen ibiltzen den asko betiko kanpainek ez dituzte "ikutzen", hau, berriz, askok irakurri dute goitik behera, lau folioak. Eta pentsatzen behintzat jartzen dira. Neure partetxoa egin dut behintzat.

Bai ba, lagun presoaren berbak tabernako bezeroei ipini dizkie aurrean, zuzenean, kartel landua egin barik, diseinu grafiko eta inprenta barik, blog eta webgune barik. Eskuizkribua eta lau fotokopia. Medio gutxirekin mezu zuzena. Baina lagunaren mezu gordina eta benetakoa ezerk baino hobeto islatu du tonerrak.

Barraren ostean, atzeko horman beste kartel bat. "Bazeneki zein pozgarria den zuri eskuaraz aditzea". Barratik ezin dut sinatzailearen izena irakurri. Beste euskara-talde bat sortu da hemen? Pentsatu dut neure artean. Tabernariari galdetu. -Eta hori nork ipini du ba? -Bezero batek- erantzun dit. -Nafarroako herri baten ikusi, bat eskatu, fotokopiak egin eta ibiltzen den tabernetan ipintzeko eskatu digu. Ondo dago, gainera zer esan nahi duen azaldu digu idatziz.

Kartel, iragarki eta pankarta handietan sloganak botatzearekin batera, esangura daukaten mezu hauek hala zabalduko balira gehiago. Bipuntuzero hori ez dago blogolandian eta wikilandian bakarrik antza.

Technorati Tags: , , ,

Permalink-aPermalink . Benito . 02:25:08 . 332 Hitzak . trokakoak . Erantzun
Euskaltel eta publizitatea

Gogoan izango duzue, hemen hausnartu nuelako, Euskaltel konpainia gero eta gehiago maite dudala. Oraindik ere Orange frantziarrarrekin lehia bizian dabilela, bezero gehienak (arretaz irekurri behar dira komunikatuak, prentsa eta Interneteko foroak zer edo zer ulertzeko) galduta dabiltza eta oraindik ere ez dakite zer demontre egin behar duten konpainiarekin jarraitu edota Orange lehiakidearen bezero bihurtzeko. Bitartean, urtea amaitu aurretik aspaldi egin duten bezala, urtarrilean kobratuko dizkiguten salneurri finkoen (hileroko kuota alegia) berri eman dute abenduko fakturan. Benetan ez naizela harritu kuota hori berriz ere garestitu dutela ikusita, oraingoan, eskerrak esan beharko dugu, euro erdi besterik ez (euro oso bat izan zen iazkoan). Dagoeneko, 15,50 euro + %16 (BEZa) ordaindu behar dugu, Telefonican 13,43 + %16 ordaintzen dutela eta, dakidala, 2007an %2 baino ez dute garestituko. Gainontzeko konpainen artean ere, ez dago Euskaltelek baino prezio garestiagorik duenik.

Publizitateaz hitz egin behar nuen hasiera batean. Ikusiko zenuten Euskal Herriko lagun ezagunak gonbidatu dituztela Euskaltelen iragarki berriak egiteko. Besteak beste, Mikel Erentxun, Julio Ibarra (mahatserritarra) edota Karlos Arguiñano agertzen dira sakelekoei eta konpainiari buruz hitz egiten. Badakigu, jakina, publizitatea dela eta horietariko bakoitzak kobratu egin duela iragarkietan agertu izanaren truke. Hala ere, barregarria da jakitea Karlos Arguiñanok ez duela Euskaltelen telefonorik erabiltzen, edo, behintzat, bere izenarekin edota bere hiru enpresen izenarekin ez duela kontraturik Ardanzaren konpainiarekin. Horixe dio Bandahancha webguneko Euskalteleko eztabaidaguneetan Eltoponaranjo ezizeneko erabiltzaileak. Hauxe da aditzera eman duena. Aspalditik Zamudioko enpresak eman behar zituen pausuen berri eman izan du Eltoponaranjo delakoak, antza denez, Euskalteleko langilea delako. Horrekin esan nahi dut nahiko fidagarria dela albistea. Tira, bitxikeri txikitxoa besterik ez da, baina, aldi berean, adierazgarria.

Permalink-aPermalink . Mikel . 01:47:40 . 259 Hitzak . Euskal Herria, Teknologia . Erantzun
Photoshop?

Gaurkoan, afari goxoa Bazen Garaian. Aurten horrelakoetara jotzen ari gara (afari-meriendak, afariak,...), berbalagun gastronomikoa.
Hainbat elkarrizketaren artean eta Leonor panpina hizpide hartuta, azkenaldi hontan denon ahotan dabilen argazkia atera da. Oraindik ere ikusi ez duenontzat, horra argazkia Sustatutik hartuta.

Jatorrizko argazkia

Eta horren ondoren, lotura batzuk, jendearen irudimena zenbatekoa izan daitekeen ikusteko:

  1. Lehenengoa
  2. Bigarrena
  3. Hirugarrena
Permalink-aPermalink . Marti(n) . 00:21:44 . 51 Hitzak . Mugatik . Erantzun

2006/12/26

Joxemari Iturralde: Hyde Park-eko hizlaria

Hemen daukazue hurrengoaren iragarkia:

Joxemari Iturralde: Hyde Park-eko hizlaria

Urtarrilaren 31 arrastiko 20:00etan Txurdinagako AEK euskaltegian (Arbidea 21)

Joxemari Iturraldek (Tolosa, 1951) ez du aurkezpenik behar, are gutxiago Bilbon. Ibilbide luzea ibilita daukan arren oraingoan Hyde Park-eko hizlaria (Pamiela) azken liburuaz berba egitera etorriko zaigu 2007ko lehenengo saioan. Liburua zertan den jakiteko onena da Pamiela argitaletxeak ateratako oharra irakurtzea; horra hor, beraz:

“Nork gogoratzen ditu bizitza oso batean edozein pertsonak egindako gauza guztiak? Inork ez. Pertsona hori betiko joaten denean, nork izango du gogoan bere bizitzaren berri? Inork ez. Dena ahaztu egiten da denborak aurrera egin ahala. Nobela honetan, Leo protagonistak (adin batera heldu den euskaldun erbesteratua) bere bizitzaren berri emateko erabakia hartu du eta horrela, Londreseko Hyde Park-en bere historia hasiko zaie kontatzen igandero, maleta baten gainera igota, inguratzen zaizkion entzule guztiei. Ez da heroi bat izan, baina bizimodu bitxia izan du eta istorio ugari ditu ezagutzera emateko (...).”

Betiko moduan Julen Gabiriak moderatuko du solasaldia.

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 22:01:13 . 154 Hitzak . aurrekoak . Erantzun
Magdalenatik Chacarillara, geografia ezkutuak

Geografia ezkutuak, inongo mapetan agertutakoak, ziberespazioaren kale kantoi hitsetan irudikatu ditzakegunak. Blogarien espazioa, esaterako, ezkutuenetarikoa dugu. Peruko blog batean sartu eta Limako  Magdalena auzoan ibili zaitezke gora eta behera; bertako harrizko kale ezkutuetan paseatu eta Prochazka idazle perutarraren lagun egin.

Liburu-denda batean sartu da Prochazka. Liburu-dendetan ezkutuka sartzen den horietakoa da. Esan bezala,  EL Virrey -en sartu zara haren pausuei jarraiki. "Y también el contacto con las personas. Vivo en una especie de distante Sydney del espiritu, que se Ilama Lima. Camino,un sabado por la noche de Magdalena a Chacarilla, pasando por todos los santuarios y centros culturales y cafés y literalmente no conozco a nadie, y nadie me saluda ni conoce mi cara. Me borré en paz, hace años. Entro al Virrey Ileno de clientes, compro un libro, dos libros, salgo del Virrey: nadie sabe quién soy. Me borré...", dio Prochazkak. Eta hitzok zure ordenagailuan irakurri bezain laster, geografia ezkutu horretan ezkutatu nahi duzu zure bizitza, berdin zaizu litekeena dela Prochazkaren irudimenak sortutakoa izatea.

Geografia ezkutuek pentsamendua zabaltzen du: larunbat gau batean murgildu zara dagoeneko, erietxeak eta kultur zentroak, kafetegiak eta inork ez ezagutzea, batez ere, ezkutuka ibiltzea ezagutzen ez dituzun. Zure bizitzako arazorik larrienetan murgilduta izan zaitezke: Irakeko guda, amodioaren desengainua, ordaindu ezineko hipoteka...

Hiri ezezagun batean etxean sentitzea, duzu helburu bakarra. Geografiak ziberespazioak, irudimenak edota errealitateak sortutakoak izan bost axola zuri Etxean eta ezkutatuta; libururen bat erosi, kafea eta ene burua lurpean ezkutatu zara.

Permalink-aPermalink . jabetzen den hori . 12:20:10 . 257 Hitzak . Memorien dietarioa . Erantzun

2006/12/25

Ekarrileroen balantzie


Eskolan umiek iketza ekarten dabenari kantaten ta kartak eskribiduten ifini dauriez kostunbrie dan modure. Neuk be hareri ta eskatu ta ahal bada ekarrikotzugu negozidxoan ibilten direzen beste ekarrileroeri be (Hiru Erregiek ta Papanoel ta Aiuntamentue ta zaraman topaten ibilten dan lagunari) urte guztidxetan bialtzen dotziet kartie urte barrireko behar dotezenak ta guraritxun bet be ekarteko-edo. Ta honeik Bertonekoak Gabon Gaberako “kartie” eskatu dostielez, ba aprobetxauko dot ez karta barridxe eitteko, lehengo urtien eskatu nenduzenekaz zer pasau dan repasateko baino, ze eskatu, beti ibilten garez eskatuten, baina enpresa seridxo guztidxetan balantzeak be ein behar ixiten direz.

Orduen. Lehengo urtien eskatu nendun aber Bertonekoeri ekarten badotzie laguntxuren bat ze koittaduek hor ibilten direz bakar-bakarrik ta eurek dan-dana ezin daurie kontau. Ta ekarrileroak ez direz txarto portau, ez. Lehengo hilien txakur periodista fine ekarri zotzien, internen blogolandia bat montau dotzie, ta ganera esan dostie ondinokarren gauze gehidxao datozela bidien, telebisiñoa ta ladedios. Konpañia apur beterako daukie.

Ez nontzien halako gauza handirik eskatuten, konkretuek be ez, holan atxakidxe gitxidxao daukie ez ekarteko. Holan, eskatu nontzien horreik neska-mutikoak Santutxu partien kopla ta bertsotan dabiltzenari aurton poztasuntxun bet emoteko, ze ezpabere rimatan ibilteko gogoa joan egingo jakie ta. Hamen balantzie halan-holangoa, baten bat finalera bialdu, baie txapelik ez. Hori bai, Bertoneko portadan promesa handidxena. 10etik 7 eta Bertonekoeri eskerrak. Umorie galdu barik neska-mutilok!


txoriak4
Beste gauze bat eskatu gendune honeiri bilbainoeri zentzun apur bet etortie ta gurien gauzek botaten ez segidutie ixin zen. Hamen kaka! Bota iñoz baino gehidxao ta ganera katxondeoa, Salbeko zubidxe gorri ifiñi gure daurie... Mahatserridxe soloakaz beteta egon zanien baino zokil gehidxao dekoguz. Dana dala, ekarrileroak baten bat hamen dekogunegaz akordatie ta salbateko ahalegintxue egittea konsegidu daurie, gitxi de, baina zozer bada. Berbarako, hor Boluetan txoridxen habidxek jagoten ta erakusten dabiltzenak.

Biherleku fazile ez dotzegu ifini ekarrileroeri, ahalegine egin daurie dana dala.


Osasun mentalaren eguna
Hamen auzunien tesoron bat topatie be eskatu geuntzen. Ta, han Sarrikueko punten gogoa ta entendimendue bestion antzera ez darabilenakaz badabiltzez batzuek hareikana hurreratu guren, lagunduten ta jagoten. Hamen esan gendun inkonprensiñoa zabaldu beharreko tesoroa dala, ta entenditen ez danerantza ahalegine eitten dabenak sarri entendimenduen munduen dabilenak egundo topauko ez deittuzen tesoroak topaten deittuz.



Hortzmuga
Hareik Sarrikuekoak edo, berbarako, hiru andra entzerrau direz aeropuerto baten, kaidxola baten, ez da derrepentien entendiduten, baie Evan kontuek hogoto entenditeko modue ixingo da seguruena. Edo 11 andra-gizon edadekoak entenditen ez dauriena esploraten parau direzenak, hareik be tesoron bat topauko daurie, sarri bizitze guztidxen bisten eukin dabenak barruntau be eitten ez dabena. Hareik baietz entendidu txakur periodistien misteridxoa!



Adinekoak euskara ikasten

Total, ekarrileroak ez doskuez ekarri gure genduen beste, baie pentsau dogun baino gehidxao bai. Iguel aurtengo kartie Bertonekoeri be bialdu biherko dotzegu, honeik eskatu barik be hainbet guraritxu ekarri doskuez ta. Santutxuko entrendadoriek be zeozer eskatuko loskidxe seguruena.

Tire ba, urte barrireko be lagunek, zentzune, tesoroak ta poztasune.... neuk be ondiñokarren dekot guraritxun bet gehidxao, baie hori kunplidu ezkeroan hametik urtebetera eingo dogu balantzie. Atzera aittutie be karta politte ixiten da ba!

Firmaute: Carrie Sue

Permalink-aPermalink . mahats . 19:41:34 . 489 Hitzak . Bertonekoak . Erantzun

2006/12/24

Antzokia dantzaleku bihurtu zen

Lagun batek tenplua deitzen dio Kafe Antzokiari. Atzo, Fundación Tony Manero taldeak "diskoteka da gure eleiza" aldarrikatu zuen. Antzokia dantzan jarri zuten, duela urte batzuk telebistako iragarki bati esker ezagutu genituenak.

Horra ezagun egin zituen abestiaren klip-a.


Permalink-aPermalink . Marti(n) . 12:20:53 . 41 Hitzak . Kultura, Musika . Erantzun

2006/12/23

Arratiako gudarien kantuen bilduma kaleratu dute Igorreko ikasleek

Duela hilabete gutxi Bide Ertzean taldeak  Non dira diskoan eginikoaren antzeko bidea jorratuta, Igorreko Arratia institutuko batxilergoko ikasleek disko bat kaleratu dute, duela 70 urte Arratiako Gudarien konpainiak eta garaiko herritarrek kantatzen zituzten kopla zahar eta bestelako kantak bilduta. Klasekide guztiek hartu dute parte diskoan, 11 musikan aritu badira ere. Arratiako Geure Berbategie proiektuko kideen egitasmoa izan da, aspalditik baitabiltza inguruko euskara aztertzen eta berba zaharrak biltzen, besteak beste, adinekoei elkarrizketak egiten. Gaur aurkeztuko dituzte, lehenengo aldiz zuzenean, diskorako grabatu dituzten 11 kantak, Igorreko Kultur Etxean, gaueko 21:00etan. Aste honetan izan nintzen haiekin, beraz, gehiago jakin nahi duenak, hemen Berrian idatzi nuena.

Permalink-aPermalink . Mikel . 20:21:54 . 100 Hitzak . Euskal Herria, Kulturan . Erantzun

2006/12/22

Rajasthan oroimenean

Honako irudi hau bidali dit Madrildik Pablo lagunak. Rhajastan-eko basamortuan ezagutu genuen elkar. Argazkiari darion argiak piztu egin nau...

P.D. Aurreratuta dabil Copyright-aren datari dagokionez.

2006/12/21

CD-R eta DVD-+R diskoen salmenta legalak nabarmen gutxitu dira

Espainiako komunikabideek SGAE bezalako erakundeei askotan ematen diete hitza eta, diskoen kanona bezalako zergek kaltetutakoei, ordea, gutxitan egiten diete lekurik. Salbuespena gertatu da gaur El Paisen (ez pentsa ohiko irakurlea naizenik, azken mezuengatik ematen badu ere).

Fotoprix dendek grabatzeko diskoen kanonagatik 2003an baino 4 milioi disko gutxiago saltzen dituzte. Horrela diote, duela hiru urte 5 milioi ale saltzen zituztela eta, aurte, gehienez ere, 1,4 izango dira. Bilbon kate horretako denda bi daude, eta egia esan, inoiz ez diet halako diskorik erosi, kanona indarrean sartu aurretik ere. Baina tira, gaur egun harrigarria da halako saltokietan 25 dvd 25 eurotan saltzea, beste batzuetan (normalean Internet bidez, Portugal edo Andorrako dendetan erosten dituztelako), 25 aleko kutxa bera 10 eurotan topatzea.

Aspalditik pentsatu dut saltoki handietan (El Corte Ingles, FNAC, Media Markt eta abar) grabatzeko diskoak erosten dituztenek informatikaz ezer gutxi dakitelako izango dela. Tira, albisteak ez du gauza handirik azalerzten, baina gutxienez, ezagutzen ez nuen kopuru bat ematen du, SGAE bezalako erakundeek lortzen dutena asmatu ahal izateko.

Permalink-aPermalink . Mikel . 22:28:53 . 157 Hitzak . Teknologia, Kulturan . Erantzun 1
Ekuadorraren alde bietara

Eladio berbalagunak Ekuadorreko abenturak kontatu dizkigu gaur euskaltegian. Bideo ta guzti. Sumendiak, batzuk amatatuta, besteak sutan, errautsa, altura eta mendi altuagoak,...

Ekuadorraren alde batean eta bestean ibilita. Ura norantz doa Iparraldean eta norantz Hegoaldean?

Ederto kontatu digu gaurkoan, ez dakigu Cotopatxi igotzeko baino ahalegin handiagoa izan den, baina gaurkoak merezi izan du. Aupa Eladio!

Permalink-aPermalink . berbalaguna . 01:01:50 . 54 Hitzak . Argazkiak . Erantzun

2006/12/20

Futbolzalea ez, Athletic zalea bai

Atzoko azken esaldietako bat sarri entzun izan dut lehenago. Azken tabernan sartu ginen eta partidua bukatzen ari zen.
"Juanki, futbolzalea zara?" nik. "Ez, futbolzalea ez baina Athletic zalea bai".

Nik futbolzale eta Athletic zale izateari egun berdinean utzi nien, bietatik egun berdinean borratu nintzen. Baina Juanki moduko asko omen dago eta ez dakit... zerbait egongo da. Erlijio modu bat da? tradizioa?

Permalink-aPermalink . Marti(n) . 22:39:32 . 65 Hitzak . Mugatik . 2 erantzun
Veleia gehiago

Veleiako argazki gehiago. Kronika ederto baten egin dute Egizu-ko lagunek hemen, irakurri bada.

  • Hemen daude Egizukoen argazkiak
  • Hemen gureak
  • Eta hona joaten bazarete denak ikusko dituzue.

Baten batek argazki gehiago atera baditu eta flickr-era igotzen baditu erabili "iruña-veleia" etiketa.
Gure partetik: autobusak eta autobuseroak, harriak, gidari fina, hotza, 5 metroko harresia, okela apuntapalan, txanotxoak, kaskoak, harri gehiago,...

Permalink-aPermalink . berbalaguna . 00:18:36 . 80 Hitzak . irteerak, Argazkiak . Erantzun

2006/12/19

Gezurrik ezin esan Skype bidez deituz gero

Jatorrizko albistea ikusteko aukera izan dut dagoeneko, BBCn irakurri daiteke. "KishKish Lie Detector" programa gehigarriari esker, telefonoz ari garela gezurretan ari garen antzeman ahal izango du ordenadoreak, hizlariaren urduritasun maila aztertzeko gai izango baita.

Tira, gezur detektagailuen parekoa bada, ez dakit nik eraginkorra izan daitekeenik halako softwarea, izan ere, gezurraren kontzeptua digitalizatzea ez da gauza makala. Sasi gezurrak, gezur erdiak, eta ustezko gezurrak daude, beste milaka gazurren artean eta, horregatik, zaila deritzot helburua lortzeari.

BATM konpainiak diseinatu ei du programa, hasieratik Skype-ekin erabiltzeko. Hitz egin bitartean aztertzen ditu ahotsak, baina grabatutako elkarrizketetan ere antzeman ahal izango ditu gezurrak. Skype-i buruzko azalpenik behar duenak, VoIP (Voice over Internet Protocol) bidez telefonoz aritzeko programa da, MSN Messengerraren modukoa baina, lehenengoz, ordenadoretik telefono finko zein mugikorretara deitzeko aukera eman zuena, prezio merkeetan.

Permalink-aPermalink . Mikel . 19:56:36 . 131 Hitzak . Teknologia . Erantzun
Hipermodernismoaren tenplua

Nonbait irakurri dut igaro dugula dagoeneko postmodernismoaren garaia eta hipermodernismoan sartuta gaudela buru-belarri. Bilboko fnac (ez dut estekarik jarriko badaezpada) dendan izan naiz gaur. Lasai egon gaitezke; hipermodernismoaren negozioak ez du bazterrean utziko euskal kultura: esaterako, Zea Mays taldeak zuzeneko kontzertua eskaini zuen aste honetan, bezperan Kafe Antzokiko urteurrenean aritu ondoren. 

Alboko Corte Ingles "kutreak" egiten ez duen moduan, kulturaren arloko multinazional frantziarrak gorriz tindatutako euskaraz nabarmendu ditu erakustokietako oharrak (bozgorailuetatik jaurtitzen dituzten mezuak elebidunak dira) eta askoz be gustu hobeagoagoa erakusten du, apika. Artelanak ematen dituzten argazkiak nonnahi, i-pod-ak, Marvin  Gaye-ren edizio erakargarrienak... Halaber, euskal literaturari eskainitako liburu-apalategia atzerriko literaturaren ondoan kokatu dute.

Pare bat buelta eman ondoren pixkat zorabiatuta eta pasioan zebiltzan 'modeloetaz' neke eginda, aspaldiko lagun euskaltzale batekin egin dut topo denda barruan. Kafetegi hipermodernoan (jatorrizko bertsioan film italiar baten itzalpean) kafetxo bat hartu dugu, diseinuzko aulki gorri-moreen gainean. Kazetaritza aspaldi utzita duen lagun honek komentatu didanaren arabera, Radio Euskadiko Graffiti programak zuzenean eskaini omen zion irratsaio bat dendaren irekiera ekitaldiari. Berriro dakart blog honetara esparru publiko eta pribatuaren arteko eztabaida gogoangarria.

Kafe hipermodernoa barra hipermodernoagoan laga ostean, hain gustuko ditudan liburu apalategietatik egin dut osteratxo bat, liburudendaren sinpletasunak ez du harridurarako lekurik ixten.

Kalean, Urkixo zeharkatu ondoren, zoratuaren itxurak egiten zuen agure bat ikusi dut: Ibarretxe eta Arzallusen iruzurrak salatzen, bere golkorako, hipermodernismoaren zain. Aurrera jarraitu dut eta Corte Ingleseko (egile-eskubideak eskatu beharko dizkiet) Baltasarraren haurpegi desitxuratuak ispiluaren lana egin dit.  

P.D: Blogen batean, edo ez dakit non demontre, irakurri berri diot Xabier Gantzaraini gezurra dela iragana existitzen ez denik.

Permalink-aPermalink . jabetzen den hori . 19:37:32 . 282 Hitzak . Memorien dietarioa . Erantzun
Web2.0 . IKTeroen aurkezpena

Ordiziako IKTeroak erreferentzia dira Euskal Herrian web2.0 eta hezkuntza alorretan. Gaurko post-ean irakasle batzuei emandako ikastaroaren aurkezpena jarri dute eskura. Mundu honetan murgiltzeko interesa daukanarentzat sartzeko ate ona:

Badakizue, ikasi eta zabaldu.


Tags: aurkezpena, web2.0, ikteroak, slideshare

Permalink-aPermalink . Benito . 02:35:34 . 37 Hitzak . albisteak . Erantzun
Letra-tipoak

Hasierrek kontsulta hau bidaldi digu:

Letra tipoa aukeratzerakoan arazoak ditut: era ezberdinetako heading-ak (titularrak) bakarrik agertzen zaizkit formatua aldatu nahi izanez gero; eta ezin dut letra tipo normalera bueltatu behin idatzi eta gero. Bestalde, nola sartzen dira estekak eta etiketak? Mila esker eta barkatu endredoak!!
Letra-tipoak ezin dira aldatu, hau da, letraren "iturria" finkoa da, erabiltzen den plantilan ezarrita dago eta ezin da aldatu. Blog-etan ez da dotore kontsideratzen jeneralean letra tipo desberdinak erabiltzea.
Editore grafikoak ematen duen aukera bakarra estiloa aldatzea da, hau da, titularrak, aipamenak (blockquote) edo kodea (code) eta halakoak.
Edozelan ere, arrazoia daukazu, ez du aukerarik ematen behin aldatuta lehengora bueltatzeko. Editorearen akatsa da eta saiatuko gara konpontzen.
Momentuz, horrelako arazoa topatzen baduzue, sakatu azpian jartzen duen "aurreratua" botoian eta editore gordinean sartu. "code", "h4" eta antzeko etiketak ezabatu eta testu normalera bueltatuko zara.
Bestalde, estekak sartzeko estekatu behar duzun testua aukeratu eta editore grafikoan irudi hau erakusten duen botoian sakatu eta zabaltzen den formularioan nahi duzuen helbidea sartu.
Etiketak sartu nahi badituzue, aukera bi dauzkazue:
  1. Html apur bat kontrolatzen baduzue editore gordinera joan eta eskuz sartu. Blog berri honetna daukazue gida bat: http://www.blogak.com/programatzen
  2. Editore grafiko potenteagoa erabili nahi baduzue, Firefox erabiltzen baduzue (gomendatuta), instalatu Xinha Here! estentsioa. Edozein testu editore "gordina"ren gainean sagua ipintzen duzuenean eskuineko botoia sakatu eta editore zabalduko dizue. Horrek etiketa gehiago ipintzeko aukera emango dizue.
Hirugarren aukera bat off-line editore bat erabiltzea izan daiteke. Testua berton idatzi eta gero blogeko editorera kopiatu. Ez da gomendatzen word erabiltzea, oso kode "zikina" ematen du eta alferrikako etiketez beteta, gainera arazoak eman ditzake html-ra itzultzeko.
Dena dela, blogetan ohitura dago tipografian ahalik eta etiketa gutxien ipintzeko. Kodea zenbat eta sinpleago hobeto.

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 02:20:46 . 295 Hitzak . Arazoak . Erantzun

2006/12/18

Nairobiko Munduko Gizarte Foroa

Datorren urtarrilaren 20tik 25era Nairobin (Kenia) izango da Munduko Gizarte Foroa. Maite dudan pertsona bat Afrikarako bidaia-prestakizunetan ari da egunotan: txertoak, bidaia-txartelak, bisatuak.... Mahatsorrianoen komunitate honetan lehen eskuko albisteak izango ditugu, blog honen bitartez.

Mahatserriko auzoak El Pais-eko estilo liburuan

Kanpoan nintzen atzo, igandea, eta kirol informazioaren berri eskuratu nahian (Errealak bigarren mailara abiatzeko urrats berria egiten zuen jakin nahian egia esateko) erabiltzen nuen ordenadorearen faboritoek Elpais.es webgunean sartzeko gonbitea eskaini zidan. Tira, sar gaitezen. Portadan, argazki bat, kiskalitako bilbobus agertzen zuena. Ostia! Pentsatu nuen, hondoan ageri den ikastetxea ezaguna zait, Luis Briñas (nire eskola izan zen eta). Hona hemen albistearen burua, loturarekin, testua inor irakurri nahi izanez gero: Encapuchados incendian un autobús de línea en el barrio bilbaíno de Santutxo

Onena titularra, ezta?. Benetan lehenengo pasadan poztu egin nintzela. El Pais-en SantuTXu idazten zutela ikusita, askotan CH-rekin egin baitute Espainiako konumikabideek. Baina pozaren ondoren, katxondeoa: Santutxo jarri digute... Tira, hurrengo batean akaso. Hori bai, Bilboko auzoa garela esatea ere... Gora Santutxuko Errepublika independentea!

Permalink-aPermalink . Mikel . 11:19:39 . 132 Hitzak . Euskal Herria . Erantzun 1
Veleiako lehenengoak

Gehiago etorriko dira, baina oraingoz lehenengo lagina:
veleia2
VeleiakoakVeleiakoakVeleiakoak

argazkilariak

Permalink-aPermalink . berbalaguna . 00:21:18 . 7 Hitzak . irteerak, Argazkiak . Erantzun

2006/12/17

Julen fan club

Blogosfera arakatzen blog berria topatu dut. Titulua, azpititulua eta helbidea utziko dizkizuet. Horrekin ia dena esanda:

Leyendo a Gabiria

El blog de una seguidora gallega del escritor vasco Julen Gabiria
http://www.lacoctelera.com/gabiria

Lehenengo mezua baino ez du idatzi: Cómo llegué a descubrir a Julen Gabiria
Aiputxu bat:
Poco a poco, iré profundizando en su obra e intentaré trasnmitiros lo que siento al leer esos pedazo de libros. También tiraré de webs para hablar sobre él (ya he dicho que no le conozco... aun!!), traduciré lo que dicen los críticos, y daré toda la información que me llegue.

Vigoko neska hori fan club-ean ez dago bakarrik, ez. Baten batek esan beharko dio.

Permalink-aPermalink . Benito . 02:21:42 . 126 Hitzak . bestelakoak . 3 erantzun

2006/12/15

Euskarazko telebista Bilbon sortzeko egitasmoa

Titularrean euskal telebista idaztekotan egon naiz, eta, tira, asmatuko duzue zergatik ez dudan azkenen horrela jarri... Ez dakit Mahatserriko gure blogosfera txiki honetan (gero eta handiagoa bada ere) horren berririk eman dugun. Baliteke, kontuan izanda Asapala tartean dagoela (dakidala behintzat). Aste honetatik proiektua diruz laguntzeko bonoak kaleratzen hasi dira, 5 eurotan, eta gehiego luzatu gabe, informazio gehiagorik behar duenak Ibaizabal Mendebalde Kultur elkartearen webgunera jotzea besterik ez dauka.

Permalink-aPermalink . Mikel . 23:42:59 . 67 Hitzak . Euskal Herria, Teknologia, Kulturan . 4 erantzun
Xabier Montoiak irakurleen tarteei keinua egin die

Euskal hiria sutan

Blog honetan Asapala euskara elkarteak antolatzen duen irakurlearen tarterako irakurtzen ditugun liburuen ingurukoak idazten ditugun arren, oraingoan beste liburu bat izan nahi nuke hizpide, kuriosoa iruditu baitzait bertan aurkitutakoa.
Durangoko azokaren inguruko argitalpen uholdearen artean aurkitu dut Xabier Montoiak argitaratutako azken liburua: Euskal hiria sutan. Liburua irakurtzeari ekin aurretik azken orrialdeei erreparatu diet eta bitxikeri bat ikusi dut: Xabier Montoiak hainbat galdera utzi ditu idatzita bere liburua aztergai izango duten irakurleen tarteentzat.

"Hamaika galdera irakurle-txoko eta irakurzale-taldeetarako (eztabaidaren pizgarri)" izenburua du atalak

Hamaika galderak egin ondoren ohar bat ere agertzen da. Bertan galdera horien argibideak eta "liburuarekin lotutako beste kontu batzuk" webgune batean aurki ditzakegula dio. Aipatzen duen helbidera (www.literaturameta.com) jo dut baina ez dut ezer ere aurkitu momentuz (zerbitzariak ez duela aipaturiko helbidea aurkitzen, besterik ez).

Kuriosoa, ezta? Gainera Xabier Montoiak bere liburuen gainean gehiegi hitz egiteko ohiturarik ez duela kontuan hartuz, gehiago.

Zer deritzozue? Ezagutzen ahal duzue horrelakorik egin duen besterik?

Permalink-aPermalink . Marti(n) . 22:07:14 . 158 Hitzak . bestelakoak . Erantzun 1
Mahatsorriak Euskaldunan

Bizkaiko Bertsolari txapelketaren finala bihar izango da Euskaldunan. Bi urte pasa dira Bizkaiko azken txapelketatik (urtebete Euskal Herrikotik) eta ia ustegabean harrapatu gaitu aurtengoak. Nobedadea: azken urteetako kiniela guztietako faboritoek ez dute parte hartuko.

Bihar finala. Eta aurten Mahatsorririk egongo da? Erdi-mahatsorriren bat edo beste bai.

Aurtengo finalistak

Zeintzuk dira erdi-mahatsorriak?

Izango ahal dugu Santutxuko Bertso Eskolako txapeldunik aurten?

Zein da zuen kiniela?

Permalink-aPermalink . Marti(n) . 21:39:56 . 61 Hitzak . Kultura . Erantzun 1
Orgasmo planetarioak

Hilaren 22an Global Consciousness Project delakoak orgasmo planetarioa proposatzen du. Ideia xelebrea! pentsatuko du norbaitek. Antolatzaileen ustetan, aitzitik, sexu-energiak batu genitzake bakearen aldeko uhina sortu dadin. Euren aburuz, sexuaren energia kuantitatiboa, oinarrizkoena, mugitu genezake "Lurraren eremu energetikoan" aldaketa xede.

Ez dakit zuek baina nik neuk probatuko dut, funtzionatuz gero ez nioke neure buruari barkatuko parte hartu ez izana.
Orgasmoetaz ari garenean mendebaldeko nahiz ekialdeko zibilizazio "garaileek" , gorputza arbuiatu duten erlijio monoteistek ezarri duten errepresioari jarraiki,  ejakulazioaren eremura mugatu ohi gaituzte. Tantraren bideak, alta, beste proposamen aberasgarriago batzuk dakarzkigu: hala nola, gizakiaren alde maskulinoa eta femeninoa osotasunean orekatzen duen sexu-praktika, ejakulazioaz haratago dagoena. 
Sexuaren eragilea ez da pertsona indibiduala tantraren arabera, energia sexuala berak kanalizatzen duen maskulinitatearen edo feminitatearen manifestazioa baino.

Gerraren hauspoari eragiten diotenek ez lukete inolako jarraitzailerik izango "sexu garapenerako gizarteetan".

Permalink-aPermalink . jabetzen den hori . 16:51:31 . 145 Hitzak . Memorien dietarioa . Erantzun
Nire premidxoak

Resultake honeik hau blogolandia montau daurienak endibidxe hartu dotziela Honeiri Bertonekoeri ta esan dustie iake han eitten doten errepasoa hilien behin aber hamen be zeaittik ez doten eitten lantzien behin edo, eurek Bertonekoak baño gitxiago direz ala ze pasaten dan... Ta hareiri Bertonekoeri indibidxe eukittie gauze sanoa dalez sano, ta nik neuk be umore pittintxu bet dekotelez eskribiduteko ba oingoagaittik emongo dotziet poztasune.

Ta poztasune emongo dotziet ze nik neuk be hainbeste urte hau biherlekue hartute azkenengoz hartu dot poztasuntxu apurtxu bet.

Badakizue oingo astien hareik Sustatukoak, Mondragon partekoak egin dauriela konkursoa aber zein ixin dan blog baten bota dan okurrentzidxerik onena. Ta esan dotzie jentieri botateko euren pentsamenduen onenak zeintzuk ixin direzen harein arteti elejiduteko.

Ta honeik blogolandiakoak esaostien Bertonerako azkanengoa bota nendune behin ez, birritten proponidu dauriela premidxorako. Gauze handidxe gero! Bakarra ixin ei da bi biderrez bota dauriena. Total, premidxorik ez dostie emon, aparatoa-edo, baie sentidu, ganadormoral sendiduten da norbera halangoakaz. Gehidxao proposiñoa Galdakostarrak ta Zumarragako traperoak botata, maasmaaajooos! Hameko partien galdakaostarrak ta zumarragakoak ondo apreziaten doguzela gauze jakine da ba! Egun beten honantza etorten bazarie Honeik Bertonekoak ta Honeik Blogolandiakoak traguek pagauko dotzuez nire parteti, ze ni azkenokaz Artxandako txakurragaz ONUn enkarguti analisis soziopolitikoak eitten okupaute ibilten naz ta fasilena da zuekaz tragutxue hartuteko erarik ez eukittie. Ganera apur bet kabreaute nabil honeikaz, ze kanpoti etorri behar ixin dozue rekonozimientoa emoten, ta hareik eskatu ta eskatu bakarrik. Han Sustatu, baie hamen Susterbako ifiniko dotzie uzena euren inbentoari.

Total, zelebrateko pentsau dot iake hara Mondragoera joateko modurik ez daurie eukin, hamengo blogisteri neure premidxoak emotie. Ta honeik premidxoak ez daukie aparatorik, bastante dekozue hamengo kolumnista beteranorenan rekonozimientoagaz.

  • Lenenego premidxoa horreiri mutileri, periodistieri, hameko notizidxek bata bestien atzeti parau barik botaten deittuzenari. Aite Sanuen herrire joanda be ez jako bape eskapaten. Txabal, hi asao ailegauko haz ba! Oin egunkarian juizioanak bertoti kontaten hasi jaku. Egundoko primizidxek ekarten ganera.
  • Hurrungoa ha yogistie beran barruti urteten daurienak kontaten deittuzena. Halango trankilidadie sartuten jata harenak irakurrite. Gaixorik be hantxe dabil gizona, aber osatuten bagarez ba!
  • Hirugarrena parrapladan ibilteko juntaten direzeneri. Ze niri ostiripe ulertu ez ta desanimau barik, hantxe segiduten daurie berba ta berba, ta ganera neure terrenoan konpetentzidxe terriblie eitten, doblie ganera.
  • Batzuk berbaz ta beste batzuk leidu. Hareintzat be premidxoa, ze liburue leidu, eskritorieri interrogau, ta bloga halango inbentoakaz ifintie premidxoa emotekoa da. Liburue baño gehidxao eskribiduten daurie honeik ba!
  • Azkanengo premidxoa porrordendaparision ahuntzen laguneri. Etzeko muebliek hartu ta hona ekarri, hori da hori balientie ixitie ba! Mondragoeko zibilizaziñoa itxi ta Mahatserriko Bronxera etortie ez da sarri eitten. Ondo elejidute ganera, ze oin poloak urtuten badirez be, ure Solokoetxeti gora ez da pasauko.

Horiexek premidxoak ba, hau Sustatunan aldien bentajie dekie ba. Hamen premidxo barik ez doa inor. Bueno, bai, Troka ta Txabolakoak bai, lenengoagaz, oin disfrazau arren, haregaz asuntue dekotelako pendiente ondiñokarren enredaten hasi zaneti. Bigarrenari zer gure dozue emotie? Txabolari bentanatxu bet be ifini ez badotza.

Alapues, ta hau Bertonerako ez dalez ez dogu firmauko. 

2006/12/14

Froga ahulak Egunkariaren kontra

Horrela deskribatu ditu auziko fiskalak, Egunkarikoen aurkako frogak ahulak omen dira. Indartsuak al ziren atzo, hobeak al ziren duela urtebete, edota Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean? Dirudienez baten batek argia ikusi du eta auzia artixbatzeko eskatu du. Ikusteke dago zer egingo duten aurrerantzean, besteak beste, Euskal Herrian froga ahulak direla medio ixten duten bigarren kazeta delako.

Modu bitxian enteratu naiz. El Munduko argazkilari bat galdezka ari zen nirekin, Mungian, albiste bat kubritzen ari zen argazkilariari ea non zegoen Egunkariaren egoitza, gertaerak ikusita, bertara bidali dutela argazkiak egiteko. Gertaera horiek zeintzuk ziren jakin gabe erredakziora deitu eta galdetu dut (Bilboko delegazioaz ari natzaizue, bertan egiten baitut lan) eta baten batek enteratu gabe zebilen oraindik. Politikakoak argitu dio zurrumurroren bat zegoela, auzia artxibatzeko eskatuko zutela edo.

Eta azkenean baietz, eta garai batean Egunkariakoak ziren hemengo kazetariak galdezka, ea kalte ordainik jasoko dituzten inoiz, besteak beste (gaia, dagoeneko, umorez jorratuta, serioegia izan zelako akaso) kaletik joan eta jendeak terroristatzat hartu izanagatik. Bide batez, beste gauzatxo bat jakin izan dut, Azkuna alkate jaun agurgarriak inoiz ez omen zion elkarrizketarik eskaini Egunkariari (eta ez dut gogoan Berrian egin diogunik, baina baliteke) eta kazetari batek lortu zuenean, noski, hauteskunde garaian edo, Egunkaria itxi zuten eta mahai gainean gelditu zen, publikatu barik.

Ea bihar zer berri dugun...

Abenduaren 15ean editatua. Mezu hau arinetekan idatzi nuen, lanetik eta egun osoa idazten eman ondoren, barkaidazue beraz, orain birpasatuta, letra pilo bat jan egin nituela konturatu bainaiz.

Permalink-aPermalink . Mikel . 20:03:54 . 236 Hitzak . Euskal Herria . Erantzun
Manifestazioa Iruñean

Euskal Herrian Euskarazetik mezu hau bidali digute:

Datorren larunbatean, hilaren 16an euskararentzat ofizialtasuna aldarrikatuko dugu Iruñeko kaleetan. Bizi dugun une honetan, ezinbestekoa da euskararen gaia mahai gainean kokatzea. Mahai gainean jarri, baina ez edozertarako. Euskaraz bizi ahal izateko, gure hizkuntzak lege babesa behar du bere lurralde osoan. Hori da hain zuzen ere Iruñean egingo dugun manifestazioan aldarrikatu nahi duguna. Hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat, OFIZIALTASUNA!
Manifestazioa Iruñeko autobus geltokian arratsaldeko 17.30etan izango da.

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 10:40:05 . 80 Hitzak . Deialdiak . Erantzun
Aingeru Epaltza: Lasto Sua

Aingeru Epaltzarekin egin dugu saioa gaur. Bidean ia galdu eta berandu heldu zaigu. Publikoa ere berandu. Gaur ere ez gara asko egon baina alde batetik ona ere izan da, saioa giro politean egin dugu, azkenengo zatia gehien bat. Aingeru idazle ona ez ezik, pertsona atsegina ere bada, eta berriketa polita suertatu da. Lastima jende gehiagok gozatu ez izana. Bestalde, Julen Kolonbian daukagula gaur Mikel eduki dugu gidari, gustura bera eta denok ere bai.

Prestatu ditugun gai guztiak ez ditugu plazaratu, baina batzuen inguruan luze eta gozo jardun dugu. Atertzean eta Morroia ipuinak izan dira komentatuenak. Mikelek guztien errepasotxoa egin duen arren.

Neuri honakoak geratu zaizkit gogoan:

  • Aingeruren idazkera landua baina aldi berean atsegina. Hasieran stress antzeko zerbait ekarri diola komentatu ei dio inork. Beste batzuoi ere antzeko zerbait gertatu zaigu, hasieran atasko txikia, hiztegiagatik gehien bat, baina berehala hartu diogu erritmoa.
  • Nafarroan 1980en erdian sortu zen desilusio politiko-soziala. Atertzean ipuinean islatu nahi izan duena. Beharbada hemen ere antzeko zerbait sentitu zen, baina Aingeruk esan duenagatik hangoa ondo-ondo ulertu ez dugulakoan nago.
  • Ipuin gehienetan ingurutik hartu du inspirazioa nonbait. Nafarroako euskal munduaren ikuspegi errealista, ironikoa eta zorrotza aldi berean. Nafarroatik euskal literatura eta euskal mundura ekarpen dotorea eta erakargarria egin digula uste dut. Nafarroagatik erabili ohi dugun etsipen-amorrutik harago, umorez eta naturaltasunaz.
  • Literatura ulergarria, kalitatezkoa, erraza, landua,... horren gainean utzi digun hausnarketa. Hiztegia eskuan irakurri behar den literatura, saltzen duen literatura, literatura komertzialaz darabilgun tabua, idazle kanonizatuak,... Aingeruk bere burua tartean kokatzen duela iruditu zait. Literatura landua, baina erakargarria egiten saiatzen dela.

Tira, hau nik orain gogoan daukadana. Besteok ere zerbait gehitu nahi baduzue, badakizue.

Hurrengo saioa zehazteko dago oraindino. Ahalik eta lasterren jakinaraziko ei digute.

Permalink-aPermalink . Benito . 01:44:43 . 275 Hitzak . ostekoak . Erantzun

2006/12/13

Entre el blanc i el negre

Augusto Pinochet errauts bihurtu da minutu batzuetan, di-da batean, urteak itxaron barik. "Sutea piztu zuena sutara joan da", esaten eban Jose Mari Pastor lehengo egunean egunkarian. Au revoir, dictateur! 

Baina txiletar batzuk, ez gitxik, ez dabe inolako algararik sentidu, burumakur dabilz, malkoak isuri dituzte. Bistan danez, herrialde hegoamerikarra be zatituta dago, munduko beste hainbat herrialde legez, zuria eta baltzaren artean.

Egunotan "Entre el roig i el negre" izeneko elebarria irakurtzen nabil, Miquel Mir Serra idazlearena. Katalunieraz ikasteaz gain, beste gauza interesgarri batzuk be ikasten nabil. Neuk behintzat oso gitxi irakurri dot Errepublikaren alde ilunari buruz. Konturatzen bazarie, zineman be Gerra Zibilari buruzko pelikulak "galtzaileek" egin dituzte, Errepublikaren aldekoek alegia. Beti galdetu izan deutsat neure buruari ea eskumatar espainolistak ez diran zinemazaleak, edo zuzendari, ekoizle edo aktore izateko ezkertiarra edo nazionalista zentrifugoa izan behar zaren. The answer, my friend, ziur aski, is blowin' in the wind...

Liburu honetan, aldiz, bai azaltzen deusku Mir jaunak (ezkertiarra eta nazionalista zentrifugoa, ERCkoa izandakoa) beste alde basati hau. Konkretuki Bartzelonan Gerra Zibilean hainbat anarkistek, FAIkoek bereziki, egindako krimenak eta errepresinoa eskumatarren eta ez hain eskumatarren aurkakoa.

Gorria eta baltza dira anarkismoaren koloreak. Bestela, gorria ei da askatasuna eta ezkerrarena be bai eta baltza heriotzarena... Nork nori eragindakoa?

Txileren kasua bestelakoa dala argi dago. Neuk behintzat ez dakit zer "krimen izugarririk" egin eban Salvador Allendek bai bai susmatu ordea Pinochetek egindako triskantzak, erabat jakin sekula egingo ez dogun arren.

Asuntoa da geure Baskistan honetan ez dodala autokritika egiteko gogo handirik ikusten eta tamalgarria da. Ahari talka etengabekoa deukogu ikusgai, eta su-etena dar-dar batean. Geu be zuria eta baltzaren artean gabilz. Edo, gurago badozue, gorria eta baltzaren artean.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 23:29:25 . 284 Hitzak . ahuntzak . Erantzun
12 ordu euskaraz


BIGE eskola publikoko gurasoen elkarteak datorren iganderako 12 ordu euskaraz maratoia antolatu du Bilbon. Eskola publikoetan Euskaraz bizi programetan landutakoa kalera ateratzea da asmoa eta Bilbon egun erdiz euskara gehiago entzutea. Programaren parte bat gure auzunean garatuko da. Txurdinagan hain zuzen ere. Goizeko 10etatik umeentzako jarduerak izango ditugu berton Panpotx taldearen eskutik.

Hemen zabaldu duten deialdia:

Abenduaren 17an, igandea, 12 ORDU euskaraz egindako ikuskarien maratoia ospatuko dugu Bilbon. Goizeko 10etan hasi eta gaueko 10ak arte mota guztietako ikuskariez gozatzeko aukera izango da: musika, kale antzerkia, kalejirak, umeentzako tailerrak, bertsolariak, trikitilariak, eta abar luzea.

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 12:57:53 . 94 Hitzak . Eskolak, Jaiak . Erantzun
Gaixorik

Gaixorik izan naiz. Gaixotasunak gure barrura begiratzeko aukera ematen digu. Kontzientzia sakonagoak gutaz jabetzeko parada eskaintzen digu. Gorputz fisikoak geldiune baten beharraz ohartarazten digu. Pilak kargatzeko beharrizanaz. Babeserako txoko bat aurkitu beharraz.

Juan Garziak itzulitako Jorge Luis Borgesen Ipuin Hautatuak gozatzeko aukera baliatu dut. Gozatu diot, zeren ez baitut aurkitzen beste hitzik Garziaren itzulpenak oparitu didan zoriontasun sentipena deskribatu ahal izateko. 

Liburudenda batean Borgesen itzulpenaz galdetzerakoan, dendariak aitortzen zidan ez zuela ulertzen Borgesen gaztelania dotorea euskaratzeko premia. Une hartan Babelgo Liburutegian euskararen presentzia bermatzea eta antzeko argudioak besterik ez zitzaizkidan bururatu. Irakurri ostean uste dut, berriz, Pierre Menard baten gisara, Borges berridatzi duela Garziak. 

Ahuntza etxera bueltan

Blogari bat batu zaigu gaur komunitatera. Ez da berria, alderantziz, euskal blogosferan esperientzia handikoa. Patxi Lurra auzokideak urtebete luzeko ibilbidearen ostean trastoak hartu eta Botxora ekarri du bloga Goienatik. Hemendik aurrera ahuntza doministikuka ibiliko zaigu hemen ere, eguerdiz, goizez edo gauaz:

Ahuntzaren Eguerdiko Doministikua
Norbera etxera bueltan datorrenean ohiko "ondo etorri"ari  "etxera" bat gehitu behar  zaio. Ondo etorri etxera beraz Patxi.
Blogari gutxi oraingoz, baina finak, duda barik.

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 00:27:59 . 74 Hitzak . Berriak, Nagusian . 2 erantzun

2006/12/12

Mugatik bueltan (Abiadura Handiko Ikastaroa)

Berriro egin dugu BEIA (bloga erabiltzeko ikastaro azkarra). Oraingoan bai, oraingoan guztiak animatuko gara eta aurki taldekide guztien mezu uholdea jasoko dugu.

Permalink-aPermalink . Marti(n) . 23:15:48 . 22 Hitzak . Mugatik . Erantzun
Telefonoetarako antenen aurka koordinatzen hasiak Santutxun

Erredakzioan jaso dudan mezu baten arabera, duela bi aste bildu ziren Galdakao, Basauriko Covace eta Santutxuko auzotarren elkarteak Berdeak taldekoekin. Santxutxun bertan izan zen batzarra eta, mintzagai nagusia, sakeleko telefonoek erabiltzen dituzten antenek eragin dezaketen kutsadura elektromagnetikoaren aurrean zer egin dezaketen aztertzea izan zen.

Duela gutxi, sakelekoen enpresen jarrera eta erakunde egintarien arduragabekeria salatzeko elkarretaratzea egin zuten gure auzoan eta, oraingoan, indarrak batu eta koordinatzen hasteko urratsak egin dituzte aipatu auzo elkarteek. Ezin jakin arrakastarik izango duten baina, seguruenik, euren aldarrikapenak bideratzeko errazagoa izango dute hemendik aurrera hirurak bat eginda.

Permalink-aPermalink . Mikel . 19:24:39 . 90 Hitzak . Euskal Herria, Teknologia . Erantzun
Ondo etorri zeuei eta neuri

Orain dala urtebetea, gitxi gora-behera, Goienakoek emon eustien aukera abentura honetan sartzeko.

Batzuk ezagutzen nauzue birtualki edo fisikoki/kimikoki, ondo itzuli zeuei!

Bestetzuk ez, zuentzako beraz esplikazino txikia:

Ahuntzak: Akerrek alkarren aurka etengabean talka egiteko joera deukie. Bizitzako kontu guztiak bi kategorietan sailkatzen dituzte: Atletik/Erreala, Gazteleradunak/Euskaradunak, Goikoetxeatarrak/Bengoetxeatarrak, Akerrak/Ahuntzak...

Doministikuak: Osasuna. Zauriak. Aitatasuna. Pozak.

Botxokaria: Bilbotar guztiok ez dogu "El Correo (Español)" erosten, ez gara zuri-gorriak eta ez gara bakarrik erdaldunak. 

Hordago txikira: Borroka galduak omen dira herri txikienak, eta utopiak errentagarriak ez ei dira. Eztakipa.

Harrikaldiak: Inoren burutazio xelebreak, seta gogorrak eta eroxkak. Mantxut?

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:19:08 . 104 Hitzak . hordago txikira . 5 erantzun
patxi lurra
Permalink-aPermalink . patxilurra . 17:21:06 . 0 Hitzak . Arazoak . Erantzun
Web 2.0 aplikazioak euskaraz


Galdetu.com
-en web2.0 euskarazko zerbitzuen zerrenda egitea proposatu da. Eta hasi ere hasi dira. Zerrenda eraikitzeko web2.0 era da erabat.

Hona hemen eraikitzen ari diren zerrenda:

http://www.galdetu.com/galdera/60/euskarazko-web-20-zerbitzuen-zerrenda

Technorati Tags: web2.0, euskaraz, software, sarea

Permalink-aPermalink . Benito . 01:53:20 . 39 Hitzak . albisteak . Erantzun

2006/12/11

EKUADOR: Sumendien herrialdea (Diaporama)


ILLINIZA TONTORRA-(5.200 m).ECUADOR

Eladio Ortega Gil berbalagun mendizale mahatsorriak uda honetan egindako 15 eguneko espedizioaren berri emango digu argazki, bideo eta irudiz lagunduta. Hiru mendizale euskaldun (Eladio, Javi eta Inazio) sumendiz josia dagoen Ekuadorrera abiatu ziren, Chimborazo sumendia (6.300m) igotzeko asmotan. Ezin izan zuten helburua bete,egun batzuk lehenago alboko sumendi bat erupzioan hasi baitzen.Dena dela, lau sumendi igotzea lortu zuten:

  • Pasochoa (4.200m)
  • Guaguapichincha (5.200m)
  • Ipar Iliniza (5.200m) eta
  • Cotopaxi(5.837m)
Esperientzia zirraragarri eta ikusgarri honen berri emango digute

Abenduaren 20an, asteazkena, arrastiko 8etan.

Santutxuko AEkn (Txurdinaga, Arbidea 21)

Permalink-aPermalink . berbalaguna . 19:01:36 . 85 Hitzak . berriak . Erantzun

2006/12/10

Agur Pinochet, hoa infernura

Argi dago, Athleticek partidu bat irabazi behar zuen diktadore txiletar Pinochet behingoz hiltzeko. Bi albisteen berri jarraian izan dut eta, esaten denez, arratsaldea zorionez bete dit eta, onartuko didazuelakoan, hemen ospatzea erabaki dut beste inon baino lehen. Inor oroitzekotan, oroi dezagun gaurkoan Victor Jara (Neruda, Allende edota izenik jakinik gabeko milaka herritarren ordezko), goian bego eta, zeruan edo dena delakoan esnatzekotan, ikus dezala Pinochet Handia (Agusto ei zen gizona...) infernuan sartzen.

Azken hausnarketa gisa, zergatik komunikabideek diktadore ohi deitzen diete halako alprojei? Alkoholikoak bizitza osorako izaten badira, kabroi madarikatuak (adierazpide onartu beharko didazue orain, ez baitut zuzenagorik aurkitzen errurik izango ez zuen bere ama tartean sartu barik), kabroi jokatu eta kabroi hil eginen dira, ezta?

Permalink-aPermalink . Mikel . 19:16:46 . 115 Hitzak . Munduan zehar . 4 erantzun

2006/12/09

Kazetaririk gabeko kazetaritza

Ez da gauza berria, baina, egia esan, kazetari naizen aldetik (tituludun eta ogibidedun, momentuz), urduritasun pixka bat sentitzen dut halako albisteak ezagutzean. Yahooren hurrengo helburua kamaradun gailuren bat gainean daraman edozein lagun kazetari bihurtzea da, eta, noski, sortu duten webgunean jasotako irudiak plazaratzeko. Interneteko enpresa ezaguna halakoetan ibiltzea ulergarria da, alabaina, arrotzagoa iruditu zait  Reuters albiste agentziaren parte hartzea. You Witness (Zu lekuko) izenarekin bataiatu dute eta, oraingoz Beta egoeran dago, frogetan alegia.

Permalink-aPermalink . Mikel . 23:31:20 . 74 Hitzak . Teknologia, Munduan zehar . Erantzun 1
Txiruka aroa


Arnotegi Txurdinagatik

Durangoko azokan aurten tratamendu berezia eman gura izan diete bidaiei eta haien inguruko literaturari. Ez naiz urruneko bidaien zale, baina lehengo egunean handik liburu bi ekarri nituen bueltan: Aingeru Epaltzaren Lasto sua (bai, irakurlearen tarterako), eta pentsatu ez baina beti ekartzen dituzun horietariko bat: Juan A. Serranoren "Montes de Bilbao" (Sua edizioak). Bidaiak leiv motiv eta norbera Ganekogortatik pasatu barik, honez gero hau inork irakurtzen badu, badakit zein berba etorriko zaion gogora edo ahora: "txomingeroa".

Eta zer gura dozue esatea? Liburuari aituten hasita, nostalgia eta hurkotasuna. Txiruken sasoia dakartzaten izenak, pregoretex aroa: Pagasarri, Ganekogorta, Bolintxu, Larraskitu, Pastorekorta, Gallarraga,...Ez dakit gaur egungo mendizaleak nondik hasten diren, baina sasoi hartan halako errito iniziatikoaren seinale ziren izen haiek guztiak: txirukak, kanguroak, aluminiozko tartera, patata tortila piperrekin ondo zikua eta hura pasatzeko kantinplora bete ur. Abentura txikiak izaten ziren haiek. San Adrianetik gora, Athletic-en tabernako lehenengo kanpamendua pasatu, eta oxigeno barik ozta-ozta egiten genuen Pagasarriko azkenengo aldatsa. Goitik Bilbo lainoak estalduta, Tarinen tragua eta han egunero dutxatzen zen balientearen leienda urbanoa.

Eta horiek mendiok ez daude mendi mitikoen modura han zerumugako puntaren puntan edo osterago, hortxe gainean dauzkagu, ondo bistan. Ez dira goi-mendietako ibilialdi iñurrategi-oiartzabaldar epiko horien parekoak inondik ere, ezta gura ere. Asko domeka arrastiko paseoak baino ez dira. Inguru askotan, baina bereziki euskaldun-euskaltzale giro askotan "txomingero" kalifikatiboa txertatu izan da haiei buruzko esaldien subjektu-predikatuetan, anatema modura jakina. Euskaldun-euskaltzale petoa Artxandara osteratxoa eginda lotsarazteraino batzuetan. Bilbo inguruan, berriz, badago zer ikusi, zer ibili eta zer kontatua. Euskal Herria bilbotarrontzat bistan daukagunean hasten baita. Batzuek, Benito Lertxundiren musika azpitik, urruneko mendi punta mi(s)tiko-mitologikoetako behelainoetan abiapuntua ipini arren.

Bide batez, mendiGOIzaleei Epaltzaren Trek ipuina gomendatzen diet.

Esteka interesgarria: http://www.pagasarri.com

Technorati Tags: bilbo, mendia, pagasarri, ganekogorta, artxanda

Permalink-aPermalink . Benito . 18:47:37 . 294 Hitzak . trokak . Erantzun
Santutxu kantari

Hilean behin ostiralez euskaltzale batzuk irteten dira Santutxuko kaleak kantuz alaitzera. Santutxu kantari deritza ekimen honi. Batzokiko bertso-bazkaria bezala, honen berri ere sarean bilatuta aurkitu dugu. Abenduaren 2ko kantaldiaren agurra erakusten digun bideoa aurkitu dugu hain zuzen ere. Ez da ondo-ondo ikusten, baina entzun bai, eta kantua entzuteko da, ezta?


Hurrengoa noiz den jakiteko deseatzen geratu gara. Entzun ez ezik, hobeto ikusteko gehien bat.

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 17:53:19 . 64 Hitzak . Jaiak, musika . Erantzun
Bertso-bazkaria eta euskalkien gaineko hitzaldia

Sarean bila jakin dugu lehengo zapatuan, abenduak 2, Ausartu Euskeraz taldeak antolatuta euskalkien inguruko mintzaldia,Gotzon Loberaren eskutik berau, eta bertso-bazkaria egin zela Santutxuko batzokian. Bertso bazkarian bezperan Kirikiñoko saioan jardundako Peñagarikanorekin batera Irazu aritu zen bertsotan.

Informazioarekin batera, bazkariko bideoak ere erakutsi dizkigute helbide honetan:

http://www.jkarteaga.net/2006/12/08/bertso-bazkariaren-bideoak

Hemen bazkariko bideoetako bat:

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 02:10:13 . 58 Hitzak . Hitzaldiak, Bertsolaritza . Erantzun

2006/12/08

Lagun min bati

Aste honetan, Osakidetzaren zorigaiztoko oposaketak kaosaren teoria praktikan gauzatu duen aste berean eta 40 mila lagunen amesgaiztoetan konzentrazio zelaien irudiak galdera-erantzun kafkianoekin bat egin duten honetan (Milan Kunderak ohartarazi zigunez, Kafkaren izkribuei umorea darie barra-barra sinestu ala ez sinestu), lagun min bat ingresatu dute eritetxean.

Sarri mintzatu gara elkarrekin azken urte honetan: bizitza "ofiziala"-ren jazarpenaz eta ibilbide propioa eraikitzeko beharraz, artistaren motibazioetaz eta erronketaz, frustaziotaz eta gozamenetaz, harremanen joan-etorrietaz...

Mente-pentsagailu-desiragailu-gogoaren trikimailuek sufrimenduaren bidexidorretatik eraman gaitzakete, oharkabean. Finean, pelikula baten aktore besterik ez gara, gidoigiletzat daukagun arren geure burua.

Lagunaren itzuleraren zain, mutu geratu naiz. Gure itzala jaio garenetik betetzen dugun saku baten antzeko zerbait litzateke; gutaz gustatzen ez zaiguna onartu ezean pisu handiagoa hartuko du sakuak. Gure alde iluna onartzea besterik ez zaigu geratzen.

Permalink-aPermalink . jabetzen den hori . 21:42:02 . 145 Hitzak . Memorien dietarioa . Erantzun

2006/12/07

Sustaturen sariketa: 4 mezu proposatuta

Sustatuk antolatu duen blog-mezuen sariketarako gure komunitate honetako lau mezu proposatu dira. Hauek hain zuzen ere:

Lau blogari zaudete "nominatuta" beraz: Matz, Gure Txokokoak, Mikel eta Hasier. Sari nagusia irabazten ez baduzue ere, ipod nano biren zozketan sartuko zarete.

Baina, eta halaxe jakinarazi digute Sustatukoek, sari nagusia jasotzeko zein zozketan sartzeko datorren abenduaren 13an Arrasaten egingo den jaian egon egin behar da, eta horretarako aurretiaz izena eman behar da helbide honetan: izena eman.

Beraz, nominatuon artean baten batek parte hartu nahi badu, badakizue, izena eman eta Arrasatera joan baino ez duzue egin behar.

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 19:37:08 . 104 Hitzak . Bestelakoak . Erantzun
Euskararen lekua Arriaga antzokian

Egunotan ikusiko zenuten albistea, Arriaga antzokia berriro ireki zutenetik hogei urte bete direla. 1983ko uholdeek kalte handiak eragin zituen barrualdean eta, ondorioz, hiru urtez itxita egon zen, berreraikitze lanetan. Azkenean, 1986.eko abenduaren 5ean ireki zuten berriro. Ospakizun gisa, hamarkadotan Arriagan taularatu dituzten ikuskizun garrantzitsuenen kartel erakusketa antolatu dute, otsailaren 5era arte ikusgai izango dena. Bisitatzeko gogorik baduzue, sarrera doakoa dela jakinarazten dizuet.

Anekdotatxo bat da, alabaina, kontatzera natorkizuena. Beti bezala, albisteari buruz gehiago irakurtzeko, Berrian idatzitakoa (gaurko atzeko azalean aurkituko duzuena). Erakusketa ireki zuten egunean udaleko ordezkari ugari bildu ziren Arriagan. PPko zinegotzi Basagoiti jaunak lehenengo pasadizoaren protagonista izan zen, alde batetik bestera mugitzen baitzen kazetarion artean, ea baten batek zer edo zer galdetzen zion, arrakasta gutxirekin, gizajoa.

Buelta gaitezen harira. Gorringo taldearen Kutsidazu Bidea Ixabel antzezlanaren (liburu eta filma ere noski) kartela da, kasualitatez, erakusketako txikiena. Kazetari lanean ari nintzela, Jon Sanchez kultur zinegotziarengana jo nuen zera galdetzeko, ea tamainarena Arriagan euskarak duen lekuaren isla ote den. Ez zion kasu handirik egin kritikari, baina, tira, gutxienez galdetzeko irrika gainditu nuen.

Zorionak Arriaga antzokia

Permalink-aPermalink . Mikel . 11:36:57 . 174 Hitzak . Euskal Herria, Kulturan . Erantzun 1

2006/12/05

Euskal tabuetaz

Felix de Azuak orain urtebete hasitako bloga laga berri du. Egilearen ideologiaz luzaz mintza gaitezke: Katalunian nazionalistek jazarpen etniko-politikoa ezarri dutela defendatzen du Azuak, beste xelebrekeria batzuen artean. Aitzitik, ezin zaio ukatu Bartzelonako idazleari bere literatur testuek erakusten duten "kalitatea". Paralelismoak ikusi daitezke, konparaketa guztiak gorrotagarriak izan daitezkeen arren, eta are gehiago kasu honetan, Celine eta Borgesen kasuekin. Azuak gorazarre egin dio blogari bere literatur mailari esker, eta literatura eguneroko balio bilakatu du, marfilezko dorretik urrun. 

Azuaren gainean hausnarketan, gurari bat otu zait, intuizioaren esparrutik heldu zaidan ideia bat: agian gurean Azuaren moduko pertsonaiak botatzen ditugu faltan. Ideologikoki eskuindarrak edo "espainiarrak" izan daitezkeen idazleak, euskaraz idatzi dezaketenak (ez da Azuaren kasua baina Katalunian PPko krongresuan denak katalanez hitz egiten ikustea tokatu zait), literatur maila jasoa erabilita. Asel Luzarragarekin nentorrela Iruñako Galeuscatik (tabuak tabu) bueltan, horretaz jardun genuen: nola hartuko genuke euskal idazle ultraeskuindar bat? PPko den idazle euskaldunik onartuko genuke? Espainian kokatutako nobela gutxi argitaratzen dira gure merkatuan...

Permalink-aPermalink . jabetzen den hori . 19:57:21 . 173 Hitzak . Memorien dietarioa . Erantzun
Sustaturen sariketa: gure mezu bat proposatuta

Sustatuko sariketa
Sustaturen blog mezuen sariketan gure komunitateko mezu bat proposatu dute. Matzorrianori kendute blogeko azkena hain zuzen ere. Hemen daukazue mezua:

Txakurren kontue

Matzorrianoaren peña antolatzen hasita daude haren baldintzagabekoak. Gora Euskadi Gargantua! izango ei da gerra-oihua.
Arazo bakarra saria jausiz gero nori eman izango da. Matzorriano hori nor den inork ez daki eta. Baina trankil, konponduko dugu eta.

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 16:49:01 . 59 Hitzak . Berriak, Nagusian . Erantzun
Olerkiak metroan

Euskarazko olerkiak agertu dira Metroko geltokietako hormetan itsatsita, letra handiarekin. Zazpi Kaletako geltokian Miren Agur Meaberen bat zopa eta zopak. Basarraten Kirmen Uriberena amatxoari.

Gustatu zait kontua, metroan gora eta behera zabiltzala letra handietan olerkiak, eta euskaraz. Ez ditut oso gustuko izan Euskararen Nazioarteko Eguneko pirotekniak, baina hau ideia ona iruditu zait. Eta, nire ustez, efektiboa ere izan daiteke.

Lankide batek kontatu zigun lehengo egunean zelan motibatu zen euskara ikasten Oskorri eta sasoiko musikarien letrak gustatu eta haiek disfrutatu guran. Neuri ere antzeko zerbait gertatu zitzaidan Errobi eta Itoizekin. Kantuen letrak poematik asko daukate. Eta metro geltoki baten ondo ulertu ez baina (ez ulertzeagatik akaso) gustatu eta erakartzen zaituzten testu labur horiek euskararantz arrimatzeko boterea eduki dezakete.

Honen inguruko albisteak:Metro Bilbaok euskaraz “apaindu” ditu geltokiak  (Ukberri.net)

Technorati Tags: metroa, olerkiak, literatura, euskara

Permalink-aPermalink . Benito . 03:23:36 . 137 Hitzak . trokak . 4 erantzun

2006/12/04

Artelanen errepliken museoa ireki dute berriz

Joan den astean San Frantzisko auzoko Erreprodukzio artistikoen museoa bisitatu behar izan nuen, hari buruz idazteko Berrian. Erroma eta Grezia zaharretako obra artistiko ezagunen erreplikak biltzen dira museoan, besteak beste, Miloko Venus, Olinpiako Hermes edota Laocoontea aurkitu daitezke bertan. Bitxia izan da niretzako bi asteren buruan, Michaelangeloren Moises eskultura ederra ikustea Erroman, eta honen kopia zehatza Bilbon berton topatzea. Artea gusutuko dutenek, badute ezinbesteko erreferentzia berri bat hirian, San Frantzisko kalean, Mariaren Bihotzeko elizan. Berez, ez da berria, izan ere, 1927an sortu zuten erreprodukzioen museoa Bilbon lehen aldiz. Alabaina, hamar urtez itxia egon da orain arte. Merkea bada ere, ostegunetan doan sartzeko aukera dago, edo sarreran agertzen denez, doMainik.

Permalink-aPermalink . Mikel . 23:41:34 . 109 Hitzak . Kulturan . Erantzun 1
Bideoak eta objektuak mezuetan sartu

Iragarri dugun bezala, gaurtik aurrera nobedade bi dauzkagu komunitatean. Editore grafikoa eta mezuetan objektuak sartzeko aukera.
Gauza biak batera, ondo erabili ezean, arazo iturri izan daitezkeenez, instrukzio grafiko hauek prestatu ditugu Youtube-ko bideo bat sartzeko. Youtube-ko bideoekin bezala, gure mezuetan txertatzeko kode zatiak ematen dituzten zerbitzu guztiei aplikatu dakieke sistema berdina


Hobeto ikusteko sakatu bi biderrez gainera eta behean eskuman agertzuko den "full" botoiaren gainean sakatu. Arazoak edo galderak badauzkazue hemen galdetu baino ez duzue egin behar.

Berrikuntza teknikoak

Sustatuko sariketa
Lehengo astean iragarri genuen eta eginda dago:

  • Mezuak idazteko editore grafiko berria sartu dugu. Mezuak ikusten diren modura editatu ahal dituzue, html kodea editatzen ibili barik. Edizio-orrira joaten zaretean editore berria ikusiko duzue. Lehengo editorera bueltatu nahi baduzue behean dagoen "aurreratua" botoia sakatu baino ez duzue egin behar.
  • Sareko aplikazio askok gure mezuetan hainbat eduki txertatzeko aukera ematen digute (bideoak, entzungaiak, mapak,...). Orain arte iragazkien sistemak ez zigun uzten halakoak sartzen. Iragazkiak egokitu ditugu eta hemendik aurrera aukera daukazue Youtube-ko bideoak, Tagzaniako mapak eta halakoak sartzeko. Hemen adibide bat:

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 12:32:47 . 91 Hitzak . Berriak, Nagusian . Erantzun
Berton berria

Berton aldizkariaren 93.a heldu zait eskuetara gaur. Azkena, labatik irten berria. Ez dut den-dena irakurtzeko astirik izan, gainetik begiratuta zertzelada batzuk apuntatzeko gehiago barik.



Azalean eta elkarrizketa nagusian Loli Astoreka -bide batez, argazki ona azalekoa-,aktoresa eta duela urte batzuk Aste Nagusiko  txupinera ere izan zen. Bernagoitiakoa baina Matikon bizi da. Horregatik Bertonen. Erreka ondoko Begoña hura (Matiko, Castaños, La Salve,...) informazio eta pertsonen iturri interesgarria da, eta Begoñako beste puntakook urruntxo sentitzen dugun arren, ez dago txarto lantzean behin han nor-zer dabilen jakitea. Berbarako, Durangoko azokako nobedadeez dabiltzala jakin dut Iñaki Anasagasti ere mahatsorri edo, behinik behin, Mahatserriko biztanle dugula.

Bertonen tradizioa den legez, historiaren gaineko artikulu pare bat ere datozkigu. Solokoetxeko Amatasuna (Maternidadea holan esaten da euskaraz?) eta Begoñako baserrien gainekoak.

Santutxukoontzat erreportaje bitxia Kot kamiseta markaren gainean. Kamisetengatik eurengatik baino argazkietan modelo lanak egiten dabiltzanengatik, Santutxuko jende ezaguna eta ez profesionala. Ondo ematen dute bada, baten batek, landuz gero, edukiko luke zer egina mundu horretan.

Mahatsorriak.org-en dagoeneko han edo hemen jorratutako kontuak ere dakartza Bertonek: mugikorren antenen inguruan Santutxun dabilena, Karmelo ikastolaren eraikinaren afera, Durangoko azoka, Santutxuko "zubia", Boluetako etxe berriak,... Interesgarria izan daiteke aztertzea aldizkaria eta blog komunitateak zelan elikatu ahal duten elkar. Azken baten, gure auzoaz hitz egiteko era desberdin bi, baina auzoaz berba egiten duten medioak dira azken baten. Eta hizpide ez den auzoak ez dauka bizitasun handirik.

Nik gaur jaso dut Berton, dena dela, gogoratu hemen batek hilero ematen digula Bertonen abisua. Bertonekoek euren bloga atontzen duten bitartean geuk eman beharko diogu segida hango jeneroari.

Technorati Tags: , , ,

Permalink-aPermalink . Benito . 00:57:59 . 265 Hitzak . trokakoak . Erantzun

2006/12/03

Dell-ek Windowsen dirua itzuli dio beste erabiltzaile bati

Duela aste batzuk Dell ordenagailu saltzaileak erabiltzaile bati Windows sistema eragilearen dirua itzuli zion, hemen irakurri dezakezuenez. Badirudi berriro egin dutela gauza bera, oraingoan Espainiako bezero batekin (espainiarra edo estatuko beste lurralde batekoa, ez dakit).

Bezero honek eskaera nola egin zuen azaldu du hemen, eta, laburpen gisa, 50 euro bueltatu dizkiote, Linux sistema bat erabiliko duela argudiatuta. Berriro ere, konpainiak ez du agertu ordenadore salmentetan inolako aldaketarik egingo duenik (alegia, Windows ezinbestez erostera behartzen jarraituko dutela) baina urrats adierazgarria da Bill Gates jaunaren sistemaren inposaketarekin amaitzen hasteko.

Linux

Permalink-aPermalink . Mikel . 22:52:07 . 86 Hitzak . Teknologia . Erantzun
Aingeru Epaltza

Aingeru Epaltza: "Lasto sua" (Alberdania).

Aingeru Epaltza (Iruñea, 1960) aski idazle ezaguna da, eta berak idatzitakoak dira, besteak beste, "Ur uherrak", "Tigre ehizan" edo "Rock´n´roll" liburu bikainak.

Hauxe da Alberdaniaren webgunean "Lasto sua" narrazio-liburuari buruz irakur daitekeena:

"Lasto suak bero laburra du, ez horregatik da ordea gutxiago erregarri haren garra. Lastozko zortzi zuzi aurkituko ditu irakurleak ipuin bilduma honetan, baina elkarren ondoan gehiago berotzen dutela irudituko zaio. Liburua bukatzean, ez harritu oharkabeko erreduraren bat agertzen bazaio irakurleari larru azalean, edo, nork daki, barrurago.

Euskal gatazkaren ikuspegi tragiko eta futurista erakusten duen kontakizun batekin hasten da liburua, eta gai beraren fartsa alderdia agertzen duen beste batekin ematen zaio akabantza. Tartean, umorez eta samurtasunez -baita krudelki ere- trataturiko hainbat gertakari eta hainbat pertsonaia, irakurleak begia zorroztuz gero, oraintxe bertan leihopetik pasatzen ikus ditzakeenak".

Zatozte! Gonbidatuta zaudete.

Eguna: abenduaren 13an, asteazkena

Ordua: 20:00

Lekua: AEKren euskaltegia, Txurdinagan

Kalea: Arbidea 21


Liburu honen gainean bota nahi dituzuen galderak eta proposamenak gure wikian idatzi ahal dituzue:
Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 00:40:10 . 185 Hitzak . aurrekoak . Erantzun

2006/12/02

Gose taldea Kalderapekon

Zazpi Kaleko Lizardi Mintza Taldeak gonbidapen hau bidali digu:

Gose taldea

 

Gose taldea Arrasateko hiruko bat da. Ines Osinaga (ahotsa eta trikia, Ekon taldean ibilitakoa), Iñaki Bengoa eta Tadeos (programazioak, Bad f-Line taldekoak besteak beste). Gose taldeak bere ibilbide isilari 2004an ekin zion musika ideiak adosten.

Gose taldeak trikiaren kontzeptu berri batean du oinarria, ohikoak ez dituen tresna lagunekin nahastu nahi du emaitza desberdinak lortzeko. Gose taldeak trikia eta elektronika batzen ditu. Oro har, erritmo lasaiak, dotoreak eta malguak. Elektro-jazzaren tankerako abestiak (Saint Germain…), tangoa, sehaska kantua, afro-braziliar perkusioak panderoarekin batuta batukada eginez, technoa, punka eta hard corea, arin-arina; baina ororen gainetik trikiaren mundua eta sekuentzia elektronikoen energia ahots goxo eta liluragarri batekin lagunduta.

Gose taldeak euskal trikiaren kultura irauli egiten du. Testuak lizunak dira, askatasun osoz esandako esaldiak eta horri pornoa deitzen badio aginduan dagoen botere kulturalak, pornoa izango da, bada.

Eguna: Abenduaren 14a (Osteguna)

Ordua: 21:00

Lekua: Bilboko "Kalderapeko" taberna

Sarrera: Dohainik!!

Informazio gehiago:  

Interesgarria dirudi trikiaren iraultza honek. 

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 20:09:19 . 170 Hitzak . Kultura, musika . Erantzun 1
Ibaizabal Telebista

Telebista lokalentzako litzentziak laster baten banatuko direla eta, Bilbon aspalditxoan dabil martxan euskarazko telebista digitala sortzeko egitasmoa. Ibaizabal Mendebalde kultur elkartea da sustatzailea, eta bloga zabaldu dute prozesuen berri emateko eta telebistaren inguruko albisteak zabaltzeko.

Ibaizabal Mendebalde elkartearen bloga: http://ibaizabal.wordpress.com/
ibaizabal

Egitasmoan parte hartzeko interesa daukazuenok telebista[abildua]ibaizabaltb.com e-postaren bidez jarri zaitezkete harremanetan.

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 17:34:56 . 57 Hitzak . Deialdiak . Erantzun
Bilboko presoek eginiko artelanen erakusketa

Bilborantz elkartearen ekimenez, Frantzia eta Espainiako espetxeetan barreiaturik dauden Bilboko 70 presoen artean, 27 lagunek bidalitako lanekin erakusketa bat jarri dute gaur, larunbata, ikusgai Guggenheim museoan (zabaldu duten prentsa oharrean ez dute zehaztu, baina suposatzen dut museoaren kanpoaldean izango dela). 27 horiek baino ez dute aukerarik izan, besteei galarazi dietelako, bai zigor ziegan giltzaperaturik daudelako, bai giltzaperaturik dauden espetxeetako bizi baldintzak oso eskasak direlako.

Erakusketaren edukiari dagokionez, era ezberdinetako lanak erakusten dira: margoak, eskultura, poesia, euskarri eta gai ezberdinetako artisautza, etab. Goizeko 11:00etatik, arratsaldeko 17:00ak arte ikusi daiteke.

Kartela

Permalink-aPermalink . Mikel . 15:39:16 . 85 Hitzak . Euskal Herria, Kulturan . Erantzun

2006/12/01

Durangoko Azoka, irakurleak idazle

Dirudienez, aurtengo Durangoko Azokan inoiz baino nobedade gutxiago plazaratuko 'omen' da, datuen arabera. Datuek ez dute bat egiten errealitatearen pertzepzioarekin. Azken hilabete honetako euskal prentsa egunero irakurri ondoren, kontrakoa ematen du. Nobedade 'andana' kuantitatibo horren aurrean non ezkutatu gaitezke?. Kazetari batek kontatzen zidan sei prentsaurreko eratu direla egunen baten Donostian, liburu aurkezpenen karietara. Gehiegizko literatur ekoizpenaren gainean luze eztabaidatu den arren, hausnarketa serioagorako garaia heldu delakoan nago.

Antza denez, ez dago irakurle nahikorik denak idazten ari direlako, honez gain, ez dut uste Durangoko bisitariak "irakurle"tzat hartu daitezkeenik. Jorge Luis Borgesek 100 urtetik gorako liburuak besterik ez zituen irakurtzen eta irakurle-idazlearen paradigma bilakatu da argentinarra.

Koldo Izagirrek
benetako editoreen (literatur irizpideak zehazteko betebeharra gogoratuz) lana botatzen zuen faltan uda honetako prentsa-izkribu batean. Merkatuaren aginduetara makurtu dela euskal literatura salatu du Sua nahi, Mr. Churchill (Susa) ipuin bildumaren egileak. Idazle bakoitzaren konpromiso literario propioan izan beharko luke abiapuntu literaturaren ekoizpenak, ene iritziz. Guztiak ez gara Proust jaio baina merkatuaren aginduei itsu-itsuan jarraituz gero jai dugu.

2006/11/30

ADSL hornitzaile bat zigortu dute 84.000 eurorekin

EKA/OCUV kontsumitzaileen elkarteak eginiko salaketa batek arrakasta izanagatik zoriondu dezakegu erabiltzaile ororen burua, ez baita egunero halakorik gertatzen. Euskal Herrian gertatu ez bada ere, merkatuan enpresa berberen esku egoten gara eta, kasurik gehienetan, legedi beraren menpean.

Madrilgo Kontsumo Zuzendaritza Orokorrak Tiscali España enpresa 84.000 euro ordaintzera zigortu du, bezero bati emandako zerbitzuagatik. ADSL zerbitzuaren kontratazioan eta horniketan honako arauak urratu izanagatik jarri diote isuna:

- Enpresak ez zion erabiltzaileari aurretik helerazi behar zion derrigorrezko informaziorik eman.
- Enpresak ez zion bezeroari eman kontratuaren klausula guztien berririk ezta baldintza orokorrak ere.
- ADSL zerbitzua inoiz eman ez bazioten ere, enpresak hiru hilabetez kobratu nahi izan zion faktura bezeroari.
- Azkenik, inoiz zerbitzurik eskaini ez bazioten ere, kontratua epez aurretik apurtu izanagatik isuna kobratu nahi izan zion enpresak bezeroari.

Tira, gehienok izan dugu horrelako esperientzia desesperantea Internet hornitzaileekin, eta, niretzako behintzat, pozteko moduko albistea da hau.

Permalink-aPermalink . Mikel . 16:42:22 . 141 Hitzak . Teknologia . Erantzun
Paddy Rekalde: Ragga ragga dator gaua

Gaur, aurrekoak kale egin ostean, 5 ikasturteko lehenengo saioa eduki dugu. Paddy Rekalde bilbotarrarekin Ragga Ragga dator gauaz jadun dugu. Ez da jende asko-asko etorri, baina betiko interesgarri egon da. Hemen argazki batzuk:
paddy1paddy3julenen bizarrapaddy2
Hurrengoa laster baten, abenduaren 13an. Aingeru Epaltza ekartzeko bigarren saioa. Ea oraingoan zorte gehiago daukagun!

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 03:38:26 . 47 Hitzak . ostekoak . 6 erantzun

2006/11/29

Izen bitxiko kalea

Argazki hau gure auzoaren erdian aterata dago. Izen bitxia eta labur-laburra daukan kale baten:
R kalea

Permalink-aPermalink . Benito . 01:28:57 . 14 Hitzak . etxeak . Erantzun
Zaramaren harresia

Ez dabil samurra trafikoa Santutxu aldean aspaldion. Autoa kendu nuen duela sei hilabete, eta ez naiz kotxez asko ibili handik hona. Santutxu-Txurdinagako azken nobedade zirkulatorioak galdu ditudala konturatu naiz.

Lehengo egunean laneko kotxea hartu behar izan nuen eta Santutxura ekarri. Udaletxean gora egin, Zumalakarregin sartu eta Begoñako tunelean lehenengo abisua. Plastikozko kitamiedos (zelan itzuli hau ba?) zuri-gorriak, kolore guztietako marrak behearen gainean, semaforoak, hesi laranjatxuak,... zirkoko kolorea, eta bitartean automobi-listok zirkoan legez ekilibrista, domadore ta trapezista,...

tunela

Espektakulua bai. Etxera puntu guztiekin helduko ote naiz? Emozio gehiago ezin.

Zabalbideko gurutzea halan edo holan pasatu dut, orain eskoirantz, Santutxurantz,... Derrepentean pentsamenduetan hasi. Hau horrela badago, Santutxu zer izango da ba, Karmelok tripak aireak dauzkala? OTA gainera. Ene! OTA, kotxe honek ez dauka OTArik. Non aparkatuko dut ba? Sasoian nago oraindino, Txurdinagarantz egingo dut, ezkerrerantz, zubirantz.

Trafikoa zubian, gorantz eta beherantz, Ezkerrerantza egiteko stop-a egin, zubirantz aitu, ez dator inor, hemen arin irten behar da ze...eskoirantz begitu, eta...Ahhhhh! Koloreen erasoa berriro,.. berdea, urdina, horia... Lau kutxa handiren harresia, harresi bisual totala.
harresia

Mapan ikusi

Goitik inor dator? Musturra atera, zebrabidearen gainean, apurka-apurka, eta derrenpentean gora begira nagoela behetik baten bat baletor?... Kontuz! Ez dut ostiripe ikusten. Jakin bai, Iturriagako semaforotik Raikkonen-en modura irteten direla. Eta espero dezagun oinezkorik ez etortzea.... ta gainera furgoneta gelditu da erdian, masdifisiltodabiaaaa.... bandako tanborrak erredoblea jo, arnasa hartu eta, orain! Raikkonen sakada eman diot azeleradoreari,...eta aurrera! Bufaaaaa! Libratu egin naiz.

Txurdinagan sartu naiz, parkearen parean EAEko trafiko kontrol zentral absolutua... Egundoko sarea eta monitoreak ei dauzkate Etxegaraten zer pasatzen den ikusteko, baina Santutxura begira leihorik ez dirudienez. Enfin, kotxea Txurdin utzi, eta etxerantz. Puntu guztiekin eta mailatu barik heldu naiz.

Afariarekin ez dakit zer edan, Eroskiko beltza ala kotxe berria estreinatzerako gordeta daukadan Riscal-a.

Technorati Tags: , , ,

Permalink-aPermalink . Benito . 00:52:24 . 295 Hitzak . trokak . Erantzun
Kantautoreak gustuko dituztenentzat

Batek baino gehiagok izango du gogoan Papa cuentame otra vez izeneko kantua. Duela hamarkada egin zuen ezagun Ismael Serrano izeneko kantautore gazte madrildarrak. Azkenaldian ohikoa den bezala, disketxeak urteurrena ospatzeko artistaren kantu bilduma kaleratu du, abestirik arrakastatsuenak bilduta.

Santutxuko lagun bati esker (edo bere erruz) egin nintzen Serranoren jarraitzaile, eta ordutik gaur arte, hamar bat kontzertuetan egon naiz, disko gehienak erosteaz gain. El viaje de Rosetta bataiatu dute kantu bilduma, eta zaletuentzat ez ezik, Lavapies inguruko abeslaria ezagutzeko aukera ederra da. Izan ere, argitaratu gabeko abestiekin osatutako diskoa dakar, aipatu kantu arrakastatsuen bildumarekin batera.

Besteak beste, Chove en Santiago (Luar na Lubrerekin), El Ultimo cantautor (La Cabra mecanicarekin) edota Vine del norte bezalako abestien zuzenekoak aurkitu daitezke diskoan. Disko bikoitzarekin batera 48 orriko liburuxka dator, Serrano beraren hausnarketekin. Zaleturik handienek, gainera, kutxa berezia dakarren edizioa erosi ahal izango dute, Serranoren single guztiak (22) eta DVD bideo bat dakarrena.

Kontzertu bira luzea bukatu berri duela, laster hasiko da disko berria grabatzen, datorren urteko azken hilabetetan plazaratuko duena.

Permalink-aPermalink . Mikel . 00:02:48 . 164 Hitzak . Kulturan . Erantzun

2006/11/28

Mugatik bueltan 06/11/27

Aste honetan: zinebi

Joan den urtean hurbildu ginen lehenengoz, Juankiren eskutik. Artista disziplina-anitzek hori dute: denetarik ikasteko modua dugu beraiekin (esker aunitz Juankiri). Aurten ere gonbitea luzatu digu, baina berezitasun batekin: bera film labur baten ekipoko partaide izan da. Kritika zorrotzak egiteko prest agertu gara beraz (gure berbalagun berria barne, azken hilabetean birritan izan dugu gurekin Txaber).

Aurkezpen luuuuuuuuze baten ostean (kuriosoa, film laburren jaialdi baten aurkezpenean, zinegotziak hitzaldi luzea egin izana) hamaika film labur ikusi ditugu (beno, lehenengoa bitan banatua zegoela kontuan hartuz, hamabi). Guztien berezitasuna: Euskadin (euskal autonomia erkidegoan, suposatzen dut) eginak direla. Baina hara! Lehenengo kuriositatea: film pare bat Estatu Batuetan kokatuak ziren (eta bertan filmatuak, dirudienez), beste bat Japonian kokatua, euskarazko film bakarra, gazteleraz ere bizpahiru. Deslokalizazioa zinema munduan!

La barbería

Beno, baina gehiegi luzatu gabe (ez dut zinegotziaren erru berdinean erori nahi), goazen gaurko ariketa proposatzera. Arriagatik irteterakoan ikusitako filmeak bozkatu genituen horretarako eman zizkiguten txarteltxoetan. Bozka sekretua dela jakin arren, buelta eman diezaiogun txarteltxoari eta publikoki aitortu ditzagun gure balorazioak. Bat eta bost arteko puntuazioa emango diogu film bakoitzari eta bi hitzetan gure iritzia eman.
Film laburren kritika publikoa egitera goaz beraz, eta oraingoan ez nazazue bakarrik utzi (hau Vanesa, Andrea, Esti eta Juankirentzako mezua da). Nire iritzia emanez hasiko naiz (nire gustoaren araberako balorazioa da, ez da aditu batena):

Frank Stein / Masaje 1 Abiadura handiegia, ez dut ulertu
El verano español 2 Dokumental modura, txukuna
Una historia de invierno 1 Geldoegia
Vegetables 3 Istorio gogorra, ikusteko modukoa
Microfantasticheria 2 Berezia
Txoria 1 ???
Perpetuum mobile 5 Oso txukuna, bai istorioa eta baita animazioa ere
For(r)est in the des(s)ert 5 Oso istorio polita eta ondo kontatua
Miramar st. 4 Ondo egindako filma
La barberia 4 Kalitate txukuna
Midori 3 Politikoki ez-zuzena, txukuna

Permalink-aPermalink . Marti(n) . 23:44:00 . 279 Hitzak . Kultura, Zinema, Mugatik . Erantzun 1
Elkar-entzuketa

Gaur goizean amaitu du Bilbon bi egunetako hitzaldi ikastaroa Anna Maria Vidal idazle katalanak. Bera ezagutzeko aukera izan dut, eta ahaztuta dugun hitzegitearen plazerra berraurkitzeaz batera, elkar-entzuketaren gainean jardun dugu, beste lagun batzuen konpainian. Sarri baino sarriago, gure pertsonalitateak inposatu nahi izaten du hitza, iritzia, arrazoia...

Emakumeei zuzendutako hitzaldien ostean, Anna Mariak Frantzian ezagutu dituen gizon-taldeen berri eman digu: gizon taldeak biltzen ari dira elkar-entzuketa taldeetan, euren arazoetaz entzutera. Genero-biolentziaren aurrean, esaterako, gizonezkook txikitan jasan izan dugun biolentzia arrazoitzera mugatzen gara gehienetan baina ez dugu inoiz aipatzen guk geuk sortutako biolentzia (era askotakoa).

Elkar-entzuteka gure bizitzako arlo guztietan gauzatu dezakegu, Anna Maria Vidalen iritzian. Gaur bertan, asko maite dudan ume batekin jazo zait inkomunikazio pasadizu bat: umearen mezuak entzun beharrean, nire aurreiritzia besterik ez dut entzun ahal izan, ikastetxera ez joateko aitzakiak besterik ikusi ez nik eta bera bere gorputzaren bitartez ari zen hizketan...

IRUÑA-VELEIA irteera

Abenduaren 17an, igandea goizeko 9.30etan Getxo, Deustua eta Mahatserriko berbalagunok Iruña-Veleia aztarnategia bisitatzeko irteera bateratua antolatu dugu.

Azken aldian hain ezaguna bilakatu den aztarnategia gertutik ezagutzeko aukera izango duzue, baita aurkikuntzen, historiaren eta abarren berri izateko ere.

Domekarako planik ez duzuela? Etorri gurekin ba!!

Hauxe duzue egitaraua:

  • 9.30etan Autobusa hartuko dugu oizean Iruña-Veleia aztarnategia ikusiko dugu.

  • Ondoren, Gasteizen menu eder bat bazkalduko dugu elkarrekin.

  • Arratsaldean, bi plan aukeran:Gasteizko Katedralean bisitaldi gidatua edota lasai-lasai pote batzuk hartu (Katedrala ikusi nahi duzuenok izena ematean esan).

  • Arratsaldeko 7.30ak inguruan Santutxun izango gara bueltan.

Prezioa: Zehazteke, 20 euro inguru (izena ematen dutenen arabera).

Izena emateko: deitu gure telefonora 94.4735448 (utzi mezua erantzungailuan) edota bete formulario hau:

Permalink-aPermalink . berbalaguna . 12:53:09 . 120 Hitzak . Argazkiak . Erantzun
Txakurren kontue


Artxanda partien, hori Garbigunie dagoen lekutik apur bet beherao, jentiek gure ez deittuzen txakurreri eta katueri etxetxue egin dotzie, han deukiez inork etzera eroan bittartien, ondo jagonda. Bertonekoak kontau daurie oingoan, baie nik lehenagotik jakin ixin dot kontue. Horreik txakurrek hain ondo jagonda dagoz ze, lantzien behin osteratxue eitten urteten be ixten dotzie, da holan haitariko batek astien behin-edo beherantza eitten dau paseoa, gurera, Mahatserrirantza.

Da ez dakitt inoz pentsau dozuen gurien txakurre ixitie zelango bentajie dan nungure ibilteko inok ezebe esan barik ta hanka biko ganaduek eitten deittuzenak oserbateko.

Halan da ze, harek txakurrek kontateko jeneroa eduki deko, ta biok eitten dogulez berba inok entenditen ez daben modure, egun beten arkalen ondoan suertau, nik zozer esan, harek entzun, kontestau ta eneee,... arkaleri entenditen dotzegu bata! Ta harezkeroan halango konbersaziño ta parrapladatxuek botaten doguz.. ta gusture entzuten dodaz harenak.

Berbarako, lehengo astien kontau zosten Matiko partien topau dauela andra bat aktrise dana, ona ta majie. Gusture lotuten da hareri bentanatik aittuten ensaiaten daben bittartien, jesarri be eitten da ikustearren, ta gure leukiela berak be halango jaubie eukin ixin baleu, ta ez Artxandara bota zeuen memeloan modukorik. Aktora ixiteko gogoa etorri jako ta iguel Artxandako etzien funtziñoa preparauko daurie ta berak papela pentsaute dekola: Patan-ena.

Gero esan doste Txurdinaga partien Bertonen moduko rebistie eitten dauriela, baie harek denak dekoz mendidxek ta edurre ta trokak ta jentie koloreko trajiekaz aldatz gora ta aldatz behera, ta hareik ikusitte primo bategaz akordaten da, basoan pastore beharrean dekona, ta haren bizimodue zelango gogorra dan, ta penatxue emoten dotzola primoa beragaz Artxandan trankilidadien bixi izin ixitiek.

Da gero Santutxure bajau zen baten umiek ikusi zeittuzela kalien erdidxen plastiko zati bet eskuen, letrak pintaute dekozena, ta ez zeuen ondo entendidu zer pasaten zan, baie pentsaten dabela hareik umiek etxetxoa gure zeuriela, ta ez dauela entenditen zelan txakurreri eta katurei egin dotzien etzie ta umieri ez, ta preguntau zosten aber ni hanka bikoa ixinde esplikau ahal badotzat. Pentsau neuen txakurrek horiek gauzek ezin deittuzela entendidu ta kontetan segiduteko esan nontzan, ze ezpabere Santutxuko antenana eta Gaztetxeko neska-mutilena be esplikau biko nontzazan ta ez zan kontue hanka bikoon trapuzar guztidxek lau hankako bateri holan ta holan ataten ibiltie.

Total, azkena kontau zosten, neska-mutiko batzuk ikusi zeittuzela halango kamisetak ta jertseiek diferentiek jantzitte ta fotoak eitten bategaz ta bestiegaz, da orduen akordau jakola txakurrek halangorik ez dauriela ifinten ta atzera pregunteu zostan aber berantzako be eukingo baleukie halango kamisetatxu bet, ifinitte zer sentiduten dan jakitearren gehien bat. Neurie emongo notzen, baie orduantxe momentuen hotza sartu zen ta esan notzan horreik gauzek txakurreri kalte eitten ei dotziela ta hogoto ibilten dala biluzik.

Akabateko, esan zosten kalien kartelak ta letreroak hainbeste ikusitte leiduten be ikisi dabela ta aber zer rekomendaten dotzaten leiduteko. Berton esango notzan, baie harek ikusten deittuzen guztidxekaz Bertonen atara orduko harek danak ikusitte, orduen okurridu jatan ideie. Telefonoa eskatu notzan da Bertonekoeri emon nontzen. Eurek diñourie txakurren ta katuen etzieri erreportajie eitten joan direzela, baie bene-benetan txakur periodistieri kontratuei eitten joan direzela be entzun dot. Halan ixin bada, ederto baten, ze oin zeuek be harek ikusten deittuzen guztidxek leiduteko suertea edukingo dozue, ez neuk bakarrik.

Firmaute: Txakurrekaz berba eitten dabena, ta pozik e!.

Permalink-aPermalink . mahats . 01:59:54 . 527 Hitzak . Bertonekoak . 2 erantzun

2006/11/27

Kerobiaren bigarrena diskoa, Rose Escargot

Euskal musikaren harribitxi arraro horietariko bat da Kerobia. Izan ere, zaila da Iruñeko laukoteak egiten duen musika beste edozein euskal taldek egiten duenarekin parekatzea. Irudimenetik jaiotako Rose Escargot pertsonaiaren bidaia azaltzen dute nafarrek bere bigarren diskoan, 11 kanturen bidez. German San Martin taldeko teklatua eta Alberto Isaba baxua elkarrizketatzeko aukera izan nuen Matrakarako.

Azkenaldian diskoa entzuteko aukera izan dut eta, atsegin izan dudalako, Kerobiaren musika entzuteko gonbidapena luzatu nahi dizuet.

Kerobiaren webgunea

Kerobia

Permalink-aPermalink . Mikel . 20:57:05 . 72 Hitzak . Euskal Herria, Kulturan . Erantzun 1
Egin ezer egin gabe

Yogaren praktikak bere 'fruituak' ematen ditu, kontzientzia izpi sakonago baten dirdiraz argiztatu daiteke gure hautemate prozesua, meditazio une hauetan existentziarekin 'bat eginda', ezer egin gabe, dena eginaz.

Egiazko 'Tao'-a ezin da hitzekin adierazi,
eta berbekin mugatuz gero ez da 'Tao'-a.

2006/11/26

Oteiza eta beste

Kultur asteburu luze horietako bat izan da hau eta, Mugakook, astelehenean jarraipena emango diogu. Musika proposamen pare bat egiteko asmoa nuen atzo arte, baina atzo ikusitakoaren gainean idatziko dut azkenik, merezi izan zuen eta.

Edonola, ostegunean Kerobia ikusteko aukera izan genuen Kafe Antzokian eta gustora egon ginen (Vanesak kontatu ahal izango dizue kontzertuaren bukaera “sui generis” xamarra). Talde itxurosoa. Ez nuen ezagutzen baina ikusteko modukoak.
AnariOstiralean Balmasedan, Rafa Rueda eta Anari. Ez naiz objektiboa, oso gustuko baititut biak. Anari akustikoan aritu zen eta, egia esan, azken diskoan oinarritutako emanaldian, nahiago dut Kafe Antzokian duela hilabete batzuk erakutsi zigun ukitu elektrikoagoa. Diska guztietako abestiak jo zituen (Pettirekin batera egindako diska zoragarriko abesti bat barne). Rafa Rueda sendo aritu zen. Oso musikari ona dela deritzot eta egiten dituen gauzak ondo egin ohi dituela (berdin Pi.l.t-n, bakarka zein bestelako lagunekin egindakoak).

Beno, baina harira joanez, larunbatean Mungian izan ginen (Bizkaia ezagutuz). Otehitzari biraka ikuskizuna iragarrita zegoen, Ttanttaka antzerki taldeak eta Kukai taldeko dantzarien artean osatutako ikuskizuna. Mireia Gabilondok zuzendutako ikuskizun honek Jorge Oteiza du oinarri. Jorge Oteizaren hitzek eta idatziek lotura egiten dute ikuskizunak irauten duen ordubete pasatxoan eta tartean zazpi lagunek dantzaz betetzen dute eskenatokia. Bitartean, musika eta irakurtaldiak.
Kuriosoa. Kuriosoa ikuskizuna bera, atsegina eta ikusteko modukoa (gomendagarria) eta kuriosoa protagonista ere (Oteiza bera). Bere kasketaldi eta haserreak ikusteko bada ere, merezi du ikuskizunak, baina baita bere umore berezia eta pentsaera apur bat gehiago ezagutzeko ere (lotura honetako bideoan ere zerbait ikus daiteke).
Guggenheim museoan bere lanaren inguruko erakusketa antolatu zutenean (ez dakit berak oso gustura hartuko lukeen erakusketa hori bizi izan balitz) bisita egiteko aukera izan genuen eta gure gida prestuari esker ulertu ahal izan genituen bere obraren gora-beherak. Artea arrotza zaigunontzat oso eskertzekoa da dakitenen aldetik azalpenak jasotzea (eskerrik asko, Juanki!).

“Otehitzari biraka” ikusi ez duzuenontzat, beraz, gomendio bat: hurbilean tokatzen baldin bazaizue, joan zaitezte hurrengo batean. Ez dut uste damutuko zaizuenik!

Permalink-aPermalink . Marti(n) . 23:13:16 . 314 Hitzak . Kultura, Musika, Artea . Erantzun
Bolueta berria

Blogosferan gure auzoen berri bila, ORUBIDEko zuzendari Fernando Martinez Hinojalen bloga topatu dut. Hango mezu honetan Boluetarako zer pentsatu duten azaldu/erakusten du: Urbanismo sostenible en Bilbao.

Santa Ana fabrikaren orubea eta inguruan honen ordez:

 
santaana

Honelako zeozer edukiko ei dugu:

 
boluetaberri

Inebitablea izan da, Julen Gabiriak aspaldi idatzi zuen hau etorri zait gogora. Andre haren berbok gehien bat:

...orain zelan kontatuko dut non jaio nintzen, etxerik eta fabrikarik ez badago?

Fabrikarik ez, etxeak bai antza, baina andre horrek kontatzeko modurik ez dut uste. Eraikin berrien horien kristalaren diztirak berton beste zerbait ikusi gura duena itsutu egingo duela uste dut.

Jasangarritasun soziala, ekonomikoa eta ingurugiroari begirakoa aipatu du Martinez Hinojalek. Jasangarritasun klaseren bat ez da faltako?

Technorati Tags: , , ,

Permalink-aPermalink . Benito . 13:10:38 . 122 Hitzak . trokak . Erantzun
Santutxuko troka berria

Lehengo trokak tapatu eta troka berriak egiten dizkigute. Troka izena ondo merezita dauka Karmelo kalekoak. Gero eta sakonagoa, eta gainera egun batetik bestera aldatuta topatzen dugu. Aste honetan zubi ta guzti agertu zaigu, Zubizuriren imitazioan-edo hau daukagu erdian derrepentean:

karmeloko zubia

lezucken argazkia 

Gaur Karmelo zeharkatu beharrean suertatu naiz, eta berau utzi dute pasabide bakarra Santa Clara eta Metroko igogailuaren artean. Zer gura duzue esatea? Beldur apur bat pasatu dut gainetik ibilita. Zapaldukeran egiten duen dar-darrak lasaigarritik gutxi dauka, eta euriarekin ez dakit metalaren gainean labankadatxu bat edo beste ez ote dugun ikusiko. Hori bai, espektakularra izan, bada. Santutxun Bilbo osoan ez daukaguna topatu liteke, egunetik egunera lekuz eta itxuraz aldatzen diren "monumentuak", espektakulu etengabea, eta ez obretako jubilatuentzat bakarrik.

Technorati Tags: , , ,

Permalink-aPermalink . Benito . 03:30:45 . 125 Hitzak . trokak . Erantzun
Ikastolen bertso saioak

Abenduaren hasierako sasoi honetan Santutxu-Txurdinaga inguruan Kirikiño eta Solokoetxek bertso saio bana antolatu ohi dute. Aurten ere egingo dira, eta kalean karteletan inkatuta ikusi dugu informazioa. Hona hemen saioak:

Azaroaren 30ean Solokoetxe BHIn arratsaldeko 7.30etan

solokoetxe

  • Arkaitz Estiballes
  • Oinaha Bartra
  • Arrate Illaro
  • Unai Iturriaga

Abenduaren 1ean, Kirikiño ikastolan arratsaldeko 7.30etan (sarrera 4 euro)

 
kirikiño

  • Angel Mari Peñagarikano
  • Xabier Amuriza
  • Jon Maia
  • Maialen Lujanbio
Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 02:25:03 . 64 Hitzak . Eskolak, Bertsolaritza . Erantzun

2006/11/25

Euskararen aztarnak inperio zaharrean

Aurreko mezuan esan bezala, Erroman izan berri naiz azken egunotan, Europako Inperio ohirik zaharrenetariko batean. Hiri ederra da, elizak maite dituztenentzat behintzat, eta baditu bestelako monumentu adierazgarriak, Coliseoa batez ere. Bertara bidaiatu aurretik, besterik ez nekien Italiako hiriburuari buruz. Orain, ordea, zer edo zer esan dezaket, italieraz ikasi ditudan hitz gutxietaz aparte.

Erroman, Vaticanok kontrolatzen ez dituen eraikinak ez dituzte batere ondo zaintzen, alegia, hiria edota Italiako gobernuaren menpe dauden monumentuak itxura txarra dute. Hori ez da, baina, gaitzik nagusiena, garraioa da okerrena. Trafiko araurik ez dagoela ematen du, semaforoek ez dute inolako errespeturik eragiten gidariengan, eta errepidea zeharkatzeko otoitz egin behar dute ibiltariek.

Metroa eta autobusak (tranbia egon badago, baina ez nuen frogatzeko aukerarik izan) ez dira, alabaina, konponbide baliagarriak. Izan ere, maiztasunez agertu arren, ordutegi eta ibilbide jakin batzuetan ez dago inon sartzerik. Gutxienez sei aldiz gertatu zitzaigun hurrengo tren edota autobusei itxaron behar izatea.

Ezustekorik ederrena Trastevere auzoko taberna batean ikusi nuen, urrunetik gainera: Kuraia taldearen kontzertua Erroman bertan, abenduaren 2an. Erasmus ikasle bati esker jakin nuenez, Associazione Culturale Euskara elkarteak antolatu duen Erromako euskal astearen ekimena da.

Permalink-aPermalink . Mikel . 23:57:42 . 181 Hitzak . Euskal Herria, Mediaberri . 4 erantzun

2006/11/24

Kalejira zaratatsua egingo dute gaur Karmelon

Garan agertu da albistea, eta hona ekarri dugu:
kalejira

Kalejira zaratatsua egingo dute gaur Karmelon

BILBO

Bilboko Karmelo ikastolak kalejira zaratatsua egingo du gaur, arratsaldean, Udalari eta Lakuako Gobernuari ikastetxe horrekin hartu zituzten konpromisoak bete ditzatela eskatzeko.

Bilboko Santutxu auzoan dagoen ikastetxe horretako ordezkariek azaldu zutenez, Udalarekin eta Gasteizko Gobernuarekin adostutakoaren arabera, Larreagaburun eraiki behar duten ikastetxean Haur Hezkuntza (HH), Lehen Hezkuntza (LH) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) zikloak egokitu behar ziren. Egun, ordea, DBHz ez dutela hitz egiten esan zuten Karmelo ikastolako ordezkariek, eta eskola mapa berriaren emaitzen zain daudela azaldu zuten.

«Hedabideetako salaketak eta kalean egindako erreibindikazioak arazoari konponbidea emateko nahikoak izango zirela uste genuen, baina ez, berriz ere erratu ginen; administrazioak ez du arazoa konpondu, eta gure historiak aurrera jarraitzen du», azaldu dute ikastetxeko kideek prentsa adierazpen batean.

Horiek hala, erakundeen jokabidea «berriz ere salatu beharrean» daudela diote, eta horregatik kalejira zaratatsura deitu dute gaurko, ikastetxean bertan, 17.00etan. «Arazoaren konponbidea eskuan dutenek», Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak, zentzuz joka dezatela eskatuko dute.

Esteka >>

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 17:20:54 . 165 Hitzak . Eskolak, Deialdiak . Erantzun

2006/11/23

Pariseko kale batean, jauzia

Uda honetan Parisen izan nintzen. Esaldi hau idazterakoan ez naiz gehiago errealitatean ari. Finean, Boris Vianek zioen modura, asmakizuna da errealitea. Enrique Vila-Matasen Paris ne finit jamais liburua nerabilan gogoan eguneroko ibilbideak amaitu ez zitezen. Gau batez, irudiko kale honetara heldu nintzen.

Arazoak link-ekin. Argazkiak eta bideoak

Mezuak editatzean zalantza posible batzuk argitzen saiatuko gara. Bestela, gogorarazi nahi dizuegu bideo-tutorial batzuk dauzkagula DVDn, nahi baduzue bidaliko dizkizuegu. 

Link-ak

Arazoak daude testuan link batzuk sartzeko. Antispam-aren arazoa da, leku batzuk "zerrenda beltzean" dauzka eta zerrendatik kendu egin behar dira. Halako arazoren bat badaukazue esaiguzue mesedez zein den sartzen uzten ez dizuen link-a. Antispam-aren zerrendatik kentzeko.

Irudiak

Hasierrek galdetu digu zer egin behar den irudiak sartzeko. Lehenengo eta behin barkamena eskatu behar dugu, erabiltzaile batzuei ez dizuegu irudiak igotzeko baimenik eman eta. Konponduta dago, eta orain "artxiboa/irudia igo" botoia zuek ere ikusiko duzue.

Irudiak horrela jar daitezke blogean. Bi modu daude:

  1. Irudiak zerbitzarian gordeta. Mezua editatzen duzunean "artxibo/irudi bat igo" botoia (desaktibatuta eduki duzue, orain behean agertuko zaizue) sakatu eta leiho bat zabalduko da. Irudi bat igotzeko aukera emango dizu (90kb gehienez). Behin igota, mezuan sartu nahi duzun galdetuko dizu, botoia sakatu eta mezuaren azken zatian honelako kode zati bat ipiniko dizu:<img src="http://www.adibidea.com/irudia.jpg" alt="irudia" title="irudia" /> Kodea hartu eta mugitu nahi duzun lekura.
  2. Irudiak beste leku batetik estekatuta. Goiko barrako "img" botoia sakatu eta irudia dagoen lekuaren link-a sartu. Gero irudiaren testuak sartu eta onartu sakatu. Mezuan honelako kode zati bat agertuko da etiketarekin: <img src="http://www.adibidea.com/irudia.jpg" alt="irudia" title="irudia" />. Hori da irudia. Mugitu kode zati hori nahi duzun lekura. Argazkiak eta irudiak gordetzeko zerbitzu batzuek (Flickr adibidez) eurek ematen dizute zure testuan sartzeko kode zatia

Bideoa

(Youtube eta) Momentuz ezin dira editoretik sartu. Instalazioan aldaketak egiten ari gara eta espero dugu laster baten aukera hori ere ematea.

Editorea

Testu editore grafikoagoa ere instalatzen ari gara (WYSIWYG). Momentuz editore honekin moldatzen ez bazarete eta Firefox erabiltzen baduzue Xinha here plugina goemendatzen dizuegu.

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 01:19:02 . 294 Hitzak . Arazoak . Erantzun

2006/11/22

Sustatuk blog mezuen sariketa antolatu du


sustatuk5urte

Sustaturen 5. urteurrena ospatzeko abenduaren 11ra arte blogetan publikatzen den interesgarrienari saria emango diote. Euskaraz publikatzen dena sarituko dute, eta fotoblogak edo bideoblogen kasuan euskaraz funtzionatzen duen gurea bezalako komunitate baten publikatzen bada hartuko dute aintzat.

Abenduaren 11ra arte daukazue aukera beraz karteran gordeta daukazuena botatzeko. Konpetentzia handia dago, baina probatzeak ez digu kalterik ekarriko.

Hemen dauzkazue informazioa eta sariketaren arauak:

Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

(http://www.sustatu.com/1164120776)

Zorionak Sustatu! Eta segi horrela urte askoan!

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 14:13:38 . 78 Hitzak . Berriak, Nagusian . Erantzun
Yoga, intuizioa dantzut

Eguneroko ardatza dut yoga. Praktikatuz gain, irakaslea naiz, nire bizitzako euskarri bilakatu da orain dela 5.000 urte Indiako Himalayetan 'sortutako' (sorkuntzaren kontzeptua erabiltzea zilegi bazait) filosofia integrala, kontzientziaren esperimentazioaren bide irekia: gorputz fisikoa, emozionala eta pentsagailua orekatzeko eta gure izaerarekin bat egiteko tresna. Asanak, pranayama eta meditazioa nireak egin ditut, hobeto esanda, nire nian gauzatu dira.

'Egoa'-ren esanahia txarto ulertzen dugu. Gure jakintza kontzientetzat jo izan dugu, beharrezkoa dugu pentsatzeko, bizitzan mugitu ahal izateko, erabakiak hartzeko eta ekintzarako. Normalean, aitzitik, mugatutako egoa darabilgu, gutaz eta munduaz dugun ikuspegia hertsiegia izan ohi da. Intuizioa dantzugu yogan.

Asapala elkarteak antolatuta ostiralero biltzen gara Begoñako Udaltegian, gure bizitzaren 'jabe' egiteko, hau da, ohartuz-konturatuz jabetasuna emateko gure ibilbide existentzialari. Euskaldunok beti izan dugu sustraituta 'jabetasunaren' kontzeptua. Euskarak berak baditu yogaren kontzeptuekin lotzen dituen zubiak. Euskararen Jatorriaren II. Biltzarrean Jon Baltza Deustuko irakasleak Euskararen egitura eta euskaldunen mundu sinbolikoa aztertu zituen. Oihartzun egin zizkidaten hitanoaren eta denbora bako orainaren arteko esparru arakatu gabeak.

Material gutxi daukagu yoga irakasle euskaldunok gure eguneroko praktikan erabilgarri. Neurri handi batean, aitzindari gara. Kontzeptuak sortu, hitzak asmatu, 'asanetan' murgildu: gustura egiten dugu bide berria.

Jakin dakit aurreiritzi asko daudela gure euskal mundu honetan, eta beste batzuetan, yogaren gainean. Alta, aurreiritzien muga esperimentazioaren eskutik gainditu dutenek bat egiten dute euren benetako izaerarekin.

Permalink-aPermalink . jabetzen den hori . 13:58:26 . 211 Hitzak . Memorien dietarioa . Erantzun
Beldurra kenduta

Atzo hitz egiteko beldurra nola kendu ibili ginen. Argazkiengatik beldurra eta lotsa ere kendu dugula dirudi:
100_0803

100_0791

Begiratu hemen bestela:

Gure Txokokoek atzokoaren kronika egin digute: http://www.asapala.org/mahatsorriak/txokoa/2006/11/22/mugatik_bueltan_06_11_21 

Eta guk zer? Beldurra kendu dugu?

Permalink-aPermalink . berbalaguna . 12:39:10 . 65 Hitzak . berriak, Argazkiak . Erantzun
Mugatik bueltan 06/11/21

Gaurkoa Berbalaguneko saio berezia izan da. Tandem fundazioko Jürgen Wolf izan da gurean (Mahatserrian) eta gure asteroko zita Santutxuko AEKren Txurdinagako egoitzan (paradoja kuriosoa) egin dugu. Jürgenek emandako hitzaldiaren izenburua “euskaraz hitz egiteko beldurra nola galdu” izan da, beraz, ez da azaldu beharrik hitzaldia zeren ingurukoa izan den.
Ez dut hitzaldiaren laburpenik egingo, berandu heldu naizelako besteak beste, baina entzun ditudanen artean gauza batekin gelditu naiz. Miraritik hurbilago dauden helburuak jarri beharrean (“euskara hutsean biziko naiz hemendik aurrera” modukoak), urratsez urrats helburu txikiekin joatea hobe da (“bihartik aurrera euskaraz agurtuko ditut nire auzokideak”, “euskaraz zuzenduko natzaio okinari”,…) eta apurka-apurka gure bizitza euskalduntzen joango gara. Etsipenetik ihes egiteko aholku egokia, bai!
Bestelako aholkuak ere kontuan hartzekoak izan dira.

Hitzaldiaren ondoren, gure kulturan txertaturik dugun ekintza: ondoko tabernan tertulia. Azaroko galderaren erantzuna Oihanari “ateratzea” zein erraza den frogatu dugu (nahiz eta aurretik erantzuna ezagutzen genuen!) eta Estik berri on bat jaso duela jakin dugu (zorionak Esti! ikusten duzun bezala, ez da esperantzarik galdu behar).
Hurrengo asterako “kultureta” taldearen hurrengo ekintza prest dugu: Zinebi.

Permalink-aPermalink . Marti(n) . 00:21:02 . 173 Hitzak . Mugatik . Erantzun

2006/11/21

"Zentsuaren" aurka

Asteburu honetan "ospatu" dira Gernikan Zentsuraren Aurkako Jardunaldiak. Paco Ibañez, Ferhat Tunç Kurdistango musikaria edota Estrella piano-jole argentinar bikaina izan dira, besteak beste, bonbardatutako hirian, bakearen hirian; asko erabiliagatik hutsala bezain aspergarria bilakatu zaigu irudi hau.

Txundituta geratu ginen ikus-entzuleok "tentelkeria" txiki biri erreparatzean: euskarazko kartelean 'Zentsuaren aurkako' titularra irakurri beharra izatea, euskaldunen aurkako ohiko zentsura-tipografikoa. Bestetik, enteratu ginen enpresa batek antolatu zituela jardunaldiok, diru-publikoei esker. Norbaitek esplikatu beharko luke zergatik ukatzen zaizkion diru-publikoak 'Hitza'-ri, enpresa dela argudiatuz.

Planteamendua honako hau izan daiteke:

-Zerbait mugitu beharra zagok motel! Gai esanguratsua eta era berean politikoki-zuzena aukeratuko diagu eta erakundeen "konpromisoa" lortu, egindako aurre-inbertsioari etekina ateratzeko. Bazekiat! Zentsura!, zentsuraren gaia erraz saldu daiteke eta bide batez gure poltsikoak beteko dizkiagu!. Talde erradikalak hemendik, 'World Music' apur bat bestetik eta "laudatutako" poetaren bat handik; dena nahastu porrusalda erakargarrian.

-Hik bai "zentsu" ona!

Ideiak hartzeko lekuak

Alternatibak eta ideiak topatzeko hiru leku hauek gomendatuko ditugu (gaztelaniaz):

Wwwhatsnew

wwwhatsnew 

Genbeta

genbeta 

ñblog: utilidades y recursos para blogs

 
ñblogs

Aplikazio bilduma asko daude, nik hiru hauek jarraitzen ditut gehien bat. Sarri eguneratzen dira, eta nahi dudana topatzen lagundu didate askotan.

Technorati Tags: , , ,

Permalink-aPermalink . Benito . 12:30:46 . 48 Hitzak . Mezuak . 3 erantzun
Agurraren lezioa

Hau ez da benetako agurra, beraz ezta leziorik be zuentzat. Leku-aldatzea, trasladoa edo mudantza egingo dot euskal blogosfera honetan, Goienatik Mahats-Orrietara, informatikak eta teknologiak ahalbidetuz gero. Gipuzkoatik Bizkaira. Eta argi ta garbi gera dadila honek ez deukola zerikusirik Zubiaurreren aferagaz. Neuk ez dot giputzekin harremanak apurtu, ganera Errealekoa naz.

Eta Goienatik joango naz baina ez Debagoienetik. Hamen segiduko dot astelehenetik barikura, betiko lekuan eta betiko moduan. Gura izanez gero, helbide barrian topauko nauzue (oraindino ez dodan arren).

Beste barik, moito obrigado bihotzetik Goienako jenteari abentura honetan sartzen errazteagaitik. Plazerra izan da.

"Ahazteko esango nioke
Ez pentsatzeko iraganaz
Ez dela xamur ulertzen
Agurraren lezioa
Agurraren lezioa."

(Ruper Ordorika)

 P.S. Datorren astean, Errealak Ligan lelengo partidua irabazi ondoren, eta informatikaren jainko-jainkosak lagun, hamen egongo naz: http://www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra

Permalink-aPermalink . patxilurra . 10:53:39 . 127 Hitzak . doministikuak . 5 erantzun

2006/11/19

Etorkinen uretako haizeak

Erromarako bidea hartuko dut bihar bertan (aurretik kontrakoa egin beharko badut ere Santanderreko aireportura) eta, gaurkoan, albisterik ekarri ordez, proposamen batekin natorkizue, bitxia gainera, telesail bat. Hori bai, inoiz gomendatuko nukeen telesail bakarra: Vientos de agua.

Juan Jose Campanella (El hijo de la novia, Luna de Avellaneda) zuzendari argentinarrak sortutako istorioan etorkinen bi belaunaldi nahasten dira: 30ko hamarkadan meatzari asturiar batek Argentinara egingo duen bidaia eta mende bukaeran bere semeak Espainiara egingo duena, biek ere beste aukerarik ez dutelako. Campanella Telecinco katerako sortu zuen Vientos de agua, baina bost kapitulu besterik ez zituzten telebistan eskaini, aste bakoitzean eguna eta ordutegia aldatuta.

Irakaspen oso baliagarri bi atera nituen telesail hau telebistan jarri zutenean, batetik, telebistan kalitateko produktuak egin daitezkeela eta, bestetik, Telecincok (edozein katek bezala)ikusle kopuruetan baino ez duela erreparatzen.

Azkenean DVD euskarrian oparitu zidaten Vientos de agua, eta, amaiera ikusteko irrikitan nagoela , bikaina dela esan dezaket. Aurkitu eta gozatu. Bueno lagunak, Erromatik idazteko aukerarik izango ez dudalakoan, ostiralera arte.

Permalink-aPermalink . Mikel . 22:05:43 . 160 Hitzak . Euskal Herria . Erantzun 1
Alternatibak: Xfruits eta Google Docs

Karrajuaren klonaren lehenengo bertsioan zerbitzu baliagarri batzuk aurkitu genituen. Orduan esan bezala alternatibak ere badaude, asko egon ere. Den-denak ez ditugu jorratuko, ze web2.0 aplikazioen kopurua ikaragarria da. Baina alternatiba moduko zerbait interesgarri aurkitzen dugunean hemen plazaratuko dugu. Gaurkoan bi:

Xfruits. RSS jarioak, agregatzailea edota metabloga 

 

Alesti proposatu genuen lehenengo proban. Ez dago txarto, eta euskaraz gainera. Dena dela arazo teknikoekin ibiltzen da sarri eta itxuraren aldetik apur bat nahastosoa suertatzen da. Sareko agregatzaile asko daude eta alternatiba faltan ez gara egongo. Errazena Bloglines-era jotzea duda barik. Baina beste zerbitzu bat topatu dut, Xfruits. Aukera interesgarri asko ematen dituena.

  • Jario batzuk bakar baten bildu.
  • Jario bat web-orri baten erakutsi. Diseinu dotorearekin gainera.
  • E-posta-ren bidez RSSa sortu edo RSS bat pdf bihurtu.
  • Esan bezala, diseinu eta leihoen sistema dotorea eta polita.

Lehenengo eta bigarren zerbitzuak erabili dugu momentuz. Ez ditut jario guztiak sartu (muga dauka eta ez dut denak sartzeko astirik izan), eta hemen dauzkazue emaitza batzuk:

Orriak politak, ezta? Neuri behintzat koloreen konbinazio hori gustatu zait. Lehengo egunean SUEkoen proba hau aurkitu nuen sarean: http://www.santurtzieus.com/irakas_bloga. Halako bat egiteko modua izan daiteke Xfruits hau.

Testuak, wikiak edo dokumentuak.

Norberaren testuak edo testu kolaboratiboak sortzeko eta argitaratzeko ere sarean badago tresnatan. Lehengoan webpaint eta schtuff erabili genituen. Orain beste bi:

Wikispaces

 

 Schtuff eta Wetpaint moduko zerbitzua da. Wikiek osatutako testuekin espazioak edo guneak antolatzeko zerbitzua. Norberarenak edo taldean eginak. Ez du aparteko ezer aportatzen, baina nahikoa ezaguna da eta intresgarria iritzi diot aipatzeari. WYSIWYG editorea dauka, etiketak eta abar. RSSik ez dut aurkitu. Hemen proba: http://karrajua.wikispaces.com.

GoogleDocs (edo Writely-ren ondorengoa)

 

Google-en inguruan ez dut gauza handirik esan behar. Writely ere ezagutu zenuten askok honez gero. Sareko testu-editore potenteenarikoa duda barik. Dokumentuak Word edo OpenOfficce-en antzera editatu eta sarean eduki. Hori da zerbitzu honen deigarriena, editatzeko erraztasuna. Hala ere, guri interesatzen zaizkigun funtzionalietate pare bat ere badauzka:

  1. Dokumentuak kolaborazioan idatz daitezke. Ez dute zertan izan erabiltzaile bakar batenak.
  2. Dokumentuak nahi dugun mailan argitaratu ditzakegu. Pribatuan utzi, nahi dugun jendearentzat baino ez utzi bistan, eta edonoren eskura jarri. Azken honen adibide bat: http://docs.google.com/View?docid=ah89qfjb3tsm_5dmtcvg  

Technorati Tags: , , ,

Permalink-aPermalink . Benito . 21:12:48 . 377 Hitzak . Mezuak . Erantzun

2006/11/18

Santutxu: antenak, euskara eta albiste errekurrenteak


santutxdardar

Trokatik gora egingo dugu gaurkoan. Santutxurantza. Aste honetan Santutxu blogosferan eta sarean ohi baino sarriago agertu zaigu antenen kontua dela eta ez dela. Gurean Mikelek (segi horrela, lagun!) Mediaberrira ekarri zigun albistea: Mugikorren antenak Santutxun instalatzearen aurka. Sarean oihartzun gehiago eduki du kontuak, hemen ale batzuk:

Ez daukat ezer berririk esatekoo antenak direla eta, baina honen haritik kontu bi ekartzeko okasioa topatu dut.

=> Gehiago irakurri!

Permalink-aPermalink . Benito . 21:44:42 . 691 Hitzak . trokak . Erantzun
Lizardi Mintza Taldea: irteera Cauterets-era

Zazpi Kaleko Lizardi Mintza taldeak, bere aktibitate sorta oparoaren barruan honen berri bidali digu.

Irteera: PONT D'ESPAGNE (CAUTERETS)

  • Irteeraren egunak: Abenduaren 6, 7, 8, 9 eta 10a

  • Irteteko ordua: Abenduaren 6an, asteazkena, goizeko 8etan

  • Irteteko lekua: Bilboko San Nikolas elizaren aurrean

  • Aterpea: Chalet du Clot (Pont d'Espagne)

  • Prezioa: 130 € (autobusa, aterpea, afariak eta gosariak barne).

  • Izena emateko epea: Azaroaren 21ra arte (asteartea). Izena eman hemen

  • Aukera anitz: Iraupen-eskia (Pont d'Espagne), Eski alpinoa (Cauterets), mendiko eskia eta mendiko ibilaldiak

  • Lozakua eraman behar dugu

  • Informazio gehiago Tel: 695 71 43 60

 

Irteera honi buruz informazio gehiago: http://www.lizardimt.com/txangoak.htm.

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 17:33:41 . 99 Hitzak . irteerak . Erantzun
Ondarrutarra eta bizkaiera aberasteko ikerketa

Lerro hauetan gutxitan ageriko bada ere, garrantzitsua deritzot bizkaiera ikasi eta gure euskara honetan sakontzeari. Aste honetan ,Mikel Etxaburu filologo eta adiskidearekin bere doktorego tesiari buruz aritzeko aukera izan dut Berrian. Ondarroako arrantzaleen hizkerari buruz egin du ikerketa lan txukuna, eta, besteak beste, aurretik inon jaso ez diren 462 hitz edo esaera bildu ditu. Zalantzarik gabe, ondarrutarra, bizkaiera eta eukara batua bera abesrateko baliagarria da hori. Bere herrian egin zioten elkarrizketa ere irakurri dezakezue 11barrin.

Etxaburu

Permalink-aPermalink . Mikel . 10:51:03 . 74 Hitzak . Euskal Herria, Kulturan . Erantzun

2006/11/17

Bloga egin dute berbalagun batzuek

Gure Berbalaguneko talde bat bloga egiten animatu da. Blog komunitatearena ikusi, jo ta geuk ere egingo dugu bloga. Hemen daukazue: http://www.asapala.org/mahatsorriak/txokoa
guretxokoa

Gure Txokoa deitu diote blogari, eta ikusten denagatik musika, artea, kultura eta sukaldaritzaz idazteko gogoa daukate. Errezeten zain geratzen gara hemen! Mezu bakarra bidali dute oraindik, baina animoa behintzat ez zaie falta. Haiek esan duten bezala:“Urtegi hau inauguratua gelditzen da”

Permalink-aPermalink . berbalaguna . 21:52:58 . 67 Hitzak . berriak . Erantzun
Arrasti ilunetan

Arrasti ilunak hasiak dira
hariak ehuntzen esku bananduetan.
Eskaintzen dizkizut arrasti ilunok...

Argiztatzen hasia da nire kontzientzia.
Kontzientzia existentziaz jabetu da.
Existentzia hutsa da kontzientzia.

Jabetu, konturatu, ohartu, erdibitu, elkar ukitu gabe sustraitu orainean. Loak hartu du pentsagailua.
Arrasti argiagoak noiz hasiko zain
pentsamenduak igaro egiten dira.

2006/11/16

Blog berriak: gure txokoa eta Hasier

Blog berri bi aste honetan: Gure txokoa eta Hasier-en bloga.
Gure Txokoa berbalagun talde baten bloga da. 5 lagunen artekoa. Berbalagun talde baten lehenengo bloga izan daitekeena. Esperientzia berria eta interesgarria.
Bestalde, Asapalak antoaltzen dituen Yoga tailerren irakasle ibili den Hasierrek eguneroko modura atondu du blog pertsonala, berak dioen modura literaturaz, konzientziaz eta ezerezaren kare-morteroaz arituko da. Blog pertsonal-pertsonala eta googetarako propioa.
Ongi etorri beraz, bitartean Mediaberriko Mikel dabil jo eta su albiste interesgarriak eta beste inon topatzeko zailak plazaratzen.

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 22:27:59 . 79 Hitzak . Berriak, Nagusian . Erantzun
Bagoaz!

Nonbaitetik hasi behar eta …

Berbalagun talde baten blog xumea da hau, bestelako handinahirik gabekoa. Astean behin biltzen gara (Mahatserrian edo… mugan) eta kaiera honen helburua tarteko denboran elkarren berri izatea da; ikusi, irakurri, frogatu, entzun, ibili edo egin ditugunak besteei gomendatzea.

Bost lagunen bilgunea da beraz, baina bostetik hamaikarainoko tartea txikia da eta nahi besterentzako lekua dago. Guk ikusi, irakurri, frogatu, entzun, ibili edo egindakoen gaineko iritziak ere beste inork izango ote ditu…

“Urtegi hau inauguratua gelditzen da”

Urtegi hau inauguratua gelditzen da

Permalink-aPermalink . Marti(n) . 21:52:01 . 83 Hitzak . Mugatik . Erantzun 1
Karrajuaren debaldeko klona

karrajua.org

Karrajuaren instalazioa “liberatu” ondoren, horrelako bat egitea konplikatua eta guztion eskura ez dagoen gauza dela pentsatu daitekeela konturatu naiz. Ez dut uste bereziki zaila denik, baina egia da gutxieneko kontrola eta hari ekiteko gogoa behar dela.

Dena dela, “karraju” bat montatzeak gaur egun hain zaila ez du zertan izan. Ditxosozko Web2.0 horren ezaugarrietako bat zeure ordenagailuan edo zeure zerbitzarian egon behar ez duten aplikazioen abaniko itzela da. Mila gauza egin ditzakegu on-line aplikazio hauekin, debalde gainera.

Horrela bada, karrajuaren aurreinstalazioa ikusi eta inor ikaratu bada, saiatu naiz karraju moduko bat erraz eta debalde antolatzen sareko aplikazioekin.

Orrialdeak: 1 2 3 4

Permalink-aPermalink . Benito . 14:48:35 . 1185 Hitzak . Mezuak . Erantzun
Egunerokoa, ezerezaren materiala

Egunerokoa edo bloga idazterakoan eguneroko imajinarioa erabiltzen dut halabeharrez. Nire errealitateak eta nire idazketak non egiten duten bat islatu nahi izango du blog honek. Tarteka, literaturaz, konzientziaz eta ezerezaren kare-morteroaz arituko naiz.

Mario Benedettiren poema bat ekarri nahi nuke gogora imajinarioaren eraikitze etengabe honetan.

No te salves
No te quedes inmóvil
al borde del camino
no congeles el júbilo
no quieras con desgana
no te salves ahora
ni nunca
no te salves
no te llenes de calma
no reserves del mundo
sólo un rincón tranquilo
no dejes caer los párpados
pesados como juicios
no te quedes sin labios
no te duermas sin sueño
no te pienses sin sangre
no te juzgues sin tiempo
pero si
pese a todo
no puedes evitarlo
y congelas el júbilo
y quieres con desgana
y te salvas ahora
y te llenas de calma
y reservas del mundo
sólo un rincón tranquilo
y dejas caer los párpados
pesados como juicios
y te secas sin labios
y te duermes sin sueño
y te piensas sin sangre
y te juzgas sin tiempo
y te quedas inmóvil
al borde del camino
y te salvas
entonces
no te quedes conmigo.

Egunerokoak nia agertzea eskatzen omen du: XIX. mende hasieratik hona eraiki dugun ni erromantikoa. Lehen pertsonan aritzea ezinbestekoa da; eta zer gertatzen da lehen pertsona hori pertsonaia ezberdinetan zatikatua agertzen denean? Eta pertsonaia horietako batek desagertzeko grina besterik ez duenean erakusten? Eta beste pertsonaia batek ezer ez duenean kontatzeko? Une honetan desagertzeko zorian den idazlea besterik ez naiz, ezerezera itzuli nahi duen idazlea.

Robert Walser datorkit gogora. “Ez naiz Herisauko zoroetxe honetara etorri idaztera, zoratzera baino”. Zenbait idazlek egunerokoan aurkitu zuten zoratzeko arriskutik onik ateratzeko salbamendu taula. Zoratzea eta idaztea bide beretik doazen trenbideak lirateke, burdinbideok elkartzen direnean eskizofrenia-artistikoa da hurrengo geltokia. Ez desagertzeko idazten ari naiz eguneroko hau.

Aldi berean, nitasun horrek beste guztien gainetik inposatu nahi du bere boterea; ez du inondik inora desagertu nahi. Bere pribilegioak mantendu nahi ditu: egunero otu zaizkion gertaerak kontatu, milaka irudiz hornitutako ideia apartak tajutu, azken orduko metafora gogoangarriarekin irakurlea txunditu.

Cervantesen “On Kixote” eleberrian, pertsonaiek lehen parte argitaratu berriaz hitz egiten dute: eurei gertatzen zaizkien abenturen irakurle bihurtzen dira. Eta gu geu, irakurle bihurtuta, ezagutzen ez dugun historia baten pertsonaiak bagina? Beldurtzeko moduko hipotesi literarioa. Agian horrexegatik idazten ditugu egunerokoak, nahiz eta desagertzeko grinak ezer ez idazteko agindu, ez dugu bizitzaren eleberriko pertsonaia hutsal bihurtu nahi.

2006/11/15

Euskaltel konpainiari buruz

Aspalditik daukat Euskaltel konpainiari egurra emateko gogoa eta, publikoan egiten dudala, saiatuko naiz kritika konstruktiboa egiten suntsitzailea baino. Aurretik esan beharko dut bezero ona naizela Ardanzaren konpainiarentzat. Beraz, eskubide osoz (Internet+telefonoa+kontratupeko 3 mugikor).

Modan dago Amenarekin haustura izan dela eta mugikorrei buruz hitz egitea, baina ez da, ordea, nire helburu nagusia. Inoiz ez dut izan arazo berezirik zerbitzu horrekin eta, dakidala, Euskaltelen eskaintzarik pobreena telefonoetan (aparailuetan esan nahi dut) eman da eta, hortara, puntako telefonorik behar izan ez dugunok, arazorik ez dugu izan. Dei bakoitzeko salneurrietan eta abarretan, guztien antzera ibili da, berriro diot, nik dakidala

Salatzeko modukoa da, baina, mugikorren zerbitzua urtarriletik aurrera bere kabuz kudeatuko duela oraindik bere eskaintza izango denaren berri eman ez izana. Izan ere, saiatzen ari dira aspaldiko bezeroak lotzen kontratu telefono berri-berriak oparituta. Noski, opari hori 18 hilabeterako konpromiso kontratua sinatuta emango dizute. Telefonoz deitu zidaten atzo, eskaintzaren berri emateko, eta galdetuz gero, etorkizunean izango dituzten tarifen berri ez dutela esan zidaten. Alegia, sinatu behar dugu jakin gabe urtarriletik aurrera deitzeko minutu bakoitzeko euro erdi edo mila ordaindu beharko dugun. Lotsagarria deritzot horri.

Era berean, larriagoa da Banda zabalaren promesarekin garai baten Euskaltelengan sinestu genuenok azkenaldion pairatzen duguna. Etxerako zerbitzuan, bi eskaintza nagusi daude: 3 megako sarbidea 39 euroren truke eta 300 kb-koa 23 euroren truke (zergarik gabe aipatuko ditut salneurri guztiak). Deiak egiteko tarifa laua delakoa nahi duenak, gainera, beste 7 edo 10 euro oraindu behar ditu. Interneterako sarbidea eskaintzen duten gainontzeko konpainia gehienek merkeagoak eta, gainera, deiak debalde ematen dituzte sarbidearekin batera.

Orange (garai bateko wanadoo) edota Ya.com-ek, esate baterako, mega bateko sarbidea eskaintzen dute aspalditik, deiak barne, 20 euroren truke. Badirudi Euskaltelek Telefonicari begira egon dela bakarrik eta, herenegunera arte espainiarrek eskaintza eskasagoa zutenez abiadurarik handienean (Telefonica: Mega 1, 39 euro/ Euskaltel: 3 Mega 39 euro). Esan bezala,Telefonicak berdindu egin du dagoeneko bizkaitarren eskaintza (igoera abiaduran izan ezik). Mugituko al da orain Euskaltel?

Horrez gain, Interneten diru larregirik gastatu nahi ez dugunok, 300 Kb-eko sarbidea darabilgunok alegia, diskrimanazioa pairatu behar izan dugu behin eta berriro beste bezeroekiko. Hasiera batean, 128koa zen sarbide motela eta 300ekoa azkarrena, bikoitza baino pixkat gehiago. Gaur egun, berriz, hamar aldiz handiagoa da sarbiderik azkarrena. Duela urte pare bat, igo egin zuten 300ekoa, (mega bateraino) eta 300era pasa motelena, hau da, bata bikoiztu eta beste hirukoiztu. Azken aldaketa izan zen lotsagarriena: Mega 1ekoi abiadura hirukoiztu eta 300koei, aldiz, igoerarik ez eta euro bat garestitu sarbidea... benetan ikaragarria.

Euskaltelen bezeroek ezin dute beste inora jo zerbitzu jakin bat aparte erosteko, izan ere, balizko banda zabalaren azpiegitura baino ezin da erabili Euskaltelekin sinatzerakoan. Telebista zerbitzuan ere, zuzenean ezagutzen ez dudan arren, nahiko zaharkitua omen dago Euskaltel eta lurreko telebista digitalaren truke ordaindu behar izateari, iraingarria deritzot. Guzti horregatik oso gutxitan gomendatzen dut Euskalteleko bezero bihurtzea.

Permalink-aPermalink . Mikel . 20:48:03 . 446 Hitzak . Euskal Herria, Teknologia . Erantzun 1
Euskaltegiko blogariak

Mezu hau dudan egon naiz non bota, berton ala karrajuan. Baina hura bastante beteta daukat eta auzoko kontua denez, hemen hobeto, keletxes! Euskaltegien inguruan ibiltzen naiz blogeatzen, bloga karrajua.org webgunean daukat, esperimentatzeko eta olgateko atondu dudan inbentoan. Orain arte ez gara asko izan euskaltegien munduko blogariak, baina berriak datoz atzetik. Aurten HABEk blogen inguruko ikastaroa antolatu du eta hor apuntatu dira hainbat irakasle, gure auzokoak (eta lankideak ere bai). Ikastaroa praktikoa-edo izan behar duenez han hasi dira blogeatzen, eta gaur osteratxoa egin dut (badakizue beteranooi zelan gustatzen zaien nobatoen kontura barre egitea,je, je,..). Fin dabiltza ba, ikasle onak izango dira. Hemen dauzkazue gure auzokide-euskaltegiblogari bi:

aittor

http://www.blogari.net/aittor

erre

http://www.blogari.net/errementeria

Trackback pare bat bidali diet munduan bakarrik ez dabiltzala sentitu dezaten. Badakizue, blogarion bakardadea,... eta trackback-en lezioa datorrela. Troll-ena neuk azalduko diet adibide praktiko batekin.

Tira, horrela segituz gero karrajua aparkatu eta trokara erretiratuko naiz.

Technorati Tags: , ,

Permalink-aPermalink . Benito . 01:39:03 . 157 Hitzak . trokakoak . Erantzun

2006/11/14

Palestinarren egoeraren berri izateko aukera Bilbon

Ahmad Maslamani eta Juani Rishmawi Palestinako Osasun Batzordeetako kideak ariko dira bihar, Bilbon, Gite-Ipes elkarteak antolatutako hitzaldian. Duela gutxi Txente Rekondok egin bezala, Palestinako lurraldearen egoeraren berri emando dute hizlariek, bertatik bertara ezagutzen baitute euren herria pairatzen duen okupazio egoera.

Horixe bera izango da hitzaldiaren leloa, Palestina: okupazioa eta erresistentzia. Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean izango da, bihar, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Ahmad Maslamani doktorea 47 urte dauzka eta Jerusalemeko Beit Hanina auzoan jaio zen. Osasuneko Lan Batzordeetako (Health Work Committees) zuzendari eta (PNGO) Palestinako Gobernuz kanpoko Erakundearen sarean partaide da. Juani Rishmawi, Osasuneko Lan Batzordeetako koordinatzailea, espainiarra da eta hemeretzi urte daramatza Belemen. Zisjordanian lan egiten du gaur egun.

Permalink-aPermalink . Mikel . 18:56:52 . 108 Hitzak . Euskal Herria, Munduan zehar . Erantzun
Mahatsorriak.org

Gure komunitate honi ate berria ipini diogu, mahatsorriak.org domeinua hain zuzen ere. Momentuz, hori baino ez da, sarrerako atea. Oraingoz ez du blogen helbideetan eraginik izango.

Adibidez, Mahatsorriak blog honen helbidea www.asapala.org/mahatsorriak/asapala.php da. Erabateko berbiberatzea egiten dugunean www.mahatsorriak.org/asapala.php izan beharko luke, baina oraingoz lehengo helbidearekin jarraituko du.


Ate berria beraz, laster baten gelekin ere hasiko gara.

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 17:50:31 . 66 Hitzak . Berriak, Nagusian . Erantzun
LDL- eta HDL-Nazionalismoa

Alexander Gabarain uritar donostiarrak "The Daily Basque" egunkarian argitaratu dau oso gutun interesgarria, "Uritartasunaren ikasgai ederra" izenburukoa (jatorrizkoan, "Toda una leción de ciudadanía&quot;).

Eskutitzaren amaieran, berba hauek idatzi ditu Alexanderrek (Blogean itzulitakoa): "Neuk, egia esan, uste dot nazionalismoagaz gertatzen dala kolesterolagaz legez, mota onekoa eta txarrekoa dagoala". Bere ustez, Hitler, Franco edo errege espainiar despotak LDL-kolesterolaren modukoak izan ziran, mota txarrekoak. Mahatma Gandhik, Nelson Mandelak eta Eusko Jaurlaritzak HDL-kolesterola bezalakoak.  

Hamen testu osoa (Blogean ez itzulitakoa): 

"Hay personas que se creen con derecho a repartir patentes de corso sobre conceptos como democracia, cultura, nacionalismo...

Yo, en mis 47 años de vida, nunca me he encontrado con un apátrida, con una persona que no tuviera una nacionalidad, que no perteneciera a un país. Y me pasa lo mismo con el concepto de nación y de nacionalismo. Todas las personas que conozco son de un lugar determinado, tienen una cuna, un terruño, todas hablan una determinada lengua (algunas más de una), todas en definitiva pertenecen a un grupo humano con una cultura, un idioma, una historia... Algunos puede que participen de varias culturas o de varios idiomas, pero nunca me he encontrado con un alienígena que no tuviera una conexión directa con algún grupo humano de todos los existentes en este planeta.

Y el sentimiento de pertenencia a esa comunidad natural, a ese grupo humano, a esa nación, se podrá expresar de muchas maneras, se podrá expresar como lo hizo Hitler, Franco, el Conde Duque de Olivares, Felipe V, Espartero o Alfonso XII, por poner unos ejemplos, o como lo han hecho Gandhi, Nelson Mandela o, ¿por qué no? los representantes políticos del Gobierno del País Vasco. Yo, sinceramente, creo que con el nacionalismo pasa lo mismo que con el colesterol: que hay del bueno y del malo."  

Oso ikuspegi sinplea eta manikeoa izan leike (edo izan bada), baina uritartasuna vs. nazionalismoa eztabaida handi honetan interesgarria be bada. Ciutadans-en, "aberribakotasunaren" eta "munduko uritartasunaren" garai hauetan, esan barik doia, gertuago ikusten dot neure burua Gabarain uritar ezezagunarengandik Boadella edo Savater uritar txit ezagun eta fosforeszenteengandik baino.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 13:32:56 . 394 Hitzak . doministikuak . Erantzun 1

2006/11/13

Euskaraz hitz egiteko beldurra nola galdu

Jürgen Wolff, TANDEM Fundazioko partaidea eta alemaniera irakasleak hizkuntzak ikasteko orduan sortzen zaizkigun beldurrak kentzen laguntzeko aholkuak eta gidatxoa emango digu.

Tandem fundazioa hizkuntzen irakaskuntzan diharduen erakunde beteranoa da, Berbalagunaren oinarrian dagoen hizkuntz-trukearen ideiaren sortzaile eta sustatzailea. Euskara ikasten, euskaltegian edo berbalagunean zabiltzatenontzat gomendagarria oso, baita irakasleentzat zein beste hizkuntzaren bat ikasten duzuenontzat ere.

Hitzaldia azaroaren 21ean, asteartea, Santutxuko AEKn (Arbidea, 21, Txurdinaga)  arratsaldeko 20.00etan egingo da. Kendu beldurra eta etorri.

Lehengo egunean Arrasateko Zahar Berriko lagunek ere hitzaldi hau antolatu zuten. Hemen daukazue informazioa, argazkiak eta bideoa ere bai.

Permalink-aPermalink . berbalaguna . 20:40:10 . 91 Hitzak . berriak . Erantzun
Mugikorren antenak Santutxun instalatzearen aurka

Euskadiko Berdeek diotenez, telefono mugikorren seinalea igortzeko antenen instalazioak neurririk gabe eta legearen kontra ugaritzen ari dira. Santutxun berton, esate baterako, bost igorle ere jarri izan dituzte 50 metroko eremuan. Erakundeek antena hauen gaineko kontrolik ez izatea salatu dute eta, era berean, konpainiek oinarrizko baldintza legalak ere ez dituztela betetzen oharrarazi dute.

Florent Marcellesi taldeko ordezkariak esan duenez, ez dute antenen desagerpena eskatzen, baizik eta "beharrezkoak direnak bakarrik" jartzea eta, horrez gain, "herritarrek antenen kokapenari eta igorpen mailari buruzko informazio zehatza izatea, egungo teknologiarekin erabat murriztu baitateke". Elkarretaratzerako deialdia egin dute biharko, hilak 14, Santutxuko Carmen plazan, 20:30ean, antenak neurririk gabe ugaritze salatzeko.

Mugikorra

Permalink-aPermalink . Mikel . 17:41:05 . 101 Hitzak . Euskal Herria, Teknologia . Erantzun 1
Mapa (foto)grafikoa

fotomapa

Fotoblog kolektiboa ipini dugu martxan komunitate honetan. Gure inguruan badago zer fotografiatu eta.

Interneten aspalditxo ipini dira modan argazkiak konpartitzeko eta erakusteko guneak. Ezagunena eta erabiliena duda barik Flickr. Flickr-ek argazkiak bertora igotzeko, konpartitzeko eta erakusteko aukera ematen dizu. Argazkiak antolatzeko "tag" edo etiketak erabiltzen dira. San Mameseko argazki bat honako etiketokin identifikatu ahal duzu adibidez: bilbo, athletic, futbola, san mames.

Web2.0 delakoaren banderetako bat bihurtu dira etiketak, informazio-multzo ikaragarriak eraikitzeko tresna dira eta. Esate baterako: erabiltzaile guztien artean "bilbao" etiketa ipini zaizkien argazki guztiak batu eta Bilboko argazki album ikaragarria daukagu. Begitu hemen zenbat argazki dauden. (Bilbo etiketarekin ere egin daiteke, baina sorpresa hartuko duzue, badakizue, Eraztunen Jaunaren boterea).

Bilbao etiketa horren azpian Guggenheim asko, eta inguru horretatik urruntzen direnak gutxi. Gure auzoetako albuma egiteko argazkiak topatzen hasi naiz, "santutxu", "begoña" eta halako etiketekin.

Hala nabilela, argazkilari bat aurkitu dut, Bilboko argazkiak publikatzen dituena, eta haien artean asko eta asko gure ingurukoak. Argazki bitxiak izaten dira, ez dira monumentuenak izaten, kalean egon eta gutxitan erreparatzen diegun gauza eta paisajeenak. Neuri behintzat gustatu zaizkit (troka latzak, badakizue).

Marooned sinatzen du eta hemen daukazue haren argazkien helbidea, http://www.flickr.com/photos/marooned. Gainera argazkiak egin ez ezik, mapan kokatu ere egiten ditu.

Hemen behean dauzkazue batzuk. Argazkiaren gainean sakatzen baduzue tamaina desberdinetan ikusi ahal izango dituzue. Behean argazkiaren lokalizazioa jarri dizuet, sakatu eta non atera den ikusiko duzue.


a

Mapa 


Mapa


 

Mapa



Mapa

Technorati Tags: , ,

Permalink-aPermalink . Benito . 01:32:44 . 240 Hitzak . trokak . Erantzun

2006/11/12

Etxe zuria eta larrosak

Ez, hau ez da ez Ibiza ez Greziako irla, gure auzoa baino. Badaki inork non dagoen?
etxezuria

Permalink-aPermalink . Benito . 21:06:10 . 16 Hitzak . etxeak, paisajea . 2 erantzun
Pelloren lelengo 4 "zotzimilakoak"

Felix Iñurrategi Baltistan fundazinoaren aurkezpenean, Euskalduna Palace-n, orain dala 5 urte-edo, aktore bikote txit barregarri honek aldarrikatu eban alpinismoaren beste mota bat. Telleria eta Martinezek iradokitzen eben hamalau zortzimilakoak igo ordez zortzimila hamalaukoak egitea. Hamalau metroko altuerako "tontorrak" igotzea alegia, 8.000 holakoak.

Pellori (2006/05/16) beste hainbeste gertatuko jako. Konparatiboki, 8.000 zentimetroko (80 metroko) mendiak berandako Himalayako haiek bezalakoak izango dira, bien sur! Hauek izan dira bere lelengo lauak:

2006/06/23: Lumentza/Kalbaridxo mendia (117 m.), Lekeitio: Itsas-mailatik, kranpoi eta oxigeno-bonbona barik.

2006/08/04: Urkiolamendi (1009 m.), Abadiño: Urkiolako mendatetik (720 m.).

2006/10/13: Pagasarri mendia (673 m.), Bilbo: Larraskitu auzotik (100-200 m.).

2006/11/01: Saibi gain (946 m.), Abadiño: Urkiolako mendatetik (720 m.).

Argazkiak sartzen ikasiko dodanean, balentria hauen testimonio grafikoa edukiko dozue.

 

 

Permalink-aPermalink . patxilurra . 12:52:42 . 115 Hitzak . doministikuak . Erantzun

2006/11/11

Inuit herria ezagutzeko erakusketa Basaurin

Mahatserritik gertu dugun Basaurin Inuit herriari buruzko erakusketa interesgarria antolatu dute, abenduaren 3ra arte Arizko Dorretxean ikusgai egongo dena. Herri ezezagunei edota urrunei buruz Planeta Basauri deritzon egitasmoaren baitan antolatzen duten saigarren erakusketa da hau eta, besteak beste, inuiten argazkiak, artelanak, arropak, liburuak, lanabesak eta bestelakoak ikusteko aukera ematen du, kortxoz eginiko iglu bat tartean. Horrez gain, hilean zehar tailerrak, film emanaldiak eta hitzaldiak egingo dituzte Social Antzokian eta Arizko Dorretxean bertan.

Eskimal izena ez dutela batere gustuko izango da erakusketan ikasi daitekeen lehenengo gauza, izan ere, Artikora bidaiatu zuten lehenengo europarrek jarri zieten izen hori, eta haragia gordina jaten dutenek esan nahi du. Eurek pertsona gisa definitzen dute bere burua, hori esan nahi baitu inuit: pertsonak. Gehiago jakin nahi duenak, asteon Berrian idatzi dudan artikulura jo dezake.

Permalink-aPermalink . Mikel . 21:49:08 . 128 Hitzak . Munduan zehar, Kulturan . Erantzun

Mahatserriko berbalaguna ez da Bilboko bakarra. Deustun ahizpatxoa jaio da. Hemen daukazue Deustuko (Berba)lagunek bidali diguten gonbidapena:

Berbalagun egitasmoan parte hartu nahi baduzu (laguntzaile, euskaldun gai etab.) deitu lehenbailehen.

Aurkezpen ekitaldia azaroaren 17an, ostirala iluntzeko 20:00etan zango da Matxintxu euskaltegian.

Bidali zure ezagunei eta anima zaitez!!!!

Berba egiteko prestatu!!!! Berbalaguna hementxe da eta!!!

Deustualdeko berbalagun egitasmoa :  94-4471042, berbaizu[abildua]euskalnet.net,  http://www.berbaizu.org

Permalink-aPermalink . berbalaguna . 19:58:36 . 67 Hitzak . berriak . Erantzun

2006/11/10

Internetek 100 milioi webgune ditu dagoeneko

Anekdota bat besterik ez da, baina zenbaki borobilak liluragarriak izaten direnez, horra hor datua: 100.000.000 webgune dira sarean dagoeneko. Bi gauza argitu ditzagun: Lehenengoa, horietatik erdiak baino ez dituztela gaurkotzen egun eta, bestetik, domeinudun webguneetaz ari garela, bestela askoz zenbaki handiagoa eskuratuko genuke. Urrian bakarrik, 3,5 milioi web orri sortu ziren eta urte hasieratik, 27,4. Etengabeko hazkundea izaten ari du, beraz, Internetek, edozein beste komunikabide baino azkarragoa gainera, hedabide gaztea dela kontuan hartuz gero.

Netcraft konpainiak zabaldutako datuak dira eta CNN-en irakurri daitezke. Egia esan, zaila dirudi Amaraunaren kaosetik datu zehatzik atera ahal izatea, esate baterako .tk domeinuen gaineko kontrola egin duten galdetu beharko genieke. Edonola ere, argigarria izan daiteke Internet sarearen tamaina antzemateko.

Internet

Permalink-aPermalink . Mikel . 23:43:18 . 111 Hitzak . Teknologia . Erantzun
Linux baino ez zuen nahi erabiltzaile bati dirua itzuli dio Dell-ek

Ordenadore eramangarrietan, portatiletan, ohikoa da aspaldidanik windows sistema eragilearekin batera erosi behar izatea. Egia esan, gero eta normalagoa da gauza bera egitea bestelako ordenadoreekin. Arazorik ez dago sistema horrekin lan egiteko asmoa baldin badauka erabiltzaileak, baina bai, ordea, Linux nahiago dutenek, besteak beste, doakoak izan daitezkeelako azken hauek (ordainpeko Linux bertsioak ere daude).

HP konpainiak aspaldi iragarri zuen "Windows zergarekin" bukatuko zuela, alabaina, saltokietan (gure ingurukoetan behintzat) ez zen halakorik ikusi. Oraingoan, aldiz, Dell konpainiak bezero bati onartu egin dio Windows sistemagatik ordaindutako dirua bueltatzea, 82 euro. Britainia Handian gertatu da eta Dellek baieztatu duen arren, bere salmenta politikan aldaetarik ez dutela egingo adierazi dute.

Jatorrizko albistea

Permalink-aPermalink . Mikel . 00:37:43 . 106 Hitzak . Teknologia, Munduan zehar . 2 erantzun

2006/11/08

Palestinarrekin elkartasunean, kalera

Azken egunotako gertaerek Palestinarren egoera larriaren berri ematen dute. Israeldarrek eguneroko sarraskiak egiten jarraitzen badute ere, nazioarteko elkarretaratzeak deitu ditu MEWANDO (MIDDLE EAST WITHOUT WARS AND OPPRESSIONS) sareak, bihar, azaroaren 9an harresiaren kontrako eguna ospatzen delako mundu osoan. Bilbon, arratsaldeko 19:30etan, kontzentrazioa egingo dute Moyua plazan. Harresia bota, Palestinarekin elkartasunean izango da mobilizazioaren leloa.

Urruneko gatazka izanda ere, euskal herritar askok gertutik ezagutu duten errealitatea da Palestinakoa, sarritan izan baitira bertan euskal brigadistak. Bertara joateko asmorik edota aukerarik ez dugunok, biharko kontzentrazioan izango dugu aukera nazioarteko elkartasun aldarriarekin bat egiteko.

Palestina

Permalink-aPermalink . Mikel . 20:24:55 . 90 Hitzak . Euskal Herria, Munduan zehar . Erantzun

2006/11/07

Blog berezi berria

Asapalaren e-postara sarri etortzen dira beste erakunde batzuek antolatzen dituzten ekitaldiak eta deialdien berri ematen diguten mezuak. Euskararen inguruko kontuak izaten dira askotan, eta auzokoak.

Horrela bada, blog berezia sortu dugu gurera etortzen diren horiek zabaltzeko: Auzoko euskalgintzaren albisteak.Heltzen zaizkigun informazioekin osatuko dugu, gure inguruan egiten diren hainbati zabaltzeko beste aukera bat emateko.

Beraz, auzoko taldeok, erakundeok edo euskaltzaleok orohar hemen zerbait agertzea nahi baduzue, bidali Asapalara e-postaz (asapala ABILDUA euskalnet.net)eta guk publikatuko dizuegu.

Bestela, beti daukazue aukera zeuek ere hemen bloga egiteko ;).

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 21:25:30 . 86 Hitzak . Berriak, Nagusian . Erantzun
AEBetako Inperioan, zaharrak berri: Zentsura dokumentalei

Azken urteotako gertaerek argi utzi dute AEBetan (estatubatuarren artean alegia) ez duela arrakasta handirik presidentearen kontra hitz egitea. Era berean, kritikak zenbat eta ozenago egin, gero eta gogorragoa izan da kritikalariek pairatu duten zentsura eta jazarpena. Duela hiru urte, Dixie Chicks country taldeko abeslari Natalie Mainesek bere presidentearekiko sentitzen zuen lotsa adierazi zuen Londresen, kontzertu batean.

Bushen jatorri berekoa da country musika, eta, horregatik akaso, taldearen jarraitzaileek komunikabide kontserbadoreen aldarriekin bat egin zuten Dixie Chicks taldea isilarazteko. Irratiek zin egin zuen ez zutela berriro talde horren doinurik amerikarren etxeetara igorriko eta, zaletu askok, diskoak apurtzeko topaketak egin zituzten. Tamalgarria bada ere, Irakeko okupazioa bere horretan jarraitzen duela gauzak ez dira gehiegi aldatu Sam osabaren aberrian.

Aipatutako gertaera horiei buruzko dokumental bat egin dute AEBetan, Shut up and sing (Isildu eta abestu) Michael Moore zuzendariak egiten dituen horien antzekoa eta, baietz asmatu, telebista kate batzuk (Fox, NBC eta CSB, besteak beste) dokumental horri buruzko iragarkirik ez dutela jarriko esan dute. Lotsagarria bai, baina inondik inora berria, izan ere, duela gutxi estreinatu zuten beste dokumental batekin gauza bera gertatu zen. Horretan, etorkizun joko bat egiten zuen zuzendariak, Bush presidentearen erailketa gakoa zela. Torontoko Zinemaldian sariduna izan zen Presidente baten erailketa, baina AEBetan ia ezinezkoa da filma ikustea, izan ere, zine aretoak kontrolatzen dituzten talde nagusiek (Regal Entertainment Group, AMC eta Cinemark) ageriko boikota egin diote. Tira, inperioan, beti bezala, zaharrak berri.

Isildu eta abestu dokumentalaren posterra

Permalink-aPermalink . Mikel . 21:20:46 . 229 Hitzak . Munduan zehar, Kulturan . Erantzun
Unamunoren profezia

?'El vascuence no puede acomodarse a la vida moderna (...) Bilbao hablando vascuence es un contrasentido?.

Ezin esan, Don Miguel, orain dala 105 urte zeuk botatako goiko hori bete egin danik, profezia zuzena izan danik.

"Galiar" menperaezinak 105 urte hauetan tematu dira bizimodu modernoari egokitzen eta zeure urian zentzua bilatzen"baskuenzeari" .

Gaur egun, zeure jaiolekutik oso gertu, Zamudioko Atarian, euskarazko liburuekin ondo hornitutako denda baino megadenda zabaldu dabe orain dala ez asko. Apur bat haratago, Plaza Barrian, zer eta Euskaltzaindiaren egoitza nagusia dago. Itsasadarra zeharkatzean, San Bixente kalean, Tenplua bera. Bizitza modernora bikain egokitutako parroki zinema izandakoa, nondik igaro diran bizitza modernora ondo egokitutako musikari hauek edo antzezle hauek, Bilbon sortuak eta "baskuenzea"gaz ondo lotutakoak. Ahuntz hauen kabia dan geure Tenplua.

Halaber, Don Miguel, Julen Gabiria, Paddy Rekalde, Urtzi Urrutikoetxea edo Patxi Iturregi moduko idazleak azken urteotan "baskuenzez" ondo baino hobeto erretratatu egin dabe ezagutuko ez zenduan Bilbao hau.

Errematerako, egunotan abian ipini dabe orain arteko bigarren blog komunitatea baskuenzezkoa Mahatserrian, Tomaterrian orain dala urte batzuk sortutako beste horren ondoren. Are gehiago, batzuk lelengo euskarazko telebista katea sortu nahi dabe urian.

Zer dan bloga, dinozu? Zer dan telebista? Esan daigun bizitza modernoak ekarri deuskuzan tresna bi dirala, Don Miguel, euskaraz eginda be zentzua deukienak.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:02:46 . 206 Hitzak . botxokaria . Erantzun

2006/11/06

Santutxuko Mendizale Taldea: irteera Rubrillura

Datorren azaroaren 12an Santutxu mendi-taldeak ohiko irteera antolatu du, Kantabria partera oraingoan. Euskaldun asko batzen dira berton eta praktikatzeko aukera ez da faltako.

Apuntatzeko: Santutxu MTren egoitzan, astelehen eta ostegunetan, arratsaldeko 8etatik 8,30era. Helbidea, Medico A. Egiluz, 3, entreplanta. Informazio gehiago: santutxumt[a bildua]yahoo.es

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 22:19:58 . 45 Hitzak . irteerak . Erantzun
Gurasoen berbalaguna hasi da!

Bigarren ikasturtez gurasoen berbalaguna jarri dugu abian. Aurten eskola gehiagotara zabaldu dugu. Iazko Karmelo ikastolako gurasoei, aurten Briñas, Begoñazpi eta Kirikiñokoak batuko zaizkie astero euskara praktikatzen. 20 lagun guztira. Azaroaren 15era arte izena emateko aukera duzue dena dela.

Badakizue gurasoen berbalagunean begirale zerbitzu osagarria eskaintzen dugula umeak olgetan ibili daitezen gurasoak euskara praktikatzen duten bitartean.

gurasoak

Permalink-aPermalink . berbalaguna . 19:11:03 . 57 Hitzak . berriak . Erantzun
Hasiera festa!!!

Ostegun honetan (azaroak 9), Berbalagun hasiera festa ospatuko dugu.
Txurdinagan dagoen AEK euskaltegian izango da, arratsaldeko 8etan. Animatu eta etorri!!
HPIM0575

Permalink-aPermalink . berbalaguna . 13:21:05 . 19 Hitzak . berriak . 2 erantzun

2006/11/04

Otxarkoaga blog batetik

Mahats Orriak esperientzia berri honen haritik blogosferan gure inguruak zer presentzia daukan arakatzen ibili naiz. Ez dut gauza handirik aurkitu, ez euskaraz ez erdaraz, bitxikeria batzuk batetik eta blog "interruptus" asko bestetik. Gauza interesgarriren bat ere topatu dut dena dela. Esate baterako, Otxarkoagaren berri ematen duen blog hau:


otxarkoaga

Urtarriletik dabil martxan bloga eta Otxarkoagako auzo-informazioa eta auzokideentzat interesgarriak izan daitezkeen berriak zabaltzen ditu, jeneralean beste medio batzuetatik ekarrita, gai sozialak eta urbanistikoak batez ere. Nahikoa aktiboa dirudi.  www.otxarkoaga.com atariko "noticias" atala antolatzeko erabili da bloga. Atari horretan bestelako edukiak ere badaude: historia, jaiak, elkarteak, dendak, lokalizazioa...era estatikoan eta apur bat zaharkituan antolatuta egia esanda, baina hor daude sikieran. Ez dut inon aurkitu atariaren egilea/jabea nor den hala ere. Auzo elkarteren batena dirudi baina ezin ziurtatu.

Euskaraz ezer ere ez. Gaztelania baino ez dut topatu edukietan. Lastima! Hala ere, auzo-informazioa emateko eredu interesgarria izan daiteke honelako blogak egitea, inguruko auzuneetan oraindino ia inork erreparatu ez diona dirudienez.

Technorati Tags: , ,

Permalink-aPermalink . Benito . 20:08:40 . 166 Hitzak . trokakoak . Erantzun

2006/11/03

Azaroko galdera

Hilero galderatxo bat luzatuko dizuegu eta asmatzen duzuenon artean euskal idazle baten liburua zozketatuko dugu. Pasa den hilabetean zorterik izan ez baduzue, oraingoan saia zaitezkete berriz ere.

Hauxe da Azaroko galdera:

Zein izan zen euskarazko kantu batekin "40 principales-eko" zerrendan sartu zen lehenengo euskal kantaria? Ea asmatzen duzuen!!!

Kontuan izan abestia euskaraz zela. La Oreja de Vangogh eta holakoak ez dute balio.... Astindu garunak lagunak!! Zuen erantzunen zain. Blog honetan berton erantzun dezakezue. 


100_0361
Hauek akaso?

Permalink-aPermalink . berbalaguna . 21:05:02 . 75 Hitzak . Txapelketak . 5 erantzun
Gerra Zibilari buruz hausnartu du Bide Ertzean boskoteak bere disko berrian

Talde gipuzkoarrak bere seigarren diskoa aurkeztu berri du, Non dira izenekoa. Imanol eta Joni Ubedaren aitona, CNTko langilea zen Altsasun 36ko gerra hasi aurretik eta gerraostean desagertu zen atxilotua egon ondoren. Lan berri honetako 13 kantuak, beraz, gerraren testuinguruan murgiltzen dira, askotariko istorioak plazaratuta.

Musikari dagokionez, taldearen ohiko pop doinuak antzeman daitezke, folkera hurbildu badira ere. Imanolek berak hitzak eta doinuak bere kabuz sortu zituen eta taldekideekin batera konponketak egin zituen. Edonola ere, konpondu baino jantzi egin dute, diskoak apaindurarik gabeko musika ageri du eta.

Aspaldiko lagunak ekarri dituzte gipuzkoarrek lan berrian laguntzeko. Batetik, Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizuk hartu du parte eta, bestetik, Quique Gonzalez bakarlari madrildarrak kantatu du Imanolekin batera diskoari izenburua ematen dion abestian. Gonzalezek jarri zuen baldintza bakarra, bera ere euskaraz kantatzea izan zen, eta aitortu behar zaio euskal politikari askok baino hobeto egin izana.

Non diraInformazio gehiago:
www.bidertzean.com

Permalink-aPermalink . Mikel . 14:50:40 . 143 Hitzak . Euskal Herria, Kulturan . Erantzun

2006/11/02

Eguna zabaltzen Santutxun

Santutxun ere lantzean behin bista politak.
Egunsentia Santutxun

Permalink-aPermalink . Benito . 18:14:52 . 6 Hitzak . etxeak, paisajea, beste . Erantzun
Uritarrak > Hizkuntzak

Partido de la Ciudadana dalakoak Kataluniako hauteskundeetan hiru eserleku lortu ondoren,  "Kataluniako uritar" hauek blog honendako inspirazino iturri emonkorra baino emonkorragoa izango dala susmatzen dot.

Gaurko uritarkeria, alderdikide horietako batek bota dau: "No importan las lenguas, slo los ciudadanos".

Hasteko, kezkatzekoa da: bat nator esaldi horregaz. "Txepetx""Xamar" eta ekohizkuntzalari asko aspaldi dabilz esaten: "Axola dabe hiztunek, ez hizkuntzak". Hau da, hizkuntzak kode hutsak dira, letren konbinazinoak, berba-sistemak,... Hiztunek emoten deutsegu kode horiei bizitza edo heriotza eta abar eta abar. Neuk be nahiago ditut euskal hiztunak euskara baino.

Baina ziur aski uritar hauek beste gauza bat esan nahi eben. Munduko edozein aireportutan holakoak botako deutsiez poliziei: "Neu uritar librea naz, nazinoak ez dira existitzen!" Eta euren pasaporteak poliziaren aurpegi harrituaren aurrean puskatuko dituzte hamaika zatitan. "Uritarra baino ez! Librea!!" Apur bat Zaldieroaren M'Ongolo eta Gizon Jakintsuaren alkarrizketen moduan.

Edo Yemen-en oporretan, hango "M'Ongolo"ei oihukatzen hizkuntzak ez dirala inolako oztoporik izan behar, hiztun batzuk beste batzuk baino gehiago ez dirala, danok bardinak garela,... alkar ulertu ezinik.

Gutuna bidaliko deutset esperantoz, hizkuntzek mezua ez baldintzatzeko, hauteskundeen emoitzengaitik zorionduz. Gaurtik aurrera aspertzerik ez da izango!

 

 

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:11:18 . 192 Hitzak . doministikuak . Erantzun 1
Azkarai-Ibarsusi

Lehengo egunean Ibarsusi inguruan argazki hau topatu nuen, efektu bitxia egiten du.
Ibarsusi
Hemen dago eginda.

Permalink-aPermalink . Benito . 17:43:33 . 15 Hitzak . etxeak, paisajea . Erantzun
Palestinari buruzko hitzaldia ostiralean

Gite-Ipes Elkarteak antolatuta, Txente Rekondok hitzaldia eskainiko du bihar, ostirala, Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean (Pilota kaleko 10.ean). Ikusentzunezko bat proiektatuko dute hitzaldia baino lehenago eta, ekitaldi berean, Palestinaren aldeko boletin elektroniko baten aurkezpena egingo dute. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da.

Txente Rekondo

www.gite-ipes.com

Permalink-aPermalink . Mikel . 17:06:04 . 43 Hitzak . Euskal Herria, Munduan zehar . Erantzun
Lehenengo blogak

matz Komunitatea sortzearekin batera lehenengo blogak sortu dira. Hemen dauzkazue pole position horretan ipini direnak:

Blog kolektiboen artean blog planeta, komunitatearen berriak eta partaideentzako foroaz gainera hauek dauzkagu:

  • Mahatserriko Berbalaguna: Berbalaguna eta berbalagunen bloga da hau. Haren inguruko albisteak, proposamenak, ideiak eta berbalaguneko partaideen ekarpenak jasotzekoa.
  • Mahatserriko fotobloga: Kamara digitalen zabalkundearekin argazkilari amateur-en kopurua ere bider-biderkatu egin da. Auzotik irten barik erretratu interesgarriak egin daitezke, eta inork erosiko ez badizkigu ere, hemen munduari erakusteko eta komentatzeko lekua. Blog irekia da, argazkiak erakutsi gura dituzuen guztioi zabalik. Parte hartzeko kontua zabaltzeko komunitatearekin kontaktuan baino ez duzu egin behar.

Blog pertsonalen artean, lehenengo blogariak agertu dira, blogen erabilera desberdinetako ispilu izan daitezkeenak:

  • Mediaberri: Mikel kazetari santutxutarrak aurretik hasitako informazio proiektu bati emango dio segida blog honen bidez. Informazio alternatiboa eta haren gaineko hausnarketa.
  • Txabola: Joseba Txabola mahatsorriak ikasbloga egiteko asmoa dauka. Bere lanerako tresna modura. Hezkuntza munduan sano zabaldu dira blogak azkenotan, eta komunitate honetan interesatuta dauden irakasle, ikasle eta mundu horretako guztiei arreta berezia eman nahi diegu.
  • Trokatik: Santutxu, Begoña eta Iturribide arteko mugatik, Karrajuan euskaltegien gainekoekin nahikoa ez, eta auzoko kontuen gainean jarduteko abenturan sartu zaigu Benito.
  • Matzorrianori kendute: Misterioa da blog honen ingurukoa, zelan ez dakigula hemen agertu zaigu. Egileak erlazioa dauka Bertonen publikatzen den zutabe batekin. Pertsona bera ez ei da baina. Bertonekoek zeozer dakitelakoan, haiei galdetu eta eurek ere misterioa. Lehendik datorren zeozer ematen du. Irakurrita zeozer argituko al digu! 
Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 16:47:06 . 234 Hitzak . Berriak, Nagusian . Erantzun
Komunitatearen aurkezpena

Kostatu zaigu, baina azkenean hemen daukagu komunitatea. Kontu teknikoek eduki gaituzte harrapatuta orain arte, eta egia esanda, ez dugu ondo pentsatu zelan aurkeztu komunitatea auzuneari eta munduari. Ideiak eta proposamenak eskatu nahi dizuegu beraz. Guri momentuz hau okurritu zaigu:

  • Prentsa-ra eta sarean halako albisteak zabaltzendiren guneetara bidaltzea (sustatu, zabaldu.com,...). Bertonek erreportajea atera du dagoneko.
  • Gure auzoan jendeak badaki bloga zer den? Hitzaldi, jardunaldi, ikastaro eta halakoren beharra dagoela uste duzue? Proposamen zehatzik?
  • Blogari berrien artean Santutxun pisua zozketatzea. Kontularitza saila lanean daukagu, eta hemendik hamabost egunera prezioak igotzen ez badira, igual eskaintzeko moduan egongo gara... hortxe-hortxe dabil gure aurrekontua...
atari

Listo! (oraingoz)

Hasiera orriko itxura eta "skin" berriak instalatuta daude. Gehiago sartzeko asmoa daukagu, baina oraingoz hasteko baduzkagu batzuk. Baten batek bere blogentzako itxura pertsonalizatua gura badu, eta html eta css kontuetan apur bat abila bada, administrazio gunean "ereduak" fitxan sakatuta tuneatzeko aukera dauka. Bestela, gurekin kontaktuak jarrita ahal dugun neurrian lagunduko diogu, zerbitzuaren barruan ez dago sartuta blogaren diseinuaren pertsonalizazioa, ez dugu ezer prometitzen beraz, baina saiatuko gara.
Orain beste erronkatxu batzuei ekingo diegu:

  • WYSIWYG editorea sartzea. Orain dagoena nahikoa "purua" da, informatikaren puristek eskertuko dute, baina erabiltzaile askorentzako apur bat nahastosoa izan daiteke. Momentuz, Firefox erabiltzen duzuenoi XihnaHere! plugina erabiltzea gomendatzen dizuet.
  • Blogeko mezuetan objektuak txertatzeko modua: Youtube-ko bideoak, Tagzaniako mapak eta halakoak. B2evolution software hau oso zehatza da web dokumentuen itxuran eta kodigoaren estandarrak betetzen, eta halakoek askotan arauok urratu egiten dituzten legez egokitzapenak egin behar dira sartzeko
  • Komunitatearen aurkezpen ofiziala. Zer pentsatzen duzue? Hau ospatu barik geratuko dela? Ideiarik?
Ilunabarra Boluetako zubitik

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 13:58:15 . 152 Hitzak . Berriak, Nagusian . 2 erantzun
Bueltan gara

Laburrean bada ere, ongietorria eman behar diot Mediaberriri euskal blogosferaren eremura, baita nire buruari, aurrerantzean buru bakar bat osatuko badugu ere. Duela urte batzuk, lautik gora edo, informazio alternatiboa euskaraz jorratu zuen lehenengo webgunea izan zen Mediaberri.com. Talde bat ginen orduan, eta urteetan lagun berriak hurbildu zitzaizkigun arren, denborarekin bakarrik gelditu nintzen proiektuarekin. Atal ugari elikatzeko lan eta denbora gehiegi eskatzen zuen eta, horregatik, aurtengo martxoan etenaldi luzean utzi nuen Mediaberri.

Gaurko egunean, baina, bueltan gaudela pozik esan dezaket, Asapalako lagunen esku, eta luzerako izatea espero dut. Mediaberriren hasierako arima iraultzailea alde batera utzi gabe, niretzako interesgarriak diren askotariko gaien berri emateko asmoarekin nator euskal hiztunen (eta irakurleen) blogosfera txiki eta oparo honetara. Nire buruari ez ezik, hitz hauek irakurriko dituen lagun orori, ongi etorri Mediaberri berri honetara.

Permalink-aPermalink . Mikel . 13:22:05 . 129 Hitzak . Mediaberri . Erantzun 1
Erabiltzaileen bloga

Blog hau komunitateko partaideen bloga da. Hemen komunitatearen inguruko kontuak plazaratu ahal dituzue Mahats Orriak-eko kide guztiok.
Mezua idazten duzuenean saiatu katergoria hauetako baten baten sartzen:

  • Arazoak: nabigatzean edo editatzean topatzen dituzuen arazoak edo hutsak.
  • Ideiak eta proposamenak: komunitatea hobetzeko edo osatzeko okurritzen zaizuena edo beste partaideei bota nahi dizkiezuen enbidoak.
  • Zalantzak. Zeozer egin gura eta zelan jakin ez. Argazkiak sartu, artxiboak igo, testua formateatu,... Bota hemen
  • Bestelakoak: aurreko guztietan non sartu ez dakizuna baina plazaratu behar dela uste duzuna

orritxuaorritxuaorritxuaorritxuaorritxuaorritxua

2006/10/30

"El respetable"

  

Jose Mari Bakero: "Lehen nahikoa zen iparraldekoa, indartsua eta lagun koadrila ona izatea lehiatzeko eta partidak irabazteko. Orain hori ez da posible. Horretan hausnartu behar da, eta taldeak etxean babes handiagoa izan behar du".

Miguel Fuentes: "Taldeak etxean jokatzen duenean nabaritzen duen presioa gakoetako bat da. Beste zelaietan, zaleek dena ematen dute euren taldea animatzeko. Horren inguruan hausnartu beharra dago".

Atzo Miguel Angel Lotina estreinatu zan Anoetan. Sekula ez bezalako jokoa egin eban taldeak eta (kasualitatez?) inoiz ez bezalako aupadak jaso zituen harmailetatik.

Beste modu batean esanda, sekula ez bezalako aupadak jaso zituen taldeak harmailetatik eta (kasualitatez?) inoiz ez bezalako jokoa egin eban.

Arrasateko lankide batek Grezian egon barri da eta esan deusta Delfoseko orakuluan ikusi dauala ederto sufridu bai baina salbatu egingo garela azkenean. Hordago txikira!

Permalink-aPermalink . patxilurra . 19:10:16 . 132 Hitzak . doministikuak . Erantzun 1

2006/10/29

Komunitatea martxan dago

Zerbitzariarekin azken orduko konponketa eta egokitzapen batzuk egin behar direla ere, komunitatea operatibo dago eta blogak sortzen eta idazten hasi daiteke. Beraz, Komnitate honetako partaidea izan nahi duenak orri honetan ipintzen duena irakurri eta beste honetan dagoen formularioa erabiliz jarri daiteke gurekin kontaktuan  Geratzen diren azkeneko konponketak hauek dira:

  • Komunitatearen atariaren (orri hau) itxura aldaketa. Hau izango da itxura berria:

  • Sarrera orriko eta kontaktu orriko testuak aldatu. Izan ere, komunitate hau ez da Asapala elkartearen bloga edo webgunea. Hura http://www.asapala.org helbidean dago-eta. Asapala elkarteak sustatutako komunikazio proiektua da komunitate hau, eta Asapala elkarteak bere albisteak eta agenda arestian aipatutako webgunean agertzen ditu aspaldian.
  • Blogak egiteko diseinu berriak sartu. Orain bi baino ez daude, baina beste hauek ere eskainiko ditugu aste honetan berton:







Hauek dira egiteko urjenteenak. Berrikuntza gehiago ere egongo dira. Hemen emango ditugu haien berri. 

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 22:36:38 . 141 Hitzak . Berriak, Nagusian . Erantzun
Abasolo: beste troka bat

Troka latzak askorentzako habia goxoak zelan diren adibide argia ekarri zitugen Bertonekoek lehengo hilean. Abasolo txakolindearena hain zuzen ere. Oso artikulu polita Itxaso Perezena bide batez.
abasolo

Guggenheimizazio efektuaren atxiakiarekin Bilbo eta bilbotarron erreferentzia sozial-historiko-afektiboak galtzen gabiltza ia konturatu barik, eta txarrena dena, ia kexatu barik. Poztu egin naiz Uribarri-Zurbaranen Abasolo bertan geratzeko mugitzen hasita dabiltzala ikusita. Mahatserri honetan horrelako erreferentzia asko dauzkagu bertokook. Azken urteotan kentzen joan direnak.

Udalaren politika urbanistikoak asko dauka salatzeko eta kontran egiteko, baina geuk ere ardura hartu dugu ondare hori ezagutzen, gogoratzen eta ondorengoei transmititzen? Bilboko gazte askok erreferentzia horiek galduta/ezagutu barik dauzkatelakoan nago.
Abasolo txakolina

Technorati Tags: , , , , , ,

Permalink-aPermalink . Benito . 14:00:45 . 113 Hitzak . trokak . Erantzun

Dediooooo! Ontxe leiduko dozuez leidutekoak! Bertonetik hilien behin bakarrik bota beharrekoan, oin gure dogun guztidxetan botako doguz botatekoak! Honeik Bertonekoen lagunek preparau doskue gure dogune gure dogunien ta gure dogun modure botateko lanzaderie. Ez dozue gehidxao ibili biherko Bertoneri begire, ez ba! Oin Bertonek bota orduko botata eukingo doguz jakin behar direzenak ta ez direzenak....

Horreri gizonari, zulora bajaten danari, bajau orduko wifidxe instalau biko jako, ze ordenadorie eroango dau koba barruen ze ikusten dauen endirektoan blogien kontateko. Da han barruen dabilela etzien lez ibiliko da etze ingeruen zer pasaten dan leiduten.

Horreik bestiek funikularrien gora karraderan ibili direzenak, oin ondinokarren arinago ibiliko direz karrerie zelan egin daurien kontateko ta fotoak erakusteko desiaten.Da hareik berdiek taberna barruen dagozanak kontau orduko baten batek kontaute eukingo dittuz euren kontabilitate guztidxek, zer kontau daurien ta zer ez, eta zegaz kontatie ahiztu jakien be jakingo dogu eurak baino arinago.

Ta oin Abasolon pasau direzenak kontateko moduen egongo gara, bota gure dauenak zer bota gure dauen oin ez dau eukingo atxakidxerik zer botako dauen ez dakidxela esateko. Ta bota ezteko bota behar direzenak be botateko modue eukingo daurie botaterik gure ez daurienak, ta bota ezteko egingo dauriezenak be bai. Ta botaten hasi ezkeroan zelan botaten daurien be ikusteko modue eukingo genduke anpulue bota bittartien.

Ta puroak zelan egiten zirien kontau doskuenak puroak, zigarroak ta pipak be kontateko kantxa zabala eukingo dau, leidu bitartien hamar kartoi fumateko bestekoan.

Ta neuk be neuriek kontauko dotez inok ostu ta harek kontau barik. Ze honeik Bertonekoak esan doskue horreik danak eskribidutie pliegodeskargoa baino fazilagoa dala. Ta oin gurien kaliek ta trafikoa dabiltzen modure egundoko abilidadie hartu dot holangoak eskribiduten, Bertonentzat honeik kontuok eskribiduten baino gehidxago.

Ikusko dozue ba, Bertoneko editoridxala eskribiduten dabenan bloga topaten dozunien,... Baten bateri wifidxe ostu biot lehengo baie hori ez da problemie, ze esaten dotena eskribiduten dosten ordenadorie badekot ta. Problematxu bakarra dekot, zeren ganien eskribiduko dot Berton urten artien? Zuek kontaten dozuenan ganien in biko dot.

Firmaute: Bloginagako eskribientie

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 13:27:48 . 326 Hitzak . Bertonekoak . Erantzun
Txorimalo hi-tech

Azkarai bidean "txorimalo" hau ere topatu dugu. Teknologia berriak komunikaziotik harago ere badoaz.
txorimaloa2.0

http://beta.zooomr.com/photos/bontxi/211996

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 12:57:20 . 19 Hitzak . paisajea, beste . Erantzun

Argazki hau Azkaraibidean aterata dago. Hango baserri baten mahatsa daukate ipinita. Mahatserriko txakolinik ere badago?
Mahatserriko azken mahastia
Hemen dago mahastia.

Permalink-aPermalink . mahatsorriak . 12:51:40 . 18 Hitzak . paisajea, beste . Erantzun

2006/10/25

Piriniotako ahuntza

Gaurko egunkariak alkarrizketa mamitsua dakar, alkarrizketatua Pascal Gaigne musikaria dalarik. Ezaguna da tipoa euskal musikaren mundutxoan, besteak beste Itoiz, King Mafrundi, Amaia Zubiria eta Labrit-egaz ibilia baita.

Halaber, zinemarako lan egin dau, eta orain dala gitxi pantailaratutako "Azul oscuro casi negro" pelikula txit ilunerako egindako musikagaitik saria lortu dau Pascalek barriki.

Hau esanda, benetako ahuntz baten aurrean gagozala deskubridu dot gaurko egunkaria irakurrita, gentlemen and ladies: Caen-en (Frantzia) jaioa, Auxerren bizi izandakoa (orain Donostian), Normandiakoa izatez eta "kasualitatez", gurasoak bretainiarrak, seme-alabak euskaldunak...

Adi alkarrizketaren azken galdera eta erantzunari:

Bizitzaren erdia baino gehiago Euskal Herrian eman duzu, baina oraindik ere nazionalitate sentimenturik ez duzula diozu. Azalduko zenuke?

Hausnartzen dut noizean behin horri buruz, eta gero eta urrunago sentitzen naiz sentimentu horretatik. Nire nortasun agirian frantsesa naizela jartzen du, baina ez naiz hala sentitzen, ezta euskal herritarra, ezta espainiarra ere. Nire errealitatea hori da. Horrek ez du esan nahi hemengo arazoak interes handia sortzen ez didanik, baina kultura arloan batez ere.

Beharbada, Pirinioetakoa naizela esan dezaket... Bitxia da, egunotan Frantzian zioten Euskal Herrian bizi den musikagile frantziar batek irabazi duela soinu bandaren saria, Espainiako zinema ordezkatzen...

Esandakoa, benetako ahuntza. Piriniotakoa.

 

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:09:06 . 191 Hitzak . ahuntzak . Erantzun

2006/10/22

Ona ala euskalduna?

Ona ala euskalduna? Zer da garrantzitsuagoa: Herriko anbulatorioko medikua ona ala euskalduna izatea?

Nafarroako eremu euskaldunean bizi dan geure senide euskaldun abduzituak argi deuko: Osagile ona izatea gura dau, eta bost axola jako euskalduna, errusieraduna edo esperantoduna bada. Urrutiko intxaurrek liluratuta, euskaldun konplexudunek esan gura dabena, fondoan, sendagilea ona eta euskalduna izan ezin litekeela (!). Ona izateko gazteleraduna izan behar dala (!). Euskara? Behiekin eta gainontzeko animaliekin ibiltzeko, bai eta ilobekin mintzatzeko be. 

Holako zeozer gertatzen ei jako Bizkai Buru Batzarreri: Euren ustez Bilboko alkategai hoberena (Iaki Astuna) aurkeztuko dabe datozan hauteskundeetan, euskalduna ez izan arren. ?Ona? ala euskalduna? Eurek ?ona? aukeratu dabe.

Beraz, Elebideren zerbitzua estrenatu nahi badozue, badakizue botxotar horiek. Edo Behatokia nahiago badozue, orain arte sekula erabili izan ez arren, orain deukozue aukera beste botxotar horiek.

PD Ezin da izan anbulatorioko medikua ona eta euskalduna izan aldi berean? Ezin da Bilboko alkatea "ona" eta euskalduna izan?

Permalink-aPermalink . patxilurra . 20:13:10 . 149 Hitzak . botxokaria . Erantzun 1

2006/10/14

Aita barri euskaldun baten baladak (VI)

Lelengo eta bigarren ereduak

"Aita izan diren bertsolari asko dago, eta beren martxan jarraitu dute plazaz plaza." Oihane Perea, bertsolaria eta ama.

"Ni beti etxetik kanpo ibili izan naiz. Edo ez, jendeak uste bezainbat. Ez dakit. Baina ez dut gure umeen hezkuntzan eragin ez izanaren sentsaziorik." Andoni Egaa, bertsolaria eta aita.

(Nabarra, 67.zk, 33.orr.)

Hirugarren eredua

"Haurren hizkuntza?" galdetzen dau neskato baten abotsa. "Euskaraz bai, baina zuek zer?", helduei zuzenduz.

Lehengo egunean entzun neban Euskadi Irratian Oarsoaldeko elkarte batek egindako iragarki bikaina, goiko pasarteak zituena.

Zer atxakiak emongo dituzte guraso euskaldun selektiboek?

Mikro-nazinoak

Nazino euskaldun bat eraikitzen amestu baino lehen (????), galdera marka guztiekin, sortu daiguzan familia, koadrila, futbol talde, osasun-zentru eta kultur etxe euskaldunak. Mikro-nazino euskaldunak eraiki daiguzan.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 09:41:49 . 120 Hitzak . doministikuak . 3 erantzun

2006/10/12

Hispanofobia

Espainiarrik espainiarrenek ?hispanofobia? edukitzea leporatzen deuskue nazionalista periferikooi. Hots, Alex Valverdek baino Alex Vinokourovek irabaztea gurago dogula, lehengo egunean futbolean Suediak Espainiari irabazi izanaz  poztu ginala,  saskibaloian espainiar selekzinoak garaitu izanak grazia handirik ez euskula egin eta abar.

Eta arrazoia deukie gehienean. Baina danok txintxoak baldin bagara, espainiarrik espainiarrek onartu behar izango eben nazionalista, abertzalea edo patriota  izateak hori dakarrela askotan: zeure herria goraipatu ez ezik beste aberri batzuk gitxiestea, batez be hurbilekoak. Maila txikian, horixe da gasteiztarrek bilbotarrokin egiten dabena, nafarrek gipuzkoarrekin, azpeitiarrek azkoitiarrekin... 

Eta espainiarrik espainiarrek onartu behar dabe eurak be ?euskalfobiak? eta ?katalanfobiak? (frantsesfobiak, ingelesfobiak, yankifobiak, judufobiak, mairufobiak,...) jota dagozala. Bestefobiak edo kanpofobiak jota, geu legetxe. Baina espainiarrik espainiarrenei kostatzen jakie onartzea, batzuetan ?munduko uritartasuna?ren euren ipuinagaz be jungo jatzuez. Zorionez, kotoi froga egitea oso erraz eta eskuragarri deukogu gutariko inork: Zoiaz oporretan ?atzerrira? eta topau espainiar talde bat. Ur sakonetan murgilduz gero, euren ?munduko uritartasun? guztia azukrea kafean legez desagertzen da luze baino lehen. Edo begiratu egiezue kirol lehiaketak dagozanean. Ez dabe ?mundutarrek? irabaztea gura. Eurek, geuk legez, euratarrek garaitzea gura dabe, euren tribukoek eta ez ondoko tribukook. Ermuko ?argiztatu? hauek edo Boadella guztiek esaten dabena gora-behera.

Beste kotoi froga batzuk? Begiratu egizue non gelditzen dan espainiarrik espainiarren munduko uritartasuna urriaren 12, uztailaren 25 eta abenduaren 6etan guztietan. Antolatu egizue Gibraltar - Euskadi futbolean, lagunartekoa bada be. Ofizialdu egizue geure selekzino periferikoak eta itxaron Espainia ? Katalunia norgehiagoka  gertatu arte. Eta nork asmatu ditu ?guiri?, ?sudaca?, ?gabacho? edo ?moro? bezalako berba moderno, ireki eta ?mundukouritarrak??  Kotoiak ez dau engainatzen. ?Gora gu ta gutarrok? planteamendua ez da euskaldunon kontua bakarrik.

Aupa Schumacher!  Hordago ttipirat!

(Itzultzailearen oharra.- Schumacher: Zapatagile, Cordonnier, Zapatero).

2006/10/03

Berbalagunen txokoa!

blgHau berbalagunentzako txoko irekia da. Bota hemen nahi duzuna:

  • Ideiak
  • Galderak
  • Proposamenak
  • Berriak
Kantxa daukazu. Behean eskuinean dagoen "erantzun" gorria sakatu, edo beheko formularioa bete eta bidali.

Permalink-aPermalink . berbalaguna . 21:49:37 . 27 Hitzak . berriak . 4 erantzun

2006/10/02

NOK

Erakunde armatu ilegal eta legal banak aurreko egunetan egindako erakustaldien ondoren, Sevillan ?terrorismo bakarraren biktima bakarren erakunde bakarrak? ?hiritar-matxinada?  aldarrikatu dau ZP-ren aurka pasa dan asteburuan, M-11ko sarraskiaren inguruko euren eldarnioak lau haizetara beste behin zabalduz.

Halandabe, mundu arrano hau ez dabe erabat bereganatu indarkeriak eta aldrebeskeriak. Sevillatik ehunka kilometroetara, Otsagabian ahuntz batzuek plazara urten dabe  eta euren proiektu politiko interesgarriaren aurkezpena egin dabe.

Berria-k ekarri deusku albistea: NOK (Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa) izena deukon ahuntz-alderdia aurkeztu dabe pasa dan asteburuan be bai, Sevillako aker haiek marihuana edo haxix barik flipatzen eben bitartean. Alderdi politiko barriko kideek Foru Erkidegoko hurrengo hauteskundeetan lehiatzeko asmoa deukie. Eta holako gauza ederrak irakurri deutsiedaz: 

"Alderdi politikoa jada egina dugu, irailaren 4an atera zen horretarako dokumentazioa, Espainiako Barne Ministeriotik. Serioak gara" (...) "Ez gara hippyak." (...) "Denok tokia izateko moduko alderdi politikoa antolatu dugu, ideologia bakarra kannabisaren legalizazioa duen alderdia."

"Nafarroan, ia EAEko beste lurraldeetan adina kontsumitzen da, eta hori ikaragarria da, biztanleak kontuan hartuta. Hori hornitzaileek ematen diguten datua da."

"Orain, zainzuria jota dago, Txinatik ekartzen dituztenekin lehiatu ezinean, eta kalamua aukera ona litzateke arlo hori berpizteko."

 

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:13:27 . 185 Hitzak . ahuntzak . Erantzun

2006/09/28


Lehengo egunien ezagun batek esaosten Azkarai ingeruen osteratxue eitten ebilela hango aldea baten mahatsa topau zauela. Askok pentsau daurie Mahatserridxen uzena mahatsagaz galdu zala, ta honeik Bertonekoak kontue atzera ekarri zeurienien inor ez zala akordau be eingo. Ba, akordau zirien batzuk, ta Mahatseridxen ondiñokarren dekogu mahatsa. Gitxi, baie egon dago.

Ondiñokarren lotuten direz Zelaietan modukoak berbarako. Azkanengo mahastidxe hor dagoan modure inor dekogu kontateko ta akordazo eitteko hamen inoz zer ibili dan. Da segurutik harek botako doskuz -berbetan jakin ezkeroan- azkanengo mahastidxek botako leuskiguzanan antzerakoak. Asko joan eta asko etorri ikusi daurien guztidxek lez.

Begoñeko kanposantue ixiko dauriela be ekarri daurie. Harek be zeozer esan gure ixingo dosku. Zarratute, aspaldidxen dago zarratute. Klienterik behintzet ez deu euki. Zarratutiek ez dakitt zer esan gure dauen. Tapau? Kendu? Etzie egin ganetik? Castañoseko merkatue lez disfrazau? Ez da fazile izango han inoz mahatsa ez urtetie.


Abasolo txakolina
Abasoloko txakolinek be mahatsan gustue dakasku. Han dago barriz, jausiko dala dirudi, baie hantxe! Eskolatan euskeraz ikisten hasiko direzen umiek horreik guztidxek edo Fiken juntaten direzen horreik mundu guztiko androk zapatan azpittik mahatsa garratzan gustue dabilela jakitteko modua deukie ondiñokarren. Badaukie nok erakutsi ondiñokarren.

Baie mahatsa binagre eindde dagoala pentsaten daurie askok, ta ha txakoline ezin dala atzera etorri. Lastima! Ze, eingo neuke betik urtengo dauela mahastitxun bat ainbaten.

Munduen ziher ibili direzen asko ekarriko doskuez berbetan aurton. Asko eukingo daurie hareik be esateko. Azkanengo mahastidxeri be inoz entzun ein biherko litxakie.

Firmaute: Mats Bibientea

Permalink-aPermalink . mahats . 01:34:00 . 243 Hitzak . Bertonekoak . Erantzun

2006/09/15

Kalitatezko Benta (eta II)

Parrokianorik fidelenek (pluralean hobeto gelditzen da) argi eta garbi berba egin dabe: Irakurleek sexua eta R&R nahi dabe.

Negrurin bizi da Kadira Qatifa, Itxasoren lagun mina. Atzerrian ezagutu ziran, "neska itsu batek ikusi ez arren biziki disfrutau dezakeen gauza bat egiten", Delta hegala alegia. Itxaso izan zan Kadiraren hegalkide eta lazarilloa. Esperientzia zirraragarriak lotu zituen bi neskak, eta etxera bueltan "Kalitatezko Benta"-ren langile izendatu eban Mendizabalek Qatifa.

Keben duzie sexua eta R&R ba! Kau da bedratzugarnen arrikaldiaren bigarnen eta azken partea. Eguena

Ordutik, kalitatezko janari asiarrak prestatzen ditu Katifak Bentan Manu Gandiaga "Gandi"gaz batera. Gandi erlijioz hindu bihurtutako euskal uritarra da eta sukaldari trebe burusoila. Kadira pakistandar eta musulmana dan arren, zenbat barikuz lagundu dau Gandik Zorokoetxeko meskitaraino. Delta hegala edo bestelako arrisku kirolak ez ditu gustuko, Kadirak ez legez, baina oso lagunak dira. Hainbat hizkuntzaz idatzitako eta braillez inprimaturiko liburu ugari dituen Liburutegi Nagusian orduak eta orduak emon dituzte alkarregaz.

Eguen hartan, Negruriko Auzo Batzarrak omenaldi txikia egin eutsen biei, Euskal Uriak bakea eta askatasuna lortu zitueneko 5. urteurrenean, "auzoan eta urian alkarbizitzaren eredua izatearren". Ekitaldian, Itxasok ezin izan eutsen malkoei eutsi. Ganera, hego haixe goxoa egoan eguen arratsalde hartan, eta haren lagun mina eder-eder apaindu zan omenaldirako. Juangoiko ala Kadira? Mutilak ala neskak?

Biak.

Miguel Romerok eta Julieta Agirregomezkortak "Kalitatezko Benta" eukien astebururoko topaleku eta aterpe. Berton baeukien gaba alkarregaz igarotzeko toki atsegin eta etxeko girokoa. Bentan danek eukien haren maitasunaren barri, eta Itxaso eurendako ostalaria baino askoz gehiago zan: Pertsona fidagarri eta ulerkorra, konfiantzazko laguna, ia-ia bigarren ama bat. Benetako gurasoak, bitartean, ezjakintasunean bizi ziran.

Barikua

Bariku hartan, "Kafe Antzokia" taberna historikoan, "Tenplua" be deitutakoan, amodioa aitortu eutsien alkarri azkenean. Halandabe, gauzek ezusteko bidea hartu eben.

Julieta: Romero, triste nago.

Romero: Zer ba Julieta, zer deukozu?

J: *Eguzkie, txikitako laguna, ez dala geure ezkontzara etorriko. Ugertokira zapaturo largo batzuk egitera juten dalako. Ezkontzaren eguna aldatu ezean, ez da etorriko!*

R: Atxaki merkeak! Baina neuk be ezkontzaz berba egin behar neutsun. Hiru urtetik behin "egun sabatikoa" hartzen dot eta hurrengoa noz izango eta eztei-egunean!

J: Zeu be bai!! Horrek esan nahi dau beste ezkontide bat bilatu behar dodala? Snif! Snif!!

R: Bai, ene maite, bihotzak apurtzen deustan arren hori merezi dau neure traizinoak.

Itxasoren beso goxoen artean kontsolamendua topau eban gau hartan Julieta gaixoak. Bentan, non bestela.

Hartzandako funikularrean izan zan, lelengo begiradean (dzast!) sortzen diran txinpart horietako bat izan zan eta, behin piztuta, sua etorri zan atzetik. Ibai Zabala "Nerbioi"-k Bentan kalitatezko gosaldu eban, goxero legez, eta presaka abaitu zan funikularra ez galtzeko. Ateak zarratzear egoazala sartu zan bagoira. Berton, lehenago sekula ikusi gabeko neska ulehori, lirain eta oparoa topau eban, Ingrid Erasmusson izenekoa. Berehala bagoiak sua hartu eban eta, berbarik trukatu barik, Nerbioi eta Ingrid hasperenka murgildu ziran sexu anabasa erabatekoan, bien ixerdiek gora eta beherako mugimenduak erraztuz. Gorainoko bideak irauten dauan sei minutu eskas horietan, gainkatze zoro eta beroa burutu ahal izan eben, zanka-zanka, bagoiaren triki-trakak lagunduta. Sexu huts eta basatia funian. Presaka, Nerbioik gauza guztiak egiten dituen moduan. Sei minututan baino ez.

Zapatua

Gora iritsitakoan, euren burua aurkeztu eutsien alkarri, aldameneko bagoiko uritarrak, aboa bete hortz, eurei begira zituzten bitartean. "Pleased to meet you", Ingridek. "Pleased to meet you too", Nerbioik.

Goiko geltokiaren kanpoaldean, Hartzandako bulebarrean, Burebatik etorritako baserritarrak bere merkantzia aldarrikatzen eban: "Gerezi bereziak! Gerezi bereziak!!".

Jentez betetako "Tenplua"n Julietak ez eukan aukera gitxi ezkontide barria topatzeko zapatu hartan, Romeroren traizinoa eta bi egunetara. D'una banda, arratsalde hartako kontzertua ikusten egondako eta berton gelditutako rockzale dotoreak dantzan ebilzan. D'altra banda, ezkontza despedida bat ikusi eban, tartean oso mutil afroiak egoazala. Baina guztien artetik, Guggenheim bisitatzera etorritako mutil katxarro japoniarrak begirik ez eban kentzen berarengandik. Gauzak zer diran, horra agertu zan bere aurrera haren neba, Julio. "Kontxo, Juli, zeu hamen!" Julieta poz-pozik jarri zan. Neba betidanik gustau izan jakon, bai fisikoki bai psikikoki, Romero ezagutu baino askoz lehenagotik, hogeita bat urte horietan alkar ezagutzen ebenetik. Baina begi bistako arrazoiak zirala-eta, tartean sendiaren onespenik eza, dana ezerezean gelditzen zan behin eta barriz. Japoniarrari muzin eginez, tragoak hartzen hasi ziran alkarregaz Julio eta Julieta, iji eta aja, aja eta iji...

Domeka

Bederatzi domeka igaro ostean, oztopo guztien ganetik, sekulako ezkontza ospatu eben, diruari bape begiratu barik. Domeka zan arren, hor egoazan aspaldiko lagun guztiak, Eguzkie eta Romero traidoreak izan ezik: Ingrid, Gandi, Nerbioi, Valeria, Andrs, Aitor, Kadira, Juangoiko eta Itxaso. Alimaleko festa neurrigabea izan zan, denda, ostatua eta taberna batera dan "Kalitatezko Benta"ren etxeko giroan burututakoa eta Jon Maia bertsolari eta abeslariak eta bere txerpolari-bandak alaitutakoa. Ez hurrengo astelehenean ezta hurrengoan be, ezta hurrengoan be, ez zituen Bentaren ateak zabaldu Itxasok, kalitatezko aje guztien amak jota.

Ehun eta berrogeita hamasei aste ondoren, Julen Agirregomezkorta Agirregomezkorta jaio zan. Baina honen istorioa oparoegia da hamen labur-labur kontatzeko.

Arrikaldi kau Pellori dedikatruk dago.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:32:29 . 793 Hitzak . harrikaldiak . Erantzun 1

2006/09/13

Italiar eta israeldar ahuntzen doministikuak

Giovannino Guareschi

Izena ezaguna egingo jatzuei askori, On Camillo abade kontserbadorea eta Peppone alkate komunistaren arteko harreman istilutsua libururatu eban Parmako idazle italiarra baita. Munduko Bigarren Gerratearen ostean eta Italiako herri txiki batean kokatuta dagoz aker bi horien arteko ahari-talkak. Halandabe, behin baino gehiagotan pertsonaia biek bat egiten eben, etsaikeria eta muturtasun guztien ganetik.

Guareschik aita nekazari sozialista eta ama andereo erregezalea zituen, ahunztasuna etxetik bertotik bizi izan eban, alegia. Idazlea, helduaroan, eskumaruntz lerratu zan eta komunismoaren aurkakoa eta erregetzaren aldekoa izan zan azkenean. Beste detaile batek, baina, erabateko akerra ez izateko lagunduko eutsala pentsetan dot, inkontzienteki bazan be: Maiatzaren Lehenean jaio izana (1908an), hain zuzen be.

Izen hori dauan erreserbako koronel eta unibertsitateko irakasle israeldarrak 2006ko Beirut uria 1937ko Gernika herriagaz konparatu dau, terrorismoaren aurkako jardunaldi batzuetan. Hilabeteotan ahuntz israeldarren bila nabil, eta Gordon gehituko dot zerrendan. Hauxe izan da bere doministikua, Beiruteko Dahaia auzoaren txikizinoaz: "Ezin dut onartu Israelgo Aire armadak auzune oso bat, zimenduetaraino, txikitu izana. (...) Ezin da inondik inora ere auzune zibil bat neurrigabe bonbardatu." Shalom, Shmuel!

Ez pentsa, gaia beste barik atara dot. Honek guztiak ez deukonez zerikusirik Baskistango geure gatazkagaz... Baina nonork jakinmina edukiz gero, Parmakoaren doministiku dibertigarria irakurgai deuko, Koldo Bigurik itzulita: "On Camillo" (Ibaizabal, 2001).

Shmuel Gordon

Permalink-aPermalink . patxilurra . 22:29:08 . 205 Hitzak . ahuntzak . Erantzun

2006/09/11

Plastifikatu gabeko honddarbitarrak

"Ez gaituzte ikusi nahi, bestela pertsona normalak garela ikusiko zutelako."

(Garoa Lekuona. "Jaizkibel" konpainia mistoaren kapitaina eta honddarbitar plastifikatu gabekoa).

Botxotik, txikira hordago atzerritarra bota gura dot Honddarbin jai normal eta plastifikatu gabekoen alde.

Funtsean, txikira hordago berdea da hau, plastikoen aurkakoa.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 13:18:44 . 42 Hitzak . hordago txikira . Erantzun 1

2006/09/08

Kalitatezko Benta (I)

Aspaldian sormenezko harrikaldiak alde batera lagata eduki ostean, hamen deukozue azkena: Imajinatu Benta bat eta bentari xarmangarria, malgua, zabala. Emon daigun Itxaso Mendizabal deukola izena. Emon daigun Aitor Mena, Kadira Qatifa, Gandi, Juangoiko,... maizterrak dituela.

Astelehenak egun libreak dira denda, ostatua eta taberna batera dan "Kalitatezko Benta"n. Apopiloek ohiko joan-etorriak egiten dituzte, baina Itxaso Mendizabal ostalariak jai hartzen dau tabernari eta dendari lanei jagokienez. Sardina latarik, ogirik, aldizkaririk edo zapatendako betunik ezin dozu astelehenetan erosi Itxasorenean, beraz, eta martitzena arte itxaron behar dozu baita txikito bat hartzeko be.

Ongi xin Kalitatezko Bentarat. Kau da bedratzugarnen arrikaldiaren lenengo partea. Astelehena

Itxaso buru zabaleko neska positiboa eta bakartia da. Munduan ibilia da, ganera, eta horrek emoten deutsa zera hori "Kalitatezko Benta" ustekabez betetako leku bihurtzeko. Egun libreak aprobetxatzen ditu hondartzan bainutxo bat hartzeko edota mendian bueltatxo bat emoteko, hala neguan zelan udan. "Zer gurago dozu, Itxaso: Itsasoa ala mendia?, Okela ala arraina?, Neskak ala mutilak?, Oinaz ala Ganboa?", galdetzen deutsie maizterrek. Eta bentariaren erantzuna beti bardina da: "Biak".

Astelehen hartan be, Aitorrek beragaz zinemara ala parkera joatea aukeratzeko esan eutsanean, "Batera edo bestera. Nahi dozun tokira", erantzun eutsan. "Beraz zinemara", Aitorrek. Eta Itxasok: "Ederto. Hori deukie ona astelehenek, ikusle eguna danez merkeago ataratzen jatzula". Beste behin be, tudo bem!

Aitor Mena da Itxasoren bezero fidelenetarikoa. Ia huts egin barik bentan eguneko menua hartzen dau martitzenetik barikura arte. Lanetik nahiko hurbil gelditzen jako denda, ostatua eta taberna batera dan bilgunea. Baina benetako arrazoia berton bazkaltzeko zera da: "Itxaso, gauza bat aitortu biotsut", Aitorrek. "Badakit, modu saihestezinean maite nauzula, Mena jauna", Itxasok. Aitorrek: "Platonikoki! Kar, kar, kar. Baina badakizu zeintzuk diran benetako arrazoiak zeuregana bazkaltzera etortzeko? Zeure kroketatxoak, zeure entsaladatxo errusiarra, zeure tailarinak pesto erara..." Itxasok, moztuz: "Kalitatezkoak, Mena jauna. Hamen dana da kalitatezkoa. Baina neuk be gauza bat aitortu biotsut, Aitor. Badakizu zein dan benta hau edukitzeko benetako arrazoia? Bakardadearen aurkako erremedio ona dala".

Martitzena

Jon Goikoetxea, leku guztietan dagoan morroi aktiboa da. Ia kontzertu guztietan topa dezakezu, antzerkian, paseoan, saskibaloian, edonon. Hau dala eta, lagunek "Juangoiko" ipini deutsie ezizena: Valeria Fetuccini eta Andrs Karramarro argentinar euskal uritartuek eztei-bidaian Papua Ginea Berrian nor topau eta Juangoiko, Kadira Qatifak gurasoak bisitatzeko Islamabadera joan zanean nor aurkitu eta Juangoiko, Itxaso Mendizabalaren buruan eta bihotzean egunero eta egun osoan nor egon eta Juangoiko.

Eguaztena

Eguazten hartan, Juangoiko Udaletxekoa izandako eraikin zahar dotorean gaur egun dagoan Euskal Uriko Liburutegi Nagusian arratsaldea igaro eban irakurtzen. Lagun dexente topau eban barruan, leku hartan Juangoiko ikusteaz bape harritu ez ziranak. Ilunabarrean, liburutegia zarratutakoan, jenteak oraindino Udaletxeko zubia deitzen dauana zeharkatu eban, "Kalitatezko Benta"-rako bidean. Kale Nagusitik etorren sekulako burrundara. "Konorte Ingeles"-era ailegatu, goruntz begiratu eta denda handiko goiko terrazan "Kuraia" talde beteranoa bideo-klipa grabatzen ebilela ikusi eban . "Uri honetan egunero gertatzen da zeozer", Juangoiko pentsakor. "Baina neuk, egunen batean, ferrya hartuko dot eta Portsmouth-era joango naz, Ingalaterra ezgutzera". Juangoikok ez dakiena da une hori iritsiko danean, ferryari harrapatu nahian, Itxaso bere atzetik arraunean txalupa txiki batean abiatuko dala, desesperaturik. Portsmoutheruntz, Jonenganantz.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 17:34:20 . 495 Hitzak . harrikaldiak . Erantzun 1

2006/09/04

Orhipean

img_sep_04_2006_02_33

Asteanazken konetan Otsagabia erriak eun urte egin du denbran gibelala. Xeialdi ederraren lekuko izan gra Botxokaria-ren berrikariok eta xarraian kronika daukazie. Bien bitartio, Nafarroako bertzealdean, kostaldeko erri batek San Antolinak ospatzen tu egun kuetan.

Aurten laurgarren urtez, Zaraitzu ibarreko erri nagusiak "Orhipean" izeneko xeialdia burutu egin du. 24 orduz, erriak betiko itxura galdu du eta orai dala eun urte zaukana artu du, guti gora-bera. Kotxeak, telefono-kabinak eta bankuen kutxazaiak desagertu dra eta atzeriko osagaiak berragertu dra, tartean Zaraitzuko uskara kau.

Erriko aurrak, zarrak, gazteak eta elduak aspaldiko gisan xantzi dra eta gaur egun deusetarako balio ez dien bizibideak eta azturak berriz biztu dra, egun batez bada ere: pregoilaria, bizarregilea, koplakariak, ugaldeko xauzaleak, iruleak, unaiak, Olite Fraidea, mataxerria,... Erriko etseek ere itxura aldatu dei pittin bat, eta eskola eta tienda zarrak ekusi al izan tugu. Xinetsi ezina.

Azkenik, bertze auntz bi ezagutzeko aukera ere iduki dugu, gaztagileak kurak. Ezterenzubiko mendialdean bizi dra, telefono, elektrizitate, kutxazai eta bertze erosotarzun batzuer uko eginez, ia orai dala eun urte bezala. Artzaiak dra eta bizimodu kori naita eta gustura autatu die. Berria-k eraugi zuen familia korren berri orai dala ilabete guti batzuk, baia orai Botxokaria-ren berrikariok zuzenean izagutzeko parada iduki dugu, Eki Ederrean berean. Egonen gra berriz...

PD: Argazkian, emazteak arropa xautzen ugaldean.

PD:
"Mendebaldearen menpe sortaldea

desagertaraziz Eguzkialdea

jaioterrian bizitzeko bidea

salgai omen dago, lurralde zilarra.

Ekhi eder, ekhi eder."

(Fermin Muguruza)

Permalink-aPermalink . patxilurra . 22:59:46 . 227 Hitzak . botxokaria . Erantzun

2006/08/28

Aita barri euskaldun baten balada (V)

"Marijaiak agur maitekor, samur eta eztitsuenez egiten digu guztioi abegi eta harrera. Marijaia lamia baino areago dugu guztion ama, etxekonadre tradizionala. (...) Eta Aste Nagusia bukatzean, nolako despedida egiten diogu Marijaiari? (...) Inkisizioak gure sorgin maitagarriak bizirik erre zituen bezalaxe su emanda bizi-bizirik erretzen dugu Marijaia hain kuttun, atsegin eta bihozbera. (...) Ez du Marijaiak horrelako heriotza merezi, publikoki sutu eta kiskalita, gaiztagin kriminal bat bailitzan."

(Jon Urruxulegi. Donostia. "berria" 2006-08-23)

Aste Nagusizalea naz, ezin ukatu, Bilboko Aste Nagusizalea zehazki esanda, eta Mari Jaizalea noski. Ez naz iristen goiko horren zaletasun (amodio) mailetara, baina tira, banaz.

Aurton, aita barria izanda, trantsizino garaia heldu jat, txosnetatik txikiguneetarainokoa alegia. Oraindino txosnetatik gertuago besteetatik baino egon naz, Pellori amaitu barriak diran festa hauetan ezin izan deutsadalako azaldu geure Mari Jaia zein dan eta abar, baina urte bat edo bi barru formalki alkar aurkeztuko ditut.

Trantsizino sasoiak, ondo eginda zer garrantzitsuak dira (guraso barrien arloan ez ezik esparru guztietan)!

PD Jon Urruxulegi, donostiar bat Marijaiaz maiteminduta, ondo goiaz. Bakarrik falta dira Danborradazale bizkaitarrak, sardana eta botifarrazale madrildarrak, frantziazale espainiarrak, greziazale turkiarrak, palestinazale israeldarrak,... Ondo goiaz.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 20:24:19 . 177 Hitzak . doministikuak . Erantzun

2006/08/17

Gora P.E.T.A.!

Jakin-minak zirikatuta, sarean murgildu naz zezenketen aurkako mugimendua Baskistanen eta Munduan zelan dagoen antolatuta jakiteko. Danetarik topau dot, tartean beste talde "ekologistahippy" batzuekiko loturak: "Galgoen adiskideen elkartea", talde nudistak, begano-ak, ... Oso mundu heterogeneoa eta alkar-lotua beraz. Very curious. Baina, jarraian, bakarrik komentauko dot "bullfight"-en aurkako saltsa. Gora zezenak! Gora ahuntzak!

Baskistanen

Zezenketen Aurkako Eta Animalien Aldeko Alderdia (PACMA): Webgunea erdaraz bakarrik dago, baina merezi dau sartzea, flipauko douze eta (apur bat fundamentalistak dira).

Alderdiak egoitza Bilbon deuko, baina estatu mailan be aurkezten dira. 2005eko EAEko hauteskundeetan ia 4.000 boto lortu eban, "Berdeak" taldeagaz batera aurkeztuta (legebiltzarretik kanpoko lehenengo talde bihurtuta). Aurtongo eta iazko San Ferminetan zezenik gabeko entzierro festiboa egin dabe, telebistan eta dana agertu dana (militante biluztuek morbo handia emoten ei dabe). Hauek dira Bilboko Aste Nagusian zezenketen aurkako mobilizazinoak antolatzen dituztenak.

Bestela, Argia-n igaz Txillardegik "Fiesta Nacional" izenburuko artikulua idatzi eban (2005/09/04). Bere esperientzia pertsonala kontau ondoren (nazkatuta amaitu eban txikitan Chofre-ko zezen-plaza zaharrean egon eta gero), gogorarazten zituen Eugenio Noel Muoz antitaurino historikoak Guda Zibileko garaian egindako kanpainak, bai eta Pio Baroja eta Unamuno-ren antitaurinismoa be. Azkenik, Sabino Aranak emondako arau hura: *"Se castigar con la expulsin del Partido a cuantos tomen parte activa o pasiva en las corridas de toros".*

Valentziako Portal Antitaurino webguneak gogorarazten dau Goya pintorea zezenketen aurkakoa zala.
Ganera, datu interesgarri batzuk emoten ditu:

Iaki Astunak, baina, kasuripez Sabiori.

In Spain

  • *"El 81.8% de los catalanes cree que las corridas de toros son un espectculo cruel e injustificado"* (2004ko azaroa)
  • *"El 68.8% de los espaoles no muestra ningn inters por las corridas de toros. En cuanto a las diferencias por edades, el nmero de espaoles comprendido entre los 15 y los 54 aos que no estn interesados en las corridas de toros supera el 71%, y alcanza el 83% entre los menores de 24 aos. El inters de la poblacin espaola comprendida entre los 15 y los 34 aos es de apenas un 23%. Por otro lado, las cifras entre aficionados y quienes no lo son se igualan a partir de los 65 aos. El estudio tambin indica las diferencias en cuanto al inters por regiones."* (2002ko uztaila)

Azkenik, *"No a Crdoba 2006"* kanpainaren barri emoten dabe, Kordoba aurtongo Europako uriburu kulturala ez izateko egindakoa.

"Barcelona antitaurina": 2004ko apirilean, Bartzelonako udalak deklarazino instituzionala egin eban zezenketen aurka, zinegotzi gehienek onartuta (21 alde, 15 kontra, 2 zuri): *"L'Actual Ajuntament es declara antitaur i en contra de la violncia animal."* PPk bakarrik egin eban erabakiaren kontra, "zezenketen artea zerbait espainiarra eta nazinoko kulturaren zatia dala" argudiatuz.

Gaztela eta Leon-en, beste hau: "La Pgina de Nuestras Vergenzas.":http://www.geocities.com/gazapon/

Aragoin, Colla Antitaurina Oszense.

Andaluzian, "Cdiz antitaurino.":http://www.chiclana.es/paquiro/antitaurin.pdf

Alliance Anti-corridas.

Topau dot "Club de fans de Islero" be bai (Manolete akabatu eban zezenaren aldekoak). Tamalez, euren webgunea jada ez dago aktiboa.

Movimento Anti-Touradas de Portugal.

In France

Lega Italiana dei Diritti dell'Animale.

Portugalen

Initiative Anti-corrida.

Italian

Plataforma Antitaurina Europea. Gazteleraz bakarrik. Alkartekideen artean, "Amigos de los galgos" eta *"Asociacin para la Proteccin y el Bienestar de los Animales"* Madrilgo alkarteak dagoz.

Alemanian

Movimiento Antitaurino de Colombia.

Europan orokorrean

Ameriketan

Movimiento Antitaurino Boliviano. Lelo orijinala deukie: *"No ms viOLEncia."*

International Web Against Bullfights. (Ingelesez, frantsesez, italieraz, portugesez eta espaineraz).

Per-ko webgune honetan: *"En Argentina, Chile, Uruguay, Paraguay y Cuba no existen las corridas de toros y en Venezuela est prohibido que menores de 14 aos presencien este tipo de espectculos. Podemos afirmar tambin que en Colombia, Bolivia, Mxico y nuestro pas, a quienes siempre se nos ha representado como naciones eminentemente taurinas, existe una oposicin creciente a este sangriento evento. (...) Una encuesta realizada entre 110,000 mexicanos revel que el 84%
de los encuestados se oponan a este cruel espectculo. En Colombia, luego de una exitosa conferencia organizada por el Movimiento Anti-Taurino de Colombia en marzo de 1999, miembros de la Human Society International se reunieron con
representantes de grupos humanitarios colombianos para enmendar las leyes de proteccin animal. (...) En Bolivia, desde 1997, las corridas de toros que envolvan la muerte del animal fueron terminantemente prohibidas. Encuestas realizadas en nuestro pas en 1998, revelaron que el 97% de los encuestados se oponan a las corridas de toros. (...) Abolir las corridas de toros sera un verdadero indicativo de que queremos dejar de ser un pas subdesarrollado."*

Mundu mailan

Berton, salatzen dituzte Espainian egiten dituzten "El Toro de la Vega", "El Toro de Coria", "Toro de Fuego" eta "Toro Enmaromado" moduko "festak". Amaitzen dabe holan: "This is the bloody and shameful Spain!" Baita Frantziako *"Corridas l'Espagnole, corrida cheval la portugaise (tourada), rejoneo, capeas, spectacles
prtendument comiques"* be. Eta Portugalgo *"Touro corda", "Largadas de touros" eta "Capeia."* Eta Brasilgo "Farra do boi."

Leku guztietan, txakurrak oinutsik. Lekitxoko Antzar Egunaz be, zer esanik ez...

Esandakoa, Gora P.E.T.A.!

Permalink-aPermalink . patxilurra . 17:39:05 . 818 Hitzak . ahuntzak . 4 erantzun

2006/08/12

Aita barri euskaldun baten balada (IV)

img_ago_12_2006_43_57

Hogeita bederatzi mila bederatziehun eta hogeita hemeretzi

Eginda dago, ez deuko atzera bueltarik, akabo. Markauta nago, goiko zenbaki honegaz. Ez dakit Darko Pellozebitx Atletikzalea, Errealzalea edo futbolaren aurkakoa atarako jakun, baina neu, aita barri euskaldun hau markauta nago jada: Real Sociedadeko bazkide barri euskalduna naz, goiko zenbakiduna. Igaz hartu neban erabakia, txuri-urdinek egindako denporaldi negargarriaren aurrean "errealzale" askok taldea "aupatzeko gaitasuna" ikusita. Pellok berak zarata gehiago atarako eban bere 3 hilabetetxoekin Anoetako odolgabeko askok baino.

Neu behintzat saiatuko naz animatzaile batek egin behar dauana egiten: Animatzea.

Hobe bularretakoa

*"Ms vale con babas que con barbas"*. Hots, "Hobe bularretakoa bizarrekoa baino". Horixe esaten ei eutsan Arrasateko ezagun bateri bere aitak, haurrei buruz ebilela. Gogoratzekoa!

A, B eta D ereduko gurasoak

"Ku-ku! Haurrekin hitz egiten hasteko" izenburuko liburuxka banatzen dabilz udaletxeetatik guraso barriondako. Oso ahalegin ederra da "A eta B ereduko gurasoak" (eta A eta B ereduko aitita-amamak, osaba-izekoak eta abar) umeekin oinarrizko komunikazinoa euskaraz edukitzeko. Txapeau!

"Epa! Helduekin hitz egiten hasteko" bertsinoa ez zan txarto egongo, pentsaten hasita, D ereduko hainbat gurasoendako. Zergaitik haurragaz eta txakurragaz bai eta helduekin ez?

Estivill vs. Gonzlez

Lehengo egunean, lehengusuaren etxean, konprobau ahal izan neban gurasoen artean be taldeak dagozala: Alde batetik Estivill-en aldekoak (*"Durmete nio"*) eta bestetik Gonzlez-enak (*"Bsame mucho"*). Bipolarizazino eta dualitateen gizarte honetan, geureak egin dau!

Portzierto, zeu noren aldekoa zara?

Permalink-aPermalink . patxilurra . 17:42:48 . 224 Hitzak . doministikuak . Erantzun 1

2006/08/01

Ahuntz prototipikoa

"Frantsesen artean espainiarra naiz eta espainarren artean baskoa.

Baskoen artean nafarra naiz eta nafarren artean putobaskoa.

Erdaldunen artean euskalduna naiz eta euskaldunen artean euskaldunberria.

Jeltzaleen artean abertzalea naiz eta abertzaleen artean situazionista.

Eskuindarren artean ezkertiarra naiz eta ezkertiarren artean anarkista"

(Ignazio Aiestaran.)

Permalink-aPermalink . patxilurra . 23:04:35 . 42 Hitzak . ahuntzak . Erantzun

2006/07/31

...eta arkumea platerrean

Badakizuenez, blog honetan ahuntzale amorratuak gara. Halandabe, behingoagaitik ardien alde idatziko dot, konkretuki arkumeen alde eta zehazkiago euren saihestxoen alde. Errioxan mini-oporretatik bueltan nago eta prest etorri naz ardien pasibotasuna, taldekeria eta abarren aurrean "suediarrarena" egiteko.

Ahuntzak mendian eta arkumeak fratelean. Gora San Inaxio!

Permalink-aPermalink . patxilurra . 21:45:56 . 44 Hitzak . ahuntzak . Erantzun

2006/07/25

11 hiri uri 1ean

img_jul_25_2006_34_31

1

Sortaldean Artxanda

eta Pagasarri sartaldean,

bien artean Botxoa.

Lainoak ganean

eta azpian Metroa.

2

Ibaizabal - Nervion erreka

Abraruntz doian

odol eta burdinazko ardatza,

83ko uholdeak,

Mari Jaia

eta azken txapeldun zuri-gorriak.

3

Bilbotik Bilbaora

Miguel de Unamuno batengandik bestearengana

Unamuno - Mallona - Etxebarria.

Mikoletaren vascuense-tik

Aresti eta Atxagaren euskarara

Gabriel Aresti, Olabeaga, Zorrotza.

4

Bilbaotik Bilbora

Cafe Boulevard-etik Kafe Antzokira

Escuelas-etatik Ikastoletara

Buiako azken indioak

Zenbat gara?

5

Ontziolatik Jauregira

txatarretik titaniora

Lemoako tranbiatik Euskotran berdera

Erakustazokatik Bilbao Exhibition Centre-ra

La Merced-etik Bilborock-era

uri zaharretik

Guggenheimen uri barrira.

6

Uribarritik Begoara

Begoaibarratik Abandoibarrara.

Agur Jesusen Ama!

Txikiteroen omenaldia

Zazpi Kaleetan

Somera, Artekale gero Tenderia

"En Barrenkale tu cabeza va a estallar"

Barra, pintxo, pum!

7

"Ene, que risas hisimos"

Lamiak-etik Sorgintxulora!

8

Sabino Aranatik Autonomiara eta

Autonomiatik, askatasun oihua.

Banco de Espaan Gaztetxea

eta Moyuan

Carlton,

atzoko arranoa

eta gaurko antxetak.

9

Oroimenean,

Txabi Etxebarrieta

eta Jose Maria Lidon.

Eta Ospitale Zibil Santuan,

herri zauritua.

10

*El Correo (Espaol)*

El Pueblo Vasco

Euskal Herria

Berria.

11

Dr. Areilza, Dr. Guimon, Dr. Deseo,

Txomin Agirre, Txomin Garat, Txomin Barullo,

General Eguia, General Concha, Zumalakarregi jenerala

eta Antxon intsumisoa.

12

Maurice Ravel etorbidetik

Musico Guridi plazaraino

La Otxoa eta Natxo de Felipe

paseatzen.

13

Riberan merkatua eta

Museoan Rivera pintorea.

Arriagan euskaldun bi

eta, Euskaldunan, Arriaga.

14

Egun da Santimamia

San Mameseko katedralean,

Santiago katedralean,

San Inazion

eta San Nicolasen.

15

Txorierriko trena

nondik arraio joaten da?

Pitxitxik El Txopo-ri.

16

Indautxu saindutxo,

jesuita, aristokratikoa.

Pozas, Gran Via

Indautzu Erdikoa.

Santutxu indartsu,

gazte, etorkin,

Zabal Bide, zubi,

Karmelo, Bai Euskarari?

17

Asterik nagusienean

eta Errekaldeko jaietan

kalean dago bizitza

udako gabetan.

18

Hontzak

ihesean

Zamakolatik San Antonera

hegal egin dau.

19

Solokoetxeko meskitatik

San Frantziskora doiaz

berebereak, punjabierak,

uolofak, akanak,

malinkeak eta fangak.

Eta bertoko ijitoak

Otxarkoagako

eta Zorrotzako

lehengusu lehengusinekin

kantuka dabilz.

20

Eta bien bitartean

bilbaino peto-petoak

eta bilbotar etorkinak

Zabalako arabieraz

Deustuko bizkaieraz

Txurdinagako galizieraz

eta Abandoko gazteleraz

berbetan dagoz.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 10:23:35 . 306 Hitzak . botxokaria . Erantzun 1

2006/07/24

bertonOin jakin daurie Bertonen romanoak be euskeraz egitten zeuriela. Han Bittoridxen ez dakit ze inskriziño topau ta danak zoratute. Total Jesus, Jose ta Maria bategatik danak euskerie zaharra baino zaharragoa dala ta halangoak. Halandabe, holango gauzek bilddurre be emoten daurie.

Bateko, han aita edo aitte edo atxe barik ata ifinten dau. Aber oin honeik euskerologo enterauek ez bajakuz etorko euskeraz aita txarto dago ta ata esan behar dala, ze zaharragoa, lehenagokoa, jatorragoa eta romanoak ta harein ostekoak ukutu bakoa da.

Besteko, oin dala bi mile urte-edo euskeraz egitten zala konprobau de, baie, ez dago modurik konprobateko hametik berrogei urtera egingo badan ala ez? Ezpabere, etzien dekotezan Berton guztidxek enterraten hasiko naz, bata ta bestien artien metro bat itxitte, aber hametik bi mile urtera datozen arkeologoak topaten badeuriez ta baten bateri orduen ostera be emoten dotzegun alegridxe apur bet. “E, hamen Wilboland City DFn lehenago diferente egitten zeurien berba!”, “Joder, hau ez dago entenditen dauenik!” Ta elegante pasauko daurie urtetan ta urteetan deszifraten ta diskutiduten,.. ze hametik bi mile urtera tendentzidxek segiten badeu jentie aburridu, aburriduko da terrible ta holango gauzek estimatekoak ixingo direz gero ta gehidxago..

Oingora bueltan barriz, romanoan asuntu honegaz be ez doskue esan ezer lehenagotik jakin ez dogunik ganera. Oingo Berton hartute romanoen influentzidxe danien topau lei. Mahatserriko aldizkaridxe: Mahatsa nok ekarri zoskun ba? Santutxuko jaidxek: mahatsa gabon zaharreko zeremonidxe egitteko ez zeurien ekarri, ez. Aber jaidxek ardao barik zer ixingo zirien ba? Txosnak eta kanpamentuek: Ez dozuez ikusi Asterixen tebeoatan romanoak zelango kanpamentuek eukiezan: kanpinak, tabernak, anforak,… Obrak, kaminoak, etziek,… Hamen romanoak etorri arte nok egitten zeittuzen halango obrak? Basilikak eta santuek: han Bittoridxen topau direzenak ez dire errezuek ba? Bolsa ta ekonomidxe: romanoak etorri arte euskaldunek ez zeukien patrikerarik. Zertako? Ez dirurik barruen eroateko, ez non gastau, ez zertan gastau. Orduen hasi gintzezan kontuek egitten ta kontuekaz be bai.

Ta kontuek egindde, honeik romanoak zeaittik ikisi gure zeurien euskerie? Romanoan denboran be perfilek egoten zirien? Bertonen moduko zeozer egon zan orduen be? (eskabaten hasi beharko da ba) Bertokoeri hainbeste kostaten jakien latine ikistie? (oin euskerie ikistie hainbateri kostaten jakona ikusitte, ez littike estrainateko ixingo).

Tire ba, romanotik asko dekogu, bardulotik baino gehidxao seguruen. Alea iacta est.

Firmaute:

Kaio Beleio

Permalink-aPermalink . mahats . 21:23:00 . 365 Hitzak . Bertonekoak . Erantzun

2006/07/18

Txapeldunak

Listo! Sangutxu bere betiko zulora doa bueltan, Santutxuko etxe artera berriz. Jai politak izan dira, auzoko lagunak ikusi, ibili, eta ondo pasatu.
Aipatzekoak jaietako txapeldunak:

  • Kuadrilen txapelketan, Iduna. Zorionak majas! Eta ez koadrilen jokoengatik bakarrik, Santutxuko emakumeek gauza bera esango dizuete eta.
  • Argazki txapelketan formato analogikoan Karmele Rueda.
  • Bakailao txapelketan lehia gogorrean Meabek irabazi.
  • Pilota, mus, tute eta partxis txapelketetan oraindino ez didate esan nork irabazi duen, baina jakin eta atoan emango dizkiet zorionak hemendik.
Dena dela, zorionak denei eman behar zaizkie: lehian sartu eta saririk irabazi ez baina inor baino gehiago dibertitu direnei, eta lehian ibiltzeko asmorik gabe jaietan ondo pasatzera etorri eta ederto baten pasatu dutenei, eta gehien bat, ederto baten pasarazi diguten horiek guztiei. Animo laguntxuok!
Hemendik urtebetera badakizue, Sangutxu rides again!

Permalink-aPermalink . sangutxu . 00:59:59 . 125 Hitzak . jaiak, azkenak, santutxu . Erantzun

2006/07/17

Argazkiak bidali nahi dituzuenontzat

foto Baten batek argazkiak badauzka eta erakutsi nahi baditu aukera bi emango dizkizuet jasotzeko:

  • Blog honen kontaktu orriaren bidez bidal iezaguzue zeuen e-posta helbidea eta esango dizuegu nora bidali.
  • Flickr-en kontua zabaldu eta zuen argazkiei "santutxukojaiak" etiketa jarri. Hemen agertuko dira.
Permalink-aPermalink . sangutxu . 23:59:59 . 42 Hitzak . jaiak, santutxu . Erantzun
Azken igandea

Basarrateko programa amaitu da. Azkenengo igandea egun bitxia izaten da. Alde batetik Santutxuko jaietan tradizio handien daukana: pil-pil txapelketa, bai bakailaoarena.
100_1334 (Small)
Kontu bitxia da bakailaoarena,.. goizeko 7ak inguruan Basarraten espezie bik egiten dute topo: gautxoriak eta pilpileroak, batzuk txosnak zabalik mantendu guran, besteak bonbonak, lapikoak, mahaiak, aulkiak eta guardasolak kolokatzeko txokotxoaren bila.
 100_1346 (Small)
Batak besteagatik berdin-berdin pentsatzen,... "Ordu honetan horrela ibiltzea ere!". Jeneralean goizeko zortziak inguruan pilpileroak egiten dira plazaren jaun ta jabe. Gautxoriak habiarik gabe geratzen dira eta beste ekosistema batzuetara emigratzen dute gehienek, bakan batzuk, ordea. hibernazioaren antzeko baten sartzen dira.
100_1322 (Small)
Aurtengoan 34 lapiko aurkeztu dira eta Santutxutarrak eskuzabalak izanda guztientzat edukitzen da saria. Horrela bada, eguerdi partean sariak ematen ordubete luze eman behar izaten dute agertokitik banan-banan deiez. Baina hori bai denak trofeo eta musu banarekin joaten dira bazkaltzen.
100_1387 (Small)
Bazkaltzen asko txokora eta etxera joaten dira, baina gero eta gehiago dira pilpilero-txosnero espeziekoak, bakailaoa hartu eta Basarraten berton jaten dutenak. Basarrateko arbolen gerizpeko mikroklima eta txosnetako erreserbak aprobetxatuta.
100_1423 (Small)
Beste espezie bat ere agertzen da sarritan, txori galduak, bakailaoa ia ustekabean aurkitzen duena.
100_1437 (Small)
Bakailaoaren erreserbak amaituta, beste zeremonia bat hasi ohi da arratsaldeko 7ak inguruan.
100_1469_(1)
Txori-talde ezberdinak tribial partida baten sartzen dira Deustuko erreserbako txoritzar batek gidatuta. Deustukoak ziriz betetako kantu batekin dantzan ipintzen ditu Santutxuko txoriak, eta hauek algaran eta jolasean.
Honen ostean txosnetako azkenengo erreserbak amaitu, habiak itxi eta Basarratetik hurrengo urtera arte emigratzen dute txori guztiek.
100_1470_(1)
Bederatzi egunetan biotopo hau okupatu duten espeziek bere ohiko biztanleei utziko diete berriro: umeak, jubilatuak eta paseanteak.
Txoriak joan dira, baina jaiak ez dira amaitu. Txorikumeentzat astelehena barraken eguna da eta.

Permalink-aPermalink . sangutxu . 19:59:59 . 263 Hitzak . jaiak, santutxu, bakailaoa, igandea, tribiala . Erantzun

2006/07/16

Ahuntz poetak (I)

Ahuntzek aurrez aurre topo egiten dabenean ez dabe akerrek legez talka egiten, bortizki. Ahuntz poetek are gitxiago, orain dala 10 egun Donostian gertatu ei zanez. Neu ez nintzan errezitaldian egon, baina egunotan batek eta besteak honetaz eta hartaz esandako gauza batzuk bildu ditut. Gaur Xuan Bellogaz hasiko naz. Xuan Bello, poeta asturieraduna ("berria" 2006-7-9):

  • Mundu bat hiltzen ari da: Europa mendebalde osoan nekazarien mundua, adibidez. (...) Asturiasko kasuan, galera hori bereziki larria da, nekazari kulturaren desagerpenari lotua baitoa asturiar hizkuntzaren desagerpena ere.
  • Idazle asturieradunez: Erakargarriak izan beste aukerarik ez dugu. Diskotekako itsusienak bagara inork ez du gurekin dantza egin nahiko. Erakargarri eta ederrenak izan behar dugu.
  • Ni nire herrikoa eta nire garaikoa naiz. (...) Niri ez zaizkit ez-lekuetako literaturak interesatzen. Lekuak bezala, ez-lekuak ere identitatez kargatuak daudela iruditzen zait.
Permalink-aPermalink . patxilurra . 12:19:28 . 125 Hitzak . ahuntzak . 3 erantzun

2006/07/15

Maskarada

100_1221_(1)
Urdi�arbetarrek ekarri dute gaur maskarada Santutxura. Gaztediren 55 urteurrenaren ospakizunen barruan sartu da. Zuberotar koittaduek bero galanta pasatu dute neguko maskaradako arropekin uztaileko bero galdaratan dantzan. Baina ibili, fin ibili dira dantzan.


Gaztedikoak ere ez dira atzean geratu.
100_1208 (Small)
Eta azkenean tradizioaren arabera denek amaitu dute elkarrekin dantzan Basarraten. Urdi�arbekoek txosnetan freskatzeko aukera ere aprobetxatu dute ilundutakoan.
100_1307 (Small)
Hemen argazki gehiago.

Permalink-aPermalink . sangutxu . 14:59:59 . 60 Hitzak . jaiak, santutxu, larunbata, 2006, maskarada . Erantzun
Ez live ez ostiripe, aupa Sorkun!

Bilbao live festival? Gura lukete han goian dabiltzanek Santutxuko anbientea. Batu kanpinak, hartu metroa eta etorri Santutxura!
Hemen hainbesteko propaganda barik gusturago eta hobeto. Punto de Mira auzokoak (Bolueta power!) potente eta seguru. Segidan Sorkun, kemajaaaa! Kantu potenteak eta politak bata bestearen atzetik. Eta errematerako Dirua, ka�a eta brinkoa. Kobetara zertara joan ba? Gunsanroses hauen aldean mo�as batzuk baino ez.
Hemen daukazue Sorkunen entsaioko argazki batzuk. Neska-mutilok bialdu argazkiak eta bideoak, badakigu mobilak eta kamarak martxan eduki dituzuela eta Sangutxuk zuen laguntza behar du munduari Santutxuko jaiak zer diren kontatzeko. Beeeenga baaaa! Sakatu hemen  eta bialdu baaaaaaaaa!
100_1182 (Small)
100_1172 (Small)

Permalink-aPermalink . sangutxu . 09:27:47 . 100 Hitzak . jaiak, santutxu, ostirala, kontzertua .

2006/07/14

Playback zuzenean

Santutxun gauzak egiten direnean ondo egiten dira. Playback-a ere zuzenean eta ez edozelan gainera. Artihta handienak ekartzen dira playback egiten. Er ruize�o de Zantushu ta Er ni�o Jezulin, tablaoetako erregeak. Santutxuko tablaoari ere ezpalak atera zizkioten:



Ole y ole y oleeee! Maehtro! Hori da hori duendea!

Permalink-aPermalink . sangutxu . 21:29:59 . 48 Hitzak . jaiak, santutxu, 2006, playback, osteguna . Erantzun
Gala galanta

Ostegunarekin jaia puntu gorenera ailegatzen hasi da. Playback-a eta kuadrilen gaua. Gala gaua omen. Eta bai, galan eta galantak ibili dira Santutxuko neska-mutilak.
100_1140 (Small)
Santutxutarrak beti guap@, baina gaurkoa demasa izan da, kanpotik etorri direnen komentario jenerala izan da: "Santutxun bai klasea!"
Hemen lagintxo bat besterik ez:
100_1142 (Small)
Dotorezia dabil hemen, edozein oihal zatitxurekin tendentzia markatzeko moduan.
100_1116 (Small)
Datorren tenporadan zer moda ibiliko den jakin nahi baduzue, badakizue azkenengo tendentziak nondik datozen. Parisen ere nahi lukete Santutxuko estiloa.

Permalink-aPermalink . sangutxu . 09:59:59 . 77 Hitzak . jaiak, santutxu, osteguna, gala . Erantzun

2006/07/13

Bisita konpletoa

Bisita turistiko konpletoa eduki zuten bertso-turistek. Monumentu estatikoak ikusten ondo hasi zen. 20 pisuko eleizak:
100_1029_(1)
Plaza gogorrak:


Eta lorategi botanikoak:
100_1037_(1)
Zonako parke naturalean sartuta berriz, bertoko espezie eta espezimenekin egin zuten topo gidariek:
100_1057_(1)
Zer eta bertoko natiboen dantza erritualak. Instrumentu autoktonoak, traje zeremonialak. Turistei National Geographic mailako azalpena eman behar izan zitzaien:


eta azkenean gidariek eurek ere traje tipikoa jantzi eta zeremonian sartu ziren.


Gero afari errituala eta musika sakroarekin errematea.
100_1062_(1)
100_1075_(1)

Permalink-aPermalink . sangutxu . 17:59:59 . 70 Hitzak . jaiak, santutxu, bertsoak, asteazkena . Erantzun
Julen gogoan zaitugu!

Badakit mezu labur honetan azalkerietan ibiltzea ez dala etikoki lar onargarria, Mundua dagoen legez egonda. Badakit Errealekoa nazela, eta ez dala oso koherentea. Baina hordago txikira bota nahi dot Julenen alde. Itzuli mesedez!

Permalink-aPermalink . patxilurra . 12:16:38 . 33 Hitzak . botxokaria . 4 erantzun

2006/07/12

Santutxu ezagutu

Gaur arrastian Santutxu benetan ezagutzeko parada edukiko duzu. Sangutxuren blog hau irakurtzen zabiltza eta oraindino ez dakizu Santutxu non dagoen ere, seguru. Edo txarrago, Santutxukoa zara eta ez dakizu Santutxu non dagoen.Trankil ba neska-mutilok. Gaur, astezkena-eguaztena, arrastiko 8etatik aurrera Basarraten zuretzako luxuzko gidari turistiko bi edukiko dituzu:
Fredi Paia
eta
Arkaitz Estiballes.
Bi hauek erakutsiko dizkigute Santutxun daudenak, ez daudenak eta egon beharko liratekeenak. Hemen daukazue ibilibidea badaezpadan:


bertsotour tagged map by user - Tagzania

Eta ibilaldia akabatzeko afari turistiko tipikoa Basarraten. Turistikoa parrilada dela, tipikoa zeozer jan gura baduzu zeuk ekarri beharko duzula. Animo laguntxu!!!!!!

Permalink-aPermalink . sangutxu . 05:59:59 . 94 Hitzak . jaiak, santutxu, bertsoak, asteazkena . Erantzun

2006/07/09

Aita barri euskaldun baten balada (III)

img_jul_09_2006_19_26

Delinkuenteok

Horra zer garen gu nor garen gu. Aita barriok ez gara apur bat gauzaezak, baldres xamarrak, pittin bat basatiak, ezaxolatiak eta abar. Ez. Aita barriok delinkuenteak gara, barrabasak, umejaleak, ardurabakoak, arrisku handiko hankabikoak eta okerragoak kaleko hainbat amamaren begietara. Begiradagaz soilik adierazten deutsue: "Zeruko kumetxoa holan tratatzea be! Hau lotsa! Kendu behar izango eutsuen zeure semearen kustodia, ardurabakoa!". Batzuetan, berbaz be esaten deutsue.

Horra zer garen gu, nor garen gu: Txirrini, Mirrini eta Txiribitone Gangster Taldea.

Biktimak

XVIII. mendean Lapurdiko pentsalari handi hark esana deuko: "Seme-alabak amen eta amatxien biktima termikoak ditunk".

Edan ian lo

Kontuak aspalditik datoz, antzinatik, "Irua-Veleiako":http://www.blogari.net/filoblogia/2006/06/10/euskarazko_idatzirik_zaharrenak_iruapa_v sasoi zahar haietatik. Akaso garai hartan Pellus izeneko batek idatziko zituen berba horiek. Eta hogeita batgarren mende honetan Pello izeneko bat hiru kontzeptu horiek errepikatzen dabil. Historia zirkularra da. Bizitza zirkularra da.

Supernanny

Gaur hasiko dira emititzen TBn izen hori dauan programa. Eta Patxitrapero, oporretan.

Ama hizkuntza

Eseritakoak baino gehiago gara trenean zutikakoak. Parean daukat herritik ezagutzen dudan andrea. Aldamenean, gizon ezezaguna, trenera igo denetik hankarteari hazka eta hazka. Burua soiltzen hasia zaio, geratzen zizkion ile gutxiak soiluneak ezkutatzeko moduan orraztuta dauzka. "Ama, noiz ailegatuko gara?", galdetu du builaka mutil-kozkor batek, gazteleraz. Aspertu boza dauka. Sarrera ondoko emakume beltzak erantzun dio: "Lasai, ordu laurden barru Donostian izango gara. Eserita goaz, eta ez da gutxi". Orrazkera zoragarria dauka, hamaika txirikordarekin puzzle bat marraztuta buruan. Neska txikia besoetan. Aldameneko gizonak, hamaikagarren hazka aldian, herritik ezagutzen dudan emakumeari: "Joan behar da txima horiekin!". Orrazkera zoragarriagatik, gazteleraz, denok entzuteko moduan. "Ama, noiz ailegatuko gara?", buila berriz ere mutikoak. Zoragarri orraztutako emakumea, entzun behar ez direnak ere entzunda eta bere onetik aterata, zaunka egin dio orain, lehen ez bezala. Eta bere hizkuntzan, gazteleraz ez. Auskalo zer esan dion, argi dago zer esan nahi zuen.

-Horri deitzen zaio ama hizkuntza, ezta?

Pareko emakumeak galdetu dit, aldameneko gizonari bizkarra eman ostean.

(Amagoia Iban)

Permalink-aPermalink . patxilurra . 20:17:58 . 318 Hitzak . doministikuak . Erantzun

2006/07/08

Aitzindariak

Hizkuntza kontuetan, hain erdalduna ei dan Araba azkenean aitzindaria dala emoten dau, arrazoi bat baino gehiagogaitik.

Eta osasun kontuetan be, aitzindari. Hegaztien gripearen lelengo kasua, Araban. Gripea bihar, gaur berton.

Honen aitzinean, txikira hordago pare bat bota beharko dogu:

  1. H5N1 birusari.
  2. Arabako Diputazinoari. Normala da ba Lazarragaren testuak Arabakoan baino Gipuzkoako Aldundiaren webgunean egotea?

Eskerrik asko eta hurrengo arte.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 10:20:44 . 60 Hitzak . hordago txikira . Erantzun

2006/06/30

Ahuntzak uhinetan, kalean... eta Israelen?

Iaki Etxeleku

Ipar Euskal Herriko euskaldunak ahuntzak badira, Asturieseko asturieradunak are ahuntzagoak dira. Eta ahuntz gitxi horien artean, musika talde txiki bat dabil, Felpayu izenekoa. Pasa dan astean taldekide bi hil ziran istripuan. Gitxi gara, baina bizi gara!

Hainbat denpora dirua bilduz igaro ostean, Gure Irratiakoak hasi dira azkenik egoitza barritik, Uztaritzetik, emititzen. Bizi gara! Iaki Etxeleku donazahartarra da bertoko langile bat, Euskal Herrian Zuzenean jaialdiaren talde antolatzailekoa bera, Demoetako kidea, dantzaria, antzezlea... Hego Euskal Herrian euskalduna izateak bakarrik ahuntzatasuna dakar. Ipar EH-ko euskaldunak are ahuntzagoak dira, eta Iaki Etxeleku hamaika aldiz ahuntza. Biba zu!

Neska portugaletetar honen aita, Jose Maria Portell kazetaria, ETAk erail eban 1978an. "Y sin embargo te entiendo" (Hiria) kaleratu du. Haren berbetan ("berria" 2006-6-25):

Felpayu

Veronica Portell

  • "Gatazkako pertsonaiak ulertzen ditut, baina ez ditut justifikatzen. Batzuek ez dute hori ulertzen".
  • "Liburua irakurrita, batek baino gehiagok erran dit sekula ez zaiela pasatu zer pentsatzen duen preso batek edo haren gurasoek. Gauza txiki hori lortu dut".
  • "Biktimen artean oso jende ezberdina dago. Ez gara bloke bat. Ni ez naute sekula gorrotoan hezi, amari eskerrak".
  • "Tregoa hitzarekin bukatzen dut liburua. Martxoaren 21ean aurkeztu nuen. Eta 22an aldarrikatu zuten su-etena".

    Eta Israel eta Palestinaren arteko gatazkan konponbidea badago? Israelen ahuntzik badago?

  • "Espainiako Gobernuak ETAren negoziatzearen alde nago. Konponbidea badagoela uste dut".

Israel

2002an, Israelgo armadan soldadu batzuk objetore deklaratu ziran, Courage to refuse izeneko ekimena abian jarriz.

Neuk ezagutzen dodan beste ahuntz bat, Achinoam Nini (Noa) abeslari zoragarria da.

Itxaropena ez da galdu beharreko gauza.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 00:31:18 . 248 Hitzak . ahuntzak . Erantzun

2006/06/27

Garrikokoak
Tiroakaz hasi direz oingo hilien Bertonekoak, Zinturondeierroko batallak, traiziñoak eta kontuek. Kontu kuriosoa, fatxak Bilbon sartu orduko errekian besteko aldera erretirau ziren danak zubidxek botata. Hau de, hau gure parte guztidxe ixin zan lehenengoa jausi zana. Sartu be, tankiek-ta Larreagaburun ta Atxurik behera sartu ei ziren, Santutxutik-edo pasaute. Lastima, Santutxun trafikoa ta direkziñoak zelan ifini deittuzen ikusitte, Zinturoie baino defentsa hobie eukingo genduke: ondiñokarren egongo ziren semaforon baten ataskaute edo Bilbora nondik bajau asmau ezinien. Ta ez zan ha konponduko zeuen planorik ixingo. Traidorientzat negozio txarra gero! Ta metroan inbadituten bajatie ez da gerrie eitteko era seridxoa.
Santutxukoak ganera ixitekoak direz ixen. Aiuntamentuek barrikada nahikorik ifini ez badeittu, festarako zer ekarri ta Zuberoako maskaradie, bai, horreik barrikadarik barrikada Napoleonen denborako pelikuletan lez jantzitte jantzan ta brinkoan ibilten direzenak. Hori da hori superaziñoa, kristo elegantea dekogula, handidxegoa ein biher dogu ondiño. Santutxutik Franco ta Mola ezeze Bush-en mutilek be ez littikez pasauko oingoan.
Halandabe, ez eizue pentsau honegaz kristoagaz Santutxukoak berton ataskaten direzela, ez ba! Nondik urten ensegidan asmaten daurie.
Portadako neskie berbarako. Harek, zelan ez dakigula, Santutxutik eskapau ta aldeara joan da, solora beharrean joan be. Santutxun berton lurre irulitten daukien modura, berton egin zeinkie ortu elegantea neskatoa, atxurre idxe koiu barik ganera. Porruek ifini ta listo. Obrak akabau artien porrutan hartu leike partide bat.
Beste batzuek kableetatik eskapau daurie. Fisikamentien ez, baie igesi birtuala egin daurie ta auzo intangible majoa montau daurie interneten. Baie kontuz neska-mutilok! Hainbeste obragaz kabliek be ez dagoz bape seguruek, pasau zaittezie wifire atoan! ezpabere edozein egunien hori auzo guztidxe Artxandako kasinoan modura jausiko da.
Musikoak be badagoz, hareik urteteko beste taktika bat daukie. Diskoa grabau ta eureri urtetie kostaten jakien arren, zagatiek behintzet urtengo dau. Ikusi ez, baie entzun, entzungo dotzie hametik kanpora. Trafikoko zagatiegaz zozer entzun balei…
Traukoko joskiliek itxi ein biher dabela be kontaten daurie. Inok ez ei dau harena hartu gure. Egidxe ixingo da joskile onak falta doguzela, ze Santutxukoa josi dabenak firuek ta orratzagaz ez deko abilidade asko, ez. Harek egineko prakak burdinazko garrikoagaz be jausi.

Firmaute: Garriko Ugela

Permalink-aPermalink . mahats . 21:30:00 . 344 Hitzak . Bertonekoak . Erantzun

2006/06/26

Bakardadeko ehun urte

Irakurtzen amaitu barri dodana, egile handi horietako batek idatzitako liburu handi horietako bat dala sentidu dot. Bestela, ez da inongo lan barririk, idazleak orain dala ia 40 urte argitaratu ebanez, baina barruan deukon bitxikeria batek gaurkotasun osoa mantentzen dau, Estatut-aren egunotan.

Joxe Aranzabal-ek behin galdetzen eban haren blogean norberaren liburu kuttun horietakoaz. Orduan gogora etorri jatazan txikitan irakurritako "La isla del tesoro" Robert L. Stevensonena eta "La historia interminable" Michael Enderena, Stephen Kingen "It", Julio Llamazaresen "La lluvia amarilla", Bernardo Atxagaren "Behi euskaldun baten memoriak" edo Unai Elorriagaren "SP-rako tranbia". Orain *"Cien aos de soledad"* gehitu dot zerrendara.

Lehen esan legez, liburu handia (erraldoia) da eta, orrialdeetan aurrera egin ahala, hizki handitan idatzitako berbak ateratzen dira apurka-apurka: Maitasuna, Pasioa, Bakardadea, Guda, Erlijioa,... Beti be, hizki handitan idatzitako berba horiek zalantzan ipintzen eta erlabizatzen. Danak, Maitasuna izan zezik, hori bai, neure ustez hori baita Gabriel Garca Mrquez-ek amnistiatzen dauan kontzeptu bakarra. Istorioa (zuetariko askok ezagutuko dozuena jada), familia baten ibilbidearen kontakizuna da, 100 urteetan zehar gertatutakoa. Kontatzeko maisutasunaz zer esango dot neuk ba, "errealismo magikoaz" zer esango dot neuk ba...

Baina egingo dodana autoapologia kolektiboa da. Zalantza barik, gaztelerazkoa geure kultura be izatea abantaila ederra da euskaldunondako, tartean Garca Mrquez-en lanak jatorrizko bertsinoan irakurri ahal izatekoa. Baina hamen be kultura bat aurrerago gagoz euskaldun elebidunok erdaldun elebakarren aurrean. Geuk maisulan honen 400 orrialdeak irakurri eta gozatzeko gai gara, baina eurek euskal idazleek egindako orrialde bakar bat bera be ezin dabe ezta ulertu be. Eta ez da gitxi galtzen dabena. Esandakoa, 2-1 irabazten goiaz.

Azkenik, benetan bitxia iruditu egin jatan pertsonaia liburu-saltzaile kataluniarra izan da. Gaur egun, ia 40 urte geroago, Cuenca edo Murtziako irakurle batek liburua hartuz gero, harritu edo mindu be egingo zan, "Espainia" edo "espainiar" berbak ez diralako inon agertzen liburu-saltzaileagaz lotuta. Garca Mrquez-ek, orain dala ia 40 urte (Francoren sasoian) kataluniar herria eta hizkuntza naturaltasunez erakutsi eutsan munduari (Cuenca eta Murtzia barne), hizkuntza gitxitu bateri propaganda itzela eginez. Hamaika "Korrika" baino eraginkorragoa, zinez.

Baina, antza, 40 urte hauetan batzuk ez dira oraindino enterau. Cent anys de soledat, bakardade eta isolamenduko ehun urte (baino gehiago). Cuencatik hurbil baina ezezagunak, ez onartuak. Eurentzako oraindino kataluniarrak dira gazteleraz berba egin gura ez daben espainiar horiek. Azken ehun edo berrogei urte hauetan oraindino ez dira ailegatu katalunieraz zergaitik egiten daben jakitera. Bada garaia, gentlemen and ladies: Hordago txikira!

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:35:48 . 387 Hitzak . hordago txikira . 2 erantzun

2006/06/21

Mahatserriko Berbalaguna 06-07

berbalagunaBerbalaguna hasi da berriro! Lehengo ikasturtean 120 lagunetik gora ibili zineten astero-astero. Aurten ez dirudi gutxiago izango zaretenik. Blog hau aurten zuentzako prestatuta dauzkagun sorpresetako bat da. Ez da azkena izango gainera. Aurrera ba!

Permalink-aPermalink . berbalaguna . 18:51:15 . 33 Hitzak . berriak . Erantzun 1

2006/06/19

Zezenketarik?

img_jun_19_2006_49_27

Hilabete bi gelditzen dira Aste Santurako (barka, Aste Nagusirako), eta aurton beste moduko festak izango dira neuretzat. Aurton Pellogaz egin ditzakedan gauzak egingo ditut, batik bat: Bertsolariei entzun, aizkolariak ikusi,... eta zezenketen aurkako ekitaldietan parte hartu! Aste Nagusiko kontzentrazino orlegi hauetan, normalean, istilurik ez dago. Tentsino momenturen bat edo beste bai, noski, baina tira. Oihukatutako leloak, hasikeran, xuabe xamarrak dira: "Ez, ez, ez, zezen-ketarik ez" klasikoa (hau eta Ze-ze-nak zelai-e-tara dira euskarazko bakarrak), "La tor-tura, ni arte ni cultura" poetikoa, *"Los animales / tambin tienen derechos"* hunkigarria, ... Gero, apurka-apurka, giroa berotzen dabil, sarritan alkartutako neskato-mutiko "alai eta borrokalari" batzuei esker: "Torturadores!", "Toreros, taurinos: a-se-sinos!" edo "Vuestras entradas llevan sangre!". Puntu honetan, neuri behintzat, badago beste eslogan txit birrintzaile bat biziki gustetan jatana, seme-alaba gazteekin joandako gurasoei dedikatua: *"Vaya educacin / que dais a vuestros hijos"*. Totala, ezta? Gauza bera pentsauko dabe nitaz zezenketazaleek neu txikitxuagaz ikusita, baina.

Azkenik, orgasmotik gertu, bihotza zabaltzen deutsegu: *"Si quieres ver sangre, crtate las venas" edo "Torero muerto, abono pa' mi huerto"*. Ezin esan lelo batzuk baketsuegiak direla, eta beraz guztiz ulertzekoa da tortura-zale batzuen hasarrea, inkluso Polizia Autonomikoaren presentzia zeharo justifikatuta dago. Egia da. Baina asmo onez eta noblez biltzen gara, hasikera batean behintzat. Gero gerokoa.

Kontzentrazinoaren ondoren, kalejira alaian abiatzen gara txosnetaruntz Errekalde Zumardia Autonomia Zabalburu Ametzagako Lapurtua Plaza Biribila ibilbidea burutuz. Azken zatian, "Club Taurino" ondotik pasetan gara manifestariok, "kasualitatez". Eta, berton gagozala, aprobetxetan dogu lelo batzuk botatzeko zezenketazaleen omenez. Amaiera ona da.

Jakin-minak zirikatuta, sarean murgildu naz zezenketen aurkako mugimendua Baskistanen eta Munduan zelan dagoen antolatuta jakiteko. Danetarik topau dot, tartean beste talde "ekologistahippy" batzuekiko loturak: "Galgoen adiskideen elkartea", talde nudistak, begano-ak, ... Oso mundu heterogeneoa eta alkar-lotua beraz. Hurrengo mezu batean, komentauko dot "bullfight"-en aurkako saltsa hau guztia. Gora zezenak! Gora ahuntzak!

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:48:21 . 295 Hitzak . ahuntzak . Erantzun 1

2006/06/17

Han gola

Hurrengo aipu zoragarriak Joxean Sagastizabal-ek idatzitako "Zorotariko Euskal Hiztegia" liburu txit gomendagarri eta barregarritik hartutakoak dira. Beste hiztegi batzuk posibleak diralako, hordago txikira! Angola

Ravel konposatzaile famatuaren piezarik ezagunena, derbi batean bere ekipoak 8-0 irabazi zuenean sortua.

Lehengo mendean, bukaera aldera, marinel ondarrutar batzuk iritsi ziren askoz lehenago portugaldarrek kolonizatutako Afrikako eskualde batera. Hondartzara jaitsi orduko marinelek beren irrikari ekin zioten, orduantxe ingelesek asmatutako kirol berri bati, hamaika laguneko bi ekipo eta baloi batekin jokatzen zena. Partidua hasi eta bertako asko inguratu zen, ikuskizunak erakarririk, eta nola marinelak hogeita bost baino gehiago ziren (22 + arbitroa + marrazainak oso okupatuta ari ziren) begira ari zirenek kirol berriaren berezitasunak esplikatzen zizkieten indijenei. Halako batean, Agustin Muguruza Sagastume, "Chiquito de Ondrroa"-k ezker-ostikada beldurgarriz zulatu zuen Inazio Agirregomezkorta Jaka, "Kaxiguapo"-k defenditzen zuen atea. Fernando Beitia Izurtza, "Legatzas"-ek aldamenean zuen indijenari esaldi historikoa esan zion. Han! Gola! Bertako gizonak segituan errepikatu zien aditutakoa lagunei, eta laster bihurtu ziren hitz horiek pixkanaka eratzen ari zen nazio berriaren izen.

Gure ekipoak irabazten duenerako oihua, garaipena non ospatu nahi dugun argi uzten duena.

Futbolero

Beste ekipoko jokalaria zigorra botatzera doanean, atezainak edukitzen duen mugimendu nerbioso ez-kontzientea.

Oh-oh-oh

Penaltik

Permalink-aPermalink . patxilurra . 12:11:50 . 193 Hitzak . hordago txikira . Erantzun

2006/06/15

Botxo-test (II)

Aurreko udal hauteskundeetan, PKD-k (Partido del Karma Democrtico) zer promesa egin eban?

  1. Loiuko aireportutik Bilbora teleferiko bat eraikitzea.
  2. Bilbotik Donostiara Abiadura Handiko Ferry-aren zerbitzua eskaintzea.
  3. Etorkin ilegal guztiei paperak emotea Arriagan antzezlan erraldoi batean parte hartzeko.
  4. Bilbo "Zezenketen Aurkako Uri" izendatzea.
  5. Espaziuntziak atara eta lurra hartzeko basea ipintzea Zorrotzaurren.

Oharra: Botxo-lehiaketa be irabazle barik gelditu da, erantzun zuzena "Kinielak eta bestelako apustuak egiteko denda" baitzan. Beraz, Seychelles ugarteetarako bidaia luxuzkoa (6 pertsonendako, 6 astez eta gastu guztiak barne) bereganatu ahal izango dau goiko galderari erantzun zuzena emongo deutsanak.

Aurrera bolie!

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:47:42 . 89 Hitzak . botxokaria . 2 erantzun

2006/06/12

Aita barri euskaldun baten balada (II)

img_jun_12_2006_15_16

Zer gara gu? Nor gara gu?

Aita barriak gara geu. Nondik gatoz? Nora goiaz? Zergaitik eta zertarako gagoz mundu honetan? Egia da umeen material genetikoaren erdia geurea dala?

Nor gara gu? Zer gara gu? Txirri, Mirri eta Tiribiton.

"Amaren eskuak"

Karmele Jaioren lelengo liburua da. Oso emea, lasaia, metaforikoa, sentimentala (baina ez melenga), hasikeratik harrapatzen zaituen horietakoa. Ama eta alaba baten arteko harreman gorabeheratsua deskribatzen dau, batik bat, beste pertsonaia batzuk be agertzen badira be. Oso atsegina.

Opor egunotan gozatzen nabil irakurtzen eta irakurtzen. Gora aitatasuna! Hurrengo geltokia, *"Cien aos de soledad"*. Barikuan, Pellotxuk lelengo hilabetea kunpliduko dau. Eta domekan, Araba Euskaraz, Karmele Jaioren urian antolatuko dabela. Biba Pellot! Biba festa!

Mundialak

Probatu dozue Mahala-ren jogurtak eta gazta freskoa? Mundialak dagoz!

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:14:03 . 122 Hitzak . doministikuak . Erantzun

2006/06/08

Botxo-lehiaketa

"Borda" mendi-denda egoan lekuan (Somera, Artekale eta Zamudio atariaren bidegurutzean), aspaldian zarratuta dagoan hartan, zer uste dozu ipiniko daben?

  1. Beste kebab leku bat.
  2. Disko-jogailu eta irrati-kaseteen denda.
  3. Ahuntzen janariaren denda.
  4. Kinielak eta bestelako apustuak egiteko denda.
  5. Beste mendi-denda bat baina beste izen bategaz.

Oharra: Aurreko Botxo-testaren erantzun zuzena "Zazpi Katu" zan, Mallonako Gaztetxearen izena alegia. Inork ez eban asmatu, beraz Botxo-lehiaketaren irabazlearendako lagako dogu Seychelles ugarteetara 3 pertsonarendako bidaia. Gogoratu: 2 astez, gastu guztiak barne, 6 izarretako hoteletan,... *Hagan juego, seoras y seores!*

Permalink-aPermalink . patxilurra . 22:39:44 . 82 Hitzak . botxokaria . 5 erantzun

2006/06/06

Bele Epoka

img_jun_06_2006_53_28

Beleak karraka egiten dabilz egunotan. Sometimes jauna, Angel Aveces (batzuetan gizakia, beste batzuetan belea): "Esatea gogorra bada be, une hauetan Zapateroren proiektua ETAren proiektua da." Mariano Raxoi, karraka be bai: "Gobernua erakunde terroristaren eskuetan dago erabat, haren xantaia onartu daualako". Eta The Organization-ekoak, barrez lehertzen.

Berangoko Juan Luis Mugertzak arrazoi: "Egiatan, ez dago motibo handirik baikor egiteko: bele asko eta lili gitxi dago geurean".

Urrun gelditzen dira orain dala 100 urteko sasoi eder horiek... Hordago ttipirat!

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:51:53 . 75 Hitzak . hordago txikira . Erantzun 1

2006/06/01

Urikeriak, Peru, Wikipedia eta botxo-test

"Urikeriak"

Izen hori eukan "bertso-performantze" musikala eta literarioa ikusi ahal izan genduan aurreko barikuan Bilbo Rock-en. Julen Gabiria aktore lanetan ibili zan, orain eskale gero tabernako zerbitzari. Bestela, testu ederren narratzaile jardun eban, beti be Negruri-ri buruzkoak, inguratzen gintuen San Frantzisko auzoari buruzkoak alegia. Idazlan batzuk blogean argitaratuak ziran, baina beste batzuk propio ikuskizunerako prestatu zituen. Fondoan, musika hirukote batek girotzen eban "performantzea". Eta euren aldetik, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsotan aritu ziran testu horiek markatutako bidetik. Alkarrizketak sortu zituzten Gabiriak aitatutako pertsonaiak kontuan hartuta. Pasarte batzuetan, pertsona ezagunak hizpide hartu zituzten, Sabino Arana eta Miguel de Unamunoren arteko bertso-solasaldia emanez, edota Gabriel Aresti eta Joseba Sarrionandiaren artekoa. Halandabe, Kolonbiako hauteskundeak ez zituzten aintzat hartu, bestela lehia badakizue zeintzuen artean izan zan: Uribe... eta Gabiria.

Ez deuko "koherentzia" berba gustuko. Definizinoetatik (etiketetatik) be iges egiten dau. Horrexegaitik ez dot, adibidez, Asisko Urmenetagaz konparau egingo, edota Unai Elorriagagaz. Bera Peru Magdalena da, eta kitto, eta jazz musikarien moduan idazten dau, libreki, hizkuntzagaz jolastuz eta gozatuz. Asapala alkarteak gonbidatuta, berari entzuteko aukera eduki genduan atzo, eta berba egitean be zelan jolasten eta gozatzen dauan jakin ahal izan genduan. Ordu eta erdiko hura ezin da deskribau, baina. Bakarrik esan dezaket ordu eta erdi txirriak bata bestearen atzetik pipatzen igaro izango bagenduan legez izan zala.

Julenen zain gelditu nintzan atarian, aurretik gelditu ginan moduan, autografoa eskatzeko noski. Eta sinatu eustan bai, baina ez niretzako, Pellorentzako baizik, sinatuta oparitu eutsalako berak idatzitako "Metro bateko letrak" liburua. Aupa Gabiria! Biba Kolonbia!

Peru

Euskarazko Wikipedian 10.000 artikuluren muga igaro dogu (10.286). Bejondeigula! Gauzak kokatzeko, ingelesez 1.166.683 artikulu idatzi dabe gaur arte, frantsesez 294.283, gazteleraz 123.227, esperantoz 44.873, katalunieraz 31.845, galegoz 15.557, galesez 4.426 eta okzitanieraz 2.364.

Peru adibide ona da Fermin Etxegoienek iradokitutako "euskaldun estetiko"arena. Horrexegaitik eta hain zuzen be nonork ipini behar izango eutsan Peruri *"clusula de rescisin"* miloiduna, beste hizkuntza komunitate batera alde ez egiteko, mugarik gabeko kondor aske horri.

Zelan deuko izena pasa dan astean Ertzaintzak bortizki zarrau eban Mallonako gaztetxeak?

>10.000

Botxo-test

  1. Zazpi Kale.
  2. Zazpi Eskale.
  3. Zazpi Katu.
  4. Mahai Ona.
  5. Maila Ona.

Asmatu egingo dauanari, Seychelles ugarteetarako bidaia jasoko dau opari, hiru pertsonendakoa (bikotekidea, aitaginarreba eta norbera; aita, ama eta norbera; edo nahi dozuen konbinazinoa). Parte hartu!

Permalink-aPermalink . patxilurra . 16:28:38 . 357 Hitzak . botxokaria . 4 erantzun

2006/05/29

Matzorrianori ez dotzazule ezebe entenditen, trankil, oin gitxiago entendidukotzazu. Oin leidute gitxi da entzunde letxes! Frustraziño doblea,.... ajoderse

Permalink-aPermalink . mahats . 23:44:00 . 19 Hitzak . Bertonekoak . Erantzun
Joan ta etorridxen

powered by ODEO

Bertonen eskribiten nabilen 8 urteotan eretxidxe hartuten nabil hamen urtien-urtien zikloak edo errepetiduten direzela. Maietza etorri ta hamen hasi direz danak atzera ta aurrera, ta aurreko urtien lez aurten atzera.

Imigrantiek gurera be etorten hasi direz. Etorkinek geittuten dotzie oin, baie horrek berbiek dudie ekarten dost. Etorten dana “etorkin” bada, joaten dana zer da ba? Joakin? Txiste txarra, bai, barre egin badozue zoazie atoan konfesaten ta penitentzidxe kunpliduten.

Halantxe egin zeurien lehengo hilien hameko artista-kuadrile batek, ez dakitt ze pekatu ein ta penitentzidxe kurduenera eitten joan. Honeik bai Joakin. Hantxe danak antxineko hareik “korosidanzas” lez, txapela buruen, txistue, kadenetie ta zaharrak alai! Han, kurduen herridxen ta turkoen terrenoan honeik todoterreno. Ez dakigu zelango exitoa eukin daurien, baie handik martxaten itxi badotzie ez zan hainbesterako ixingo, ezpabere hantxe lotuko zirien exitoan altzoan.

Exitoa topaten hona etorri be asko etorten direz, ta harein exitoa txaloa eta bibak baino gehidxago ixiten da behin etorritte hamen haren baten biherra topatie ta jantzan ibili barik jateko beste atatie sikieran. Kurduek jantzan ipintie baino gatxagoa ixiten da hau ba. Inok be lagundu barik gatxago ondiñokarren. Otxarkoagan Anatoliako puntie baino urrunagotik datozeneri sakadatxue emoten dotzie batzuk hamen dagozela nora joan ta nora etorri euki deidxen, kadenetan ibili barik.

Joan ta etorrian danak. Zurbaranbarriko umiek estudiaten doaz kanpora, lehenago horreiri biajieri biajestudios geittuten jakien, baie estudiau barik danerik egitten zan, edo ahal danerik hobeto esanda. Oin barriz, honeik seriamentien ei doaz estudiaten, aber honeik Bertonekoak hori konprobateko periodismodeinbestigazion apur bet eitten doskuen.

Sasoi beten Gorbeien refujidxoa euki zeurien Santutxuko gaztiek eurek be zapatu-domekatan “estudiaten” joateko. Joan, joaten ziren, halango baten derrepentean barriz, refugidxoa bera joan zan… ta oin atzera etorri dala emoten dau. Halango etzie hanka barik be, zelan ibili lei halango joan-etorridxetan? Ama birjinien nobenan misteridxoak. Ez da ibilidxen dabilen etze bakarra ganera.

Karmelo ikastoliena be halango kontue da, joan eta etorri, ta ez joan ez etorri. Etze barridxe datorrela, baie ez datorrela, baie etorten dana ez dator joan zan modure,.. enfin. Haserrean haserreaz Pontoiko biherginek lez eingo dau baten batek akabuen, sue emon bertotik mubidu ez daitten.

Ta bizitzie ez da dana joan eta etorridxe, atzera ta aurrea, ez ba. Hor dekozue Zalakain, joan ta etorri bai, baie beti aurrerantza, Batzuek gure leukie atzera bueltan baie bidie ondo apuntata dekonak etorridxen be aurrerantza.

Firmaute: Juan Arantza.

Permalink-aPermalink . mahats . 21:23:00 . 383 Hitzak . Bertonekoak . Erantzun

2006/05/28

Aita barri euskaldun baten balada (I)

img_may_28_2006_21_04

Bidaia

Orain bai, aita naz. Aita barria (eta euskalduna). Eta beste sorta bat hasiko naz bizipenak (eta bizipozak, ez bakarrik penak) kontatuz.

Beherago deskribatzen dodan legez, geure bizitza asko aldatu da, espero moduan. Baina gaur igesalditxoa egin dogu Elorridxora, Ibilaldira. Hamabi eguneko adinagaz eta Pello dagoeneko estreinatu egin da ikastolen aldeko festetan. Beroa pasau dau gixajoak, geuk legez, baina hor ikusten dozue erretratuan, Udalatx eta bazter politak ezagutuz. Lelengo "bidaia" izan da.

Oharra: Mesedez ez egin komentaridxo gaiztoak umea hartzeko neure moduagaitik. Aita barria naz!

Monjeen bizimodua

Ordenatua, erritmo motelduna, gora-behera handirik gabekoa. Lehengo egunean musika gregoriarra ipini neban etxean eta monasterio batean egoteko sentsazino erabatekoa izan zan. Baina ez pentsa, atsegina da. Oso atsegina. Egunen batean pastak egiten hasiko gara, edo likoreak destilatzeari ekingo deutsagu. Ez dago ba Burgosen San Pedro de Cardeako monasterioa? Geurean, San Pello de Solokoetxe.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 20:12:26 . 141 Hitzak . doministikuak . 2 erantzun

2006/05/25

Ahuntz bi eta xarnego eta aurkikuntza bana

img_may_25_2006_30_27

Ahuntz bi

"Egunkaria"ren zuzendariari eskutitzak bidaltzen hasi zanean ezagutu neban Juan Luis Fernandez Gutierrez ahuntz enkartatua. Haren gutunak beti piztaileak, biziak eta polemikoak ziran, ez dakit gogoratuko zarien. Egunotan, aspaldiko partez, "Berria"n argitaratu egin deutsie azkena, "Ni ez naiz demokrata" izenburu iradokitzaileduna, Italiako Pescopagano-tik bidalia. Hamen pasarte galduezin batzuk:

"Nire mentalitatea ez da XXI. gizaldi honetakoa, duela lauzpabost mendetakoa baizik, XV.ekoa gehienbat. Hortaz, antidemokratikoa baino areago predemokratikoa naizela esan liteke. (...) Euskal eta espainiar abertzaleei garbi adierazi nahi diet ez diedala nigan ahalmen moralik aitortzen ez aitortuko eta, ondorioz, beren legeak niretzat hutsaren hurrengo direla. (...) Izan ere, ni aspaldi autodeterminatu nintzen."

Bigarren ahuntza, zelan ez, Pako Aristi kazetari, idazle eta pentsalari bikaina. Atzo berton irakurria: "Esandakoa betez gero, ez dago sakelako telefonoaren beharrik. Helikopterorik ere ez daukat, beharrik ez dudalako sentitu".

Eta beste hau: "Amets handi bat esateko: nik Euskal Herria independente ikusi nahi dut, jode! Baina behingoz! Mendeetan ari gara hemen bueltaka! Nazio bat bere estatuarekin, eta kito. Gero borroka egingo dut, noski, estatu horren aurka, ni ideologikoki anarkista naizelako. Baina eduki nahi dut estatu euskaldun hori, gero topiko guztiak hankaz gora jartzeko".

Beste xarnego bat

Eta beste gutun bidaltzaile ohiko bat berau, Alberto Martinez Silva Basaurikoa: "Iragan eguaztenean Jon Maiaren berbaldian bizi izan guztiz atsegina izan zen. Eta, hark lez, nik ere armairutik ateratzeko gogoa sentitu dut, biluzteko gogoa, Gaztelatik etorritako guraso maketoen semea nauzuela esateko gogoa... eta harro nago, euskalduna naizelako, nire familiako lehen euskalduna naizelako."

Aurkikuntza bat

Peru Magdalena Arriaga idazlea, margolaria, musikaria... "Matraka" gehigarriaren atzealdeko alkarrizketa horietako batean: "Benetako zoroak dira bizitza guztia juzgatzen ematen dutenak. Koitaduak."

Eta: "Sortzaileak ez dira gazteak nortasun agirian ipintzen duenagatik, baizik eta zabaltzen dizkiguten leihoen freskuragatik, ausardiagatik, basatitasun horregatik. Pako Aristi da gaztea, Mikel Laboa da gaztea, Xabier Silveira..."

Azkenik, "Nori egingo zenioke zuri egin zuri egin dizugun elkarrizketa hau?" galderari erantzunez: "Kondor bati, adibidez."

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:29:27 . 308 Hitzak . ahuntzak . Erantzun

2006/05/23

Botxokariaren 19. zb.

Botxo

Mont Negre. Monte Nero. Monte Preto. Mount Black. Kara Dagi. Mendi Baltza. Mont Noir. Montenegro. Lurralde bat independizatzea posiblea da Europan, XXI. mendean, autodeterminazioaren bide baketsuaz. Javier Solanak, baina, "delirium tremens"-etzat irizten deutsa Katalunia eta Baskistan be bide horretatik joateari. Neuk, aldiz, "coitus interruptus" deritzat oraingo egoerari. Gora Herriak!

"Ibaizabal" izeneko taldea aurkeztu dabe Tenpluan, Bilbo Handiko euskarazko telebista sortzea sustatuko dauana. Jose Angel Iribar, Julio Ibarra, Andrs Urrutia, Miren Agur Meabe, Txuma Murugarren, Teo Etxaburu,... Neure begietara oso arin erreakzionatu dabe datorren erronkari erantzunez, non eta Euskal Urian, baina fijo hilabeteotan modan dagozan sukalde lan isilak egongo zirala. Albiste ikaragarri ona da beraz, bizi gara! Agian, azkenean, lortuko dabe neure modukoak be telebistazaletzea...

Euskadik galdu katedralean, eta emoitza gitxienekoa da. Baina asko irrikatan gagoz galtzea, bardintzea edo irabaztea garrantzitsua izango dan eguna etortzeko. Zorionak Cymru!

Gora Herriak

"Lurraren sateliteak" (Jozulin-en burutazinoa), antxumeak (beste bat) edo geure Pellotxuk lelengo astebetetzea ospatu dau gaur. Biba Pellot, biba festa! Eta, susedidoekin jarraituz, esan beharra dago bere jaiotzea kontatzeko artikulua blog honen 100garrena izan zala. Ehun aldiz egin dau doministikua ahuntzak eguerdian, egizue kontu.

Kirolak

Susedidoak

Permalink-aPermalink . patxilurra . 21:28:51 . 186 Hitzak . botxokaria . Erantzun

2006/05/18

Aitagai euskaldun baten memoriak (eta IX)

img_may_18_2006_18_21

img_may_18_2006_19_45

Lau egun aurreratu egin jaku geure Pello. Maiatzaren 16ko goxaldean esnatu gintuen, sabela joka eta joka, eta ordu batzuk geroago munduratu eban Maiderrek. Holako momentuetan, bikotekidea miretsi baino ezin dozu egin, txundigarria baita andrek egindako erditze-lana. Ganera, argazkian ikusten dozuen irribarrea eskaini eustan.

Eta hor ikusten dozuen antxume polit-polita be oso ondo portau egin da. Ez dau ezer apurtu ospitalean, ez da kexaka ibili kexatzearren, ez ditu bazterrak nahastu larregi. Bestalde, erretratuan botila uraren ondoan agertzen bada be, inolako gose greban egon ordez tripontzi xamar hasi ditu bere bizitzaren lelengo bi egunak. Gargantuaren semea izanda, zelan bestela?

Halandabe, segidu baino lehen, lotsa barik aitortu behar dot entxufe itzela geneukala Gurutzetan. Bejondeigula! Inguruan eduki dogu familia, lagun on batzuk eta bikain tratau egin gaituzten erizain eta abar. Datozan egunotan, beste senide eta lagunekin biltzen ibiliko gara apurka-apurka. Baina atzo ustekabeko bisitaldia eduki genduan, nor eta Julen Gabiria topau neban atzo ospitaleko sarreran. Lagun batek beste lagun bateri esan ei eutsan eta horrek Gabiriari...

Azkenik, hau blogeratzen dodan bitartean, hor dagoz ama eta semea, lo ederrean, lasai-lasai, alboko logelan. Ez ditut molestauko, beraz. Aita barriaren lehen ikasgaietakoa da.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:11:08 . 186 Hitzak . doministikuak . 17 erantzun

2006/05/15

Astelanak

Futbolik gabeko lehen astelehena. Egunkaririk gabeko beste astelehen bat. Lanez betetako astelana. Gaurko moduko zenbat astelan bero ekarriko deusku batzuk oraindino ukatzen daben aldaketa klimatikoak? Zenbat astelan eutsiko deutsa Askao Mallonako gaztetxe barriak okupazinoari? "Herri Urrats" asko falta dira ofizialtasunerako? Momentuz, astelan bat gitxiago. Bihar martitzena. Bitartean, itxoiten. Haurra noiz jaioko.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 19:05:29 . 51 Hitzak . botxokaria . Erantzun

2006/05/13

Ahuntz osasungileen topagunea

Osakidetzan langile euskaldun askorik ez dagoela eta hiritarrak hori dala-eta kexatu egiten dirala gauza jakina eta logikoa da. Osasunbidean eta "Scurit Sociale-n":http://lessites.service-public.fr/cgi-bin/annusite/annusite.fcgi/loc6?lang=fr&dep=64 be beste hainbeste gertatuko da, baina ez dakit zehazki.

Halandabe, egon bagagoz osasungile euskaldun apur batzuk, eta urtean behin batzen gara Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) antolatuta. Beraz, urtero osasunaren inguruko gai bateri buruz jardunaldiak prestatzen dituzte, eta aurton Gasteizen izan dira. Gaia: Gaixotasun Kardiobaskularrak

Neu dagoeneko lau aldiz egon naz OEE-ko jardunaldietan, eta ederra da giroa, beste lankide batzuekin egoteko gogoa, lanak euskaraz prestatzeko ilusinoa... Azken finean, hain txikiak ez sentitzeko exorzismoaren funtzinoa betetzen dabe jardunaldiek, besteak beste. Eta horrexegaitik bakarrik merezi dau joateak.

Beraz, beste ahuntzen topagune batez ari gara. Eta aurton, sarrerako berbaldian, Anton Erkorekak lan interesgarria ekarri euskun gaixotasun kardiobaskularren bilakaerari buruz, historian zehar, munduan eta Euskal Herrian. Oso aurkezpen polita izan zan, eta berton esandako gauza pare bat hona ekarriko ditut:

  • Bihotzekoa: Gaur egungo "Miokardio Infartua" edo "Sindrome Koronario Akutua" esateko beste berba batzuk be erabili izan dira tradizionalki euskaraz. Bihotzekoa ezagunaz gain, beste hauek:
  1. Bihotzeko mina.
  2. Paparreko mina.
  3. Bihotzaren kolpea.
  4. Bihotzetik egon.
  • Burutik beherakoa: "Istripu zerebro-baskularrak" izendatzeko, aldiz, oso esanguratsua da "burutik beherakoak emon" espresinoa, edota "perlesiak jo".

Ez bihotzekoak ezta burutik beherakoak be emon barik, pozik atara ginan ba jardunaldietatik. Datorren urtean ez dakit non edo zeri buruz edukiko dogun batzarra, baina polita izango zan Garagoittiko Orakuluduna be etortzeko animauko bazan. Sartzen bazarie haren blogean ikusiko dozue pare bat artikulu luze-luze eta bikain egin dituela azken aldiotan Medikuntzari buruzkoak.

Au revoir!

Permalink-aPermalink . patxilurra . 22:54:05 . 262 Hitzak . doministikuak . Erantzun

2006/05/10

Aitagai euskaldun baten memoriak (VIII)

Jaiolekuak

Hamar egun falta dira estimautako "E egun"erako: 10, 9, 8, 7... Hori bai, gitxiago izan leikez, ala gehiago. Kontua da Pellok pasa dan astegoienean donostiar jaiotzeko aukera alferrik galdu ebala. Denporak esango dau hori garrantzitsua izango dan ala ez. Bestela, iruear sortzeko okasinoa be eduki eban geure antxumeak orain dala aste batzuk. Eta datorren barikuan gasteiztar munduratzekoa...

Segurtasunezko aulki homologatuak, gurditxo homologatuak, jostailu homologatuak, oinen behatzen azkazalak mozteko tresna homologatuak (0-3 hilabete, 4-9 hilabete...),...

Baina jaiolekuak, neure ustez (zer esango dot ba neuk?), ez dira hain garrantzitsuak. Diferentzia (eta itzela) edukiko dau geureak Europan jaiotzeagaitik eta ez Afrikan. Baina bestela?

Homologatuta

Azkenean, bazterrak nahasteko tentazinoan jausteari uko egiten deutsazu eta, mantso-mantso, artaldean sartzen zara, zu zeu aita partzialki homologatua izan arren.

Agindu legez, 8 hilabete, 8 atal. Eta, ikusten dozuenez, filosofiko ipini naz zortzigarrenean. Urduritasuna izango da.

Neure galdera da: Zer gertatzen da gizarte maitagarri honek inoiz homologatuko ez dituen Down sindromedunekin, haur itsuekin, mutuekin, itxuragabetuekin eta abarregaz?

Zortzigarren atala

Ez galdu hurrengo kapitulua!

To be continued.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 22:20:24 . 162 Hitzak . doministikuak . 2 erantzun

2006/05/07

Beti-beti maite, maite-maitea

Beti-beti maite, maite-maiteak beste urte bat segiduko dau Lehen Mailan (buff!!). Gloriosoek, beste txuri-urdinek, azken momenturarte sufridu beharko dabe. Athleticgorritazuriak, baina, agur esan deutsa sufritzeari azkenean. Eta Gorritxoak, akaso, Txanpinoien Ligara joango dira "heldu den urtean". Badakit ezinezkoa dala, baina Errealak zaleak aldatu behar ditu. Ez dau aldatu behar presidentea, entrenatzailea edo jokalariak (danak ez, behintzat). Zale mutu horiek guztiak gehi txistulariak kanporatu eta euren ordez eskuak txalotzeko eta txintxurra kantatzeko eta taldea animatzeko erabilten dituzten hintxa gogotsuak sartu behar dira Anoetara. Hordago txikira botatzea bezalakoa da, baina datorren urtean bazkide egingo naz, neure "hondar aletxoa" ipinteko. Burutik jota nagoela pentsauko dozue, baina hori be planeauta deukot. Neugaz batera saiatuko naz Javi neure aspaldiko laguna liatzen. Javi psikiatra da. No pasa nada...

Alabesa itolarrian dabil. Txuri-urdinak igual Bigarren Mailara jaitsiko dira eta, horreri esker giputzak, bizkaittarrak eta gipuizkaitarrok lasaiago egingo dogu lo. Arabarrak dira "beste euskal herritar horiek", Zazpigarren Alaba galdua. Taldearen webgunea gazteleraz bakarrik dator, baina nekez irakurriko doguz horreri buruzko salaketak inon be ez (Osasunak holakorik egingo balu!). Halandabe, kuriositate moduan, babazorroak ei dabilz taldearendako "euskarazko ereserkiaren" bila. Hamalau hautagai dagoz: Iiguez de Heredia, Gonzlez Chasco & Zuba, Aitor Ibabe, Alfredo Mendoza, Mendizbal y Breas, Ivn Portas, Jimmy Jimnez, Rafa Recio, Letxet, Burkina Faso, Eduardo Lazaga, Alfredo Garca, Jos Villar eta Evaristo ("La Polla"koa?). Maiatzaren 31 arte botoak emoteko aukera badago. Sartu eta kuxkuxeatu.

Nafarroako Erresmakoek sekulako denporaldia egin dabe eta, goian esan legez, Txapinoien Ligan sartzeko aukerak zabal-zabalik dituzte. Lortuko baeben, eta Vila-Realekoen moduan urrun-urrun ailegauz gero, ikusi beharko genduan ea Fotoxop martxan ipiniko eben barriro...

Atletidxa be salbauta. Orain bakarrik falta da jakitea ea, beste behin, aurton be ordaindu behar izango dodan urteroko bazkaritxoa. Badagoz gauza batzuk aldaezinak dirala...

Permalink-aPermalink . patxilurra . 23:19:21 . 292 Hitzak . botxokaria . 4 erantzun

2006/05/03

Beste euskaradun horiek

"Abertzaleak ez diren euskaldunak badaude, eta pila bat. (...) Baina horien ikusezintasun publikoa ez al da apur bat susmagarria? Zergatik ote daude euskaldun eta euskaltzale ez abertzale guzti horiek hain isilik, esparru publikoan eta euskaraz behintzat?" (Belen Altuna. EHU-ko irakaslea).
Hasikera erakargarria eukala, ezin da ukatu, euskaldun politikoki alternatibo batek idatzitako artikulua emoten eban. Baina usteak erdia ustel. Ahuntz bat zirudiena azkenean aker arrunt izaten amaitu da, neure begietatik behintzat. Lotsa izeneko artikuluan, Belen Altunak oso gai interesgarria ataratzen dau: Euskal hiztunon dibertsitate politikoarena. Haren ustez, asko dira euskal abertzaleak ez diran euskaradunak. Neuk eztakipa. Gauzak askoz hobeak izango ziran berak esan legez izango balira, gehiago ez bakarrik eta aberatsagoak be izango ginala pentsatzen dot eta. Kantitatez gehiago eta kalitatez hobeak.

Neuk sinetsi nahi izan dot "Zabalik" edo "Aldaketa 16" bezalako produktuetan. Lelengoak hondoa jo eban orain dala gitxi, ez ustezko epaile baten eta politikari batzuen aginduz ("Egunkaria"ren kasuaren moduan), baizik eta irakurle eskasiak erabakita. Beste hainbat euskarazko produkturekin gertatu legez, bidenabar esanda, joera poltikoen ganetik.

Baina esan nahi dot Altunak aitatutako "ikusezintasun publiko" hura (euskal abertzaleak ez diran euskal hiztunena) zergaitik gertatzen dan berak ez dauala erantzuten artikulu osoan zehar. Neu animauko naz erantzun batzuk botatzen.

Hasteko, tamalez, ez dirala hainbeste. Edo inkesta sozio-linguistiko horiek behintzat holan dinoe. Politikarien artean, oso gitxi dira. Eskuineko alderdi artean (PP, UPN, UDF,...) argi dago oso gitxi dirala. Ezkerrekoen artean (PSE, PSN, EB,...) beste gauza bat da, baina ez dira ailegatzen ezta EAJ-ren zenbaki eskasenetara be. Euskadi Irratian edo ETB-n zaila da aurpegi barriak ikustea eztabaidaren programetan "euskal abertzaleak ez diran..." horien artean. "El Pas"-en moduko hedabideetan ("The Reason" eta abarretan zer esanik ez) behin eta barriz ikusten dogu zein dan euskal hiztunekin eta "euskararen arazoa"gaz deukien atxikimendua. Bertendonako Sindromeak jota, akaso.

Orain dala gitxi jakin genduan Pello bertsolari leitzar espainiarzale kasu harrigarriaz. Zenbat bertsolari gehiago egongo dira euskal abertzaleak ez direnak? Zoritxarrez, ezta "bertso-afari demokrata" xume bat egiteko be ez.

Bestela, imajinatzen dozue zertan geldituko zan "Euskadi Gaztea" Patxi eta Maria lehendakaritzan egongo balira? Zerrenda baltzetik tiraka hasiz gero, euskarazko talde barik geldituko ziran ia-ia.

Ur sakonetan sartu naz oraingoan, ez dot aurrera segiduko. Baina laburbilduta, zera pentsetan dot, Altuna andreak uste dauanaren kontra: Gitxi dirala "euskal abertzaleak ez diran...", eta ganera hizkuntzagaz atxikimendu eskasekoak. Eta danok galtzaile.

Hordago txikira!

Permalink-aPermalink . patxilurra . 21:30:01 . 381 Hitzak . hordago txikira . 4 erantzun

2006/05/01

Ms enll de les canons

Musika versus Militantzia. Kataluniako kasuan, "Sopa de Cabra" versus "Els Pets". Oso planteamendu sinplista da, baina dualidadeen mundu manikeo honetan askok sinesten dabe holakoetan. Zergaitik ez biak, musika eta militantzia?
Rock & Cat pelikula-dokumentala ikusi neban lehengoan, azken urteotan katalunieraz egindako musikari buruzkoa, zehazki kantautoreena edo folklorikoa ez dan musikari buruzkoa (R&R eta pop musika batik bat).

Mezu ugari dagoz dokumentalean, baina musika da ardatza, zelan bestela! Abesti mordoa, neuretzako ezezagunak bezain ederrak. Auto-omenaldia, marketin landua, mezu zuzenak... Gazteleradunek egingo ez eben dokumentala da, azken finean. Neure ustez, helburuak lortuta. Biba zuek!

Eta mezuen artean, hauexek:

Gu ez ginan hasi inolako planteamendu nazionalista edo hizkuntza kutsukoagaitik. (Sopa de Cabra).

Neuk zalantzak baditut honen inguruan. Talde honek problemak eduki zituen sektore batzuekin eta "traidore" etiketa ezarri eutsien gazteleraz be zeozer kantatzeagaitik. Talde "kosmopolita eta zabal"tzat be jo eben, katalunieraz nagusiki baina ez bakarrik kantatzearren. Eta beste muturrean "Els Pets" taldea ipini eben, "militante" etiketagaz, nazionalisten erreferentea izanda antza.

Baina ez dot sinesten sinplismo hori. Ez dot sinesten "SDC" talde estetikoa bakarrik dala eta "Els Pets" talde identitarioa baino ez dala, neure ezagutza txikitik esanda be. Hizkuntza gitxitua aukeratzen dauan edonork badakielako hori ez dala holan, danok deukogula militantismo dosi bat, txikia, ertaina ala handia, nahi eta nahi ez.

Azkenean, lortu genduan zorioneko galdera hura ez egitea alkarrizketetan : "Eta zuek, zergaitik kantatzen dozue katalunieraz" (Pep Sala).

Hau da: zuek zergaitik ez dozue "kristauaz" kantatzen? Pentsau zenbat publikoa galtzen dozun, zeure mundu txikian geratuko zarela, hori ez dala modernoa... Eta neure galdera: zenbat disko gehiago saltzen dituzte Kataluniatik (Euskal Herritik) kanpo (edo barruan) gaztelerarako jauzia egin dabenek?

Emoten dau Bartzelonan gertatzen ez dana ez dala benetan gertatzen.

Kexa hau dokumentalean parte hartutako talde batek baino gehiagok egiten dabe, bartzelonarrak ez izanda. Periferian be zentralismoa, leku guztietan txakurrak oinutsik. Beste behin, Uria versus Herria.

Eta abar. Zinematik atarata, ohartxo hauek baino ez nituen hartu, baina mami handiagoa deuko pelikulak (lehen esan legez, azal ederra be bai), zinez gomendatzen deutsuet ikustea.

Eta azken hausnarketatxoa, fijatu zarie badagoala publiko rokero erdaldun bat sekula juten ez dana euskarazko talde rokeroak ikustera? (Eta alderantziz). Badagoz ahuntz rokeroak (noski), baina musikan be akerrak nagusi.

Badaezpada be, hordago txikira!

Permalink-aPermalink . patxilurra . 21:25:13 . 362 Hitzak . hordago txikira . Erantzun

2006/04/27

Arte galdue


berton
Ez dakitt zer dan, baie Bertonen artistak atara ta atara dabiz azkenokaz. Mahatserridxe Parisen modukoa dago paraten. Bateko gerra denboran umien ospizidxoko hormetan koadroak pinttatu zeittuzen batenak. Gizona gurasoak galduneko umiek gusture gure ixin ta etzie alaittu egin otzien. Intentzinoa ona, baie ostien etor ziren batzuek intenziñoak halangoak ez ta pintturek kendu. Buzterridxe ta fletxak ganien pinttau ez zotzienien be…

Neska bi bertokoak arropie diseñaten ta saltzen hasi direz. Mimoa ta maittasunegaz gauze elegantie egin, ta akabuen erosten dabenak jantzi, gastau ta bota,… Honenak be ez dau museoan akabauko. Beste bat be badago, hau be pinttorie, baie hau pinttore pistoleroa, pistoliegaz pinttaten dabena. Da honek pinttaten deittuzenak be galtzekoak ixingo dira gehidxenak, ULEk kentzen ez badotzaz pinttau daben kotxiek desguazean akabauko dau. Baten bat gordeko dau, baie honek be gehidxenak galtzeko eitten deittuz.

Artisten kontuegaz segidute, Zurbaranen eingo daurie rockfestibala aurton be. Eta musikie be bada galduteko artea, momentuen egin, jo ta segiden airean joaten da. Galduten diren artean oingo Bertonen. Hamen auzunean aspaldidxen komentau genduan arteak ez dekola bide luzerik, geuze zaharrak bota edo kendu eitten direz, ez dekogu momumenturik, gaur ikusteko modukoa dana bidxer kendukote. Halan da ze, honeik artista guztidxok esan leike Mahatserriko eskolakoak direzela plenamentien. Tradiziñoa be badekogule esan lei. Estiloak bakotxak berana edukingo dau, baie destinoa danak bardine, obrie galdutie.

Tire ba, Bertonen artistak aparte Jamaikara lagunduten joan dan neskie be atara daurie, harek diño han Jamaikan Bob Marley-n kuadrilie, regeskatafandango ta ganja eurrez barik jentie jodidute dabilela ta ha ez dala txurrero askok imajinaten dauriena inondik inora be. Ha be artiste ixin barik obrie eitten dabil, baie hau obrie ez daittela ixin Mahatserriko eskolakoa, hau de, ez daittela galdu.

Firmaute: Artebakarrako pintzela

Permalink-aPermalink . mahats . 03:24:00 . 282 Hitzak . Bertonekoak . Erantzun

2006/04/25

Aitagai euskaldun baten memoriak (VII)

Heldua izatea

Horixe da gurasogai askoren bildurra, neurea barne. Hau da, gaztaroari agur esateko bildurra dator seme/alabagaz batera.

Edo behintzat guraso horiek bezalakoa ez izatea: Lehengo egunean Maider eta biok Doa Casildaren Parketik pasau ginan, aspaldiko partez. Arte Ederretako Museoaren ondoan badago umeentzako esparru bat, hauek jolasteko gunea baina kanpoaldean, parkean berton, kalean. Arratsaldeko ordu hartan petauta egoan, gurasoez eta umeez leporaino. Gurasoak eta umeak Indautxuko tribukoak ziran, Gran Viako edozein erakusleihoren manikiak legez jantzitakoak. Nuevas Generaciones-en Batzar Nagusia emoten eban! Laostia!!

Bienvenido a casa pelikula ("Onki xin etxera") ez dabe izendatuko 2007ko Oscar Sarietarako, baina gurasotasunaren gaia bete-betean jorratzen dau luze (azken aldiotako pelikula gitxik egin ez bezala), ikuspuntu askotatik, gaur egungo gizartean kokatuta eta modu dibertigarrian. Esaldi bigaz gelditu nintzan. Lelengoa, oso argia: "Umeek ezin dituzte umeak eduki". Eta bigarrena, birrintzailea: "Bizitza errelebutako lasterketak bezalakoa da. Gurasoa izaterakoan, aita/amak lekukoa pasatzen deutsa seme/alabari, eta lasterketa hor amaitzen da gurasoarentzat."

Heldua ez izatea

Gogoratuko zarie, akaso, Garzn epaile txit ahanztezinak botatako hartaz, ezta? Bilbotar asko Gurutzetako Ospitalera joaten zirala umeak edukitzera, baina gero Bilbon erroldatzen zituztela haurtxoak Barakaldo toki xarnegoegia zalako, ez behar bezain euskalduna.

Mesedez, inoiz ikusten banauzue traza horretan jantzita datozan hamar urteetan, Zamudiora (edo Santa Aguedara) eroan nazazue zuzen-zuzenean... Baina etorri bisitan, arren.

Garbiketa etnikoa

Geuk horixe egingo dogu. Gurutzetara jungo gara azkenean (gauzak ondo), eta gero Pello Botxoan erroldatuko dogu, guztiz euskalduna dan uri honetan.

Hauxe izango da aitagai honen memorien azkenaurreko kapitulua. Hurrengoa, ospitaletik igaro ondoren idatziko dot, antxumea (Jozulinek erabilitako berba) munduko alde honetan dagoeneko edukiko dogunean.

(Idoia eta Leire: mila esker!).

Azkenaurrekoa

Txibediamo!

Permalink-aPermalink . patxilurra . 19:13:26 . 266 Hitzak . doministikuak . 11 erantzun

2006/04/23

Galtzaile txarrak

Urte bi dira Marianok hauteskundeak galdu zituela. Orduan, bere herrialdeko uriburuak pairatu eban historiako atentaturik handiena, urrutiko herrialde batzuetatik joandako aker basatiek egindakoa, beste urruneko herrialde batean Jose Marik, George W-K, Tony Blair-ek edo Silvio-k sostengatutako gudarengaitik mendeku hartuta. Baina ezetz. Haren ustez ez hain urrutiko herrialde batetik joandako beste aker basati batzuk izan ziran sarraskiaren egileak. Eta ez eban porrota onartu. Urte bi geroago oraindino ezin dabe jasan "The Organization" ez zala izan atentatu anker haren erantzulea, "Egunkaria" itxi eban Del Colmo epaile Marianozaleak horixe baieztatu arren. "The Organization" ez zala izan atentatu anker haren erantzulea baieztatu arren, alegia.

Aste bi dira Silviok be hauteskundeak galdu dituela. Egia esan, oso gitxigaitik. Eta ez dau porrota onartu. Aste bi geroago ezin dau jasan coglioni-ek irabazi deutsiela. Botoak barriro kontau behar zituztela exijitu eban hasarre. Bozkak berkontau egin zituzten,eta atzera emoitza bera ataraten zan, Silvioren porrota alegia. Eta ez eban onartu barriz be. Epaileak baieztatu eutsan arren, Silviok ezetz. Urte bi igaro ondoren, akaso, bereari eusten jarraituko deutsa, Marianok egin legez. Beharbada, galtzaile txarrak diralako.

Fair-play, gentlemen, fair-play!!

Permalink-aPermalink . patxilurra . 21:26:58 . 178 Hitzak . botxokaria . Erantzun

2006/04/19

Ahuntzak larrean... eta kotxean

Banderekin nahikorik ez deukogu, antza, gizakiok identitate sinbolo gisa animaliak be erabilten ditugunean. Azken urteotan kotxeko pegatetan erakusten ditugu, Europako hego-mendebaleko bazter animau honetan.

Osborneko zezenagaz hasi ziran espainiarrak (beste batean blogeratuko dot zeozer "festa nazionala"ri buruz), eta atzetik jun ziran kataluniarrak eta astoa. Euskaldunak luzatu ginan apur bat, baina azkenean batzuk ausartu ziran eta, urteetako banaketa guztien ganetik, ardia luzitzeari ekin eutsien Tolosaldean. Eta arrakasta lortu dabe, bai horixe, gaur egun arditxoak edonon ikus daitezkeelako.

Momentuz hor gelditu da kontua, baina imajinatzen hasita, zein izango zan ba galiziarrek erabiliko eben ikurra? Olagarroa? Akaso. Euren auzokide portugaldarrek, argi dago, oilarra paratuko eben. Asturiarrek, agian, behia. Okzitaniarrek (*moltes grcies, Jordi!*), azeria.

Eta ahuntza? Hori aragoiarrendako, zelan bestela. Kuxkuxeatzen, hango blog batean artikulu hau irakurri dot. Asuntoa da Zaragozan egin behar daben "Expo '08" horretarako maskota aukeratu dabela, eta ahuntz bat baino ttantta bat izango dala, itxura bitxia deukon ttantta bat hain zuzen be. Izen bila ibili ziran, eta aragoieradunek "Chisla" (ttantta) proposatu eben, blog hartan azaltzen dabenez. Azkenean ez dabe irabazi, "Fluvi" izen txit afrusa hautatu dabe eta.

Neu gelditzen naz blog horren izenagaz: *"El rincn del Somardn". Beharbada pentsauko dogu aragoiera hizkuntza txikia eta pobrea dala. Txikia bada, baina pobrea? Chisla hura ederra bazan, adi Somardn horrek zer esan nahi dauan: "Somardn: (Ar.) Persona que sin hablar u ocultando sus intenciones hace lo que le da la gana."* Tumatxa! Aupa ahuntzak!

Permalink-aPermalink . patxilurra . 20:09:32 . 236 Hitzak . ahuntzak . 3 erantzun

2006/04/16

Alberdi Eguna

"Euskal Herria nire aberria da". Ez da esaldi orijinala, eta ustekabe gitxikoa Marcelo Usabiaga Jauregi izeneko batek esandakoa dala baldin badakigu. Pertsona hori ordiziarra dala jakinda be, sorpresa gitxi. Baina komunista, mugalaria eta makia izandakoa dala esaten badeutsuet? Komunista izateak ez dakar ba aberrietan ez sinistea? Jorrailak 14, Errepublika Eguna; Jorrailak 16, Aberri Eguna. Aurton etorri dira bata bestearen atzetik, esanguratsua benetan: Ezkertiarra eta abertzalea izatea bateragarria da? Zer gurago: Lizarra-Garazi ala Kataluniako esperientzia? Oinaztarrok ganboatarrekin edo gaztelar errepublikarrekin?

Eskerrak ikurria bakarra dagoela, eta ez hamazazpi, hamazazpi Aberri Egun dagoen legez. Eta zer pentsetan dabe gaztelar errepublikarrek ikurriataz? Eurena zein da ba: zuria, berdea eta gorria ala gorria, horia eta morea? Bat egitea ez da bape erraza, baina ez da ezinezkoa, bestelako Abotsek frogatu dabenez. Genero kontua izango da...

Amaitzeko, gaur beste ospakizun bat eduki dogu esku artean Maider eta biok, orain dala urte bat Otsagabian egindako festa zirraragarria gogoan. Eta bazkaldu dogun jatetxeko kamareroaren hiztripuari esker lortu dot artikuluaren izenburua: Gora "Alberdi Eguna"!

Permalink-aPermalink . patxilurra . 20:33:24 . 164 Hitzak . ahuntzak . Erantzun

2006/04/12

Euskal Hiria versus Obaba

Volgako Batelariengan, beste behin, oso eztabaida mamitsua piztu egin da. Abiapuntua **Iaki Segurola*ren "Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo"* liburua izan zan, Juanjo Olasagarrek "luze eta zabal" (Volgatarren estiloan) kritikatuta. Hamahiru erantzun jaso dau mezuak orain arte, blog horretan errekorra dana, txarto gogoratzen ez banaz. Eta eztabaidaren piztaileen artean Juan Luis Zabala, Gerardo Markuleta, Iban Zaldua, eta Juanjo Olasagarre eta Iaki Segurola eurak dagoz. Esan legez, mamitsu-mamitsua.

Botatako mezuen artean, neuk ulertutakoaren arabera, Herria versus Hiria norgehiagoka zaharra eta konpondubakoa dago. Ahari talkan, hiritarrek eta Herriek alkarren aurka egiten (ei) dabe, modernotasunak eta tradizionaltasunak, estetikak eta identitateak, Kursaal edo Euskaldunako jatetxeek eta sagardotegiek, Euskal Hiriak eta Obabak, Inoren Ero Ni-k eta Kaxianok, Oreka TX-k eta Artze anaiek,...

Inork ez dau zaharra izan nahi, askok hizkuntza zaharra baztertzen daben modu ber-berberan, baina fondoan iraganaldiak haurtzaroa edo garai onak ordezkatzen ditu gehienontzat. Eta sasoi zaharrekiko lotura ez dogu guztiz galdu nahi, eta hizkuntza zaharrei atxikituta segitzen dogu. Agian badaezpada be. Bernardo Atxagaren "Lekuak" edo Juanjo Olasagarre beraren "Ezinezko maletak" honen adibide dirala uste dot.

Baina zelan uztartu banguardia eta tradizinoa? Gaur eta atzo? Harrituta begiratzen dogu zelan Ruper Ordorika bat "Hiru Truku" moduko proiektuan sartu zan edo zelan Aitor Aranak argitaratu eban modernotasun guztien ikurra dan mundu homosexualean erabilteko hiztegia... hizkuntza zaharrean.

Eta hau guztia idaztera animau naz, azken finean, Pedro Almodovarren Volver pelikula ikusi eta gero. Aje guztien ganetik, atzo eta gaur uztartzeko ahalegin ederra dana neure ustez. Petak erretzen dituen eta herri mantxego txiki batean bizi dan pertsonajea adibidez. Ados, geure esparrutik kanpo gazteleraz egindako lana da, Julio Medemen pelikulak be zelabait geure esparrutik kanpokoak diran legez. Baina geurean Antzerkiola Imajinarioa, Karidadeko Benta, Zazpiak Batman, Mihiluzeak, Zenbat Gara, euskarazko bitakorak,... baditugu. Edo atzo argitaratutako hau bezalako artikulu ederra.jira

Bizi gara!

Permalink-aPermalink . patxilurra . 19:11:49 . 295 Hitzak . ahuntzak . Erantzun

2006/04/10

Aitagai euskaldun baten memoriak (VI)

Ume hizkuntza

Lehengo egunean Zazpiak bart izen erakargarria eukan gutuna leidu neban egunkarian, Jonjo Agirrek Altsasutik bidalitakoa. Eskutitzak hainbat gai ukitzen eban, batik bat lurraldetasuna eta oinaztar/ganboatartasuna. Baina, horretaz gain, "euskalduntasun selektiboa" nabarmentzen eban altsasuarrak:

"Haurrak, ikas ezazue euskaraz mintzatzen... laliroliroliro, lalirolirola... Bai ze, euskararik egingo bada, baten batzuek ikasi beharko dute. Haurron gurasook nahikoa egiten baitugu, haurrok euskaraz ikas dezaten ikastetxeko kuotak ordainduta. Gainera nortasunik badute behintzat, ez dute guk egiten duguna zertan egin."

Egunotan be, Etxean zer ikusi, hura ikasi liburua aurkeztu dabe Buruntzaldean. Berton, honen moduko ondorioak: "Euskara gehiago erabiltzen da seme-alabekin norberaren belaunaldikoekin baino; bikotekidearekin, anai-arrebekin, lagunekin edo lankideekin baino."

Teresa Lpez de Munain izeneko ugaztun emeak bere irrikak antzeztu zituen pasa dan astean Txurdinagako AEK-ren euskaltegian. Antzezlanean, aktoresa botxotarrak paper bat baino gehiago egin zituen: amarena, jaiotzear dagoen umetxoarena, jaiobarriarena, ume koxkorragoarena,... Entretenigarria eta umoretsua izan zan eta, geure kasuan (Maider be etorri zan), guztiz didaktikoa.

Umeekin, aitite-amamekin eta txakurrekin bai. Helduen arteko alkarrizketa (ustez) serio eta sakonendako ez.

"Ugaztun eme baten irrikak"

Antzezlan osoa ez dot komentauko, jakina, baina bai pare bat detaile aipagarriak:

  • Medikuak, amaginak eta abar "munstro berdeak" (edo zuriak) ginan umetxoaren pertsonaiaren begietara.
  • *"Durmete nio" liburua eta horren filosofia "Jdete/Pdrete nio" bilakatzen zan txantxaz antzezlearen arabera, ziur aski "Bsame mucho"* liburuaren jarratzailea bera.

Gurasotasunean be bandoak ei dagoz!

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:45:14 . 226 Hitzak . doministikuak . Erantzun

2006/04/08

Botxon zer barri?

img_abr_08_2006_31_44

Konponbideez, akerrez eta ahuntzez

Baskistango manifestodromoan (Aita Donostia-Autonomia-Udaletxea) konponbideen bila desfiladu genduan pasa dan zapatuan aker batzuk. Bitartean, beste aker batzuk, alboko espaloian, marmaratzen ebiltzan: "Hauek independentzia lortuko dabenean, geu kanpora joango gara bizitzera." (blogean itzulita). Txao eta ondo ibili!

Biharamunean, argazkiko ahuntzak topau ahal izan nituen, baina Botxotik at, Espainiako (Kantabriako) muga ondoan.

Xarnego (III)

Geurean egon da, Santutxuko "Irakurlearen Tartea" Jon Maiak bete dau aste honetan. Ez dau gauza barririk azaldu, behintzat jarraitzen deutsagunoi, baina plazerra izan da bertotik entzutea eta jentea biluzten ikustea esatean: "Identifikauta sentidu naz zeure liburua irakurten". *Ro Mundo*. Solokoetxe, Santutxu, Txurdinaga edo Otxarkoagan badakigu zer dan "xarnego" eta "euskaldun barria" betiko etiketak, baina oraindino ehunka pertsona falta dira armairutik ateratzeko, jatorria ezagutu, onartu, eta maitatzeko eta euskalduntasuna aldarrikatzeko, adjetibo barik. Maiak egin dauan moduan.

Azkuna glotn!

Bilbo Zaharrean, San Antonen zubia igaro eta berehala, graffitti ederra egin dabe Miribilarunzko bidean bota dituzten etxeen lelengo lerroan. Espekulazinoaren aurka, gaztetxe eta okupazinoaren alde, eta sekulako grazia deukon esaldia: *"Azkuna, glotn!*

Permalink-aPermalink . patxilurra . 09:26:37 . 168 Hitzak . botxokaria . 2 erantzun

2006/04/04

Borroka da bide bakarra

img_abr_04_2006_56_28

img_abr_04_2006_57_13

Zaldieroak asmatu dau, neure ustez, bizitza luzea eduki dezakeen pertsonajea: Pello Iturriondo alias "Pradesh Nariyama", desobedientzia zibilaren ildotik doian borrokalari bakezalea, budismoak edo Ekialdeko beste filosofiaren batek ukitutako hippy euskalduna. Bikaina!

"Pradesh"en agerpena XVIII/IIC Makro-sumarium tamalgarriaren eskutik etorri da, epaile espainiarrak Mario Zubiaga moduko ahuntza "The Organization"-egaz lotu nahian ibili diranean.

Gehienak bat gatoz esatean ETA argi eta garbi arbuiatzen dauan norbaiteri ETArena izatea leporatzea kafkiarra dala, helbururen batean bat egitearren. Oso muturrekoak diran aker batzuk baino ez dabe horretan sinesten. Baina tristea da borrokaren beste bide batzuk hartzen dituzten horiek ze sostengu gitxi lortzen dabe geure artean euren baliabide horiei jagokienez. Aker batzuk alkartasuna adierazten deutsie ahuntz horiei beste aldeko akerrek egindako injustiziagaitik... eta kitto. Hippy horien planteamenduei buruz oso berba gutxi irakurri dot. Adibidez, Demoek SNCF-ren deukien norgehiagoka baketsuaz be berba gitxi. Trenbideetan mus txapelketak antolatzea edo tren geltokietan dantza emonaldi aldarrikatzaileak egitea oso xinpatikoa da, baina borroka (armatua) izan da bide bakarra aker askorendako, orain arte behintzat.

Hau guztia etorri jat burura Water pelikula ikusi ondoren, Mahatma Ghandiren irudia goraitatzen dauana. Neuk be uste dodalako borroka dala bide bakarra. Pradesh, herria zurekin!

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:54:54 . 188 Hitzak . ahuntzak . 2 erantzun

2006/04/01

Zebrak Bilbon

img_abr_01_2006_02_05

Albiako basoan txori baltzak txioka eta kantuka ebiltzan, (h)egoak astinduz. Batzuk urira jaitsitakoak ziran Artxanda eta Pagasarri inguruko oihan trinkoetatik. Eurekin batera, Santimamiko soloetatik etorritako lehoiak pilatzen hasi ziran bazter horietan. Eta beste auzo guztietatik etorritako gizaki baltzek kuriositatez entzuten eben abots bitxidun neska kantari zuria.

Hortik gertu, gizaki baten irudia lurrean margotuta egoan pasabidetik zebrek zeharkatzen zituzten kaleak Tenplurako bidean, zuriak marra baltzez batzuk eta baltzak marra zuriz besteak. Eta semaforoetatik zintzilikatuta tximinoak algaran egoazan, baita errekaren alde bietako ertzetan be, zugatzik zugatz saltoka. Eta ibaian krokodiloak eta hipopotamoak ugeriketan, tartean horietako batzuk gizaki baten hondarrak jaten amaitzen ebilzala. Ibai ertzean Solokoetxeko neska bat egoan jende askok lagunduta, orain dala aste bat mutil madarikatu batek bortxatu ebana. Krokodiloen bazkaria mutil madarikatua zan.

Abandoko basoan, bitartean, San Frantziskotik joandako naufrago euskaldun zuriak San Bixenteko Tenpluaren ateetatik sartzen ziran etengabean, abots bizidun neska zuria ikusi eta entzuteko asmoz. Hor egoazan, besteak beste, eguneko ekografia egiten deuskun Fermin Etxegoien, osagile desiratua eta trapezista dan Francis Diez, gazteleradunek lapurtutako Vanessa Snchez eta estatubatuarrek jasotako Joseba Zulaika, hamaika eta hamaika zebra inguruan zituztela beti be.

Urrunago, itsasadarrean gora, izurdeak saltoka urteten eben uretatik erritmikoki, Abraruntz, Zorrotzaurreko desertua atzean lagaz.

PD Julen Gabiriari dedikauta. Au revoir, maisua.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 13:49:10 . 204 Hitzak . botxokaria . 6 erantzun

2006/03/28

Aitagai euskaldun baten memoriak (V)

Inplikatzea

*Andree partoon paraten zanen, gixona sillan jarri ta ankak zabalik imii, andree beran ganen jesarri, ta nai ordu bi tardaten dittule andrek, nai zazpi ordu tardaten zittule umeek jaioten, an eduki beer gixonak andree. Ori ixeten zan oi oian eukittee lez, ba lengo kostunbree.* (#)

Pello Kortaxarena da, baina 15 urte eta hilabete bi itxaron behar dogu, gitxi gora-behera. Garrantzitsua da txiki-txikitatik balore egokiak transmititzen hastea, eta horixe bera egiteko prest nago. Hori bai, kale egingo baeustan, aizkolaria izaten konbentzitzen saiatuko nintzan, B plana hain zuzen B. Jakina, txapelduna izateko, Mindegia barria. Zorte apur bategaz fonendoskopia eseki ahal izango dot... 15 urte eta hilabete bi barru.

Hori bai zala aita inplikatzea!

Errealak badeuko urtenbidea

(#) Urdulizeko testimonioa. "Euskal Herriko Ohikuneak Jaiotzatik Ezkontzara" Etniker, 1998.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:38:02 . 121 Hitzak . doministikuak . Erantzun

2006/03/26


Honeik Bertonekoak aktualidadeko rebistie eitten dauriela diñourie, baie oingoagaittik bada, rebista historiko-nostalgikoa emoten dau gehidxago.

Fuboleroak nostalgiko ibilteko arrazoiak asko daukiez aurten ta Bertonen fubolero bat baino gehidxago jabilku infiltraute. Nori eta Carlos delanteroari ein dotzie entrebistie oingoan. Izango direz asko honegaz Carlosegaz akordaten ez direzenak, Zarra defuntuegaz be akordaten ez direzen modure, baia entzun, entzunde deukie ziertoena denbora bat egon zala Athleticdebilbao zana laletxeielkopon, da mundu guztidxek zekotzona errespetue da lotsa munduko ekipo onenari. Askori entzuten jako hori ba, ta zeozer egongo zan, baie askok hori baino ez dakidxe edadeoro haren ganien, entzun dauriena. Beste batzuk barriz, Carlos, Dani, Rojo, Gisasola ta enparuekaz hogoto akordaten da, hareik be elegante ibili zirien euren denboran, UEFAko finalailadedios,...

Honeikaz oin akordatie desesperazinotxue ez da ixingo oingoa ikusitte?

Nostalgiko paratiek dana dala beran parte ona be badeko, Bertonekoak sarri pentsaten daurie munduen eurek bakarrik dabiltzazela, ta hameko barri emoten lehenengoak ta azkanengoak ixingo direzela, baina tate! Ez da holan ba! Gerra denboran be euren moduko kolgao batzuk be ibili ziren hameko kontuen kontari, grazidxegaz ganera, nor-nogaz ibiten zan be kontaten zeurien, ez honeik zikuok lez. Jenero seridxoa besterik ez daurie kontaten bata! Hamen koroa, han fabrikie bota ta anpuluek, Santutxu-Txurdinagako aste nagusidxe datorrela ta programie ta kulturie,… Santutxuko karnabalak kontateko be ez daurie txiste bat be bota,…

Horren nostalgidxe biher da ba: txismeak, kotileoak, tratuek, zirridxek ta eskilaran azpikoak,... Orduen bai grazidxe berton bizitiek. Lastima ha mozolo kuadrilie dana kakaztuten etor zana.

Beste inok eitten ez badau, hurrungo numeroan neu hasiko naz hameko kronika soziala eitten, Bertonekoakandik hasitte, ezpabere hainbesteko seriedadie ezin de ona ixin. Iguel asta Athletic bera be ibiliko littike hogoto saltsatxu apur bategaz.

Firmaute: Antxineko Lengomiñe

Permalink-aPermalink . mahats . 23:52:00 . 278 Hitzak . Bertonekoak . Erantzun

2006/03/24

Alaitz eta Maider

Patxi Trapero ez da mitomano bakarra euskal blogosferan, jakina. Beste batzuk aitortu dabe dagoeneko, baina danok ez dogu armairutik urten oraindino. Nik neuk oraintxe berton egingo dot: Alaitz eta Maiderren zale amorratua izan naz. Are okerragoa, oraino banaz, zale nostalgikoa eta menderaezina alegia. Orain ataraten dot gaia datorren hilabetean-edo urtebetea izango dala neska oiartzuar xarmangarri biek azken kontzertua egin ebelako alkarregaz. Mikel Iturriak esan legez , urtemuga biribilak ez dira hain garrantzitsuak eta, tentazinorik eduki badot be, ez dot data zehatzean hau idatziko horrexegaitik.

Dana hasi zan Errekaldeko jai euretan (zer deuko auzo horrek?) urte hartan. Parrokianoa eta biok euskaltegiko klase-kideak ginan eta afaria egin genduan AEK Indautxuko orduko batzuk, tartean "Hardezan" musika taldearen kidea zana eta klasean geugaz egoana. Patuaren gauzak zer diran eta talde horrek ez eban ba uda hartan bira egin behar A&M-egaz, Gipuzkoan zehar. Bai, igarri dozue, aukera ez genduan alperrik galdu eta, klase-kideari esker, nerabeen moduan joan ginan trikitilari eta pandero-jole liluragarriak agurtzera Errekaldeko festetako kontzertu haren ondoren. Hurrengo goxean ez neban aurpegia garbitu.

Urte dexente igaro dira orduz geroztik eta Parrokianoa eta biok beste emonaldi mordoetan egon gara, Kilometroak izan edo Pyrene jaialdia izan, eguzkitan ala txirimiripean. Behin euren autografoa lortu neban Barakaldoko festa batzuetan, baina hortik Bilbora etxebizitza aldatu nebanean bidean nonbait galduko neban. Bai, parkaezina dala badakit, bai eta euren azken kontzertuan egon ez izana be. Baina itxaropena deukot azken-azkenekoa ez dala izan benetan eta, Fermin Muguruzaren moduan, Fenix hegaztiarena egingo dabela inoiz.

Egunkarian leidu dot Alaitz Telleria Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen presidente hautatu dabela. Joseba Tapia aurreko lehendakaria trikitilari fina eta ipurtarina da zinez, baina oiartzuarra trebeagoa dala ezin izango deustazue ukatu. Patxi Perezegaz erromeriatan segitzen dauala be esaten eban "Berria"k. Baina non dabil Maider Zabalegi? Nonork zeozer jakinez gero, mesedez, hauxe da lekua eta momentua...

PD Maider (Kortaxarena)gaz ibilten hasi nintzanean zer esan eustan eta bere lagun-mina Alaitz (Lete) zala?

Permalink-aPermalink . patxilurra . 19:08:49 . 313 Hitzak . hordago txikira . 3 erantzun

2006/03/22

Zu, eten

O, Zapatero

eten diat eta

jinen al da bakea?

Armak utzi eta

gero, gero, gero

Armak utzi eta

gero, gero bai.

...

Armak utzi eta gero, beste aldeko biktimei parkamena eskatu, horren ondoren The Organization guztiz berton behera laga, horren ondoren ideologiari uko egin, horren ondoren arerioarena bereganatu,... nahi dabe galtzen ez dakiten horiek.

Baina gaurkoa albiste zoragarria da, Botxokaria honetan inoiz emon dodan hoberena. Eta irrikitan nago zapatuko "Serio Demonio" irakurteko...

Permalink-aPermalink . patxilurra . 20:33:26 . 71 Hitzak . botxokaria, hordago txikira . 5 erantzun

2006/03/19

Aitagai euskaldun baten memoriak (IV)

img_mar_19_2006_18_21

Haurdunaldi psikologikoa

Orain arte pentsau izan dot Maiderrena haurdunaldi psikologikoa zala, baina pozik ikusten neban bera eta gurasoak, neba, anaia, arreba, amonak, izeba-osabak, lehengusina-lehengusuak eta abar, eta erabaki neban neuk be sinistearena egitea. Erroiloari jarraitu, alegia. Izan be, blog honen atal hau sortu neban normaltasun itxurak egiteko, jaun-andreok.

Baina pasa dan asteburuan, La Arboleda-Zugaztietan paseo ederrean gengozala, ondo erreparau egin neutsan sabelari eta bene-benetakoa iruditu jatan, zuek ikus daikezuen moduan. Erreala izango da azkenean, jaun-andreok, gora Erreala ba!

Maiatzaren 20

E eguna. Estimautako erditze eguna. Eta egun berean, Euskadi-Gales futbolean, katedralean. Matxista futbolzale nazkagarria nazela badakit, baina erditze lekua erabakitzeko balio izan deusku aitatutako partidak: Zalantzan gengozan Gurutzeta, Basurtu edo Donostiako ospitaleen artean. Baina azkenean logikak irabazi dau: Zein da ba San Mamesetik gertuen dagoen ospitalea?

Ardi-gizakiak

Jasotako lorengaitik, baina batez be "ardi-gizakia" kontzeptu bikainagaitik, hona transkribiduko dot Coruñako José Ramón lagunminak idatzitako pasarte hau: *"Creo que lo único que me anima es saber que aún nacen niños de personas sensatas, no todo está perdido. Pero os encomiendo a que le eduqueis bien, sin consentir ningún tipo de desvío hacia la mutación a hombre-borrego. Como padrino asociado es mi mejor deseo."*

Moitas graciñas, Jose, baina ez dakit zuhurrak izango garen Pello jaio ondoren, edo guztiz erotuko garen. Hori bai, ardi-gizon baino espero dot ahuntz-gizona ataratea.

Errege destronatua

Felix oso arraro ikusten dot azken aldiotan (Zaldieroa ez da ba izango katua protagonista bihurtzen dauan bakarra). Ginekologoagaz egongo garen hurrengoan galdetukotsat ea "errege destronatuaren sindromea" aurreikustea posiblea deukon geure katutxoak. Baiezkoan nago...

Hurrengo kapitulurarte!

(*) "Saharako gerraren ipuinak" pelikularen pasartea.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 21:17:12 . 282 Hitzak . doministikuak . 2 erantzun

2006/03/17

Mihilabur

Lotsak eta bildurrak mihingaina laburtu deikegue, eta lotsa ezak, aldiz, luzatu.

Leire: Asierrek esan dit ea ETB-ko konkurso berri horretan animatuko zinen parte hartzeko.

Kau da zortzigarnen harrikaldia. Aspaldiko partez!

Alberto: Zer konkursoan?

L: Mihiluzen, badakizu, programa berria da. Koadrilak joaten dira eta proba batuzk egin behar dituzu.

A: Bai zera! Beste egunean ikusi nuen eta oso proba zailak dira. Nola esaten da "tiabuena" Ondarroan edo ez dakit non... Nola esango da ba? Tia buena!

L: Baina sorte pixka batekin dirua irabazi dezakegu, geuk hirurok...

A: Ez, ez. Gainera horrera joaten dira giputxiak eta horiek, euskaldun zaharrak. Gu Errekaldekoak gara, nora joango gara? Zer lotsa!

L: Baina hemen ETB-1 jende gutxik ikusten du, ez ziguten adarrik joko hainbeste.

A: Bai, baina Lekeition bai. Eta aguantatu han datorren udan, "beraneante bilbaino"ok egindako erridikuluarengatik. Falta zaitzaiguna! Eta txiripaz nire jefea enteratzen bazen euskalduna naizela... Beretzat euskaldun guztiak boronoak edo batasunoak dira. Ni argi dago ez naizela boronoa, orduan badakizu zer pentsatuko zuen nitaz. Mesedez!

L: Baina gu gara auzoko euskara elkartekoak, ejemploa eman behar dugu.

A: Ezetz, hombre. Hika egiten dituzte SMS mezu horietan, eta gero aktuazioak oso ondo ateratzen zaizkie. Guri trabatuko zitzaigun mihingaina lehenengo esaldian!

...

Aste batzuk geroago, Kaliforniako ahuntz bat Mihiluzeratu zen Pasai Donibanetik, eta hurrengo astean Bartzelonatik agertu ziren beste hiru ahuntz, euskara ikasten ari direnak. Lotsa barik. Mihia luze.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 22:35:14 . 223 Hitzak . harrikaldiak . 2 erantzun

2006/03/15

Herri fantasmak

Normala da etsaiaren argudioak aintzat ez hartzea eta zeureari eustea, baina ikaragarria iruditzen jat etsaiaren existentzia bera be ukatzea. Adibidez, Hamas-ek Israel existitzea be onartzen ez dauanean edo alderantzizkoa Palestina-ko herriagaz. Fantasmak fantasmen aurka borrokan dabilz, beraz, bestalde errealegia dan gatazka batean.

Oraingoan, "Haritxoen Jauna" etorri jaku bere fantasmekin (portzierto pilatzen jakozanak: Prestige, M-11, Baskistan, Katalunia,...). Azkena izan da Baskistan-en existentzia ukatzea, Daily Basque-k gaur kaleratu dauanaren arabera: "El Pueblo Vasco no existe ni ha existido nunca" (hizki larriak neureak dira). Esaldi borobila irakurri ondoren, halandabe, errekzionatzea lortu dot. Geroxeago, hain zuzen be, hasi naz dana ulertzen: Horrexegaitik "El Correo EspaolEl Pueblo Vasco" egunkariaren izenetik kendu zituzten "Espaol" eta "El Pueblo Vasco", Euskal Herririk ez dagoalako (ezta Espainiarik be?).

Ez existiduarren, baina, lan handia emoten dogu, Israel, Palestina, Errusia, Txetxenia, Maroko, Sahara eta beste herri fantasma batzuen moduan. Halaber, Eslovenia, Kroazia, Bosnia eta Kosovo be existitzen ez ziran herritzat hartuko zituen Slobodan Milosevic-ek. (Gugan ez bego). Eta abar, eta abar.

Baina mundu honetan danak deuko konponbidea (Deportivo Alabesak izan ezik). Eta mamuek be bai.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 21:48:53 . 177 Hitzak . ahuntzak . Erantzun

2006/03/10

Txikira hordago imioa

Liliput-en moduko hordagoa txikira:

"Euskal nobelagintzaren alderdirik ahulena harrerarena da, irakurlearena." (Jesus Maria Lasagabaster.)

Permalink-aPermalink . patxilurra . 09:27:34 . 14 Hitzak . hordago txikira . 5 erantzun

2006/03/08

Aitagai euskaldun baten memoriak (III)

Haptonomia

Mikel Laboak edo Mocedades-ek abestutako kanta eder horren berbei ondo erreparau egin deutset eta konturatu naz abestiko Pello-Pello hori esplotatzaile hutsa zala. Neska gixajoa behin eta barriz oheratzeko eskean berari, logureak dagoalako, eta berak ezetz, neskak irun, astalkatu, harilkatu, irazki eta josi egin ondoren arte. Esplotatzaile baten izena edukiko dau geure txikitxoak! Gaurko manifestazinoan salatuko dogu Pello-Pello nazkagarri eta matxista hori.

Sekta batean sartu gara Maider, Pello (jaio baino lehen) eta hirurok. Haptonomia izena deuko, eta afektibitatea edo maitasuna lantzea deuko helburu, beti be ukimen zentzumenaren bidez. Olagarrotasuna, alegia. Honen arabera, Maiderren barruan dagoan mutikoak sentiduko ei dauz geure gertutasuna eta maitasuna, sabelean egindako fereka batzuen bidez eta geure abotsak entzunda. Neure jefearen emazteak (argentinarra eta psikoanalista berau) kontu hauek "boludeces" dirala esaten dau. Hau da, pellokeriak, Euskal Haptonomi Erkidegoan.

Oraindino bi hilabete eta erdi geratzen da E egunerako, eta beste inoz atal honetan komentau legez, neure burua janzten nabil aitatasunaren erronkaren aurrean. Ti-ta batean irakurri dot *"Durmete nio"* liburu ezaguna, guraso barri askoren "beselerra". Eta neuk, printzipioz, "beselerrak" ez ditut oso gustuko, are gitxiago gaztelaniazkoak. Baina beste printzipio bat pikutara bidali deutsat (beste bat!). Dan-dana semearen alde! Apur bat dogmatikoa iruditu jat, baina zentzuzkoa aldi berean. E-gorrek praktikan ipini dau, eta ondo joan jako. Eta, liburuaren egilearen arabera, baita jentearen %98ari be. Ikusiko dogu. Agian mutikoa ama bezain lotia atarako jat. Ea ba! Asuntua da Maider liburuaren "antidotoa" irakurten dabilela, *"Bsame mucho"* liburua. Ilazkia eta iguzkia ei dira liburu biak. Tinkotasuna versus Malgutasuna. Hau da nahasmena!

O, Pello, Pello

Lo ezak mutiko

Permalink-aPermalink . patxilurra . 19:03:04 . 257 Hitzak . doministikuak . 3 erantzun

2006/03/06

Botxokariaren 13. zb.

Botxo

Santurtzitik Bilborako bidea udalerri azidoetan zehar egindako bidaia da: Hormetan 70-80. hamarkadetako aztarna politikoak, AHV-koak, William Blake taberna, Bilbao Ria 2000-k atzeratuta deukoz Ezkerraldeko ibilbide osoa amaitzeko lanak, berandu dabilz. Baina hori nori axola jako? (#)

"Besarkaden Ostatua" sutan, lau pertsona hilik eta hamaika zauritu. Zapatuko goxaldean izan da, Alfonbrapean. Negrurin. Hemetik aurrera besarkada gehiago behar izango dabe. Are gehiago.

Bizkaia

Eta nori axola jako bestearen sufrimendua? Egunotan bizi izan dogu lubaki bateko bi pertsonen heriotza. Eta zubigintzan ebilan batena. Bien bitartean, beste lubakian dagoan bateri parregura sartzen jako, gorpuen aurrean.

Biktima izatetik borrero izatera pasatzea erraz-erraza da. Eta alderantziz. Zinemak hauxe gogorarazi deusku azken hilabeteotan, lan honegaz eta beste honegaz. Nahiz eta Oscar saririk merezi ez.

Baina ez dok hamahiru, ez dok malefiziorik.

Zinema

(#) Bibliografia gomendatua: "Ezker hanka falta zuen" (Lutxo Egia). Argazki gomendatuak, hauek (Julen L.).

Permalink-aPermalink . patxilurra . 19:03:25 . 137 Hitzak . botxokaria . Erantzun

2006/03/03

Txutxurrutxu eztula

Aste honetan lanean ikusitako andra oatiar batek emon deusta hau idazteko atxakia. Ez dakit zeri buruz genbiltzala eta bere txikitako gaixotasun bat aitatu eustan: "Txutxurrutxu eztula". Sekula entzun barik neukan berba: "Mantxut?" Eta itzulpena: "Tos ferina". Kukutxeztula, batuaz. Coqueluche, frantsesez. Halandabe, aspaldiko kontua da eritasun hau... ala ez? Egun hartan, etxera ailegatzean, neure Biblia partikularrean (1) begiratu neban berba. Eta hortxe egoan: Txutxurrutxu eztula. Oatiz gain, Beasain eta Telleriarten (G) be erabilten dana. Beste sinonimo batzuk:

  • Kukurruku eztula (2).
  • Kukuluts, kurkutx, kukutx, kukur-eztula (3).
  • Kukurutsa (4).
  • Txutxu eztula (5).
  • Kokaluxea, kokolotxa, kokalutxa (6).
  • Eztul-kukurrukua (7).
  • Eztul-kurrukua (8).
  • Txakur-eztula (9).
  • Zintzurmina (10).

Gaur egun ume guztiek kukutxeztularen aurkako txertoa jaso behar dabe sistematikoki, difteria eta tetanosen aurkakoen batera. Hori dala eta, gaixotasunaren eragina asko murriztu egin da eta ez da gauza ohikoa ikustea. Halandabe, ez da guztiz desagertu, tartean ume guzti-guztiek txertoak ez dituztelako jasoten. Harrigarria bada be, AEB-etan milaka pertsona hiltzen dira urtero kukutxeztulagaitik. Eta zer esanik ez Afrikan edo Asiako Hego-ekialdean. Edozein modutan, hegaztien gripe ditxosozkoak sekula hilko ez dituztenak, esate baterako. Eta gizartean ez gabilz asaldatuta gaixotasun ahaztu honegaz, edo bera bezalako beste hainbategaz. "Kuriosoa".

PD Nonbait esan eben lehengo egunean katu horren kasua hegaztien gripearen lehenengoa zala ugaztun batek pairatutakoa... Lehenengoa? Eta gizakiak ez gara ba ugaztunak? Ez gara, azken finean, animaliak? Sena galduta deukogu edo, kasurik hoberenean, galtzeko zorian.

(1) Herri Medikuntza Euskal Herrian (Etniker, 2004).

(2) Abadio, Durango, Gorliz, Gorozika, Lemoiz eta Orozko (B); Elgoibar eta Elosu (G).

(3) Astigarraga, Ataun, Beasain, Berastegi, Bidegoian eta Zerain (G); Goizueta eta Lekunberri (N).

(4) Hondarribia (G).

(5) Zerain (G).

(6) Liginaga (Z); Arberatze-Zilhekoa, Donoztiri eta Heleta (BN); Arraioz eta Eugi (N); Azkaine (L).

(7) Bedaroa eta Nabarniz (B).

(8) Elgoibar (G).

(9) Lekunberri (BN); Sara (L); Bermeo (B).

(10) Ataun (G).

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:33:17 . 276 Hitzak . doministikuak . 4 erantzun

2006/03/01

Bide gorriak

Euskal prentsaren lanak gunea Armiarma web atarian sartu dabe. Egia esan, sekulako lana egiten dabilz hauek azken hilabeteotan, oso eskertzekoa: Informazino interesgarria euskaraz klik batean. Gai honen inguruko artikuluan honek harrapatu ninduen: "Euskal prentsa mespretxuz hartu izan da historian zehar" (euskarazkoa, oharra despistatuendako) "Egiaz balio zuena erdaraz idatzia zegoela uste izan baita. (...) Mespretxu hori barneratu da gure artean ere."

Igaz, Aitor Zuberogoitiak Bidegorriak hizkuntzentzat liburua argitaratu eban. Berton, besteak beste, holakoak idazten zituen:

  • "Euskarari betelan hutsa ematen bazaio, gauza funtsezkoak erdaraz esaten badira, irakurlearen inkontzientean euskararekiko sendotuz doan ustea hori izango da: larre motzean ibiltzeko hizkuntza dela, balio sinboliko handia baina praktikotasun urria duen ikonoa dela; hots, beste hizkuntza dela zinez ezinbestekoa."
  • "Conclusio: euskararen nagusitasunean oinarrituriko hedabideak sendotuta, ausaz (eta nahiko lan orduan ere) euskararik ez dakitenen arreta erakarriko dugu. Beste moduz jokatuta, ordea (ohartuki zein oharkabean), euskararen egoera diglosikoa betikotzen lagunduko genuke."

Euskal hiztunon bide gorriak? Hordago txikira!

Permalink-aPermalink . patxilurra . 21:24:57 . 149 Hitzak . hordago txikira . Erantzun

2006/02/25

Ama berri euskaldun baten hausnarketak (I)

Kaixo blog mundua! Zuen uretan aspaldi murgiltzekotan nenbilen baina nire gorputza ez zegoen erabat prestatuta, badakizu, beldurra, lotsa...eta azkenean paralisia. Gaur gertatutako pasadizo batek gorputza eta burua nahiko berotu dizkidate eta dzanga egingo det zure itsaso zabalean.

Gaur metroan nindoala zer pentsatua eman didan gertaera bat izan det eta Pello bidean dagoen momentu berezi honetan horrelako pentsamendu, hausnarketa eta kezkak gero eta ohikoagoak dira nire buruan. Beraz, prestatu zaitezte amatxo berri euskaldunaren filosofadak jasatera! Behin animatuta eta paralisia sendatuta oso ohiko pertsonaia izan bainaiteke blog ero honen txoko honetan!
Geltoki batean bi emakume hiru umerekin sartu dira. Bi neskek lau eta bost urte inguru edukiko zituzten eta printzesaz edo antzeko zerbaitez mozorrotuta zihoazen. Mutilak 8 urte inguru izango zituen eta bakeroz jantzita zihoan. Beraien mozorroak erositakoak ziruditen (beno, detaile hau ez da hain arraroa herri gehienetan ospatzen den ihauteria kontsumista eta imajinazio gutxikoa baita). Neskak harrotu xamar zeuden eta emakume bat eta beste behatzarekin seinalatuz zera esanaz sartu dira metrora: "Begira hau ze itsusia" eta "Begira beste hura ze itsusia"(dena gazteleraz). Deigarria da emakumeak bakarrik seinalatzen zituztela. Bitartean, bakeroz jantzitako mutila eskuan zeraman pistolarekin edozein pertsona apuntatuz tiroka zebilen (ez naiz konturatu emakumeak bakarrik apuntatzen zituen edo ez). Eszena honen aurrean beraiekin zihoazen emakumeek ez zieten txintik ere esan umeei.

Ze gizarte nahi degu eraiki? Ze eredu eman nahi diegu gure seme-alabei?

Eszena hau ikusten ez jarraitzeko asmoz leihotik begira jarri naiz eta beste hausnarketa bat. Sei urte inguruko ume batek Batman pertsonaiaren mozorroa zeukan eta mozorroak umearen gorputza oso gihartsu egiten zuen jantzia zeraman.

Nora goaz hain txikitatik gure seme-alabei publizitateak, telebistak, moda munduak eta abarrek inposatutako gorputz irudiak bultzatuz?

Gure koherentzia eta inkoherentziak egunero daude gure jokaera askotan islatuta baina hauek umeengan islatzen direnean zer pentsatua ematen dit eta beldur sentimendua azaleratzen zait.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 21:12:37 . 296 Hitzak . doministikuak . 2 erantzun
Txikira hordago berdeak

Mendebaleko Pirinioa zeharkatuko eban 2x2 mega-errepide-mega-suntsitzailea, "Irueatik":http://www.pamplona.net/default2.htm Salies-era (Biarno) jungo zana, ez ei dabe egingo azkenean.

Jean-Jacques Lasserre (Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko lehendakaria) ez dago haserre (parkau txiste errazagaitik): "Beti erran dut hipotesia bat aurkeztu, horren inguruko iritzi guztiak entzun eta horren araberako erabakia hartuko nuela". Baina Gobierno de Navarrakoak zur eta lur gelditu dira, antza. Negozio barik, antza. Eta garaileak, Leia plataformakoak. Txikira hordagoa, beste behin, irabazita. Horrexegaitik, 2006ko Ahuntz Sarietan hautagai sendoak izango dira Leia-koak, "Jo eta ke Ahuntza" kategorian, borroka eta indarkeria berba sinagogoak ez direla frogatzearren. Beste behin Ipar Euskal Herritik dator ikasgaia.

Gehiago irakurri.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 13:23:42 . 106 Hitzak . hordago txikira . Erantzun 1

2006/02/24


Kontue dabil hamen ingeruen bat dagoala Bertonen eskribiten dabena ez jakona ostiripe entenditen. Da pentsaten dot neugatik dabiltzazela, baie, zer gure dozue esatie neska-mutilok? Entendidu, Bertonekoak kontaten dauriezenak gehidxao kostaten jata entendidutie beronek kontaten dauriezenak baino.

Ze, entenditen dozue porrejenploan Santutxuko 120 lagun jantzan paratie han Pirineoan dagoan herri bateko jantzan bat eitten da gero Santutxuko festatan fandango bat eitteko dozena erdi bat lagun justo-justo paratie, ganera danak andrak. Fandangoa parejan eitteko ez zan ixiten ala?

Da entenditen dozue zelan Txurdinagan eukindde trafikoa gobernateko zentrointeligensiatotala hamekoa komunidadeautonomoko guztikoa, Txurdinagako zubidxen ingeruen montaten direzen trafikoan kakaoak zelan montaten direzen? Nik neuk señalak be gero ta gitxidxago entenditen dotez.

Entendidu be, entendidu biher da Santa Ageda kantaten urteten daurien guztidxen artien zelan daozan bakarrak zer kantaten daurien entenditen daurienak eta hareik kantaten jakin ez. Kantaten dana entenditeko neurona guztidxek gastau ta solfeo apur bet ikisteko be ez daurie entendimendurik eukin?

Eta neuk bakarrik ez, horreik musikoak be ezebe-ezebe-ezebe entendidu ezinien ibiliko direz seguramentien uzena iminitte, hareiri okurridute da beste batzueri ezebe okurridu barik, hareik hartu eta kobreu gure ixitie be,… Honeik gauzok ez direz bape entenditekoak. Baten batek bai entendidu, numeroak diruenak.

Da leidu, ta entenditie kostaten da zelan bizi guztidxen Riodelaplata Argentinen daoala entzunde oin honeik bilbainook zelan diñourien eurek inbentau zeuriela, errekan erdidxen islie gure zeurielakoan ta kapritxoa pagateko diruek zegoazanak da ez zegoazanak gastatu ta egin. Baie aspaldi preguntau dou hamen ba! Bilbainoori inok entenditen dotzie? Eurek be entenditen daurie zertzuk eitten dauriezan? Da hori islie ein ta kendu egin zeurien? Non dago ba? Ez dakit ba, baie honeik Bertonekoak antxoa ein dauriela pentsaten dot. Oin bilbainoeri akordazo behin islie eukin zeuriela da oin gure ixingo daurie Bilbo guztidxe isla ein, edo txarrao iguel, Venezian moduko bat baie Venezia baino handidxegoa, da kapaz direz Zazpi Kaliek eitteko Zazpi kanalak. Da geuri be eingo doskue ederra, Santo Domingoko kataratak da Boluetako puertodeportiboa…. Kuidao, kuidao…ze Otxarkoagan iminten dabiltazen asensoriek salmoien biberoak eitteko ixingo direz iguel…

Tire ba, arrazoie! Neuk be ez dot ezebe entenditen, asike honarte ailegau bazarie ez eizue gehidxao leidu.

Firmaute: Ander Stan

Permalink-aPermalink . mahats . 00:35:00 . 346 Hitzak . Bertonekoak . Erantzun

2006/02/22

Hara-Kiri

The Organization-ek bere Hara-Kiri luze-luzearen azken ukitutxoak emon ditu azken asteotan. Azken helburuetako batzuk: "Bordatxo" eta "La Nuba" dantzalekuak.

Saminez eta suminez idatzi eban Jon Sarrateak Baztandik lehengo egunean gai hau dala eta. Holan zioen, zuzen-zuzen, ahunztasun eta ausardia handiz: "Zertan ari da ETA? Zer egin duzue? Hondatu, urratu, hautsi, desegin. Horra zuen emaitza. Peiok, aldiz, eraiki, egin, aitzinatu, beti jator eta eskuzabal, beti lagun eta adiskide, beti euskaltzale. (...) Gaitzagoa izanen da zuen jokamolde bihozgabeak Peio Martikorenaren familian, gure herrietan, hemengo euskaldunen artean, abertzaleen baitan, Bortziri, Malerreka, Baztan eta alde honetan utzi duen zauria sendatzea. Ez zarete ausartu astakeria egitera Peio bizirik zegoela. Bordatxokoa ez aski nonbait eta to! bigarrena. Errandakoa, hemengo jendea samindua dago, baita ezker abertzaleko jarraitzaileak ere, eta ni barne."

Bestela, Aingeru Epaltzak gazteleraz idatzi eban beste hau Diario de Noticias-en: *"El pasado jueves, al da siguiente del atentado que destruy el Bordatxo de Doneztebe, el correo electrnico de Euskadi Gaztea echaba humo ante la cantidad de mensajes y la virulencia de los mismos. Cabreadsimos jvenes euskaldunes echando pestes contra ETA y los suyos. Tan era as, que el propio locutor del programa de la tarde lleg a mostrar su preocupacin de que su espacio acabara convertido en un monogrfico. Cualquiera que conozca nuestra Montaa sabe que el Bordatxo es o ha sido bastante ms que una discoteca al uso. Sin esta sala de fiestas resulta difcil entender la reciente historia pequea de un extenso tringulo cuyos vrtices forman las localidades de Zugarramurdi, Bera y Zubieta, e incluso de ms all. Punto de reunin por antonomasia de jvenes y no tan jvenes, el 80% de las actuales parejas de Malaerreka y aledaos se han formado en esta sala. Por eso y por muchas cosas ms, el Bordatxo es un lugar de resonancias casi mticas, sobre el que asombra que no haya todava estudios antropolgicos. Y el que crea que exagero es que no tiene ni idea de cmo es la vida ms all de Belate."*

Aurreko asteburuan azalpena etorri jaku, The Organization-ek berak emonda: "ETAk honoko ekintza armatuak hartzen ditu beregain: (...) Otsailaren 14an, Dantxarinean, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko diru laguntza emateari uko egiteagatik eta Espainiako indar armatuen babespean ustelkeriaren bidez aberasteagatik, Javier Marticorena Aramendiren aurka La Nuba dantzalekuan lehergailuz beteriko auto batez buruturiko ekintza."

Banengoan ba neu, lasaiago gelditzen naz. Dana dago orain azalduta.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:52:47 . 409 Hitzak . ahuntzak . Erantzun

2006/02/20

O-20

Gaur bezalako egun batean, dauala hiru urte, euskararen aldeko atentatu bat agindu eban ustezko epaile batek. Ustezko ministro bik ekintza sostengu bakarrik ez eta, harro-harro, lau haizetara aldarrikatu eben eurek be, beti be geure hizkuntzaren aldekotasuna azpimarratuz. Guardia zibilak bidali zituzten Andoainera, gabaz eta saldukeriaz, baina ez ziran gai izan Katixa Agirrek gauez eta azpikeriaz idazten dituenak bezain gauza ederrak egiteko. Askoz itsusiagoa izan zan eurena, itsusia baino gehiago izugarria, amesgaizto ikaragarria izan zan otsailaren 20 hartakoa. Batik bat **Martxelo, Iaki, Joan Mari, Txema, Pello, Xabier, Fermin, Inma, Luis, Xabier eta Martinendako. Baina baita euren familia eta lagunendako be. Bai eta Euskaldunon Egunkariaren gainontzeko langileendako be. Bai eta, apur bat gitxiago bada be, hauen guztien familia edo lagunak izan barik Donostian otsailaren 22 hartan kalean egon ziran horiendako guztiendako. Bai eta Donostian egon ezin ginanondako be. Adibidez Katalunia*ko "Plataforma per l'Egunkaria"*ren lagunak. Edo Solokoetxeko etxe honenok, manifestapenaren egun hartan Izaban egon ginanok eta hilabete horietan guztietan hainbeste nigar egin genduanok, Euskadi Irratiko albisteen sintonia entzutean oraindino asaldatzen garenok.

Eta Del Colmo uztezko epailearen, Pichavila eta Aveces ustezko ministro ohien eta atentatua burutzera bidali zituzten guardia zibil horien koadrilakoa dan Tejero hura O-23 hartan estatu-kolpea emoten saiatu bazan, beste malapartatu zikin horiek be O-20 zorigaiztoko hartan eskubide-estatuaren aurkako kolpea emoten saiatu ziran... lortu barik. Gezurretan ari zirelako. Ezertxo bez frogatzen sekula erdietsiko ez dabelako. Zalantza barik, kolpistak baino fotokopistak (kasu) izango balira, askoz zoriontsuago biziko ginateke batzuk. Reostia!

Baina amnesiaren aurka eta euskal hiztunon alde, Lorea Agirrek Gezurra ari du liburuan kontau eban O-20 hartatik abenduaren 1 hura arte, luze eta ondo zer gertatu zan. Egunkaria.info-ren webgunean kontetan dabilz gaur arte zelan doiazan gauzak. Eta "Llenges Vives-en":http://www.llenguesvives.org/ be, xume eta labur, zer gertatzen ari dan kontatzen dogu, 35. zenbakitik , 36.ean , 37.ean , 38.ean , 39.ean , 41.ean , 42.ean, 43.ean , 44.ean , 45.ean , 46.ean , 47.ean, 48.ean , 49.ean eta 51.ean. Danok Egunkaria garelako, Martxelo, Iaki, Joan Mari, Txema, Pello, Xabier, Fermin, Inma, Luis, Xabier, Joxemi, Joseba eta Martin legez, Solokoetxeko etxe honen ahuntzok be. Esaterako. Oraindino.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 10:34:44 . 335 Hitzak . hordago txikira . Erantzun

2006/02/17

Aitagai euskaldun baten balada (II)

Ehun abesti eta piko

Neu, kotxeak orokorrean larregi gustetan ez jatazan hau, haur- kotxetxoen munduan sartu naz dagoeneko. Quinny Buzz deuko izena geuk erosiko dogunak. Marka da gero, helduen kotxeen izenak ia jakin ez eta txikitxoenenak ikasi behar.

Malapartatu zikinek kendu euskuen Euskaldunon Egunkariak CD sorta bat kaleratu eban, 100 haur kanta izenekoa. 100 kanta! Haurtzaroa ia osorik gazteleraz bizi nebanez, lana deukot gero. 100 kanta ikasi behar, gehi Lurdes Iriondoren Ortzadarra, gehi Imanolen Bolona Molona, gehi ipuinak, ... Ene! Esaten dabe aurton edo datorren urtean OPE edukiko dogula Ozakildetzan, baina neuk jada neure OPE musikal - literarioa badeukot Pellogaz.

Lehengo egunean gutunontzian jaso genduan Ikearen propaganda. Ikea K.K. lelodun pegata ipini beharko dot ba, postariak geurean zaborrik ez sartzeko.

Quinny Buzz

Ezin ditut jasan. Parkean dagozan horiek, umeekin euskaraz egiten dabenak (edo ospitalean agure/atsoekin) eta beste heldu euskaldun batzuekin gaztelerara pasatzen diren euskaldun selektibo horiek. Neuk agian ez deukot trebetasun hura, hizkuntza batetik bestera di-da pasatzeko erraztasuna, edo euskainolez egitekoa. Baina euskahuldunak eurak dira.

Probokazinoak

Beste izen bat gehitzeko bibliografiari: Julen Gabiriak itzulitako Peter Pan liburua. Eta kasu honetan ez da umearengaitik, baizik eta neu nazen ume honengaitik.

Euskaldun selektiboak

Peter Pan

Hiru hilabete falta dira.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:56:34 . 194 Hitzak . doministikuak . 2 erantzun

2006/02/15

Xarnego (II)

Ro Mundo.

Irakurri dot azkenean Jon Maiaren liburua, Gasteizen anaiaren etxean Olentzerok ahaztuta laga ebana. Kostau egin jat istorioan sartzea, aitortu behar, tartean hartu dot beste liburu bat Riomundo amaitu baino lehen eta, kasualitatez, antzeko gaiak jorratzen zituen: familia, gerra, erbestea. Bestea askoz gordinagoa zan, e-gorrek itzitako "Maus" izeneko komiki bikaina, baina tira.

Orain dala pare bat aste, Jordi Sevilla kataluniar sozialistak Jos Montilla kataluniar sozialistari xarnego deitu eutsan, bigarrenaren jatorri andaluziarra dala eta.

Pasarte batzuekin gelditu naz, azken finean. Maiaren abueloak herritik urten baino lehenagoko zirraragarri hura, amamari buruzkoa: "Egunak zeramatzan egunez bidaian irten aurreko dena prestatzen eta gauez negar egiten." Edo beste hura, euskal herri horretara iritsi zirenekoa, bizitza bera baino errealagoa: "Herriaren izena baino lehenago ikasten zuten fabrikarena". Edo beste hau, Jon Maia txikiari berari buruzkoa, aurreikuspen gaitasun kaxkar-kaxkarra erakusten dauana: "Alferrik izango da, ama hizkuntza espainola bada alferrik da". Umeak ikastolara bidaltzea, alegia. Aititea, aldiz, zuzenago ebilan: "Posturagatik hau bertsolaria aterako zaizue". Nahiz eta amamari gustau ez: "Ai ez, ez mesedez. Horiek hildakoa ere aspertu egiten dute eta!"

Sevilla versus Montilla

Sevilla? Abizen kataluniar peto-petoa, jakina.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 21:33:56 . 182 Hitzak . ahuntzak . Erantzun

2006/02/12

Hara nor datorren!

Bilbao Live '06

Aurton, je ne sais pas pourquoi, Bartzelonako Primavera Sound festibalak aurkezpen jaia Bilbon egingo dau, Tenpluan hain zuzen be. Erick Messler, Micah P Hinson, Bilboloop DJ... eta Delorean! Barikuan kontzertura jun ahal badozue, jun, Zarauzko taldeak merezi dau eta. Hain famatuak dirala pentsetan dodanean, apur bat barregura emoten deusta, Toms taldekidea aspalditik ezagutzen dot eta, bera txikia zanetik. Enpin, propaganda dohainik eurentzako. Abisauta zagozie.

Gure Mari Jaia etorteko abuztu arte itxaron behar dogu, orduan lasai ibili. Hori baino lehen, garagarrilaren 13-15ean, "Bilbao Live '06" jaialdia edukiko dogu Botxoan, Kobeta mendian zehazki: 3 egun, 40 kontzertu,... Bazan garaia! Orain dala 3 urte-edo Bilbao Action Rock (BAR) jaialdia antolatu eben Muga tabernakoek (eta beste ekintzaile batzuk) Botika Zaharraren gune hartan, eta ordutik hona ezebez. Ederto, ederto. Emoten dau hau doiala kotxe lasterketaren partez. Hau da aldaketa! Abisauta zagozie.

Eta ikuskizunekin amaitzeko, Ermuko zirkua! Zapatuan bisitauko gaituzte, laguntxoak, eta karpa parauko dabe Moyua plazan, eguerdiko 12.30etan inguruan. "Spanish Union is Sacrated" Show!: Pailazoak, dianosauroak, bala-gizonak,... Ez galdu aukera hau eta esan gurasoei zuek eroateko. Abisauta zagozie!

Primavera Sound

Ermuko zirkua

Permalink-aPermalink . patxilurra . 22:18:11 . 176 Hitzak . botxokaria . 2 erantzun

2006/02/11

Zozo argentinarrak britainiar beleari

Aste honetan, azkenean, Iluminados por el fuego pelikula ikustera jun gara. Azken Donostiako Zinemaldian estreinatu eben, irailean, eta ordutik ikusteko gogoekin ibili naz.Are gehiago Deustuko aretoetan "Laster" ekarriko ebela esaten hasi ziranetik... orain dala hilabete pare bat edo gehiago.

Merezi izan dau itxarotea. Pelikula, berez, kalitate handiegikoa ez bada be, istorioa oso interesgarria da. Esteban Leguizamn pertsonaiaren (Gastn Pauls) begietatik kontatzen dau Falkland-Malvinasko Gerra, edo hobeto esanda honek sortutako ondorio batzuk, beti be sentimenduen aldetik. Eta horixe izango da film honeri zelabait ezaugarri terapeutikoak emoten deutsazana, lehenik eta behin ikusle argentinarrei. Mezu anti-gerrazale argi eta garbia deukon lan honek gudaren krudelkeria erakusten dau, eszena lausoen bidez bada be (eskertzekoa dana).

Baina lurraldeen eta aberrien gaia be plazaratzen dau, zelabait nonork argentinarrak engainau egin zituela salatuz. Nonor hori Leopoldo Galtieri diktadorea izan zan, pelikulan esplizitoki erakusten dabena. Eta argenitar herria, biktima nagusia. Burujabetasunaren auzia, dana dan, ez da konpondu gerraren amaieragaz. Gaur egun be ez dira gitxi Malvinetako argentinartasuna aldarrikatzen dabenak, antza Nestor Kirchner gaur egungo presidentetik hasita. Adibidez, Interneteko eztabaidagune honetan argi ikusten da urak oraindino nahasi jaisten dirala. Bestela, oso esanguratsua da filmean erakusten daben gaztelerazko pankarta, gaur egungo Falklandetan ikusgai dagoena: *"Argentinos: sern bienvenidos cuando dejen de reclamar nuestra soberana"*.

Sasi-munduko uritarrek erabilten daben lelo nagusietakoa da lur puxka baten alde ez dauala merezi borrokatzea. Eta fondoan egia da, baina errealitateak erakusten dau historia osoan zehar utopia ederra baino ez dala. Gibraltar edo Laila-Perejil irlatxotik hasita Irakeraino, Trebiu, Nafarroa eta Ipar Euskal Herritik igarota. Danok deukogu inperialista txiki edo handi bat barruan.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:13:29 . 260 Hitzak . ahuntzak . Erantzun

2006/02/09

Chuntos por l'aragons?

Aragoikoak nituen amona eta aitona ("abuela" eta "abuelo"), amaren aldekoak. Aragoikoak dira euskaldun askoren neguak eta udak, eski-pistak eta Pirinioak. Eta Aragoikoa da gazteleraren atzean eta azpian dagoen hizkuntza txikia , oraindino bizia dagoena baina entzunezina dana, batez be eski estaziotik zuzenean Euskal Herrira egiten badozu. *"Aragn ye nazin" leloak ikusezinak diran moduan, nahiz eta errepide ondoan espraiatuta eduki, mutur aurrean.
"Freedom for the Basque Country"*, aizu, bakoitza bereari. Hurren baina urrun.

"Llenges Vives-en":http://www.llenguesvives.org/ irakurri dot igaz 10 liburu argitaratu zutela aragoieraz, azken urteotako batezbestekoaren barruan. Geu, Durangoko Azokaren ajeei begira. Eurek, Durangorik ez. Baina hizkuntza bizia badeukie, lehen esan legez, eta batzuk inkluso erabilten dabe, "aragoieraz badakizu?" baino "aragoieraz egiten dozu?" galderari erantzunez. Charrando dabilz batzuk sarean, blogak eta dana.

Hamar liburu

Tamalez, chuntos ez dagoz. Igaz abian ipini eben "Chuntos por l'aragons":http://www.laragones.com/ izeneko kanpaina, oraindino zabalik dagoena. Asmoen artean, gaur egungo banaketa dialektala gaindituz eredu batua sortzea da. Kanpainaren amaiera uztailean izango da, kongresua antolatuko dabenean.

Chuntos por laragons

Asmo onak, zalantza barik, baina zoritxarrez batasunik ez dago helburuok lortu nahi dituzten artean. "Bryan's life" pelikulan legez, euren "Herriko Fronte Judutarra" deukie alde batetik, eta bestetik "Judeako Fronte Herrikoa". Kasu honetan, Consello d'a Fabla Aragonesa (starring Francho Nagore) vs. "Sociedat Lingistica Aragonesa":http://www.sla-web.org/ (starring Jos Antonio Saura). Boxeolariak aurrez aurre ring-ean, Aragoiko Gobernua eta agintariak harmailetan lasai, potro-jorran. Eta, bitartean, hordago txikira ganoraz bota barik.

*Dica ms beyer!*

Permalink-aPermalink . patxilurra . 21:22:07 . 247 Hitzak . hordago txikira . Erantzun

2006/02/07

Barrutik ala kanpotik?

Juan Masi, jesuita eta Comillasko Unibertsitatearen Bioetika katedraduna, Ratzinger-en Elexaren azken biktima da. Elex-agintariek aholkatu eutsien hedabideetan edo modu publikoan gai batzuetaz berbarik ez egitea, baina ez eban obeditu eta orain gauzatuko dituzte mehatxuak.

Masi-ren planteamenduen adibidetzat, hurrengoa; "Entre dos inquisiciones" artikuluan Bioetikaren inguruan dagozan bi muturrak kritikatzen ditu, alde batetik erlijio fundamentalismoa eta bestetik "erradikalismo zientifikoa", batak bestea ukatuz. Artikuluan, besteak beste, hauxe esaten dau: *"La religiones pueden proponer (no imponer) horizontes de sentido y esperanza; mirar cara cara a la muerte, sin empearse en prolongar la vida; paliar el dolor, sin hacer un dolo del sufrimiento; asumir el derecho de las personas a decidir el modo de recorrer el proceso de morir o de intervenir responsablemente en los procesos de nacer y en el tratamiento de la salud. Proponer valores, pero sin dictar normas (...) Pero cuando una persona o asociacin, cientfica o religiosa, se hace sectaria, se oponen ciencias y religiones, convertidas en ideologas."*

Gai hau ekarri dot Medikuntzan askotan jorratu behar dogulako. Baina, batik bat, beste mota bateko galdera bat egiteko:

Erakunde baten barruan nonork bat egiten ez badau goiko agintariekin oinarrizko printzipio batzuetan, zer egin behar dau: Alde egin eta kanpotik kritikau? Ala gelditu eta oraindino gustukoa deukon erakunde hori barrutik aldatzen saiatu? Kanpotik ala barrutik?

Masi jaunaren kasu horretan, gelditzea aukeratu eban, agintariek gehiago jasan ezin eben arte. Irabazlea bera izan dalakoan nago.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:51:46 . 233 Hitzak . doministikuak . Erantzun 1

2006/02/03

Ugarte honetan

Ugarte honetan gagoz, itsasoak inguratuta leku guztietatik, iparraldean mendiak ditugula eta hego-mendebaleko mutur honetan luxuzko yateak, auto garestiak eta "Herriko" Alderdia boterean. Alemaniako lurralde hau, dana dan, kulturalki kataluniarra da, edo katalunieraduna, bertoko hizkuntza natural eta normala hori baita. Uste dot hamen behintzat ez dirala valentziar batzuk bezain anormalak, eta horiek legez ez dabe planteatzen bertoko berbakera eta Catalunyakoa hizkuntza ezbardinak diranik.

Baina hau beste Katalunia bat da, hori bai, eskumaldekoa, oso eskumaldekoa. Uriaren erdian Francoren garaiko monumentu patriotiko handi bat dago, eta txarrena ez da oraindino zutik dagoala, baizik eta barriztatuta, garbi-garbi, protestanteek egindako zikintze-lanak ezabatuta. Ganera, irakurri dot hametik gertuko alderdi politiko "independiente" baten webgunean linka sartu dabela "joko" batean parte hartzeko. Jokoan, andra bat zelan hiltzeko 20 modu azaltzen dabe. Hauxe izango da "Joko Demokratiko" famatua. Izan be, alderdi independiente horrek Alderdi Popularra sostengatzen dau herri horretako alkatetzan.

Bestela, Aitona herrian (Lleida) Santa Agueda era berezian ospatzen dabela irakurri dot, andrek bakarrik osatutako prozesino baten bidez. Honddarbin legez. Amonan (Palestina), aldiz, festetako tokirik ez da egon egunotan. "Arabiarrak bezala tratatu gaituzte", kexatzen ziran manifestari israeldar horiek soldadu israeldarrek emondako tratuagaitik.

Aitona-Amona

Avui-n irakurri dot Lluis Llach-ek azken diskoa argitaratuko dauala. Eztakipa. Ferminek be agurra iragarri euskun eta aste honetan bere beste proiektu baten barri eduki dogu.

Lluis Llach eta Fermin Muguruza

Adiorik ez!

PD Itsas aldeko toki honetan be ez ditut Pinzn anaiak topau, marinelak izan arren. Segiduko dot saiatzen beste kai-alde batean.

PD' Guzurra emoten badau be, hauxe izan da "Botxokaria"ren azken zenbakia. Azkena hurrengorarte, noski.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 19:55:08 . 251 Hitzak . botxokaria . Erantzun 1

2006/02/01

Txarto-ulertuak

"Hamas bozkatzeko eta barkatzeko deia egin dio Israelek nazioarteari" leidu neban lehengo egunean egunkarian, baina gero txarto-ulertua baino ez zala izan konturatu nintzan.

Beste hartan, "Irunek dio auzia Segurtasun Kontseilura eramatea diplomaziaren amaiera dela" irakurri neban, eta San Sebastian egunean Gaztelubidek andrak onartu izanaren eragina zalakoan, Irungo Alardearen auziaren konponbidea izan zitekeela pentsau neban. Baina usteak erdia ustel.

Azkenik, goxean irratian entzun dot Bushek esan dauala, AEBetako Egoerari buruzko hitzaldian, haren herrialdeak "Klima-aldaketaren aurkako gerra" lideratuko dauala. Haatik, internetera jota, konturatu naz bestelako gerraren buru izaten segiduko dabela.

Etsipenik ez, baina, eta hordago txikira! Imagine all the people...

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:37:59 . 98 Hitzak . hordago txikira . Erantzun

2006/01/30

Agur Vanessa!

Agur Lehen Maila esan beharko nuke, gaur bezalako astelan honetan. Baina ez dot egingo, atzoko derbia txuri-urdinek irabazi ebelako azken finean.

Vanessari bai, au revoir esan behar deutsagu, Televisin Vascakoek lapurtu deuskuenez. Beste euskaldun bat baskoen artera. Vanessa Snchez lelengo katetik bigarrenera mugiduko dabe, Paristik Iurretara, euskaratik gaztelerara. Lapurrak! Zergaitik ez zarie gelditzen beste Vanessa batzuekin?

Argi deukot, basko erdaldunak aseezinak dira. Egunen batean Andoni Aizpuru edo Estitxu Fernndez saiatuko dira bahitzen, edo Angel Alkain bera. Aski da! Eta, gauzak okertzeko, ahuntzen topagune ikaragarria zan "Beste gu" kendu dabe. Quo vadis, Vascum Televistae?

Astelanak oso gogorrak dira, baina ikuslearen egunak dira be bai, behintzat hamen inguruan. Beraz, penak ahaztera zinemara noia! Agur Vanessa, Lehen Maila eta danoi!

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:26:42 . 121 Hitzak . ahuntzak . 5 erantzun

2006/01/27

Zeru horiek

Zeru horiek gaur edurra ekarri deuskue, negu honetan hirugarren aldiz. Eta biziki poztu egin naz. Nahiz eta gox honetan Bilbo-Arrasate egiteko bi ordu baino gehiago behar izan, A-8 maite geurean. Ikuskizuna ederra zalako kotxetik ikusita, geldi-geldirik Galdakao eta Zornotza artean egon bitartean, Bilbo Hiria Irratiak oparitutako funky-a eta Van Morrisonen KD bat lagun.
Eta Arrasate-Bilbo are ederragoa izan da, betiko bidetik joan ahal izan nazelako eta Ekhia zirrikitu batetik azaldu dalako Udalatx, Anboto, Alluitz, Axtxiki, Untzillatx eta Mugarra zuri-zuri eskainiz. Hau da eguraldi ona! Neguan edurra eta udan beroa. Eta ez egun batean negua eta hurrengoan uda, abenduaren 28-29an gertatu legez. Irakurri dozue atzo egunkariak ekarritako albistea?

Bestela, gaur Zeru Horiek estreinatu dabe Euskal Herrian. Aitzpea Goenaga, Nagore Aranburu, Joseba Apaolaza, Loli Astoreka. TVE eta TV3-ek ekoiztutako pelikula (nora begira egoan ETB, bitartean?). Euskaradunok zer kontsumitzen dogun ikusteko beste aukera bat. Atzetik Anjel Lertxundi eta Ramon Saizarbitoriaren lan bana pantailaratzeko bidea zabaldu daben zeru horiek. Topikoa apurtuz, pelikula liburua bezain galanta izango da?

Permalink-aPermalink . patxilurra . 19:39:36 . 164 Hitzak . hordago txikira . Erantzun
Mahatserriko Santa Eskea
hilekoargazkiaOK

Ie, ba, Santa Eskea kantaten joango gara aurton be. Da tenologidxe barridxegaz Binladen ez daurie topauko honeik amerikanoak, baie Santa Eskeko bidie ederto baten ikusten da. Honeik satelitekoak be kantaten etorri gure badaurie bajau daitezela ba. Santa Agedan bezperan (hilek 4) Mallukin goizeko 10etan armosateko.
Hemen mapie, ez zarie galduko, ez...

Da hamen kantue:
Bedeinketua izan deitela
etxe honetako jentie
Pobre ta umilde gabizenantzat,
badeizu borondatie

Etxeko jaunak esango dosku
kanteko badu edo ez....
Etxeko jauna isilik dau ta
kantau gaztiek aurrera.

Oles ta oles atean,
nor dabil denpora honetan
gazte soroak alkar hartute
Santa Ageda kantetan.

Santa Ageda, Ageda
ez ta hillien hillien
Urtien behin de berie bere
zezaille bosgarrenien

Santa Ageda, Ageda,
bier da Santa, Ageda
Bier da Santa Ageda eta
haren bezpera gaue da.

Santa Agedak emon deizuela,
osasuna ta bakea
Hurrungorarte bagoaz eta
parkatu eizu mesedez.

Permalink-aPermalink . mahats . 02:47:00 . 145 Hitzak . Bertonekoak . 2 erantzun

2006/01/26


Jantzan dabil jentie gurien, portadan fandagoagaz hasi ta teatro handidxetan akabau daben bat. Naturala, gaurko dantzaridxek hainbeste boda, inagururaziño, homenaje ta halangoakaz jesukriston praktikie eitten daurie, holan akabuen teknikie dominau, baie ederto baten gero! Lastima horreik jantzan danak sueltoak ixitie, arrimatekoan praktikau ezkeroan teatroan barik beste ainbaten akabaten da ta.

Kroseroak be jantzan imini deittuez hankak. Kontue honeitariko askok urtien behin baino ez dauriela jantzan eitten ta teatro handidxetan barik Osakidetzako kontsultan akabaten dauriela. Hori bai, gero lesiñoakaz presumidu: “Belaune jodidute dekot, bakizu ba, gu ateletok…”. Iguel hametik aurrera antidopiñegaz batera medikuen zertifikaue be eskatu biherko jakie ateletori, disgustuek ebitatierren gehien bat.

Mine jantzan iminten hasi direz aitte ta ama batzuk be. Umiek librau ta hareik abarketieri emoteko, euskerie ikistierren edo. Ondo, ondo, baie gero umie ikastolatik deberiekaz laguntziño eskien datorrenien ez daurie eukingo eskakieteko atxakiarik. Da umiek gurasoakaz euskeraz eitteko be ez.

Gero umiek institure ailegaten direzenien da liburuek leiduten hasi biher daurien orduen, ikusiko doguz komedidxek. Eskerrak honeik irakurlearen tartekoak serbisio elegantie deukiela montaute. Trankil, eskritorie ekarrikotzugu horreik dudek preguntateko ta umieri aklarateko. Oingoan porrejenploan Pasaiko portuen zelan eitten dan berba esplikateko moduen egongo littikez batzuk Koldo Izagirreri entzunde. Edo berton juntaten direzen espezialistek elegantementien esplikauko dotzue Begoñazpin bustue imini dotzien Otxandidxoko hori nor zan. Ze hor literaturien lakrendelakren juntaten ei dabil. Neu be liburuok leiduten hasteko dezididute nabil ba.

Da umiek estudiaten akabau ta biherra topaten akabaten dabenien, aitte da amak bertoko batek eskribidu daben liburue leidute, umieri biherran ta enpresien munduen zelan ibili biher dan gidateko kontsejo onak be emoteko moduen egongo direz, ta iguel umiek kontsejuek hartu, praktiken imini ta gurasoak erretirau futbolistie ixin barik.

Tire ba, jantzan gabiltzez danok ba. Zurbaranbarrin 25 urtien ibili direz eskautek jantzan ta boieskautan disfraza jantzi barik. Boluetan etziek be ibili diren jantzan,… da honegaz hotzagaz, zelan ez gara ba jantzan ibiliko! Batzuek biribilketa, beste batzuek tangoa, eta beste batzuek meneopakimeneopalla.

Firmaute:

Burubero Hankariñe

Permalink-aPermalink . mahats . 13:43:00 . 320 Hitzak . Bertonekoak . Erantzun

2006/01/25

Aitagai euskaldun baten memoriak (I)

Aita barri izateko oraindino lau hilabete falta jatanean, hausnarketa sasoian murgilduta nago bete-betean. Kontzientzia hartzeko garaia da, kontua ahuntzaren eguerdiko doministikua baita, garrantzi handikoa alegia. Ikea, sega-potoak,... Ikea

Orain arte aske bizi izan naz tramankulu horretatik. Egun osoa pizturik sakelakoa aldean ez deukon basapizti gitxienetarikoa izango naz Guggenheim-en Botxo honetan. Tamalez, nago honetan be atzera-kontua hasi jatala. Seme-alaben (eta andren) alde, edozer gauza.

Lehenik eta behin, eta Pello oraindino jaio barik dala, hasi naz neure printzipioei uko egiten. Lotsagarria da. "Ikearen Kontrako Koordinakundea" (Ikea K.K.)ren kidea naz (edo nintzan). Gurasoek seme-alaben alde edozer gauza egiteko prest egon behar dabela jakinda, neuk be ideologia albo batean laga neban lehengo egunean eta muttikoarendako altzari bat erostera sartu nintzan zentro erraldoi nazkagarri hartan. Maiderreri esker, halabaina, sartu-atara arina baino ez za izan, aurretik aukeratuta baeukalako. Agian, beharbada edo apika, "Ikea K.K."m egoten segidu ahal izango naz...

Prestaketa-sasoi honetan, bibliografia oso garrantzitsua da. *"Durmete nio" ("Lo egin ezak/n, umetxo") ez dot artean leidu, baina ezinbestekoa ei da. Beraz, irakurriko dot, aita ona (eta modernoa) izan nahi dodalako. Bien bitartean, bestelako liburuak nabil erabilten. Esate baterako, "En el vientre materno" ("Amaren sabelean") dokumental ikusgarria. Edo "Cuerpo de sueos"* ("Ametsen gorputza"), Capucine "Le Cycliste"k egindako komiki liburua, Marjane Satrapiren estiloko marrazkiekin. Arina, atsegina eta kontzientzia hartzeko txit baliagarria.

Sega-potoak

"Ametsen gorputza"

Permalink-aPermalink . patxilurra . 21:40:01 . 224 Hitzak . doministikuak . 9 erantzun

2006/01/20

Udalerri azidoak

Negu ez hain gorri honetan udaberri azidoaren zain egongo dira euskaldun abduzitu batzuk. Neuk, euskaldun anfibioa nazen honek, ez dot bape presarik. Udalerri azidoen grafitiekin entretenitzen naz gustora.

Grafitizalea naz, gustukoa dot estetika urbano hura, gauzak adierazteko modu hori. Grafitiak, izan espraiz, errotuladorez edo boligrafoz egindakoak, hala hormetan zelan komunaren ateetan. Oier Gorosabelenean gustura begiratzen ditut beste udalerri azido batzuetako grafitiak, bera baita grafitizale handia. Hormaspraykoa.

Bestela, Arrasaten bereziki politak diranak ikusi ditut, artelan hutsak, ospitalearen inguruan. Ipar-amerikar estetika hura erakusten dabe, geure artean urriak diran mutil baltzak marrazten dituzte bertoko mutil zuriek. Baina beste udalerri azido horretan, noski, pintaketa politikoak be ikusgai dagoz, Baskistango beste bazter guztietan legez. Eta ahari talka barregarria (haurren artekoa dirudi) oraindino agerian dago Mondragoeko horma batean. Nonork "Otegi marica" idatzi eban, eta beste nonork zuzendu eutsan ganean, Ot ezabatuz eta s bat gehituz: "Egi maricas". Gaur egungo oinaztar eta ganboatarren arteko bataila naif urbanoak dira, behinola leinu haien arteko gudu bortitzak gertatu ziran inguru hartan.

Azkenik, bizi nazen udalerri azido honetan errotuladorez egindako grafiti nerabea ikusi dot gaur: *"Antonio: Soy la Saroa. No te enfades, slo he ido a comprar ropa. Te quiero mucho"*. Nerabeaz gain, mestizoa (la Saroa, eta ez la Vanessa), esanguratsua, pasiozkoa, luzea eta txit indiskretoa.

Oso auzo animatua da Solokoetxe geurea.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 13:52:17 . 212 Hitzak . botxokaria . 3 erantzun

2006/01/18

"Nork jagoten dauz medikuak?"

Izen horretako artikulua argitaratu dabe "Bizkaie"-koek sarean. Berton, askotan egia diran topikoak errepasatzen dituzte: Hasteko, osagileak ez dirala (garala) paziente onak. Segitzeko, kritikatzen ditugun ohitura txarrak geuk be badeukoguzala: auto-medikatzekoa, erretzekoa, edatekoa, droga ilegalak hartzearena,...

Anaiak, gaixotzen nazenean, beti esaten deusta txantxetan neure burua sendatzeko. Kontua da askotan gauzak nahigabe etorten jakuzala, nahiz medikua izan, suhiltzailea edo kedar-garbitzailea. Eta batzuetan gauzak bilatu barik be (erre, edan,... barik) etorri badatozela. Gizaki hutsak garalako.

Geure laguna H.-ri gertatu legez, Ardura Intentsiboen Unitateetan paziente larrienak tratatzen ibili eta gero, buruan tumorea antzeman deutsie. Eta ezin izango dau bere burua sendatu. Nork jagongo dau?

Permalink-aPermalink . patxilurra . 19:05:33 . 102 Hitzak . doministikuak . Erantzun 1

2006/01/15

La Kabra y Miss Yoes

Izenburu erakargarri hori atzo, zapatuan, Maider eta biok Basaurin ikusi genduan eldarnioari jagoko, Karra Elejaldek sortutako azken antzezlanari hain zuzen be.

Lasai hurbildu ginan antzokira, ikuskizuna "La cabra tira al monte" ("Orhiko xoriak Orhira laket") lanaren bigarren zatia-edo izango zala jakinda. Aretoa nahikoa beteta egoan, Elejalderen zain, eta hau azkenean atara zan, apur bat berandutxo. Antzezlanak (edo neuk) "gitxiagotik gehiagora" jo eban, denpora aurrera jun ahala, eta amaiera apoteosiko xamarra izan zan.

Lelengoa ikusi baldin badozue, bigarren hau antzekoa edukiko dozue oso. Aurreko gaiak ataratzen ditu bata bestearen atzetik (edo, hobeto esanda, bata besteagaz itzulipurdika): Elexa (maiuskulaz) eta Aita Evelio (...elio, ...elio), drogak (legalak eta ilegalak), sexua, zorotasuna eta Dr. Caprune bere psikiatra argentinarra, aberats dirudunak eta gixajo dirubakoak, modaz pasata egoan komunismoa (EHAK-ri esker gaurkotuta deukoguna), Goardia Zibila eta abar.

Eszenaratzea, arras kaotikoa, guztiz delirantea, jeniala. Hogeita bost (25) pertsonaje ezbardinena egin behar dau Elejaldek, berak bakar-bakarrik, batetik bestera ti-ta pasatuz, gatxa baino gatxagoa dana (Extrak beste lan hartaz gogoratu ginan). Kapela izanez gero, bera kentzeko modukoa, alegia.

Istorioa (bai, badago gidoia) "Titanic" itsasontzi "pijo"aren hondoratzea kontatzen dau (edo), modu berezi eta xelebreaz kontauta, zelan bestela. Amaieratik hasikerara, albo batera, gora, beste albo batera, behera,...

Laburbilduz, konbentzionalismo guztien ganetik eta planeta guztien azpitik hegal egiten dauan aztia da Elejalde, ahuntz aluzinogenoa benetan, zineman baino askoz hobeto antzerkian. Ondo etorri ahuntzen topagune honetara!

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:02:38 . 223 Hitzak . ahuntzak . Erantzun

2006/01/13

Osasunaren alde

Mara Sant Gil (i Polles) bazterrak nahasten dabil Batasuna-k datorren asteburuko batzarra iragarteko kartelean The Organization-en ikurra paratu ei daualako, beste batzuen artean.

Egunkarira jo dot eta berton leidu dot baietz, suge kiribildua agertzen dala kartelean, baina ezetz, ez dala ETA-ren ikurra baizik eta OME-rena, Osasunerako Munduko Erakundearena alegia. Aldarria, hots, ETA-ren aldekoa baino osasunaren aldekoa dala. Eta poztu egin naz, batik bat osasungintzan nabilelako, eta Doministikuen atal honetan sartu dot albistea.

Hala eta guztiz be, hiru gauza garrantzitsu ei dago bizitza honetan, eta Batasuna-k lelengoaren alde egin dau soilik. Ulertzen dot bigarren gauza garrantzizkoaren aldeko aldarria egin ez izana, diruaren aldekoa hain zuzen be. Horretako Euroa edo Dolarraren ikurra ipini behar izango eban kartelean, eta hori ez zan izango gauza polita. Baina bizitza honen hirugarren gauza garrantzitsuaren aldeko ikur ederra ondo egongo zan, bada, afixan: bihotz gorria. Amodioaren sinboloa.

San Balendin eguna datorren hilean izango dala kontuan izanda...

Permalink-aPermalink . patxilurra . 18:20:06 . 150 Hitzak . doministikuak . 2 erantzun

2006/01/08

Xarnego

Ni bi munduetakoa naiz. (Jon Maia)

Xarnego

Gaurko egunkarian irakurri dot berari egindako alkarrizketa, beste behin mamitsua. Xarnegotasunari buruz berba egiten dau Maiak eta barriro identifikau naz bertsolari-kantari-pentsalariagaz: *Nik konplexuak eduki ditut nire familiaren jatorriagatik, bertsotan ari nintzela behin tipo bat mikrofono aurrean "extremeo puta", eta "mantxurriano" eginez hasi zitzaidan... eta hori adin batekin ez da erraza. Nik abizenagatik eduki ditut konplexuak eta gauza itsusiak egin ditut nire familiarekiko, baina konturatu nintzen mementotik saiatu naiz kontrakoa egiten. Hortik aberasten.*

Neu be bai. Bi edo gehiagotakoa. Eta Karidadeko Bentariagaz arras identifikauta sentitzen naz. Gustura irakurten ditut berak idatzitakoak, "Nabarra" aldizkarian hilabeteroko bere artikuluak adibidez. Eta Bertsolari Txapelketa Finalean bere aldekoa izan nintzan nagusiki, bertsolari moduan baino (ez naz bape aditua hortan), pentsalari gisa oso gustukoa deukodalako.

Armairutik ataratea ez dala zaila bakarrik homosexualentzako, alegia. "Riomundo" liburuaz (zain deukot) aritzen da be bai, noski. "Inork ez du kontatu etorri ziren haien bizipena hemengoen hizkuntzan" , gogorarazten dau. Eta egia da. Gaur amaitu dodan "Lekuak" liburuan, Bernardo Atxagak ekarten deusku "Declaracin de Guillermo" kapitulu ederra, gai honeri buruzkoa hain zuzen be, baina hemengo beste hizkuntza batean idatzitakoa. Bertsolari Txapelketa Finala dala eta, "oraingoan ere abuelak zortzi ordu eman zituen telebistaren aurrean." Ze polita, ezta? Oroitu naz amataz, gurasoak aragoiarrak zituena eta orain 60 urtetik gora dagoela euskara apur bat ikasten dabilena (amatxi izatearren izango da?). Eta Otsagabiataz gogoratu naz, geure ezkontzan Maider eta bioi testua euskaraz irakurri euskunean amak. Azkenik, "Liburua da integratu diren guztiei omenaldi bat", Maiak. Moito obrigado!

Bestela, Jon Benito-k idatzitako beste honetaz gogoratu naz: "Zer zor diegu, zer zama uzten digute, zer barkatu behar diegu, zer eskertu, zertara konprometitzen gaituzte gurasoek? Zenbateraino baldintzatzen dute gure etorkizuna, zenbateraino gure aukera eta erabakiak?"

Eta Xarnege musika talde gaskoi-euskaldunaren lehen diskoaren beste honetaz: "Xarnego" ezkontide mistoen seme-alabei deritze, baita bi kulturak elkar bizi direneko lekuei ere. Batzuetan, hitzari mesprezuzko zentzua ematen bazaio ere, geuk bere alde positiboena hartu nahi izan dugu: Xarnege bi kulturak (euskaldun eta gaskoiena) ezagutu eta maite dituena da."

Amaitzeko, Mikel Morris: "Euskalduna naiz, bai horixe, euskaraduna alegia, baina ez naiz Hegoaldeko baskoa. Hori ezinezkoa da. Horrelaxe da Europa. Estatubatuarra nahiz brasildarra zein australiarra izan ninteke, baina nekez bizitza honetan behintzat izango naiz baskoa. (...) Hemen, kasurik hoberenean, euskaraz dakien amerikarra (edo yankia) izango naiz hil arte; baina, behintzat, eta horixe jakin bedi, amerikar euskaltzale amorratua."

Atzo, Durangoko Andra Mari elexpe ederrean "xarnego" batzuk ikusi nituen, baita "aborigen" batzuk be, batzuk inkluso labeldunak izango ziranak, euren burua "euskaldunzahar"tzat hartuko dabenak. Dan-danak Baskistango hizkuntza nagusian berbetan. Eta gaztetxean, beste hainbeste.

eta euskaldun barria

Jon Maiak ederto tratatzen dau kontu hau be bai: "Euskaldun berri terminoa bakarrik erabili beharko litzateke estatistiketarako, bestela ez diot zentzurik ikusten pertsona bati bizitza osorako etiketa hori jartzeari. (...) Euskaldun berri asko ikusten dut aurkeztu orduko barkamen eske bezala, zerbait txarra izango balitz bezala."

Patxi Lurra be luze aritu zan honeri buruz beste hartan.

Indautxuko AEKn irakasle eduki neban Manolo "xarnego"ari dedikauta, esker onez.

Permalink-aPermalink . patxilurra . 21:12:06 . 488 Hitzak . ahuntzak . Erantzun

2006/01/06

Irabazi sinestarazi barik

Nazinoartekoa

Aste honetan, Salamancan milaka pertsonek (milaka akerrek) hartu dabe parte "Vencereis pero no convencereis" lelodun manifestazinoan, urian irabazlea dan PP-k antolatuta eta PSOE-ri zuzenduta. Manifestari horiek bertoko artxibotik agiri batzuk Kataluniara itzultzearen aurka dagoz, eta euren jarrera erakutsi nahi izan eben horrela. Miguel de Unamuno-ren 44 iloba eta birrilobak protestau dabe
euren aitite edo birraititearen esaldia ("Vencereis...") PP-k manipulau izatearren. Hain zuzen be, idazle bilbotarraren berrogeita lau senide hauek gogorarazi dabe esaldi haren jatorrizko zentzua: *"Fue dirigida a los militares golpistas de 1936, al ejrcito franquista que rob esos papeles en Barcelona y se los llev a Salamanca"*.

Miguel Angel, 3 eguneko bahiketaren tortura pairatu ondoren, hil egin eban E.T.A.-k. Gaur egun fundazino batek haren izena darama.

Irabazteaz eta militarrez gabilzala, Bush junior-ek uste dau Irakeko guda "irabazten" dabilela. Sentitzen dot, baina ezin deusta horretaz sinestarazi. Atzo 120 pertsona hil zituzten herrialde hartan atentatuen bidez. Ehun eta hogei arrazoi Mr. Bushek neu ez konbentzitzeko.

Baskistan

Biharko, zapatuan, Eremulauak webguneak Lehen Urteurrenaren festa antolatu dau Durangoko Plateruenan , Atom Rhumba, Zea Mays , Split 77, Txamankizuna eta Dj Tequierocomoamigo eszenatoki ganean. Beste aukera bat Artoaren neska-mutilak ikusteko. Eup!

Begoa, 3 egunez bahituta egon eta tortura bortitzak pairatu eta gero, X.P.A.E.-k hil egin eban. Argi dago hizki horien atzean dagoenak erabateko garrantzia deukola gizartearen jarrera era batekoa edo bestekoa izateko. Batzuen ustez, Begoaren erailketa ez da "ekintza terrorista" izan. Begoa Behoyo kalea/karrika ez dogu sekula ikusiko Donostian/Hendaian.

Abenduan bi urte bete dau "Etorkinen Ahotsa" hilabetekariak, geurera etorritako etorkinen inguruko argitalpena dana. Botxoan egoitza deukon "Zutalur" GGKEak kaleratzen dau eta, hasieran Bizkaian bakarrik hedatzen baeben be, orain Araban, Nafarroan eta Gipuzkoan be zabaltzen dabe. Webgune txukuna ("Voces del Mundo") deukie, eta berton El renegado izeneko atal ederra dago. Izenburua gora-behera, hedabidea gazteleraz idatzita dator, beste hizkuntza batzuetan be (arabiera, errumaniera, euskara, ketxuera, ingelesa eta frantsesa) artikuluak topa ditzakegun arren. Paperezko edizinoan, halaber, Aprendiendo euskera sekzinoa deukie, xumea baina praktikoa eta erabilgarria. "Baina" bat bakarrik, zentzu honetan: Asmoak onak izan arren ("Para Voces del Mundo, el idioma es un elemento cultural de vital importancia en la convivencia entre diferentes culturas"), gaztelera ez diran beste hizkuntzak bigarren plano batean gelditzen dira, azken zenbakiaren artikulu honetan irakur dezakegunez: La Esencia de lo que se Escribe no Radica en
el Idioma, sino en los Contenidos
. Zalantza barik, lelengo planoan etorkinek beste arazo garrantzitsuago batzuk deukiez. Urte askotarako!

Bizkaia

Botxoa

Permalink-aPermalink . patxilurra . 15:25:54 . 398 Hitzak . botxokaria . 2 erantzun

2006/01/04

Itzulpenen aldeko aldarria

Martitzeneko egunkariak ekarri deusku Jon Benitok Estoniari buruz idatzitako artikulu ederra.

Hasieran datu orokor arras interesgarriak emoten ditu herrialdearen ganean:

  • Finlandia, Errusia, Letonia eta Baltiko itsasoaren artean dagoela kokatuta Estonia.
  • Miloi eta erdi hankabiko bizi direla, herena errusiarrak (eta errusieradunak?) izanda eta estoniera hizkuntza ofiziala (bakarra?) edukita.
  • 1991. urtean SESB-etik independentzia lortu ebela, prozesu separatistak XIX. mendeko kontuak zirelako teoria "mundukouritarra" zalantzan utziz, beste behin.

Gero, hango literaturaz laburpen polita egiten dau Jon Benitok, Jaan Kross idazlea azpimarratuz. Eta, amaieran poesiaren inguruko datuetan galdu banintzan be, esaldi batek txunditu egin ninduen: "Finlandiako irakurlerik gabe, ez litzateke idazle estoniarrik egongo". Tumatxa! Imajinatzen dozue euskal idazleak Portugalgo irakurleei begira (adibidez) liburuak idaztea? Eta euskara-portugesa itzultzaileak jo eta ke ibiltea? Txikira beste hordago bat botatzeko atxaki ederra!

Bestela, Islandiaren barri baneukan, hango irakurzaletasunaz (hotzak bultzaturik?), abiadura handiko itzulpengintzaz eta literatur sorkuntza oparoaz zeozer leidu neban nonbait, eta eredutzat hartu neban berehala. Hain herrialde txikian hainbeste idazle dagoela kontuan izanda eta hauen moduko esaldiak irakurrita, zelan bestela: "Iceland's literacy rate is among the highest in the world, and the love of literature, chess, and other intellectual pursuits is widespread." eta *"Iceland has world renowned nightlife. Downtown Reykjavk has many clubs and pubs that often feature live bands. Icelanders tend to go out much later than other Europeans, with many nightclubs receiving patronage starting around midnight."* Islandiar idazleen lanak itzultzen dituzte hainbat hizkuntzatara, bai eta kanpoko lan ugari islandieratu be. Hots, idatzi, itzuli, irakurri... eta gabaz tabernetan ibili.

Inork badaki zelan arraio joaten dan Bilbotik Reykjavkera?

Permalink-aPermalink . patxilurra . 19:13:48 . 252 Hitzak . hordago txikira . 5 erantzun

:: Hurrengo orrialdea >>